Arizaga baserria (eu)

    Sorapediatik
    Aritza / Aretxaga
    Arizaga baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Arizaga
    Bailara San Andres
    Altuera 260 m
    Hedadura 21 Ha
    Kaletik 2,15 km


    Bertako familia

    Etxeberria-Lazkanotarrak.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2] [3]

    Aspaldiko agirietan abizena bi eratara agertzen da, Aretxaga eta Arizaga, inoiz biak batera agiri berean jasotzen dela. XVIII mendetik aurrera baserria Arizaga formaz agertzen da.

    Izenak hariztia esan nahi du[4].

    Arizaga oinetxeak eta abizenak Plazentziakoa dute jatorria. Armarria: zilarrean, arte berdea (sinople) eta bi otso beltz (sable) gorriz (gules) armatuak enbor oinetan[5].

    XIX menderarte, Arizagan bizi izan direnek beti mantendu izan dute Arizaga abizena, 700-800 urtean. Halaxe, XVI mendeko José Manuel de Arizaga, Carlos V enperadorearen aholkularia; beste Arizaga bat oso teologo bikaina izan zen.

    XIX mendearen azken aldera erosi zuen baserria Etxeberria familiak, Jose Etxeberriaren birraititak hain zuzen. Berau sasialbaitari eta Soraluzeko Udaleko zinegotzia izan zen.

    Etxeberritarrak orain artean baserritik bizi izan dira eta gaur ere euren barazki postua dute merkatu plazan. Asteburuetan etxeko labean egindako ogia ere saltzen dute.


    Jabeak eta biztanleak

    XVI. mendean Martín Arano de Arechagak, Aretxagako etxearen jabeak, Obe baserria erosi zion Juan Ibañez de Espilla jaunari. 1555. urtean Pedro de Argaratek, Argarate baserriaren jabeak, salmenta eskrituraren kopia eskatu zuen[6].

    1728. urtean Soraluzeko Udalak Manuel de Mendiola sindiko prokuradorea ahalbidetu zuen 850 dukateko auzia hasteko. Berme gisa, 25 jauntxok (eta gainontzeko biztanleek) beren ondasunak bahian eman zituzten; tartean Martín Ignacio de Arizaga zen, Arizaga baserria hipotekatu zuela[7].

    1766 urtean Udalen osaketa legez aldatu zenez, 1776 urtean 16 lagunek Udalari eskatu zioten milarista moduan onartzeko, norberak bere "etxea" jarriz berme gisa, eta Udalak onartu zituen (1776/10/13). Tartean Martín Ignacio de Arizaga "gaztea" zen, Arizaga baserria aurkeztu zuela. XIX mende hasieran Francisco de Arizaga agertzen da jabe moduan.

    1787. urtean Martín Ignacio de Arizagak Udalari eskatu zion Arizagako etxe berria suteen aurkako ermandadean[8].

    Data gabeko beste agiri batean Martín Ignacio de Arizaga eta Maria Angela de Lascurain agertzen dira Aritzagako baserri-oinetxearen jabe moduan[9]

    Baserria Arizaga familiaren barruan egon zen XIX mendearen azken aldera arte. Orduan Jose Etxeberriaren birraititak erosi zuen baserria, eta ordutik Etxeberria familiaren eskutan egon da.


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (26. orrialdea)
    2. Caseríos de Guipuzcoa. (301. orrialdea)
    3. Soraluze. Monografía histórica. (244 orrialdea)
    4. Ramiro Larrañagaren arabera, Aretxaga harrizko etxeaomen da.
    5. Ramiro Larrañagaren arabera, Aretxaga abizenaren oinetxe bat Soraluzekoa zen, armarri honekin: lau zatitan, 1. eta 4. zilarrezkoak, arrano gorri (gules) banakoekin; 2. eta 3. urdinak (azur), urrezko banda batekin ertzetan urrezko dragoi buruak dituela, gorritan (gules) lanpasatuak.
    6. Traslado de pedimiento de Pedro de Argarate, dueño de la casa y casería de Argarate, jurisdicción de la villa de Placencia, de traslado de escritura de venta de la casa de Hobe por Juan Ibáñez de Espilla a Martín Arano de Arechaga, señor de la casa y casería de Arechaga, jurisdicción de la dicha villa. Escribano: Juan de Churruca. Signatura: 05-C/131-09 (1555).
    7. (Soraluzeko Udal Artxibategia. Eskritura Publikoen Erregistroa 1728/10/25).
    8. "...a dicho Martín Ignacio con la casa nueba de Arizaga..." (Soraluzeko Udal Artxibategia 1787/06/17).
    9. (Soraluzeko Udal Artxibategia. Biztanleen matrikula liburua).