Bilakaera urbanistikoa (eu)
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
Hastapenak: 1343 urte aurrekoak
- Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. Hastapenak (eu)
Alfonso XI erregeak hiri gutuna eman orduko, Soraluze inguruan bazegoen egitura bat.
Alde batetik, erregebideak ziren. Nagusia, Gasteiztik itsasorainokoa (Deba). Erromatarrek zabaldua, Soraluzen bertan Deba ibaia zeharkatzeko ibia zegoen. Honetaz gain, Iriretik barrena Eibar eta Bizkaia alderakoa, eta Azkoitirakoa, azken hau Pagobedeinkatutik pasatzen zela.
Bideak zaintzeko (eta zergak kobratzeko) hainbat puntu ere baziren: Arregia dorrea eta Atxuri etxea erregebide nagusian, eta Irure Eibarko bidean.
Jende gehiena bi etxe multzotan biltzen zen: Soraluze eta Herlaibiako eremua. Eta Soraluze ondoan monastegia zegoen.
Sorrera: 1343 urteko hiribildua
1343 urtean, Algecirasen setioan zela, Gaztelako Alfonso XIk Placencia sortzeko hiri gutuna eman zuen. Bertan Soraluzeko eta Herlaibiako biztanleei hiribildua sortzeko agintzen zien, bere harresi eta elizarekin.
Beste toki askotan moduan, herri berria lauki formarekin egin zuten. Bi kalek zeharkatzen zuten lau etxe multzo utziz. Etxe hauen zabalera 6 kanatan zegoen arautua. Beheko solairua harrizkoa izaten zen, eta lehen pisua egur eta adreiluz egindakoa.
Hiribilduak harresia eta ateak zituen; arrasto bakarra agiri zaharretan geratu da. Nahiz eta erregeak halaxe agindu, ez zuten eliza berririk egin, aurretik zegoena aprobetxatu zutelako (Soraluzeko monastegiarena).
Lehengo hedapena: XV mendeko egoera
XV mendeko hedapenak
- Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. XV mendeko hedapena (eu)
Hiribildua sortu eta hurrengo mendean txikia geratu zen. Etxe berriak egiteko bi motako hedapen izan zituen, harresien ingurukoak (Kalegoen eta Kalebarren, Etxaburueta) eta arrabalak (Errebal, Arane eta Irusagarreta).
Garai hartan zubi berria eraiki zuten, ibaia zeharkatzeko edozein momentuan, ufalen bildur barik. Eta ospitala zabaldu zuten Errabal kalean.
Hedapena
Hiribildua sortu eta hurrengo mendean txikia geratu zen. Handitzeko, bi motako hedapen izan zituen, harresien ingurukoakan eta arrabalak.
Kalegoen eta Kalebarren ateetatik kanpo etxeak egin ziren, kaleak luzatuz. Gainera, Kalebarren gainetik Etxaburueta kalea sortu zen.
Eta hiru arrabal sortu ziren. Kalegoenetik Osintxurutz Irusagarreta auzoa sortu zen, izen bereko etxearen inguruan. Ibaiaren bestekaldean bi auzo berri eraiki ziren, Errabal izenekoa bat eta Arane auzoa, Arana etxearen inguruan, gaur eguneko Baltegietan.
Etxeak egurrezkoak izanik, arriskuak sahiesteko sutegiak[1] hiribildutik kanpo ezartzen ziren. XV mendean sutegia zuten etxeak (Atxuri etxea, Zubiko etxea, Unamuno etxea...) denak Andikokalen zeuden.
Arrazoi berberarengatik, gaixotasunak uxatzeko ospitaleak herritik kanpo jartzen ziren. Soraluze kasuan, Ospitala Errabal kalean zegoen, ibaiaren bestekaldean.
XV mendean zubia eta zubiko atea ez zeuden parean, herrian sartzeko zig-zag modukoa egin behar zen. Baliteke erasoen kontea babesteko izatea.
Florencio Josepf de Lamot: XVIII mendeko erdialdea
1.756 urtean Florencio Josepf de Lamot-ek, Erret Lantegietan kontulari berak, Mapa topographico de la sortu zuen. Bertan orduko ikuspegia erakusten da.
XV mendeko Soraluzerekin alderatuta,herria asko hazi zen, eta hiru eraikin handi agertzen dira.
Hiru eraikin nagusi horiek eliza nagusia, Erret Lantegiak eta Santa Ana komentua dira. Eliza egiteko aurrekoa bota zuten XVI mendean, eta XVII mendean zabalduzuten (alboerako kaperak, eliz ataria eta dorrea). Erret Lantegia, berriz, Uribarri dorrearen hedapena izan zen. Eta Santa Ana komentua ere XVII mendean egin zuten.
Bide guztietatik hazi zen herria, batez ere erregebide nagusian: Gabolats kalea sortu zen Elgoibarrerutz eta Atxuri-Errekalde ardatza sendotu zen hegoaldean, garai bateko Herlaibia Soraluzerekin lotuz. Honetaz gain Santa Ana auzoan etxe gehiago egin ziren, eta Azkoitiarako bidean ere Elizburu kalekoak agertu ziren.
Herri kaskoak aldakerak izan ziren: Igartza etxea eta albokoa bota zuten Enparan jauregia egiteko, Kalegoeneko beste bi etxe botara Udaletxea egin zuten, era Udaletxe berriaren pareko etxea ere bota zuten, gero Labaderogain sortuz.
XVIII eta XIX mendeko herri lanak
XVIII mende bukaera oso aberatsa izan zen ekonomikoki, eta herrian igarri zen, besteak beste herri-lanetan. Hiru uztaiko zubi berria egin zuten, errebote frontoi berria egin zuten Santa Ana kalearen goiko partean, erregetxe berria Plaza Zaharra gainean...
Eta XIX mende hasieran ere, nahiz eta ekonomikoki desastre hutsa izan (Espainiako Independentzia gerra, Lehen Karlistada, armagintzaren gainbehera, 1.834ko ufal handia...) herri-lanak ere egin ziren: Plaza Berria (Kalebarreneko hiru etxe botata), bertako iturria, Labaderoa, zubi nagusia konpondu...
XX mendeko bigarren erdia
Erreferentziak
- ↑ Forjak.