Arkaitz baserria (eu)
Arkaitz | |
---|---|
Izen formala | Arkaitz |
Bailara | San Andres |
Altuera | 125 m |
Hedadura | |
Kaletik | 0,9 km |
Bertako familia
Baserria desagertu zen.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1]
Errekaren bestekaldean dagoen parajeari, Txurruken baserriaaren ortuaren parean, Arkaitzeta esaten zitzaion. Uretatik harri handiak agertzen ziren eta uda partean herriko mutilak bertara joaten omen ziren bainatzera.
Garai bateko ola zaharra zen, arkabuz eta mosketeen kainoiak barrenatzen zituztela. Halaxe agertzen da XIX mendeko agirietan.
Dena dela, aurretik ez dago beste aipamenik, agian beste izen batekin ezagutzen zelako.
1888 urtean Durango-Zumarraga trenbidea zabaldu zen, baserri aurre-aurrean pasatzen zena. Eta 1910 hamarkadan Arkaitzeko tunela zabaldu zuten baserri ondoan, Soraluze aldean.
1980rako baserria jausita zegoen, eta gaur egun ez da ia ezer geratzen.
1997ko urriak 30n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian balizko arkeologia gune moduan izendatu zuten.
Erreferentziak
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (245 orrialdea)