«Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    36. lerroa: 36. lerroa:
    Euskal Herriko arkeologia orokorra eta, bereziki, Deba bailarakoa aztertzerakoan, garrantzia handia du estazio megalitiko honek.  
    Euskal Herriko arkeologia orokorra eta, bereziki, Deba bailarakoa aztertzerakoan, garrantzia handia du estazio megalitiko honek.  

    Megalito multzo hau, Gipuzkoako Lurralde Historikoan zehaztuta dauden beste 27rekin batera, Eusko Jaurlaritzak ekainaren 24ean ateratako 137/2003 Dekretu bidez Sailkatutako Kultur Ondasun izendaturik dago, Monumentu multzo kategoriarekin.
    Megalito multzo hau, Gipuzkoako Lurralde Historikoan zehaztuta dauden beste 27rekin batera, Eusko Jaurlaritzak ekainaren 24ean ateratako 137/2003 Dekretu bidez Sailkatutako Kultur Ondasun izendaturik dago, Monumentu multzo kategoriarekin. Ordutik, megalito bakoitzari kartel bana jarri zioten, bere ezaugarriekin.

    [http://www.kultura.ejgv.euskadi.eus/r46-elosua/eu/contenidos/informacion/bb_elosua/eu_visitas/adjuntos/elosuaplazentzia_vuelo.mov Hegaldia ikusteko sakatu hemen]
    [http://www.kultura.ejgv.euskadi.eus/r46-elosua/eu/contenidos/informacion/bb_elosua/eu_visitas/adjuntos/elosuaplazentzia_vuelo.mov Hegaldia ikusteko sakatu hemen]
    88. lerroa: 88. lerroa:
    Uztailak 5ean Kutzebakar eta Naasiko Goena miatu zituzten, eta 6an, berriz, Pagobedeinkatu eta Azkoini ekin zieten. 7an Atxolin Txiki, Atxolin eta Sabua. 8an Iruiya eta Gizaburua aztertu zituzten, eta bazkalostean atzera jo zuten, Elosua aldera, Keixeta ikertzeko.  

    Uztailak 9a laneko azken eguna izan zen. Keixetako Egiya (hegoaldea), Keixetako Egiya (iparraldea), Maurketa eta Agerreburu induskatu eta gero, langileekin zorrak kitatu zituzten. Biharamunean Francisco de Zaolñari agur esan eta etxera bueltatu ziren.
    Uztailak 9a laneko azken eguna izan zen. Keixetako Egiya (hegoaldea), Keixetako Egiya (iparraldea), Maurketa eta Agerreburu induskatu eta gero, langileekin zorrak kitatu zituzten. Biharamunean Francisco de Zaloña eta Carlos Oruetari agur esan eta etxera bueltatu ziren.

    Gipuzkoako Aldundiak miaketa ordaindu zuenez, bukatzerakoan txostena idatzi eta argitaratu zuten.
    Gipuzkoako Aldundiak miaketa ordaindu zuenez, bukatzerakoan txostena idatzi eta argitaratu zuten.
    ==Tarte luzeko urteak==
    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen kanpainaz geroztik ez zen ez zen gauza handirik egin urteetan. Aipamenak egin ziren bibliografian (begira beherago) eta besterik ez.
    Aipatzea merezi du gazte talde baten ekintzak. 1970-1980 urteak izango ziren eta, beste leku askoren moduan, Soraluzen bazegoen kultura aldetik mugimendu bizia. Eta mendigaineko trikuharri bat berreraikitzea erabaki zuten. Asteburu batean mendigainera igo, kamioi eta guzti, eta kamararen goiko harlosa bere tokira eramatzen saiatu ziren... baina ezin! handik denbora batera Rafael Castellanok susedidoa jaso zuen ''La Voz de España'' egunkarian, ''Parrastadak'' izeneko zutabean.

    105. lerroa: 111. lerroa:

    ===Zabalkunde lanak===
    ===Zabalkunde lanak===
    Megalito bakoitzaren kartelaz gain, estazio dolmenikoari dagozkion informazio panelak Karakaten jarri ziren.

    Gainera, bi mapa sortu eta banatu izan dira: [[Elosua-Plazentziako estazio megalitikoaren mapa (eu) | Elosua-Plazentziako estazio megalitikoaren mapa]] eta [[Dolmenen ibilbidea (eu) | Dolmenen ibilbidea PR-Gi 94]]

    ===Etorkizuna===
    Interneten, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Kultura Ondarearen zentroak [http://www.kultura.ejgv.euskadi.eus/r46-elosua/eu/contenidos/informacion/bb_elosua/eu_visitas/hasiera.html | Elosua-Plazentziako megalitoak] izeneko atal mardula jarri du bere web orrian.

