Batzokia. Historia (eu)

    Sorapediatik
    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!

    Aurrekariak

    EAJ-PNV Soraluzen

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Jeltzaleek Arrigorriagan egin zuten lehen ekitaldi publikoa, Euskeldun Batzokijak antolatua (1894/07/08). Bazkari hartan 50 lagun bildu ziren, horietatik hiru gipuzkoarrak: Luis Aranguren soraluzetarra eta Debako José María Esnaola eta Atanasio Basagoiti. 1899.ean Soraluzeko jeltzaleen artean beste Aranguren agertzen da, Timoteo, Bilboko aldizkari nazionalistetan dantza lotuaren aurka artikuluak idatzi zituena.

    Eta 1905.rako baziren jeltzaleak herrian, urte hartan Soraluzeko lehen ordezkari nazionalista izendatu zuten eta, Ignacio Aranguren.

    Lehen egoitzak

    Eusko Alderdi Jeltzaileak hainbat egoitza izan du Soraluzen.

    Hasieran Etxaburuetan egon zen, 2. zenbakian, Daniel Múgicaren gozotegiaren gainean. Handik Baltegieta kalera pasa omen zen, eta gero Santa Ana kaleko 9 zenbakira, sarrera Galipotetik zuela.

    1908.eko urte bukaerako, Batzoki Soraluzetarra zabaldu zuten (1908/10/01), Kalegoen 9ko lehen solairuan, sarrera Galipotetik zuela. Arautegia bi aste beranduago onartu zieten (1908/10/16).


    Egitasmoa

    Finanziazioa

    Proiektua

    Eraikuntza

    Batzokia eraikina 1932 urtean egin zuten, EAJren inguruko Inmobiliaria Nai-bat-ek sustatuta, Plaza Zaharraren albo batean eta Deba ibaiaren aldera. Arkitektoa Urbano de Manchobas[1] ermuarra izan zen.

    Aukeratutako tokiak bazuen ordea arazo bat, plaza eta ibaiaren arteko altura handia. Horregatik, Batzokiaren diseinuan bi tarte nabarmen daitezke alturan. Plaza Zaharraren mailaren azpian kubo handi bat eraiki zuten, ibaia eta ibaiertzaren gainean porlanezko zutabeak dituela. Plaza Zaharraren mailan Batzokia bera, etxe baten proporzioaz eginda.

    Estilo baskistaz diseinatuta, Abenda-etxea izena zeukan aurrekaldean, eta Euskal Herriko armarria, zazpi probintziak hartzen dituena.

    Batzokiak barruan taberna, antzokia, Ur Gain frontoia, arropazaindegia, liburutegia, ezpata-dantzarien gela, bilera gela... zituen, eta goiko solairuan atezainaren familiarentzako etxebizitza. Gainera lau terraza zituen: bata lehenengo solairuan, behe solairuan ezkerrean eta eskuman beste bi eta erreka aldera, frontoi parean, laugarrena.

    Eraikitze lanak 1933eko otsailak 26an bukatu ziren,


    Inaugurazioa

    Maiatzak 6 eta 7an inaugurazioa ospatu zuten. EAJren buru zein puntako hizlariak etorri ziren: Jesús María Leizaola, Carlos Linazasoro soraluzetarra, Polixene de Trabudua, Telesforo Monzon, Jose Antonio Agirre...

    Programa

    Ia 50 urtetako etena (1936-1985)

    Círculo Carlista

    Gerra sortu zenean, irailak 22an erreketeek Soraluze hartu zuten, eta Batzokiaz jabetu ziren. Hurrengo garaian inkautatu zuten eta

    Kalebarren 1ean zegoen Círculo Carlista bertara eraman zuten, eta honekin batera Margaritzk, Sna Ignacio musika banda... batzokia zegoen moduan erabiki zuten, inbertsio edo aldaketa handirik gabe. Bakarrik jeltzale kutsua zuen guztia "garbitu" zuten

    1960. hamarkada bukaera arte zabalik egon zen, baina azken urteetan oso martxa apalakin.

    Esku pribatuetan

    1970. hamarkadan, berriz, promotore batek erosi zuen, bota eta etxeak egiteko asmoekin.

    Soraluzeko Ametsa ikastola

    Soraluzeko Ametsa ikastola 1967. urtean hasi zen eskolak ematen, behin behineko ikasgeletan (Erregetxea, parrokiaren gaineko lokaletan...). Urtetik urtera ikasle kopuruak gora egiten zuenez, behin betiko egoitza izatea erabaki zuten.

    Eta batzokia izandakoa begiz jo zuten: eraikin handia, herri barruan, Plaza Zaharra ondoan, jolasteko esparru estalia (frontoia)... Jabe legalak bota ezin zuenez, salgai zeukan; eta jatorrizko jabeek ere (Nai bat inmobiliarian bilduta) ez zioten trabarik jarri erosketari. Azkenean, Soraluzeko Ametsak Plaza Zaharreko Batzokia erosi zuen.

    Eginbehar berriei egokitzeko, 1975.ean eraikina goitik behera berregin zuten: antzokia desegin, ikasgelak zabaldu... Nahiz eta goiko terraza "jan" eta leiho berriak egin, fatxada, aldiz, mantendu egin zuten. 1976.eko udaberrian ikastola berria inauguratu zuten, urte artako Euskal Jaiarekin batera.

    Berriro batzokia

    Franco hil eta gero jeltzaleek aurki zabaldu zuten berriro ere egoitza Soraluzen, Santa Ana kaleko 6. zenbakian orduan, Uztarri taberna izandakoan.

    Hamar bat urte geroago ikastola ikastetxe berrira pasa zen eta EAJ-PNV-k Plaza Zaharreko Batzokia berreskuratu zuen. Barrukoak egokitu eta gero, 1895.ean bertara pasa ziren eta ordutik hona han daude.

    Hainbeste aldaketaren ostean, eraikinak garai bateko apaingarri bakar batzuk oraindik gordetzen ditu: armarria, balkoi nagusia, alboko terrazaren errejak...


    Erreferentziak

    1. Urbano de Manchobas Careaga. Urbipedia (gazteleraz).