Amillatei ta Marixa (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua Amillategi ta Marixa
    Egilea/k Herrikoia
    Hizkuntza Euskaraz
    Iturria Margari Azkarate Ganuza/ Fernando Alberdi
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra

    Errekaldera etorri dira
    aurten dendari berrixak,
    zeintzuk diraden
    esango dizut:
    Amillatei ta Marixa.
    Baba beltza eta zurixa,
    koipiakin urdeixa,
    Marixa beti
    bentanan dago
    dirudixala arraixa.
    Txurruka ballian
    egin omen dute
    komestiblien kontrata
    ta Asaliatik ekartzeko
    suburdin[1] truke patata.
    Tenporale txarrak
    egiten baditu
    pasatzeko estratak[2],
    Meteri Narruk
    egingo ditu aproposeko abarkak.


    Azalpenak

    Kopla hauek XIX mendean sortu zituen Soraluzen bizi zen Zumarragako jostun batek; hori da gipuzkeraz idatzita egotearen arrazoia.

    Jostun hau oso trebea omen zen bertso eta koplak egiten. Kasu honetan, Amillategi eta Marixak Errekalden denda berria jarri zutenekoa kontatzen du bertso bidez, eta orduko merkataritzaren nondik norakoak ere azaltzen ditu.

    Kanta hau Fernando Alberdi-k Margari Azkarate Ganuza soraluzetarrari jaso zion 1972. urtean.


    Erreferentziak

    1. Suburdin: egurra pilatu edo eusteko beheko suan jartzen den burdinazko euskarrietako bakoitza, normalean hankaduna izaten dena.
    2. Estrata: gurdiak ibiltzen diren bidea. Sasoi batean gurdibide edo estratak zirenak orain errepideak dira.