«Elizburu kalea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
16. lerroa: | 16. lerroa: | ||
''(handitzeko, sakatu gainean)'' | ''(handitzeko, sakatu gainean)'' | ||
<gallery> | <gallery> | ||
Elizburu_kalea._Ikuspegi_orokorra.jpg | Elizburu_kalea._1950_urteko_egoera_(Soraluzeko_Udala_1950).jpg | Elizburu kalea 1950 urtean <br> (Soraluzeko Udala 1950) | ||
Plaza_Barria._Iturria.jpg | Elizburu_kalea._Ikuspegi_orokorra.jpg | Ikuspegi orokorra | ||
Elizburu_kalea._Guardia_Zibilaren_koartela_01.jpg | Guardia Zibilaren koartela | Plaza_Barria._Iturria.jpg | ''Sakristaukoa'' etxea eta Plaza Barria | ||
Elizburu_kalea._Guardia_Zibilaren_koartela_01.jpg | Guardia Zibilaren koartela | Elizburu_kalea._Guardia_Zibilaren_koartela_01.jpg | Guardia Zibilaren koartela | ||
Maristen_ikastetxea._Ikuspegi_orokorra.jpg | Elizburu_kalea._Guardia_Zibilaren_koartela_01.jpg | Guardia Zibilaren koartela | ||
Maristen_ikastetxea._Ikuspegi_orokorra.jpg | Maristen ikastetxea | |||
</gallery> | </gallery> | ||
31. lerroa: | 32. lerroa: | ||
Herria bukatzen zen tokian, Elizburuko azken etxe ondoan, San Andreseko bide-gurutzearen lehen gurutzea jarri zuten. | Herria bukatzen zen tokian, Elizburuko azken etxe ondoan, San Andreseko bide-gurutzearen lehen gurutzea jarri zuten. | ||
XVIII mendean elizari alboko kaperak erantsi zizkioten, kalea estutuz. Gero, XIX mende bukaeran | XVIII mendean elizari alboko kaperak erantsi zizkioten, kalea estutuz. Gero, XIX mende bukaeran edo XX mende hasieran, espaloia egin zuten: kalea aldapatsua izanda, espaloiak eskilarak eta tarte lauak zituen. Aurreko tartean espaloia ezkerretik zegoen, etxeean aurrean; karkaba pasata, espaloia eskumako aldean jarri zuten. | ||
1894 urtean iturria jarri zuten gurutzearen alboan<ref>[[Iturriak eta urteurrenak (eu) | Iturriak eta urteurrenak]]. Mengela (Soraluzeko jaiak 1994) </ref>, kaleko biztanleek ordainduta, etxetik gertu ura izateko. | |||
Iturri ondoko etxean Guardia Zibilaren koartela zegoen, Maristen ikastetxea alboan eta, tartean, tren geltokirainoko eskilarak. | Iturri ondoko etxean Guardia Zibilaren koartela zegoen, Maristen ikastetxea alboan eta, tartean, tren geltokirainoko eskilarak. | ||
Gerra garaian, [[Udalbatzaren erabakiak. Gerra denborak 2 (eu)#1937/09/15 | 1937ko irailak 15ean]], orduko Udalak izena aldatu zion: ''Erabateko adostasunez erabaki zen Irailak 22, Arrateko martiriak eta Montejurrako Terzioa izendatzea gaur eguneko Elizburu kalea, Barrenkale (sic) eta Plaza Berria, hurrenez hurren gogoratzeko herri honetan indar askatzaileak sartu ziren data, Arraten eraildako Serafin Atxotegi eta Manuel Lersundi (g.b.) gazteak eta Soraluze askatu zuen Terzioa.'' | Gerra garaian, [[Udalbatzaren erabakiak. Gerra denborak 2 (eu)#1937/09/15 | 1937ko irailak 15ean]], orduko Udalak izena aldatu zion: ''Erabateko adostasunez erabaki zen Irailak 22, Arrateko martiriak eta Montejurrako Terzioa izendatzea gaur eguneko Elizburu kalea, Barrenkale (sic) eta Plaza Berria, hurrenez hurren gogoratzeko herri honetan indar askatzaileak sartu ziren data, Arraten eraildako Serafin Atxotegi eta Manuel Lersundi (g.b.) gazteak eta Soraluze askatu zuen Terzioa.'' | ||
Franco hil eta gero, demokraziarekin kaleak jatorrizko izena berreskuratu zuen. | Franco hil eta gero, demokraziarekin kaleak jatorrizko izena berreskuratu zuen. | ||
