«Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
11. lerroa: | 11. lerroa: | ||
==Azalpena== | ==Azalpena== | ||
Elosua-Plazentziako estazio megalitikoa Urola eta Deba ibaien arroa banatzen dituen mendilerroan dago, Elosua herriaren | Elosua-Plazentziako estazio megalitikoa Urola eta Deba ibaien arroa banatzen dituen mendilerroan dago, Karakateko gailurra eta Elosua herriaren artean. | ||
Bertako monumentuak Soraluze, Elgoibar, Bergara, Azkoitia eta Antzuolako udalerrietan sakabanatuta daude. Iturriaren arabera kopurua desberdina da, baina guztira | Bertako monumentuak Soraluze, Elgoibar, Bergara, Azkoitia eta Antzuolako udalerrietan sakabanatuta daude. Iturriaren arabera kopurua desberdina da, baina guztira 19 monumentu izendatu izan dira (7 trikuharri, 11 tumulu eta zutarri bat). Bost kilometro hegoaldera dagoen Antzuolako [[Trekutz tumulua (eu)|Trekutz]] kontutan hartzen badugu, hogei izango lirateke. | ||
Megalito multzo hau, Gipuzkoako Lurralde Historikoan zehaztuta dauden beste 27rekin batera, Eusko Jaurlaritzak ekainaren 24ean ateratako 137/2003 Dekretu bidez Sailkatutako Kultur Ondasun izendaturik dago, Monumentu multzo kategoriarekin. Ordutik, megalito bakoitzari kartel bana jarri zioten, bere ezaugarriekin. | |||
''Trikuharri'' izenarekin ezagunak diren eraiketak gure herriko lehen arkitekturak dira. Hildakoak ehorzteko hilobi kolektiboak dira, artzain tradizioko taldeek eraikiak Kobre- eta Brontze-Aroetan batik-bat, duela 5000 eta 3000 urte artean. | |||
Eskuarki, poligono formako hilobi-ganbara izaten dute, hainbat harlauzez eta zutikako bloke batzuek osatua, erabat estaltzen duten tumulu batez edo oinarri biribileko harri eta lur pila ordenatu batez ere osatua. Barruan gorpuak ehortzen zituzten egoneroko objektuekin eta eskaintzekin batera. | |||
Tumuluak garai berekoak dira, baina kasu honetan tamaina txikiago ganberatxo bat izan ohi dute (batzuek ez dute ganberarik), eta gorpuzkinak lurperatu edota errausteko errituekin lotuta zeuden. | |||
''Jentilekin'' eta beste pertsonaia mitologiko batzuekin loturik, gaur egun eraiketa hauek izan ohi duten itxura nahasia altxor-bilaketen errua da gehienbat, garai batean jendeak uste baitzuen hilobietan altxorrak lurperatzen zirela. | |||
Ondare Monumental hau badela jakitea ezinbestekoa da gure iraganeko ondarea ulertu eta hartza gozatzeko, bai eta hura behar lege zaintzen eta geroko belaunaldiei helarazten ahalegintzeko ere. Euskal Herriko arkeologia orokorra eta, bereziki, Deba bailarakoa aztertzerakoan, garrantzia handia du estazio megalitiko honek. | |||
[http://www.kultura.ejgv.euskadi.eus/r46-elosua/eu/contenidos/informacion/bb_elosua/eu_visitas/adjuntos/elosuaplazentzia_vuelo.mov | [http://www.kultura.ejgv.euskadi.eus/r46-elosua/eu/contenidos/informacion/bb_elosua/eu_visitas/adjuntos/elosuaplazentzia_vuelo.mov Estazio megalitikoa airetik ikusteko sakatu hemen] | ||
23:48, 27 azaroa 2016(e)ko berrikuspena
Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa | |
---|---|
Estiloa | Historiaurrekoa |
Mendea | |
Kokapena | Mendigain |
Mota | Ondarea |
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
Azalpena
Elosua-Plazentziako estazio megalitikoa Urola eta Deba ibaien arroa banatzen dituen mendilerroan dago, Karakateko gailurra eta Elosua herriaren artean.
