«Txispa-fusilak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
76. lerroa: | 76. lerroa: | ||
Pistoi-giltza arma luzeetan (fusilak, karabinak, terzerolak...) zein motzetan (pistolak) erabili izan zen. Dena dela, Soraluzen txispa fusilak eta pistolak ez ziren behereala desagertu, XIX mendearen erdialdean ere egiten ari ziren eta. | Pistoi-giltza arma luzeetan (fusilak, karabinak, terzerolak...) zein motzetan (pistolak) erabili izan zen. Dena dela, Soraluzen txispa fusilak eta pistolak ez ziren behereala desagertu, XIX mendearen erdialdean ere egiten ari ziren eta. | ||
==Erreferentziak== | ==Erreferentziak== |
21:31, 23 apirila 2018(e)ko berrikuspena
Txispa-fusila suzko arma izan zen, mosketearen familiakoa.
Mosketeak XVI mendean sortu ziren, arkabuzaren bilakaera moduan. Hasieran argi-mukizko giltza erabiltzen zuten, arkabuzen moduan.
Baina arrisku handikoa zenez, errobera giltza asmatu zuten, txinpartak edozein momentuan sortuz polbora pizteko. Sistema berriak ez zuen arrakasta handia izan, konplexua eta garestia zelako.
XVI mende bukaeran suharri sistema asmatu zuten[1], eta txispa-fusilak sortu ziren. Teknologia berehala heldu zen Soraluze eta inguruko lantegietara: 1.590 urtean Gregorio de Hernizketa armagilea hil zeneko ondasun zerrenda egin zutenean, bertan agertzen da ...lau suharri giltza...[2]. Baina erabilera ez zen orokorra, XVII mendean argi-mukizko mosketeei Bizkaiko mosketeak esaten zitzaien, txispa-fusiletatik bereizteko.
Teknologi aurrerapenak
Pisua gutxitu
Hasierako mosketeek 20-25 kilo pisatzen zuten, eta bi eta bi metro t'erdi arteko luzeera zuten.
Gero eta arinago izaten ziren, eta XVII mende erdialdean 7tik 9 kilotako pisua izaten zuten, eta metro t'erdiko luzeera.
Kalibera, berriz, ez zen asko gutxitu: 27 mm-tatik 22/ 23 mm-tara.
Suharri giltza
Errobera giltza erabili beharrean, suharri giltza asmatu zuten. Sistema honi esker tiroa egiteko erritmo biziagoa lortzen zen, eta argi-mukia desagertu zen betiko, zeuzkan arriskuekin.
Gainera, Marin de Bourgeoys frantsesak diseinua hobetu zuen, tarteko posizioa asmatzen: segurua. Posizio berri honetan ezin zen tiro egin, baina bai almetxa polboraz kargatu.
Baionetak
Orokorrean musketariek ez zuten buruz buru borroka egiten; baina inoiz beharrezkoa izan eta gero, ezpata eta sastagaia erabiltzen zuten.
Aurki konturatu ziren sastagaiaren helbulekua mosketearen ahoan sartuta, pika modukoa erabili zitekeela. Gero, propio mosketeekin erabiltzeko sastagaiak sortzen ari ziren. Baina bazegoen traba handi bat: sastagaiaren heldulekua mosketearen ahoan sartuta, ezinezkoa zen tiro egitea. Eta inork tiro egiten bazuen, norberaren burua zauritzeko aukera handiak ziren.
Horregatik baioneta asmatu zuten. Sastagairi helduleku normala kendu eta beste bat berezia jarri, mosketearen aho inguruan lotzen dena, modu honetan tiroa egiteko aukera emanez.
Izena Baiona hiritik dator, bertan asmatu omen zutelako 1.670 urtean. Dena dela, 1.642 urtetik aurrera Frantziako konpainia batzuk antzeko armak erabiltzen zituzten, pikak ordezkatzeko.
Polbora eta jaurtigaiak
XVI mendean polbora karga bakoitza egurrezko tutu batean gordetzen bazen, XVII mendearen hasieran karga eta jaurtikaria paperezko tutuetan (kartutxoak) biltzen hasi ziren. Lehen mosketari batek 12 tiro egiteko kargak eraman balezakeen, sistema berriarekin uhalak 20tik 40ra karga izan zezakeen.
Teknologia guzti hauekin mosketeen erabilera erraztu zen, eta arriskuak gutxitu. Ondorioz, eta soldaduen trebetasuna landuz, minutuko hiru tiro egin zitekeen, aurretik baino askoz gehiago.
Irudiak
Simancaseko Artxibategi Orokorrean bi marrazki gordetzen dira, biak giltzak erakusten dituztela; bata 1746 urtekoa eta bigarrena 1753koa:
- Rastrillo visto por la espalda, por el lado, por delante... Plano de la pieza que cubre..., perfil de la misma pieza...
- Diseño de una llave de fusil para el nuevo armamento de las R(eales) Guardias Españolas, vista por la parte interior y exterior, con separación de piezas en plano y en perfil. (Benito de Espada)
(handitzeko, sakatu gainean)
Fusilariak
Mosketeek izandako bilakaerak guda-zelaiko aniztasuna desagerrarazi zuen. Su-ahalmena handituz arkulariak, ballestariak… ordeztu zituzten; pisua arinduz arkabuzariak ordeztu zituzten; baioneta erantsi pikariak ordeztu zituzten… Azkenean, soldadu ia denak mosketariak ziren.
Aurreko mosketariekin alderatuta, aldaketak nabarmenak ziren: mosquetea askoz arinago eta luzeagoa zen, doitasuna handitu zen, su-ahalmena dezente handiagoa zuten: mosketaria fusilaria bihurtu zen.
Bilakaera
200 urte iraun zuen suharri-giltzak jaun eta jabe.
Baina XIX mende hasieran polbora leherkariak aurkitu zen, eta perkusio-giltza asmatu. Bi hauek oinarri hartuta, Egess armagile ingelesak pistoi-giltza garatu zuen.
Aldi berean, kainoien arimak estriatzen hasi ziren; modu honetan jaurtigaia kainoian biratzen zen, doitasuna eta irismena handitzen.
Pistoi-giltza arma luzeetan (fusilak, karabinak, terzerolak...) zein motzetan (pistolak) erabili izan zen. Dena dela, Soraluzen txispa fusilak eta pistolak ez ziren behereala desagertu, XIX mendearen erdialdean ere egiten ari ziren eta.
Erreferentziak
- Soraluzen egindako txispa-fusilak. Arma museo birtuala.
- Castra in Lusitania. y los mosquetes aún más letales. Amo del Castillo.
- Inventario de bienes de un armero. Ramiro Larrañaga (Eusko Ikaskuntza 1988)