    Gainera, beste hainbat web orrietan ere Elosua-Plazentzia estazio dolmenikoa edota bere trikuharriak azaltzen edota aipatzen dira: [http://www.debabarrenaturismo.com/eu/oferta/dolmenen-ibilbidea/elosua-plazentziako-estazio-megalitikoa?set_language=eu | Debabarrena turismoa], [http://www.euskal-herria.org/megalito/eremu/768 | Euskal-herria.org]...
    ==Bibliografia==

    ===Etorkizuna===

    ==Bibliografia==
    {| class="wikitable col1cen col2cen col3cen"
    {| class="wikitable col1cen col2cen col3cen"
    ! width= "50 px" style="background:Tan" | Urtea
    ! width= "50 px" style="background:Tan" | Urtea
    140. lerroa: 149. lerroa:
    |-
    |-
    | 200. || Elosua-Plazentziako estazio megalitikoa. Mapa<ref>[[Elosua-Plazentziako estazio megalitikoaren mapa (eu) | Elosua-Plazentziako estazio megalitikoaren mapa]]. Eusko Jaurlaritza</ref> || Eusko Jaurlaritza ||  

    | 2013 || Dolmenen ibilbidea PR-Gi 94. Mapa<ref>[[Dolmenen ibilbidea (eu) | Dolmenen ibilbidea PR-Gi 94]]. Debegesa</ref> || Debegesa ||
    |}
    |}

    23:12, 17 azaroa 2016(e)ko berrikuspena

    Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa
    Argazkirik ez.jpg
    Estiloa Historiaurrekoa
    Mendea
    Kokapena Mendigain
    Mota Ondarea

    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    
    Azalpena

    Elosua-Plazentziako estazio megalitikoa Urola eta Deba ibaien arroa banatzen dituen mendilerroan dago, Elosua herriaren eta Karakateko gailurraren artean.

    Bertako monumentuak Soraluze, Elgoibar, Bergara, Azkoitia eta Antzuolako udalerrietan sakabanatuta daude. Iturriaren arabera kopurua desberdina da, baina guztira 19 monumentu izendatu izan dira (7 trikuharri, 11 tumulu eta zutarri bat):

    Euskal Herriko arkeologia orokorra eta, bereziki, Deba bailarakoa aztertzerakoan, garrantzia handia du estazio megalitiko honek.

    Megalito multzo hau, Gipuzkoako Lurralde Historikoan zehaztuta dauden beste 27rekin batera, Eusko Jaurlaritzak ekainaren 24ean ateratako 137/2003 Dekretu bidez Sailkatutako Kultur Ondasun izendaturik dago, Monumentu multzo kategoriarekin. Ordutik, megalito bakoitzari kartel bana jarri zioten, bere ezaugarriekin.

    Hegaldia ikusteko sakatu hemen

    http://www.euskal-herria.org/megalito/eremu/768

    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)

    Bisita

    Karakatetik Irukurutzetara

    Estazio dolmenikoaren mapa (Eusko Jaurlaritza 2011)

    Mendilerro horretako hainbat megalito Karakatetik bisita daitezke; Soraluzetik errepidea igotzen da Karakateraino, autoz joan nahi izanez gero. Karakatetik, ekialde-hegoekialderantz doan mendilerroari edo gailurren segidari jarraitu behar zaio.

    Karakatetik kilometro eta erdi eskasera, Gizaburuako tumulu hondatua bistaratuko dugu lehenbizi. Bideari jarraituz, 250 metrora, Idoiako (Idoi) zelaigunearen hegoaldeko muturrean, inguruneari izena ematen dion putzutik 60 metro hegoaldera, hortxe da Iruiyako trikuharria, harkaitz batzuen ondoan.

    Norabide berari jarraituz, 600 metro ingurura, Atxolingo trikuharria dago; Atxolin gainaren altuera zehazten duen erpin geodesikoaren ondoan, hain zuzen. Ekialderantz jarraituta, 100 metrora, Atxolin Txikiko tumulua bistaratuko dugu. Aizkoingo tumulua 170 metro hego-ekialdera dago, eta 200 metrotara ekialde-hegoekialderuntz Pagobedeinkatuko tumulua. Noranzko berean aurrera, 300 metrotara, Naasiko Goenako tumulua dago. Eta 500 metro aurrerago, norabide berari eutsita betiere, Kutzebakaarreko tumulua.

