Ezozia auzoa goitik ikusita (Kontrargi 2002)
Geografia [1]
Ezozia auzoa Karakate mendiaren hegoaldeko magal zabalean kokatua dago eta eremu aldapatsu eta harritsua du bere hedadurarik gehienean. Hala ere, badira lur pataxadatxuak dituzten baserriak ere, Muneta, Arritxa, Irigoin, Ezozia eta Mendiola esate baterako. Pinudiez gain, bertako zuhaitz mota ugari ikus daiteke Ezozia bailarako basoetan: pagoak, gaztainak… eta otez eta larrez jantzitako eremu ugari ere bai zoritxarrez.
Mendebaldetik eta iparraldetik Elgoibarko lurrekin egiten du muga Ezoziak, Agiña baserrian eta Munetako Haitzetan hurrenez hurren. Puntu honetan Soraluzeko mendigain ederra hasten da; bertatik Eibar, Elgoibar, Soraluze eta Bergarako herriak ikusten dira gertuan, eta aurre aurrean itsaso zabala ere. Gainera, mendigaineko ibilbidean zehar sakabanaturik dauden monumentu megalitiko ugariek oso erakargarri egiten dute leku hau.
Ekialdetik berriz, San Andres bailararekin Kirueta baserriaren lurretan eta hegoaldetik Deba ibaiarekin, Artia, Iribe eta Mendiola baserrien inguruan.
Auzoa komunikatzen duen errepidea kaxkar xamarra da baina hormigoizko bide estua auzoko baserri guztietara iristen da sugetzarra bailitzan, ingurunean eragin txikiena eginaz. Ez da gauza bera gertatzen Eibar-Gasteiz autopistarekin, zeinak Ezozi auzoaren hego-mendebaldeko lur malkartsuak guztiz desitxuratu bait dituen bere eraikitze lanetan.
Atseden leku berria
Eibar-Gasteiz autopistako zulaketa lan handietan ateratako harri eta lurrekin eraiki zen Ezoziako atsedenlekua. Ezoziako beheko plazaren atzekaldeko errekazuloa bete eta jolastokia, aparkalekua eta bolatoki berri berria egin ziren. Ezoziako santutegia eta Ezozia baserriak inguratzen duten plaza bere horretan utzi da, zuhaitz handien gerizpe eta inguruko harmaila ederrarekin.
Plaza, atsedenlekua eta santutegi ingurua dira auzoko leku erreferentzialak, besteak beste, bertan daudelako auzoko jatetxea, Armendia; bertan euskal sukaldaritza tradizionaleko jaki goxoenekin egiten dute lan. Ezozia jatetxea, aldiz, itxita dago 2000. urtetik aurrera.
Ezoziako Futbol Zelaia
1.981.eko abenduaren 8an inauguratu zen Ezoziako Futbol zelaia. Futbolzaleen gozamenerako Soraluzeko Udalak Ezozian futbol zelaia eraikitzeko erabakia hartu zuen. Erreka estali eta lur pila handia bota ostean, 95 x 49 metroko zelaia egin zen 30 miloi pezetako gastuarekin. 1.983eko uholdeetan errekak azpiko lurrak eraman zituen eta izugarrizko zuloa egin zuen. Gero berriz konpondu zen zelaia eta gaur egun ere bertan jokatzen dute Soraluze Futbol Taldeko jokalariek.
Mendiola industrialdea
1.975eko urtarrilean, poligonoko zubiaren eraikuntzarekin hasi ziren Mendiola baserriaren azpitik zijoan trenbidea eta Deba ibaiaren bitartean industrialdea eraikitzeko lanak. Mendiola, Iribe eta Arteaga baserriko lurretan eraiki zen industrialde osoa. Soraluzen zegoen industriarako lur eskasiak eragin zuen hain eremu gaiztoan industrialdea eraikitzeko proiektua garatzea.
Kilometro inguruko luzeerarekin eta 28.000 metro karratu inguruko azalera du, eta lehenengo lantegia Estampaciones Laga S.A.rena izan zen, 1.985. urtean. Hurrengo urteetan 10 enpresa baino gehiagok ezarri zituzten euren lantokiak bertan, industrialdea betez.
Ezozia auzoa (J.C. Astiazarán 1979)
Jaiak
Lehenago izugarrizko jendetza batzen zen Ezoziko jaietan, harrijasotze, bertsolari, ahari joku eta abar egiten ziren. Azken urteotan, indar asko galdu dute jaiek, batez ere, auzoan jende gutxiago bizi delako eta inguruko herrietan ere jaiak izaten direlako. Orain urte gutxirarte, abuztuaren azken asteburuan egiten ziren jaiak Ezozin baina auzotarrek jai eguna aldatu eta ekainaren bigarren asteburura aldatzea erabaki zuten, jendea erakarri eta behar bezelako jaiak egiteko garai aproposagoa zelakoan. Gaur egun ostiraleko musika kontzertuarekin hasi eta igandean mendizaleen finalista egunarekin bat eginez amaitzen diren hiru eguneko jaiak antolatzen dituzte. Tartean bola txapelketa, herri afaria, bertsolari eta herri kirolak ere izaten dira.
