Placencia obusa (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 23:27, 28 urtarrila 2022
    Placencia obusa
    Argazkirik ez.jpg
    Mota Arma (produktua)
    Kokapena Ez da gordetzen


    Bigarren karlistadan Azpeitian karlistek ekoiztutako kañoia izan zen.


    Ezaugarriak

    Kañoia (kalibrea) 8 mm.
    Tutuaren osagaia Brontzea
    Karga mota Aurrekarga
    Hasierako abiada 760 m/seg.
    Tankeen kontrako irismena 1.500 m.
    Zulatze sakonera 900 mtara 38 mm.


    Obus Placencia 8 zentimetrotakoa, hega,ekin


    Historia

    Bigarren karlistadak lehertu zuenean, arma ekoizpena izan zen karlisten ardura nagusienerako bat. Ezagunena eskuzko su armenada, hainbat lekutan egiten zirela: Soraluze (La Euscalduna), Azpeitia (La Azpeitiana)...

    Gutxiago ezagutzen da kainoien ekoizpena. Azpeitian antolatu zuten fundizio handia, eta bertan egin ziren kainoi moten artean azpimarrartzekoa da Placencia izenekoa.

    Izenaren jatorria ez da ezagutzen, baina kontutan hartuta La Azpeitiana sortzeko soraluzetarrak joan zirela, agian hauek bataiatuko zuten kainoia.

    Gutxienez hamabi kainoi egin ziren: karlisten iparraldeko gudarosteko artillerian sei kainoien bi bateria agertzen dira eta.


    Ez nahastu

    Placencia kainoia ez da oso ezaguna, bi arrazoiengatik. Alde batetik, karlistek oso gutxi ekoiztu zituzten, dozena bat. Bestetik, antzeko izeneko (edota izen bereko) kainoi zabalduagoek "itzalean" laga dituzte.

    Garai berberean (1871) Augusto Plasencia y Farina jeneralak[1] Plasencia mendi-kainoia asmatu zuen (1871). Placencia kainoiaren moduan 8 zentimetrokoa zen, baina gorputza altzairuzkoa zuen, eta atzetik kargatzen zen. Hamabost urte geroago izen bereko obusa ere asmatu zuen. Beraz, XIX. mende bukaeran Espainiako artilleriak Plasencia izeneko kainoi eta obus ugari erabili zituen.

    XX. mendearen erdialdean SAPAk hainbat kainoi sortu zituen Placencia izenekoak: Placencia 45/44, Placencia 60/45, Placencia 60/50, Placencia 88/51 eta Placencia 75/13. Eta mortero bat ere: Placencia 240/14.


    Erreferentziak

    1. Augusto Placencia y Farina. Real Colegio de Artillería (web orri ofiziala).