«Armak eta lanabesak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
70. lerroa: | 70. lerroa: | ||
==Atzekargako arma luzeak== | ==Atzekargako arma luzeak== | ||
Teknologia: atzekarga armak (eu) | |||
===Teknologia=== | ===Teknologia=== | ||
Behin pistoi giltza asmatuta, XIX mende erdialdean bi asmakizun etorri ziren, fusil modernoa sortu zutenak: pistoia (kapsula leherkaria) gehi polbora gehi jaurtigaia kartutxo batean batu, eta berau tutu atzetik sartu. | Behin pistoi giltza asmatuta, XIX mende erdialdean bi asmakizun etorri ziren, fusil modernoa sortu zutenak: pistoia (kapsula leherkaria) gehi polbora gehi jaurtigaia kartutxo batean batu, eta berau tutu atzetik sartu. |
17:52, 24 maiatza 2018(e)ko berrikuspena
XIV eta XVI mendeetan Euskal Herrian, eta batez ere Debarroan, arma zuriak egiten ziren: espatak, pikak...
Gero suzko arma luzueen urrezko garaia hasi zen. XV mendetik XVII menderarte arkabuzak, XVI mendetik XVIII menderarte arte mosketeak, eta XVIII mendetik XIX arte txispa-fusilak. Gehienak Espainiako armadentzat baziren ere, ehizarako ere egiten ziren. Inguruko tailerretan egiten ziren (Soraluzen bertan edota inguruko herrietan) eta Errege-etxean entregatzen ziren.
Suzko arma luzeen paraleloan, arma laburrak (pistolak) ere egiten ziren. Eta sasoi haietan gastadoreen lanabesak ere.
Azkenik, XIX eta XX mendeetako kainoiak aipatu daitezke.
Arma zuriak
XIV eta XVI mendeetan Euskal Herrian, eta batez ere Debarroan, lanzak eta pikak ekoizten ziren gehien bat, baina baita armadura osagaiak, ezpatak, sastagaiak, artatiak... ere.
Elorrio (Bizkaia) zen lantza zein piken ekoizle nagusiak, baina Elgetan eta Oinatin ere egiten ziren. Gainontzeko arma zuriak Durango, Bilbao, Arrasate eta Tolosa inguruan egiten ziren.
XVI mendean Bizkaian gero eta gutxiago ekoizten zuten, eta 1.616 urtetik aurrera ekoizpena Tolosa ingurura mugitu zen, bertan Arma Zurien Erret Lantegia[1] ezarri zuten eta.
Dena dela, hiru urte beranduago argitaratutako Sevillako bertsoetan, Soraluzen egindako ballesta eta matxeteak goraipatzen dira:
- Placencian eguiten
gogorra mosqueta,
ballesta galçayruscoez
gentea armassen da.
- Placencian eguiten
- Eta falta ez dira
machetaq sorrotsaq,
Jaunaq eman sien
ligeraq corpusaq.
- Eta falta ez dira
Aurrekargako arma luzeak
Aurrekargako armak Soraluze eta inguruetan egin izan dira 1.480 urte aurretik (urte hartan Isabel Katolikoaren Erret Zedula batek atzerrira saltzea debekatzen du) Erret Lantegien sistema desagertu zen arte (1.865)eta hurrengo urteetan ere.
Teknologiak
- Sarrera nagusia: Teknologia: aurrekarga armak (eu)
400 urte luzeetan aurrekargako armen teknologia asko aldatu zen, batez ere giltzak: argi-mukizkoak, errobera giltzak, suharri giltzak eta, azkenik, pistoi giltzak.
Eta ez bakarrik armetan, jaurtigaietan ere aldaketak izan ziren, berunezko pilotatik hasi eta kartutxoekin bukatzeko.
Arkabuzak
- Sarrera nagusia: Arkabuzak (eu)
Arkabuza suzko arma izan zen, infanteriako gudariek erabilia XV mendetik XVII mendera.