Bertako monumentuak Soraluze, Elgoibar, Bergara, Azkoitia eta Antzuolako udalerrietan sakabanatuta daude. Iturriaren arabera kopurua desberdina da, baina guztira 19 monumentu izendatu izan dira (7 trikuharri, 11 tumulu eta zutarri bat). Bost kilometro hegoaldera dagoen Antzuolako Trekutz kontutan hartzen badugu, hogei izango lirateke.
Megalito multzo hau, Gipuzkoako Lurralde Historikoan zehaztuta dauden beste 27rekin batera, Eusko Jaurlaritzak ekainaren 24ean ateratako 137/2003 Dekretu bidez Sailkatutako Kultur Ondasun izendaturik dago, Monumentu multzo kategoriarekin. Ordutik, megalito bakoitzari kartel bana jarri zioten, bere ezaugarriekin.
Trikuharri izenarekin ezagunak diren eraiketak gure herriko lehen arkitekturak dira. Hildakoak ehorzteko hilobi kolektiboak dira, artzain tradizioko taldeek eraikiak Kobre- eta Brontze-Aroetan batik-bat, duela 5000 eta 3000 urte artean.
Eskuarki, poligono formako hilobi-ganbara izaten dute, hainbat harlauzez eta zutikako bloke batzuek osatua, erabat estaltzen duten tumulu batez edo oinarri biribileko harri eta lur pila ordenatu batez ere osatua. Barruan gorpuak ehortzen zituzten egoneroko objektuekin eta eskaintzekin batera.
Tumuluak garai berekoak dira, baina kasu honetan tamaina txikiago ganberatxo bat izan ohi dute (batzuek ez dute ganberarik), eta gorpuzkinak lurperatu edota errausteko errituekin lotuta zeuden.
Jentilekin eta beste pertsonaia mitologiko batzuekin loturik, gaur egun eraiketa hauek izan ohi duten itxura nahasia altxor-bilaketen errua da gehienbat, garai batean jendeak uste baitzuen hilobietan altxorrak lurperatzen zirela.
Ondare Monumental hau badela jakitea ezinbestekoa da gure iraganeko ondarea ulertu eta hartza gozatzeko, bai eta hura behar lege zaintzen eta geroko belaunaldiei helarazten ahalegintzeko ere. Euskal Herriko arkeologia orokorra eta, bereziki, Deba bailarakoa aztertzerakoan, garrantzia handia du estazio megalitiko honek.
Estazio megalitikoa airetik ikusteko sakatu hemen
Trikuharri eta tumuluak
(handitzeko, sakatu gainean)
Agerreburu
Bergarako trikuharriaAizpuruko Zabala
Soraluzeko trikuharriaAizkoin
Soraluzeko tumuluaArribiribilleta
Soraluzeko zutarriaAtxolin
Soraluzeko trikuharriaAtxolin Txiki
Soraluzeko tumuluaEgizabalko Muñoa
Bergarako tumuluaFrantsesbaso
Beragarako trikuharriaGizaburua
Soraluzeko tumuluaIruiya
Soraluzeko trikuharriaIrukurutzeta
Soraluzeko trikuharriaKeixeta
Bergarako tumuluaKeixetako Egiya (hegoaldea)
Bergarako trikuharriaKeixetako Egiya (iparraldea)
Bergarako tumuluaKutzebakaar
Bergarako tumuluaMaurketa
Bergarako tumuluaNaasiko Goena
Soraluzeko tumuluaPagobedeinkatu
Soraluzeko tumuluaSabua
Soraluzeko tumuluaTrekutz
Antzuolako tumulua
Mapa
Bisita
Karakatetik Irukurutzetara
Mendilerro horretako hainbat megalito Karakatetik bisita daitezke; Soraluzetik errepidea igotzen da Karakateraino, autoz joan nahi izanez gero. Karakatetik, ekialde-hegoekialderantz doan mendilerroari edo gailurren segidari jarraitu behar zaio.