    Puntu horretan, hego-hegomendebaldera 400 bat metro jaitsiz gero, Aizpuruko Zabalako trikuharria begietsiko dugu. Kutzebakaarretik bertatik ekialde-iparekialderantz jarraituta, berriz, Arribiribilletako zutarria aurkituko dugu lehenbizi, eta aurrerago, Irukurutzetako gailurraren atarian, Irukurutzetako trikuharria.

    Puntu horretatik hegoaldera dauden megalitoak bisitatzen jarrai dezakegu, baina geratzen diren horietara iristeko egokiagoa da mendilerroaren beste muturretik abiatzea. Elosuatik, alegia.

    Elosuatik Irukurutzetara

    Elosuatik Agerreburu mendira igo behar da lehenbizi. Errepikagailu bat dago gainean. Tontorra bera jo gabe, kaskotik 140 metro ipar-iparmendebaldera, pistatik hurbil, Agerreburuko trikuharria dago. Ur-banalerroari iparrerantz jarraituta, 1.200 metro ingurura, Maurketako tumulua bistaratuko dugu.

    Ur-banalerroari berari iparrerantz jarraituz, 500 bat metrora, hor da Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharria. Oso hurbil, 100 metro ipar-mendebaldera, Keixetako Egiya (iparraldea) tumulua, eta 300 metrora Keixetako tumulua. Hor da Irukurutzeta gailurraren magala, Karakatetik abiatuta iritsitako toki bera.

    Dolmenen ibilbidea

    Estazio megalitikoan bost bide diseinatu dira: hiru Soraluze, Elgoibar eta Bergaratik bertatatzeko, eta beste bi estazio bera ibiltzeko. Bostak ala bostak ibilbide batean bildu dira, PR-Gi 94 Dolmenen ibilbidea izenekoa.

    Bada mapa bat ibilbide hau eta bere bost bide biltzen dituena.

    Historia

    Estazio dolmenikoaren mapa (Aranzadi, Barandiaran eta Eguren 1921)

    1920.eko gabonetan José Miguel de Barandiaran eta José Ignacio bere anaia Irukurutzeta inguruan egon ziren, eta hainbat trikuharri eta tumulu topa zituzten. Hurrengo urteko ekainak 2an beste txangoa egin zuen, kasu honetan bi soraluzetarrekin, Carlos Orueta doktorea eta Eugenio de Arrillaga abadea.

    Udan, Elosura etorri zen, bertako mendilerroko trikuharrien miaketa egiteko. Berarekin Telesforo de Aranzadi eta Enrique de Eguren arkeologoak etorri ziren (los tres tristes trogloditas, hiru kobazulozale tristeak). Lan hauetan Carlos Orueta jaunaren laguntza izan zuten.

    Ekainak 30an heldu ziren Elosuara, eta Francisco de Zaloña bertako parrokoak etxean hartu zituen. Biharamuna, uztailak lehena, prestaketetan eman zuten.

    Kontratatutako langileek, denak Soraluzekoak, agindua zuten uztailak 2an Irukurutzetara igotzeko. Altxor bilatzaileen beldurrez bertatik hasi ziren ikerketak, leku nabarmenena delako. Arribiribilletatik pasa eta gero, Aizpuruko Zabala induskatzen hasi ziren. Uztailak 3an ez ziren lanera irten, domeka zelako. Eta biharamuenean Aizpuruko Zabala trikuharriaren lanak bukatu zituzten.

    Uztailak 5ean Kutzebakar eta Naasiko Goena miatu zituzten, eta 6an, berriz, Pagobedeinkatu eta Azkoini ekin zieten. 7an Atxolin Txiki, Atxolin eta Sabua. 8an Iruiya eta Gizaburua aztertu zituzten, eta bazkalostean atzera jo zuten, Elosua aldera, Keixeta ikertzeko.

    Uztailak 9a laneko azken eguna izan zen. Keixetako Egiya (hegoaldea), Keixetako Egiya (iparraldea), Maurketa eta Agerreburu induskatu eta gero, langileekin zorrak kitatu zituzten. Biharamunean Francisco de Zaloña eta Carlos Oruetari agur esan eta etxera bueltatu ziren.

    Gipuzkoako Aldundiak miaketa ordaindu zuenez, bukatzerakoan txostena idatzi eta argitaratu zuten.

    Tarte luzeko urteak

    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen kanpainaz geroztik ez zen ez zen gauza handirik egin urteetan. Aipamenak egin ziren bibliografian (begira beherago) eta besterik ez.