Ahotik kargatzen zen, eta tiroa egiteko sistema argi-mukizko giltza erabiltzen bazuten ere, teknologia hobetuz joan zen: S formadun giltza, serpentina giltza eta katua duen giltza.
Arkabuzen oinarrituta mosketeak sortu ziren gero, baina askoz handiago eta astunagoak. Mosketeak asko arindu ziren arte arkabuzak ez ziren desagertu.
Mosketeak
- Sarrera nagusia: Mosketeak (eu)
Mosketea suzko arma izan zen, infanteriako gudariek erabilia XVI mendetik XVIII mendera.
Arkabuzen bilakaera izanik, ahotik kargatzen zen, eta tiroa egiteko teknologia hobetuz joan zen: argi-mukia (edo metxa), errobera, suharria eta pistoia. Azken bi motei fusilak ere esaten zitzaien.
Soraluzeko Erret Lantegietan egindako gehienak Espainiako armadentzat baziren ere, ehizarako ere egiten ziren.
Txispa-fusilak
- Sarrera nagusia: Txispa-fusilak (eu)
Txispa-fusila suzko arma izan zen, mosketearen familiakoa.
Mosketeak sortu zirenean, argi-mukizko sistema erabiltzen zuten, arkabuzen moduan. XVII mende bukaeran suharri sistema asmatu zuten, askoz erabilgarriagoa eta arrisku gutxiagokoa, txispa-fusilak sortuz.
Dena dela, teknologia ez zen berehala Soraluze eta inguruko lantegietan erabili: XVII mende bukaeran argi-mukizko mosketeei Bizkaiko mosketeak esaten zitzaien, txispa-fusileekin bereizteko.
Fusilaren familiakoak dira karabinak, terzerolak, errifleak eta eskopetak. Batzuk motzagoak (karabina eta terzerolak) eta beste batzuk luzeagoak (errifleak), eta eskopetek balak beharrean perdigoiak botatzen dituzte.
XVIII mendean Florencio Josepf de Lamot jaunak Mapa Topographica de Plasencian esaten duenez: Erret Lantegian egiten diren suzko arma eta baionetak. Ekoizten diren armak dira: infanteria guardien fusil eta baionetak; gudarosteko infanteriaren fusil eta baionetak; Dragoien fusil, baioneta eta pistola; Marinako fusil, baioneta eta pistola; Corps Zaintzaileen karabina eta pistolak; zalditeriaren karabina eta pistolak, eta beste gainontzeko ehiza eskopetak eta norbanakoen pistolak, trebetasun eta segurtasun berezikoak. Eta hain ospetsua direnez, Frantzia, Ingalaterra, Alemania eta Eskandinabiako printze eta noble guztiak Soraluzeko Erret Arma Lantegian egiten diren kainoiak harro daude.
Pistoi-fusilak
- Sarrera nagusia: Pistoi-fusilak (eu)
Hurrengo 200 urteetan txispa-fusilak izan ziren arma luzeetan jaun eta jabe. Baina XIX mende hasieran polbora leherkariak aurkitu ziren, eta perkusio-giltza asmatu. Orduan Egess armagile ingelesak pistoi-giltza garatu zuen.
Aurki ezarri zen sistema berria arma luze zein motzetan. Dena dela, Soraluzen txispa-fusilak eta pistolak egiten jarraitu zuten XIX mende osoan.
Atzekargako arma luzeak
Teknologia: atzekarga armak (eu)
Teknologia
Behin pistoi giltza asmatuta, XIX mende erdialdean bi asmakizun etorri ziren, fusil modernoa sortu zutenak: pistoia (kapsula leherkaria) gehi polbora gehi jaurtigaia kartutxo batean batu, eta berau tutu atzetik sartu.
Fusilak
Atzekarga teknologia eta gremio sistemaren bukaera batera gertatu ziren. Horregatik, pistoi fusilak agertu zirenean lantegi txikiek bere kasa hasi baziren egin eta saltzen, atzekarga fusilekin protagonismo gehiago hartu zuten... S.A. Euscalduna oraindik ekoizle handiena izan zela ahaztu gabe, noski.