Karakatetik kilometro eta erdi eskasera, Gizaburuako tumulu hondatua bistaratuko dugu lehenbizi. Bideari jarraituz, 250 metrora, Idoiako (Idoi) zelaigunearen hegoaldeko muturrean, inguruneari izena ematen dion putzutik 60 metro hegoaldera, hortxe da Iruiyako trikuharria, harkaitz batzuen ondoan.
Norabide berari jarraituz, 600 metro ingurura, Atxolingo trikuharria dago; Atxolin gainaren altuera zehazten duen erpin geodesikoaren ondoan, hain zuzen. Ekialderantz jarraituta, 100 metrora, Atxolin Txikiko tumulua bistaratuko dugu. Aizkoingo tumulua 170 metro hego-ekialdera dago, eta 200 metrotara ekialde-hegoekialderuntz Pagobedeinkatuko tumulua. Noranzko berean aurrera, 300 metrotara, Naasiko Goenako tumulua dago. Eta 500 metro aurrerago, norabide berari eutsita betiere, Kutzebakaarreko tumulua.
Puntu horretan, hego-hegomendebaldera 400 bat metro jaitsiz gero, Aizpuruko Zabalako trikuharria begietsiko dugu. Kutzebakaarretik bertatik ekialde-iparekialderantz jarraituta, berriz, Arribiribilletako zutarria aurkituko dugu lehenbizi, eta aurrerago, Irukurutzetako gailurraren atarian, Irukurutzetako trikuharria.
Puntu horretatik hegoaldera dauden megalitoak bisitatzen jarrai dezakegu, baina geratzen diren horietara iristeko egokiagoa da mendilerroaren beste muturretik abiatzea. Elosuatik, alegia.
Elosuatik Irukurutzetara
Elosuatik Agerreburu mendira igo behar da lehenbizi. Errepikagailu bat dago gainean. Tontorra bera jo gabe, kaskotik 140 metro ipar-iparmendebaldera, pistatik hurbil, Agerreburuko trikuharria dago. Ur-banalerroari iparrerantz jarraituta, 1.200 metro ingurura, Maurketako tumulua bistaratuko dugu.
Ur-banalerroari berari iparrerantz jarraituz, 500 bat metrora, hor da Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharria. Oso hurbil, 100 metro ipar-mendebaldera, Keixetako Egiya (iparraldea) tumulua, eta 300 metrora Keixetako tumulua. Hor da Irukurutzeta gailurraren magala, Karakatetik abiatuta iritsitako toki bera.
Dolmenen ibilbidea
Estazio megalitikoan bost bide diseinatu dira: hiru Soraluze, Elgoibar eta Bergaratik bertatatzeko, eta beste bi estazio bera ibiltzeko. Bostak ala bostak ibilbide batean bildu dira, PR-Gi 94 Dolmenen ibilbidea izenekoa.
Bada mapa bat ibilbide honen bost bideak biltzen dituena.
Historia
1920.eko gabonetan José Miguel de Barandiaran eta José Ignacio bere anaia Irukurutzeta inguruan egon ziren, eta hainbat trikuharri eta tumulu topa zituzten. Hurrengo urteko ekainak 2an beste txangoa egin zuen, kasu honetan bi soraluzetarrekin, Carlos Orueta doktorea eta Eugenio de Arrillaga abadea.
Udan, Elosura etorri zen, bertako mendilerroko trikuharrien miaketa egiteko. Berarekin Telesforo de Aranzadi eta Enrique de Eguren arkeologoak etorri ziren (los tres tristes trogloditas, hiru kobazulozale tristeak). Lan hauetan Carlos Orueta jaunaren laguntza izan zuten.
Ekainak 30an heldu ziren Elosuara, eta Francisco de Zaloña bertako parrokoak etxean hartu zituen. Biharamuna, uztailak lehena, prestaketetan eman zuten.
