Arizaga baserria (eu)

    Sorapediatik
    Aritza
    Arizaga baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Arizaga
    Bailara San Andres
    Altuera 260 m
    Hedadura 21 Ha
    Kaletik 2,15 km


    Bertako familia

    Etxeberria-Lazkanotarrak.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2] [3]

    Izenak hariztia esan nahi du.

    Plazentziakoa dute jatorria bai etxeak eta baita ere abizenak. Armarria: zilarrean, arte berdea (sinople) eta bi otso beltz (sable) gorriz (gules) armatuak enbor oinetan.

    XX menderarte, Arizagan bizi izan direnek beti mantendu izan dute Arizaga abizena, 700-800 urtean. Halaxe, XVI mendeko José Manuel de Arizaga, Carlos V enperadorearen aholkularia; beste Arizaga bat oso teologo bikaina izan zen.

    1728. urtean Soraluzeko Udalak Manuel de Mendiola sindiko prokuradorea ahalbidetu zuen 850 dukateko auzia hasteko. Berme gisa, 25 jauntxok (eta gainontzeko biztanleek) beren ondasunak bahian eman zituzten; tartean Martín Ignacio de Arizaga zen, Arizaga baserria hipotekatu zuela[4].

    1766 urtean Udalen osaketa legez aldatu zenez, 1776 urtean 16 lagunek Udalari eskatu zioten milarista moduan onartzeko, norberak bere "etxea" jarriz berme gisa, eta Udalak onartu zituen (1776/10/13). Tartean Martín Ignacio de Arizaga "gaztea" zen, Arizaga baserria aurkeztu zuela. XIX mende hasieran Francisco de Arizaga agertzen da jabe moduan.

    1787. urtean Martín Ignacio de Arizagak Udalari eskatu zion Arizagako etxe berria suteen aurkako ermandadean[5].

    Data gabeko beste agiri batean Martín Ignacio de Arizaga eta Maria Angela de Lascurain agertzen dira Aritzagako baserri-oinetxearen jabe moduan[6]

    XIX mendearen azken aldera erosi zuen baserria Jose Etxeberriaren birraititak. Berau sasialbaitari eta Soraluzeko Udaleko zinegotzi izan zen.

    Orain artean Arizagakoak baserritik bizi izan dira eta gaur ere euren barazki postua dute merkatu plazan.Asteburuetan etxeko labean egindako ogia ere saltzen dute.


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (26. orrialdea)
    2. Caseríos de Guipuzcoa. (301. orrialdea)
    3. Soraluze. Monografía histórica. (244 orrialdea)
    4. (Soraluzeko Udal Artxibategia. Eskritura Publikoen Erregistroa 1728/10/25).
    5. "...a dicho Martín Ignacio con la casa nueba de Arizaga..." (Soraluzeko Udal Artxibategia 1787/06/17).
    6. (Soraluzeko Udal Artxibategia. Biztanleen matrikula liburua).