    Aipatzea merezi du gazte talde baten ekintzak. 1970-1980 urteak izango ziren eta, beste leku askoren moduan, Soraluzen bazegoen kultura aldetik mugimendu bizia. Eta mendigaineko trikuharri bat berreraikitzea erabaki zuten. Asteburu batean mendigainera igo, kamioi eta guzti, eta kamararen goiko harlosa bere tokira eramatzen saiatu ziren... baina ezin! handik denbora batera Rafael Castellanok susedidoa jaso zuen La Voz de España egunkarian, Parrastadak izeneko zutabean.

    Arbasoak egitasmoa

    Egitasmoaren helburua Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa balioan jartzea da. Hainbat ekitza egiten ari dira ordutik hona: ikerketa lanak, lurrak erostea, zabalkunde lanak...

    Ikerketa lanak

    Aranzadi Zientzia Elkartea Elosua-Plasentziako estazio megalitikoan ibili da lanean eta, lan horien baitan, Arribiribilleta izenez ezagutzen den dolmena ikertu du, monolito edo historiaurreko menhir bat dela baieztatuz. Menhir hau ziurrenik zutik egon zen lehen, harrian egindako zuloak erakusten duenez.

    Lurrak erostea

    Megalitoak babesteko asmoarekin, Arbasoak egitasmoaren barruan lur erosketak gauzatzen ari dira, megalituak dauden lurrak eta inguruetakoak hain zuzen. Lur sail hauek publikoak izanda, errezagoa da babestea eta ikertzea.

    Esateko, 2016eko otsailean Soraluzeko Udalak Gizaburua inguruko lurrak erosi zituen.

    Zabalkunde lanak

    Megalito bakoitzaren kartelaz gain, estazio dolmenikoari dagozkion informazio panelak Karakaten jarri ziren.

    Gainera, bi mapa sortu eta banatu izan dira: Elosua-Plazentziako estazio megalitikoaren mapa eta Dolmenen ibilbidea PR-Gi 94

    Interneten, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Kultura Ondarearen zentroak | Elosua-Plazentziako megalitoak izeneko atal mardula jarri du bere web orrian.

    Gainera, beste hainbat web orrietan ere Elosua-Plazentzia estazio dolmenikoa edota bere trikuharriak azaltzen edota aipatzen dira: | Debabarrena turismoa, | Euskal-herria.org...

    Etorkizuna

    Bibliografia

    Urtea Izenburua Aldizkaria Egilea/k
    1922 Exploración de 16 dólmenes en la sierra de Elosua-Plazentzia[1] Diputación de Guipúzcoa. 1-34. San Sebastián Aranzadi, T. de
    Barandiaran, J.M. de
    Eguren, E. de
    1953 Catálogo dolménico del País Vasco Pirineos 9, 229-378. Zaragoza Elosegi, J.
    1953 El hombre prehistórico en el País Vasco Ed. Ekin. Buenos Aires Barandiaran, J.M. de
    1973 Corpus de materiales de las culturas prehistóricas con cerámica
    de la población de cavernas del País Vasco Meridional
    Munibe Supl. 1, 1-366 Apellaniz, J.M.
    1975 Lehen Euskal Herria. Guía ilustrada de prehistoria vasca. Guide ilustré de prehistoire basque Ed. Gero, Bilbao Altuna, J.
    1980 Catálogo de túmulos y campos tumulares en EuskaIerria. Su análisis Kobie 10, 421-447. Bilbao Galilea, F.
    1982 Carta Arqueológica de Guipúzcoa Munibe 34, 1-242 + Cartografía Altuna, J.
    Mariezkurrena, K.
    Armendariz, A.
    Barrio, L. del
    Ugalde, Tx.
    Peñalver, X.
    1990 Gipuzkoa. Carta Arqueológica. I. Megalitos Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7 Altuna, J.
    Armendariz, A.
    Barrio, L. del
    Etxeberria, F.
    Mariezkurrena, K.
    Peñalver, X.
    Zumalabe, F.
    2002 Gipuzkoa. Carta Arqueologica. Megalitos.
    Nuevos descubrimientos 1990-2001
    Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15 Altuna, J.
    Barrio, L. del
    Mariezkurrena, K.
    200. Elosua-Plazentziako estazio megalitikoa. Mapa[2] Eusko Jaurlaritza
    2013 Dolmenen ibilbidea PR-Gi 94. Mapa[3] Debegesa

    Erreferentziak