Kontratatutako langileek, denak Soraluzekoak, agindua zuten uztailak 2an Irukurutzetara igotzeko. Altxor bilatzaileen beldurrez bertatik hasi ziren ikerketak, leku nabarmenena delako. Arribiribilletatik pasa eta gero, Aizpuruko Zabala induskatzen hasi ziren. Uztailak 3an ez ziren lanera irten, domeka zelako. Eta biharamuenean Aizpuruko Zabala trikuharriaren lanak bukatu zituzten.
Uztailak 5ean Kutzebakar eta Naasiko Goena miatu zituzten, eta 6an, berriz, Pagobedeinkatu eta Azkoini ekin zieten. 7an Atxolin Txiki, Atxolin eta Sabua. 8an Iruiya eta Gizaburua aztertu zituzten, eta bazkalostean atzera jo zuten, Elosua aldera, Keixeta ikertzeko.
Uztailak 9a laneko azken eguna izan zen. Keixetako Egiya (hegoaldea), Keixetako Egiya (iparraldea), Maurketa eta Agerreburu induskatu eta gero, langileekin zorrak kitatu zituzten. Biharamunean Francisco de Zaloña eta Carlos Oruetari agur esan eta etxera bueltatu ziren.
Gipuzkoako Aldundiak miaketa ordaindu zuenez, bukatzerakoan txostena idatzi eta argitaratu zuten.
Urte luzeko tartea
Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen kanpainaz geroztik ez zen ez zen gauza handirik egin urteetan. Aipamenak egin ziren bibliografian (begira beherago) eta besterik ez.
Agarreburu trikuharriaren getu Frantsesbaso trikuharria ere agertu zen. Askoz hegoalderutz, 1980. urteko martxoan Vinicio Berastegik eta Iaki Osinagak Egizabalko Muñoa tumulua aurkitu zuten, Bergarako udalerrian.
Azkenik, Jose Miguel de Barandiaranek berak antzemandako Trekutz tumulua estazio dolmenikoan sartu izan da, nahiz eta bost bat kilometroetara egon, ia Azkarraga (Descarga) mendatearen oso gertu, Irimo-Antzuolan izeneko eremuan.
Urte guzti hauetan trikuharrien ezagutza eta oroimena desagertzen joan zen, eta azkenean okerrak sortu izan dira. Esateko, urteetan trikuharri benetakoena uste izan dena ez zen trikuharria, luz azalean agertutako harri bolkanikoen tximini nabarmenena baizik. Herriko arkeologi zaleak hainbat indusketa egin izan dituzte bertan eta, normala denez, ez dute ezer topatu.
Aipatzea merezi du gazte talde baten ekintzak. 1970-1980 urteak izango ziren eta, beste leku askoren moduan, Soraluzen bazegoen kultura aldetik mugimendu bizia. Eta mendigaineko trikuharri bat berreraikitzea erabaki zuten. Asteburu batean mendigainera igo, kamioi eta guzti, eta kamararen goiko harlosa bere tokira eramatzen saiatu ziren... baina ezin! handik denbora batera Rafael Castellanok susedidoa jaso zuen La Voz de España egunkarian, Parrastadak izeneko zutabean.
Arbasoak egitasmoa
Egitasmoaren helburua Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa balioan jartzea da. Hainbat ekitza egiten ari dira ordutik hona: ikerketa lanak, lurrak erostea, zabalkunde lanak...
Lurrak erostea
Megalitoak babesteko asmoarekin, Arbasoak egitasmoaren barruan lur erosketak gauzatzen ari dira: megalitoen inguruko lur sailak publikoak izanda, errezagoa da babestea eta ikertzea.
Esateko, 2016eko otsailean Soraluzeko Udalak Gizaburua inguruko lurrak erosi zituen.
Ikerketa lanak
Aranzadi Zientzia Elkartea Elosua-Plazentziako estazio megalitikoan lanean hasi zenean, aurreneko ikerketak Arribiribilleta 'trikuharrian' egin zituzten. Lan horien ondorioz, menhir bat dela baieztatu zuten. Zutarri hau ziurrenik zutik egon zen lehen, harrian egindako zuloak erakusten duenez.