Mota guztiko atzekarga fusilak egin zituzten, eskaeren arabera: Chassepot, Remington, Lefacheux... Dena dela, Soraluzen txispa-fusilak egiten jarraitu zuten XIX mende osoan.
- Soraluzen egindako atzekarga fusilak. Arma museo birtuala.
Eskopetak eta karabinak
Baina gerrako armak erosterakoan, estatuek bere lantegiak erabiltzen zituzten, edota eskaerak enpresa handiei egiten zizkieten.
Horregatik, XX mendean lantegi txikiek bere ekoizpena partikularrei zuzendu zieten, batez ere ehiza-armak: eskopetak eta karabinak.
Eskopetek perdigoiak jaurtitzen dituzte, balak beharrean. Gainera, tutu bakarrekoek tutu bikoei lekua egin zieten.
Arma motzak
- Sarrera nagusia: Suzko arma motzak (eu)
Suzko arma luzeen paraleloan, arma motzak (pistolak) ere egiten ziren, teknologia bera erabiliz: aurrekargakoak aurretik eta atzekargakoak bero.
Aurrekargako pistolak
Gorago aipatu den moduan, arma luzeen teknologiak erabiltzen zituzten hurrenez hurren: argi-mukizko giltza, errobera giltza, suharri giltza eta pistoi giltza.
Erret Lantegien gainbeherarekin batera, banakako maisuak eta tailerrak bere kasa hasi ziren saltzen. Suzko armak ziren gehien bat, bi motakoak: luzeak (eskopetak) eta motzak (pistolak).
Errebolberrak
1.835 urtean Samuel Colt estatubatuarrak 6 tiroko errebolberra asmatu eta patentatu zuen [2]. Aurki Soraluzen hasi ziren egiten.
Atzekargako pistolak
Eta atzekargako teknologiak hasi zirenean pistoleei ere ezarri zitzaien. XIX mendean Soraluzen egin baziren ere (La Euscaldunak zein lantegi txikiek) XX menderako pistolen ekoizpen ia guztia Eibar inguruan egiten zen, Soraluzen eskopeta tailerrak geratu zirela.
Pistola automatikoak sortu zirenean errebolberren ekoizpena ia desagertu zen.
Gastadoreen lanabesak
- Sarrera nagusia: Gastadoreen lanabesak (eu)
Armez gain, gastadoreen lanabesak ere inguruko herrietan egiten ziren.
Zazpi lanabes mota izaten ziren: bi eskuko aizkora handia, aizkora txikia, marrazoa, aitzur-pikatxoia, arroka pikatxoia edo bi puntakoa, aitzur zabala eta pala angeluzuzena.
Ekoizteko sistema suzko armena berbera zen: eskaera zetorrenean, maisuen artean banatzen zen, hauek beren lantegietan ekoizten zituzten eta Errege-etxean entregatzen zituzten, bertan aztertzeko.
Kainoiak
- Sarrera nagusia: Kainoiak (eu)
Azkenik, Soraluzeri dagokionez XIX eta XX mendeetako kainoiak aipatu daitezke: itxas-kainoiak, lurreko kainoiak, morteroak, obusak... Hauek denak atzekargakoak.
Aurretik (1886-1935) The Placencia de las Armas Company Limited-ek ekoiztu zituen, kanpoko lizentziekin: Nordenfelt, Maxim, Vickers...
Eta gero (1935-gaur arte) Sociedad Anónima Placencia de las Armas-ek, diseinu propioekin edota kanpoko lizentziekin (Vickers, Bofors).
Erreferentziak
- ↑ Real Fábrica de Armas Blancas.
- ↑ Manuel de Garate mendarotarrarak ere, urte berean. Beñat Doxandabaratz (Euskonews & Media 2003)