Bitxikeriak [2]
Ezoziako Andramaria
(Arantza Cuesta Ezeiza)
Ezoziako Santutegiaren kondaira
Ezoziko ermita haitz malkartsu baten gainean dago eraikia, horma altu eta sendoak ditu eta harri losez eta galtzadaz egindako elizaurre eder bat dauka. Ermitak, Espillako dorretxearekin (Soraluzeko lehenengo baserria dela esaten da) eta berriztutako Ezozi eta Armendiko baserriekin batera etxe multzo bat osatzen du, Ezozi auzoko erdigune edo auzotarren bilgune moduan izendatu genezakeena. Ermitaren inguruko erreferentziarik zaharrena XVI. mendea baino lehenagokoa da.
Bada, gaurko egunotararte belaunaldiz belaunaldi transmititu den Ezoziko ermitaren inguruko kondaira ezagun bat. Kontatzen denez, hasiera baten, ermita eraikitzeko lanak Arrieta izeneko goragoko lursail baten hasi omen ziren (gaur egun ermita dagoen baino goragoko lur sail baten). Asmo horrekin, ermita bertan eraikitzeko beharrezko ziren harriak batu omen zituzten leku horretara. Hara non, inork ezer somatu gabe, gauetik goizera harriak Ezozi baserriaren ondoko haitzetara aldatuta azaltzen omen ziren. Gertatzen zena ezin sinistuta, Irigoien baserriko andreak bere begiz ikusi nahi izan zuen lan hauen egilea zein zen eta gau batez zelatan gelditu zen. Zelatan zela, bapatean argi zuri bat inguruan zuela Amabirjiña bera ikusi omen zuen idi eta gurdiarekin harriak Ezozi baserrirantz garraiatzen. Irigoieneko andreak baina, Amabirjinak begiratu zionean begi bat galdu zuen bere jakinmin eta ausardiagatik.
Ezoziko Amabirjina, kristautasun garaietan oso maitatua izan da Soraluzen, Gipuzkoa osoan eta Bizkaiko leku batzuetan. Garai batean, jendea tropelka etortzen omen zen santua ikusi eta berari errezu egitera. Duela gutxi, konponketa eta eraberritze lanak egin dira ermitan eta barrukaldea, ataria eta teilatua berri berri jarri zaizkio. Azkenaldian Soraluzetar askok aukeratzen dute ermita hau, euren ezkontza ospakizuna egiteko.
Santutegia eta ermita
Ezozia bailarak izen bereko santutegia du, eta San Roke ermita (garai batean Santa Kruz izenekoa).
Baserriak
Mapa
Mapa kargatzen...
{"type":"ROADMAP","minzoom":false,"maxzoom":false,"types":["ROADMAP","SATELLITE","HYBRID","TERRAIN"],"mappingservice":"googlemaps3","width":"1000px","height":"800px","centre":false,"title":"","label":"","icon":"","lines":[],"polygons":[],"circles":[],"rectangles":[],"copycoords":false,"static":false,"visitedicon":"","wmsoverlay":false,"zoom":false,"layers":[],"controls":["pan","zoom","type","scale","streetview","rotate"],"zoomstyle":"DEFAULT","typestyle":"DEFAULT","autoinfowindows":false,"resizable":false,"kmlrezoom":false,"poi":true,"cluster":false,"clustergridsize":60,"clustermaxzoom":20,"clusterzoomonclick":true,"clusteraveragecenter":true,"clusterminsize":2,"imageoverlays":[],"kml":[],"gkml":[],"searchmarkers":"","fullscreen":false,"scrollwheelzoom":false,"locations":[{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Ezoziako_santutegia_(eu)\" title=\"Ezoziako santutegia (eu)\"\u003E Ezoziako santutegia\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Ezoziako santutegia\n","link":"","lat":43.182607,"lon":-2.420516,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/San_Roke_ermita_(eu)\" title=\"San Roke ermita (eu)\"\u003E San Roke ermita\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" San Roke ermita\n","link":"","lat":43.186303,"lon":-2.425116,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Agi%C3%B1a_baserria_(eu)\" title=\"Agi\u00f1a baserria (eu)\"\u003E Agi\u00f1a\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Agi\u00f1a\n","link":"","lat":43.1939,"lon":-2.4348,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Aldasoro_baserria_(eu)\" title=\"Aldasoro baserria (eu)\"\u003E Aldasoro\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Aldasoro\n","link":"","lat":43.1837,"lon":-2.4199,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Aldasorotxo_baserria_(eu)\" title=\"Aldasorotxo baserria (eu)\"\u003E Aldasorotxo\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Aldasorotxo\n","link":"","lat":43.1875,"lon":-2.4145,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Altamira_baserria_(eu)\" title=\"Altamira baserria (eu)\"\u003E Altamira\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Altamira\n","link":"","lat":43.1852,"lon":-2.4186,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Araneta_baserria_(eu)\" title=\"Araneta baserria (eu)\"\u003E Araneta\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Araneta\n","link":"","lat":43.1873,"lon":-2.4121,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Armendia_baserria_(eu)\" title=\"Armendia baserria (eu)\"\u003E Armendia\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Armendia\n","link":"","lat":43.1829,"lon":-2.4196,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Arritxa_baserria_(eu)\" title=\"Arritxa