Zutarria zela egiaztatu eta gero, altxatzea erabaki zen, monumentua berriro ere jatorrizko posiziora itzuliz. Lanak Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Arkeologia Sailak ere eraman zituen aurrera. Aurretik harriaren azpian eta inguruan miaketak egin zituzten, eta gero berau zutik jarri. Azken lan hau 2014.eko irailak hiruan (2014/09/03) bukatu zuten.
2016 urtean Gizaburua inguruko sailak erosi eta gero, irailean Aranzadikoek induskatu zuten, Arribiribilleta ekintza jarraituz. Ekialde-mendebalde orientazioa zuen apurtutako harlosa topa zuten. Etorkizunean, trikuharria berreskuratzeko asmoa dago.
Zabalkunde lanak
Megalito bakoitzaren kartelaz gain, estazio dolmenikoari dagozkion informazio panelak Karakaten jarri ziren.
Gainera, bi mapa sortu eta banatu izan dira: Elosua-Plazentziako estazio megalitikoaren mapa eta Dolmenen ibilbidea PR-Gi 94
Interneten, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Kultura Ondarearen zentroak Elosua-Plazentziako megalitoak izeneko atal mardula jarri du bere web orrian.
Gainera, beste hainbat web orrietan ere Elosua-Plazentzia estazio dolmenikoa edota bere trikuharriak azaltzen edota aipatzen dira: Debabarrena turismoa, Euskal-herria.org...
Etorkizuna
Bibliografia
Urtea | Izenburua | Aldizkaria | Egilea/k |
---|---|---|---|
1922 | Exploración de 16 dólmenes en la sierra de Elosua-Plazentzia[1] | Diputación de Guipúzcoa. 1-34. San Sebastián | Aranzadi, T. de Barandiaran, J.M. de Eguren, E. de |
1953 | Catálogo dolménico del País Vasco | Pirineos 9, 229-378. Zaragoza | Elosegi, J. |
1953 | El hombre prehistórico en el País Vasco | Ed. Ekin. Buenos Aires | Barandiaran, J.M. de |
1973 | Corpus de materiales de las culturas prehistóricas con cerámica de la población de cavernas del País Vasco Meridional |
Munibe Supl. 1, 1-366 | Apellaniz, J.M. |
1975 | Lehen Euskal Herria. Guía ilustrada de prehistoria vasca. Guide ilustré de prehistoire basque | Ed. Gero, Bilbao | Altuna, J. |
1980 | Catálogo de túmulos y campos tumulares en EuskaIerria. Su análisis | Kobie 10, 421-447. Bilbao | Galilea, F. |
1982 | Carta Arqueológica de Guipúzcoa | Munibe 34, 1-242 + Cartografía | Altuna, J. Mariezkurrena, K. Armendariz, A. Barrio, L. del Ugalde, Tx. Peñalver, X. |
1990 | Gipuzkoa. Carta Arqueológica. I. Megalitos | Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7 | Altuna, J. Armendariz, A. Barrio, L. del Etxeberria, F. Mariezkurrena, K. Peñalver, X. Zumalabe, F. |
2002 | Gipuzkoa. Carta Arqueologica. Megalitos. Nuevos descubrimientos 1990-2001 |
Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15 | Altuna, J. Barrio, L. del Mariezkurrena, K. |
200. | Elosua-Plazentziako estazio megalitikoa. Mapa[2] | Euskal-herria.org | Web orria |
200. | Elosua-Plazentziako estazio megalitikoa. Mapa[3] | Eusko Jaurlaritza | |
200. | Elosua-Plazentziako megalitoak[4] | Eusko Jaurlaritza | Web orria |
2013 | Dolmenen ibilbidea PR-Gi 94. Mapa[5] | Debegesa |
Erreferentziak
- ↑ Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia. Aranzadi, Barandiaran eta Eguren (1922)
- ↑ Euskal-herria.org. Euskal-herria.org
- ↑ Elosua-Plazentziako estazio megalitikoaren mapa. Eusko Jaurlaritza
- ↑ Elosua-Plazentziako megalitoak. Eusko Jaurlaritza
- ↑ Dolmenen ibilbidea PR-Gi 94. Debegesa