«Ezoziko Ama (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
t (Jcao wikilariak «Ezoziko ama (eu)» orria «Ezoziko Ama (eu)» izenera aldatu du) |
10:49, 11 otsaila 2017(e)ko berrikuspena
Izenburua | Ezoziko ama |
Egilea/k | Policarpo Larrañaga (berbak) Juan Bautista Gisasola (musika) |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | Egoibarra.eus |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
Gaur egun abesten den bertsioa hauxe da:
Ezoziko ama, gure zaindari onena,
gure herri dana hartu eta zaindu, Ama.
Zure semean eskerrak iritsi dagiguz
danok zerura juan gaitezen, Ama, egizu.
Dena dela, jatorrizko bertsioak Agur ene Ama zuen izena:
Agur, Ene Ama, Arratetik zatozena!
Gure herri dana zuregana bihurtzera.
Zure Semean eskerrak iritxi dagizuz;
Danok zerura jun gaitezen Ama egizu.
Agur, agur Ama, gure bihotza zarana!
Gure herri dana guk dakargu zuregana.
Zure Semean...
Arrateko Ama, gure Amarik onena!
Gure herri dana hartu eta zaindu Ama.
Zure Semean...
Ama, har gaitzazu! Zure umeak gara-ta,
Gure herri dana zaindu eta gorde Ama.
Zure Semean...
Zure begi horrek itzuli zazuz gugana!
Gure herri dana bihurtu, arren! zugana.
Zure Semean...
Azalpenak
Kantuz kantu[1] liburuan jasotzen den bezala, gaur egun Ezoziko Ama izenez ezagutzen dugun abestia luzeagoa zen hasiera batean.
Agur ene Ama izenez idatzi zuten Policarpo Larrañaga Eibarko parroko soraluzetarrak eta Juan Bautista Gisasola[2] musikari eibartarrak, 1933. urtean.
Kantua, Ezoziko amabirjinari ez ezik, Eibarko Arrateko amabirjinari ere eskaini zioten.
Grabazioa (Arrateko Ama) Usandizaga disketxeak egin zuen. Usandizaga disketxea Jon Oñatibiak sortu zuen frankismo sasoian.
Irudiak
Handitzeko sakatu
Erreferentziak
- ↑ Kantuz kantu. Egoibarra.
- ↑ Juan Bautisla Gisasola. Egoibarra