baserria (eu)\"\u003E Arritxa\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Arritxa\n","link":"","lat":43.1853,"lon":-2.4207,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Artia_baserria_(eu)\" title=\"Artia baserria (eu)\"\u003E Artia\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Artia\n","link":"","lat":43.1819,"lon":-2.4233,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Arzabalaga_baserria_(eu)\" title=\"Arzabalaga baserria (eu)\"\u003E Arzabalaga\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Arzabalaga\n","link":"","lat":43.1925,"lon":-2.4318,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Arzabaleta_baserria_(eu)\" title=\"Arzabaleta baserria (eu)\"\u003E Arzabaleta\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Arzabaleta\n","link":"","lat":43.178537,"lon":-2.418146,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Espilla_baserria_(eu)\" title=\"Espilla baserria (eu)\"\u003E Espilla zaharra\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Espilla zaharra\n","link":"","lat":43.182303,"lon":-2.420538,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Espilla_baserria_(eu)\" title=\"Espilla baserria (eu)\"\u003E Espilla berria\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Espilla berria\n","link":"","lat":43.1825,"lon":-2.4212,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Ezozia_baserria_(eu)\" title=\"Ezozia baserria (eu)\"\u003E Ezozia\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Ezozia\n","link":"","lat":43.1826,"lon":-2.4203,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Iribe_baserria_(eu)\" title=\"Iribe baserria (eu)\"\u003E Iribe\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Iribe\n","link":"","lat":43.1808,"lon":-2.4227,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Irigoin_baserria_(eu)\" title=\"Irigoin baserria (eu)\"\u003E Irigoin\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Irigoin\n","link":"","lat":43.1831,"lon":-2.4217,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Iturbe_Barri_baserria_(eu)\" title=\"Iturbe Barri baserria (eu)\"\u003E Iturbe Barri\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Iturbe Barri\n","link":"","lat":43.1949,"lon":-2.4297,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Iturbe_Txiki_baserria_(eu)\" title=\"Iturbe Txiki baserria (eu)\"\u003E Iturbe Txiki\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Iturbe Txiki\n","link":"","lat":43.1944,"lon":-2.4289,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Iturbe_Zar_baserria_(eu)\" title=\"Iturbe Zar baserria (eu)\"\u003E Iturbe Zar\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Iturbe Zar\n","link":"","lat":43.1941,"lon":-2.4272,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Kirueta_baserria_(eu)\" title=\"Kirueta baserria (eu)\"\u003E Kirueta\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Kirueta\n","link":"","lat":43.1871,"lon":-2.4103,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Larreategi_baserria_(eu)\" title=\"Larreategi baserria (eu)\"\u003E Larreategi\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Larreategi\n","link":"","lat":43.1877,"lon":-2.4263,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Larreategi-etxetxo_baserria_(eu)\" title=\"Larreategi-etxetxo baserria (eu)\"\u003E Larreategi-etxetxo\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Larreategi-etxetxo\n","link":"","lat":43.1896,"lon":-2.4267,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Legarda_baserria_(eu)\" title=\"Legarda baserria (eu)\"\u003E Legarda\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Legarda\n","link":"","lat":43.1808,"lon":-2.4175,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Mendiola_baserria_(eu)\" title=\"Mendiola baserria (eu)\"\u003E Mendiola\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Mendiola\n","link":"","lat":43.179795,"lon":-2.421565,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Mendotz_baserria_(eu)\" title=\"Mendotz baserria (eu)\"\u003E Mendotz\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Mendotz\n","link":"","lat":43.1825,"lon":-2.4154,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Muneta_baserria_(eu)\" title=\"Muneta baserria (eu)\"\u003E Muneta\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Muneta\n","link":"","lat":43.1887,"lon":-2.4209,"icon":""}]}
2002eko datuak
Kopurua |
24
|
Desagertuak |
6
|
Hutsik |
9
|
Bizitzak |
24
|
Bizilagunak |
62
|
Bataz besteko adina |
43 urte
|
Zerrenda
Desagertutako beste baserriak
Gorago aipatutako Agiña, Altamira, Arzabaleta, Larreategi-etxetxo eta Mendiolaz gain, beste baserri batzuk ere desagertu izan dira.
Ibaizabal
XVI mendeko agirietan Ibaizabal errota agertzen da. Izenak erakusten duenez, Deba hibaiaren ertzetan omen zegoen.
Erreferentziak