«Erregetxe zaharra (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    39. lerroa: 39. lerroa:
    Aukeratutako tokia errepide ondoan zegoen, baina oso orube estu eta luzea hartzen zuen, mendia eta erreka artekoa. Sarrera aurrean, errepidearen bestekaldean, iturria zegoen aska handi batekin, mando eta gainontzeko garraio-animalientzat. Iturri eta aska hau XX mende bukaeran apurtu zuten, transformadorea jartzeko.
    Aukeratutako tokia errepide ondoan zegoen, baina oso orube estu eta luzea hartzen zuen, mendia eta erreka artekoa. Sarrera aurrean, errepidearen bestekaldean, iturria zegoen aska handi batekin, mando eta gainontzeko garraio-animalientzat. Iturri eta aska hau XX mende bukaeran apurtu zuten, transformadorea jartzeko.


    1.751 urtean Iñigo Espadak egindako grabatuetan<ref>[http://www.ingeba.org/simancas/soraluze/20065AGS112.pdf | Planos ichonographios y ortographios d la casa y almacenes que S M tiene en sus Rs Fs d armas d fuego en Plazencia de Guipuscoa]</ref>, ederki ikusten da etxearen eta biltegien egitura eta orduko egoera.
    1.751 urtean Iñigo Espadak egindako grabatuetan<ref>[http://www.ingeba.org/simancas/soraluze/20065AGS112.pdf Planos ichonographios y ortographios d la casa y almacenes que S M tiene en sus Rs Fs d armas d fuego en Plazencia de Guipuscoa]</ref>, ederki ikusten da etxearen eta biltegien egitura eta orduko egoera.





    20:30, 3 iraila 2016(e)ko berrikuspena

    Errege-etxe zaharra
    Erregetxea (jatorrizkoa). 1. planoa.jpg
    Estiloa
    Mendea XVI
    Kokapena Herri-kaskoan
    Mota Eraikina


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Azalpena eta historia

    Aurrekariak

    XV mendeko bigarren zatian armagintza oso garatu zegoen Euskal Herrian. Lehen agiria Isabel la Católica-ren 1480ko Cédula Real-ean agertzen zaigu, hemengo armagineri deia eta eskaria eginez, armak behar zituela eta ahalik azkarren eta ahalik gehien egiteko aginduaz. Geroztik geroago eta eskari gehiago datoz.

    Euskal Herriko zein partetan egiten ziren esaten ez bazen (maizenik ere, Gipuzkoa probintziako eta Bizkaia Jaurerriko lantegietan; hau da, en las fábricas de la provincia de Guipúzcoa y Señorío de Vizcaya), XVIgarren mendearen lehen erdian hasi ziren aipatzen Soraluze, Bergara, Eibar, Markina, Ermua, Elorrio eta Arrasate herriak suzko esku-armagintzan, eta Araba eta Tolosa arma-zurigintzan ere. Gainera, armagintzako maisutzat lehendabizikoz agertzen dena plaentziatarra da, Juan de Churruca, maestro armero, 156lean.

    Ordura arte arma lantegia edo fábrica de armas esaten zena, herri horietan sakabanaturik ziren lantegi ttipiak besterik etziren. Elkar-lanean ari ziren lau gremiotan bildurik, bakoitzak bere espezialitate bereziak zituzten.


    Sorrera

    Elkar-lan honen ugaritze eta zabaltasunak antolakizun berriak eskatzen zituen, eta, orduan, armagintzan ari ziren guztiak beren borondatez bildurik, hobekuntzen bila, elkargo finkatuago bat erabaki zuten eta Felipe II.aren garaian hemendik sortu zen, 1.573 urtean, Fábrica de armas portátiles de fuego y blancas de guerra de la villa de Placencia izenekoa.

    Halaxe, Soraluze armak aztertu, probatu eta bidaltzeko gune gisa eratu zen. Hartarako Deba ibaiaren ezker aldean Errege-Etxea moldatu zen, bertan errege-gizonek (errege ministroak edo ministros reales, orduko hizkeran), bizitokia zutelarik.

    Errege-etxe honetan ez zen armarik egiten, biltegi ofiziala zen. Funtzionarioek armen eskaerak banatzen zituzten inguruko armagileen artean. Lana bukatu eta gero, armagileek bertara eramaten zituzten, arterketa pasatzeko. Produktua onartuta, bertan gordetzen zen behar zen lekuetara bialdu baino lehen. Bidalketa hau gurdiz egiten zen, Alzolaraino. Hemendik Debaraino alatan jeisten zen (gabarra modukoak ziren) eta hortik aurrera itsasoz.

    Aukeratutako tokia errepide ondoan zegoen, baina oso orube estu eta luzea hartzen zuen, mendia eta erreka artekoa. Sarrera aurrean, errepidearen bestekaldean, iturria zegoen aska handi batekin, mando eta gainontzeko garraio-animalientzat. Iturri eta aska hau XX mende bukaeran apurtu zuten, transformadorea jartzeko.

    1.751 urtean Iñigo Espadak egindako grabatuetan[1], ederki ikusten da etxearen eta biltegien egitura eta orduko egoera.


    Eraikinaren gainbehera

    Erreka ondoan egonda, oso tokia hezea zen eta bildutako armak herdoiltzen ziren; gainera, ufalak zirenean ura biltegietara sartzen zen, armak hondatuz. Bestekaldetik, Txara aldeko lurrak inoiz oso egonkorrak izan ez direnez, noizean behin lur jauziak gertatzen ziren.

    Arazo hauek zirela eta, XVIII. mendearen bukaera aldean egoera txarrean zegoenez, 1785 urtean Miguel Antonio de Jáureguik bigarren Errege-etxea proiketatu zuen, zaharraren aldamenean eraikitzekoa.

    Plan honek ez zuen aurrera egin, baina 1803 Miguel Antonio de Jáureguik beste proiektu bat prestatu zuen, Errege-etxe berria herri kaskoaren ondoan eraikitzeko, plaza zaharraren gainean. Eraikin berriak miloi bat erreal pasatxoko aurrekontua zuen, eta ordaintzeko herri guztia hipotekatu zen: etxeak, baserriak, zuhaiztiak, errotak, olak...


    Artikuluak


    Erreferentziak