Maristen ikastetxea itxi zutenean, 1967-1968 urteetan geltokitik egin zuten San Andreserako errepidea. Orduan harrizko galtzada kendu zuten, eta eskilarak jarri kale zabalera osoan. Iturria eta gurutzea ere bota zituzten, baina berriak egin zituzten toki beretsuan. | |||
51. lerroa: | 54. lerroa: | ||
* '''5. zenbakia'''. Etxe honek, ''Ondartxaetxea'' izeneakoa, bi atari ditu: Elizburukoa eta Kotxebidekoa. | * '''5. zenbakia'''. Etxe honek, ''Ondartxaetxea'' izeneakoa, bi atari ditu: Elizburukoa eta Kotxebidekoa. | ||
* '''7. zenbakia'''. Etxearen atzekaldeak Kotxebidera ematen du. | * '''7. zenbakia'''. Etxearen atzekaldeak Kotxebidera ematen du. | ||
* '''Estaziño kalea, 8'''. Garai batean Guardia Zibilaren koartela, ''Guardien etxea'' edo ''la casa de los guardias'' esaten zitzaion. Koartelera Elizburutik sartzen bazan ere, goiko solairuetako etxebizitzek Estaziño plazan zuten bere ataria. | * '''Estaziño kalea, 8'''. Garai batean Guardia Zibilaren koartela, ''Guardien etxea'' edo ''la casa de los guardias'' esaten zitzaion. Koartelera Elizburutik sartzen bazan ere, goiko solairuetako etxebizitzek Estaziño plazan zuten bere ataria. 1966-1967 urtean, San Andreserako errepide berria egiterakoan, bota eta berria egin zuten, ataria [[Estaziño kalea (eu)|Estaziño kaletik]] egon ziotela. Orduan ''la casa del millón'' esaten zitzaion, Soraluzen miloitik gorako lehen etxebizitzak zirelako (pezetatan, noski). ''Elorza'' haroztegia zabaldu zuten azpian, baina egun itxita dago. | ||
[[Maristen ikastetxea (eu)|Maristen ikastetxea]] ere Elizburu kalean egon zen, elizaren atzekaldean. 1966-1967 urtean bota zuten, Estaziño kaleko 8 zenbakia moduan, San Andreserako errepide berria egiterakoan. | |||
==Eliza osteko karkaba== | |||
Parrokiaren absidearen inguruan, horma altu batez itxirik, ''karkaba'' esaten zitzaion tokia zegoen. Urtetan bere hartan egon zen, baina Soraluzen eskubaloiak indarra hartzen hasi zenean, leku hura estali eta aldagelak ipini zituzten, dutxak eta guzti. | |||
Beste bi ''karkaba'' zeuden herrian, bata estalia, Erregetxearen aurrean, Zabaleta erreka bertan pasatzen dena, Goikokaletatik sarrera duena. Eta bigarrena Kotxebidetik eta Elizburu artean, gaur egun bi aldetatik itxirik dagoena. | |||
22:53, 18 urtarrila 2018(e)ko berrikuspena
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
Kokapena
Kaleak Soraluzeko parrokia (Santa Maria la Real) inguratzen du. Lehenik ezkerreko aldetik, kalearen beste aldean etxebizitzak direla; eta gero elizaren atzetik, gara bateko San Andreserako bidea jarraituz, gaur egun Alejandro Calonge auzunera doana.
Argazkiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
Garai batean San Andres eta Azkoitirako bidea herri kaskotik abiatzen zen, elizaren ezkerraldetik eta atzekaldetik gero. Harrizko galtzada zen, nahikoa harri gorabeheratsua, idi gurdiak eta antzekoak erabiltzeko modukoa.
Herriak zabaltzen hasten direnean sarrera-irteeretan eraikitzen dira etxe berriak, eta Soraluze ez zen salbuespena. Hemen ere, kaskotik gertueneko tartean, eliza ondoan hain zuzen, etxeak egin ziren. Hortik izena: Elizburu.
Herria bukatzen zen tokian, Elizburuko azken etxe ondoan, San Andreseko bide-gurutzearen lehen gurutzea jarri zuten.
