Arabakoa etxea (eu)

    Sorapediatik
    Arabakoa
    Arabakoa etxea. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 2022).jpg
    Estiloa Historizista-eklektikoa
    Mendea XX
    Kokapena Errabal
    Mota Arkitektura


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Azalpena eta historia

    Ibaiaren beste aldean eraikia, etxe zaharra da, Florencio Josepf Lamoten mapa ospetsuan agertzen dela.

    XIX. mendean Aldundiarena zen, bertan mikeleteak ezarri zituela. Mikelete eta beren familien bizitokia izateaz gain, postuko arduradunak arielak[1] kudeatzatzen zituen bertatik.

    1896. urtean Gipuzkoako Aldundiak Gipuzkoako Aurrezki Kutxa sortu zuen, eta mikelete postuak erabili zituen sukurtsal gisa, tartean Soraluzekoa.

    Orduan Arabakoa etxea goitik behera berregin zuten, estilo historizista-eklektiko batean, gaur egunean duen itxura emanez. Gezurretako armarria eta guzti jarri zioten, oso erakusgarri.

    Soraluzeko mikeleteak 1937. urtean desegin zituzten ofizialki, baina batzuk bertan bizi izaten jarraitu zuten, alogeran. Gipuzkoako Aurrezki Kutxaren sukurtsala ere bertan segi zen.

    1960. hamarkadan Gipuzkoako Aurrezki Kutxaren sukurtsala Plaza Zaharrera aldatu zuten, Arregia Goikoa bota ezkero egin zuten eraikinera. Urte batzuk geroago, Erregetxea bota zutenean, utzitako tokia Postak hartu zuen. Gipuzkoa kutxa Arraikuara joan zenean, gero Postak bertan.


    Erreferentziak

    1. Ariel. Arbitrio, zerga.