XVIII mendean elizari alboko kaperak erantsi zizkioten, kalea estutuz. Gero, XIX mende bukaeran edo XX mende hasieran, espaloia egin zuten: kalea aldapatsua izanda, espaloiak eskilarak eta tarte lauak zituen. Aurreko tartean espaloia ezkerretik zegoen, etxeean aurrean; karkaba pasata, espaloia eskumako aldean jarri zuten.
1894 urtean iturria jarri zuten gurutzearen alboan[1], kaleko biztanleek ordainduta, etxetik gertu ura izateko.
Iturri ondoko etxean Guardia Zibilaren koartela zegoen, Maristen ikastetxea alboan eta, tartean, tren geltokirainoko eskilarak.
Gerra garaian, 1937ko irailak 15ean, orduko Udalak izena aldatu zion: Erabateko adostasunez erabaki zen Irailak 22, Arrateko martiriak eta Montejurrako Terzioa izendatzea gaur eguneko Elizburu kalea, Barrenkale (sic) eta Plaza Berria, hurrenez hurren gogoratzeko herri honetan indar askatzaileak sartu ziren data, Arraten eraildako Serafin Atxotegi eta Manuel Lersundi (g.b.) gazteak eta Soraluze askatu zuen Terzioa.
Franco hil eta gero, demokraziarekin kaleak jatorrizko izena berreskuratu zuen.
Maristen ikastetxea itxi zutenean, 1967-1968 urteetan geltokitik egin zuten San Andreserako errepidea. Orduan harrizko galtzada kendu zuten, eta eskilarak jarri kale zabalera osoan. Iturria eta gurutzea ere bota zituzten, baina berriak egin zituzten toki beretsuan.
Etxeak eta atariak
Kale honek ezkerreko aldean bakarrik ditu etxeak, eskuman eliza dago eta. Etxe gehienak, atzetik, garai bateko Kotxebidera ematen dute, gaur eguneko Etxaburuetara.
Etxeak eta atariak honako hauek dira:
- 1. zenbakia. Etxeari Ibarrakoa esaten zaio, eta Sakristaukoa ere. Ataria Elizburu kalean zeukan, lehen solairuan. behe solairuan sastrea egon zen garai batean, eta Atxolin taberna gero. Etxea goitik behera bota eta berria egin zutenean ataria Etxaburueta aldean jarri zuten, Plaza Barriaren goiko partean.
- 3. zenbakia. Elizburua izenekoa, aurretik harategia egon zen, eta 2000 urtetik Elizpe hotz klinika dago.
- Bi etxe artean, 3 eta 5 zenbakien artean, Elizburu eta Kotxebidea lotzen dituen pasabidea egon zen, baina aspalditik itxita dago bi muturretik.
- 5. zenbakia. Etxe honek, Ondartxaetxea izeneakoa, bi atari ditu: Elizburukoa eta Kotxebidekoa.
- 7. zenbakia. Etxearen atzekaldeak Kotxebidera ematen du.
- Estaziño kalea, 8. Garai batean Guardia Zibilaren koartela, Guardien etxea edo la casa de los guardias esaten zitzaion. Koartelera Elizburutik sartzen bazan ere, goiko solairuetako etxebizitzek Estaziño plazan zuten bere ataria. 1966-1967 urtean, San Andreserako errepide berria egiterakoan, bota eta berria egin zuten, ataria Estaziño kaletik egon ziotela. Orduan la casa del millón esaten zitzaion, Soraluzen miloitik gorako lehen etxebizitzak zirelako (pezetatan, noski). Elorza haroztegia zabaldu zuten azpian, baina egun itxita dago.
Maristen ikastetxea ere Elizburu kalean egon zen, elizaren atzekaldean. 1966-1967 urtean bota zuten, Estaziño kaleko 8 zenbakia moduan, San Andreserako errepide berria egiterakoan.
Eliza osteko karkaba
Parrokiaren absidearen inguruan, horma altu batez itxirik, karkaba esaten zitzaion tokia zegoen. Urtetan bere hartan egon zen, baina Soraluzen eskubaloiak indarra hartzen hasi zenean, leku hura estali eta aldagelak ipini zituzten, dutxak eta guzti.
Beste bi karkaba zeuden herrian, bata estalia, Erregetxearen aurrean, Zabaleta erreka bertan pasatzen dena, Goikokaletatik sarrera duena. Eta bigarrena Kotxebidetik eta Elizburu artean, gaur egun bi aldetatik itxirik dagoena.
Erreferentziak
- ↑ Iturriak eta urteurrenak. Mengela (Soraluzeko jaiak 1994)