«Aste Santua (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    25. lerroa: 25. lerroa:

    ==Erramu Domeka==
    ==Erramu Domeka==
    Egun hinetan erramuak bedeinkatzen ziren. Erramu hauek etxeetan gordetzen ziren, hilzorian zeudenak laguntzeko.  
    Egun honetan erramuak bedeinkatzen ziren. Erramu hauek etxeetan gordetzen ziren, hilzorian zeudenak laguntzeko.  

    Erramu hauek, izenak dioen bezela, inguruko mendietan hartutako erramuzkoak<ref>Ereinotzari toki askotan erramua ere esaren zaio, Erramu Domekan erabiltzen delako.</ref> izaten ziren. Baina baziren palmazkoak erabiltzen zituztenak, kanpotik ekarriak eta garestiagoak.

    32. lerroa: 32. lerroa:

    Erramu Domekako prozesioan ez zen irudirik erabiltzen. Eta prozesio ondoren Meza Nagusia izaten zen, bertan erramuak bedeinkatzen zirela.
    Erramu Domekako prozesioan ez zen irudirik erabiltzen. Eta prozesio ondoren Meza Nagusia izaten zen, bertan erramuak bedeinkatzen zirela.

    ==Ostegun Santua==
    ==Ostegun Santua==
    Arratsaldeko 5etan meza izaten zen, eta bertan ebanjeliotik pasioaren zatiak irakurtzen ziren, hiru ahotsetara. Ostean
    Dolu moduan, parrokiako irudi guztiak estaltzen zituzten saku ilunekin, eta koadroei ehun beltzak aurrean jarri.
    prozesioa egiten zen, hiru irudiekin: [[Kalbario erretaula (eu)|San Juan]], [[Nazareno irudia (eu)|Nazarenoa]] eta [[Kalbario erretaula (eu)|Ama Birjinarekin]]<ref>Aurretik mutilak joaten ziren, bi ilaratan, eta San Juan erdian. Gero gizonak, bi ilaratan hauek ere. Nazarenoa eta apaizak ostean eta, bukatzeko, neska eta andra guztiak Ama Birjinarekin, denak nahastuta.</ref> Alkate eta zinegotzi guztiek parte hartzen zuten modu ofizialean. Parrokiara itzulita, apaizak kaliza gordetzen zuen [[Nazareno erretaula (eu)|Nazarenoaren kaperako]] aldarean, eta giltza herriko alkateak gordetzen zuen.
    Arratsaldeko 5etan meza izaten zen, eta bertan ebanjeliotik Jesusen Nekealdiaren zatiak irakurtzen ziren, latinez, hiru ahotsetara (kontalaria, Jesukristo eta gainontzekoak).  

    [[Santa Ana komentua (eu)|Santa Ana komentuaren]] elizan ere kaliza sagrarioan geratzen zen giltzapean. ''Monumentuak'' esaten zitzaien.
    Ostean prozesioa egiten zen, hiru irudiekin: [[Kalbario erretaula (eu)|San Juan]], [[Nazareno irudia (eu)|Nazarenoa]] eta [[Kalbario erretaula (eu)|Ama Birjinarekin]]. Udalbatza osoak parte hartzen zuen, eta Jesukristoren irudia zaintzeko Goardia Zibila zein mikeleteak izaten ziren.
     
    San Juanen irudia mutil eta gizonen hilaren artean joaten zen. Jesukristo, berriz, prozesioaren erdian, atzean abadeak eta Udalbatza zituela. Eta Ama Birjina, berriz, atzekaldean, andren artean.
     
    Parrokiara itzulita, apaizak kaliza gordetzen zuen [[Nazareno erretaula (eu)|Nazarenoaren kaperako]] aldarean, eta giltza alkateak gordetzen zuen. [[Santa Ana komentua (eu)|Santa Ana komentuaren]] kaperan ere kaliza sagrarioan geratzen zen giltzapean. Giltzapeko sagrarioei ''Monumentuak'' esaten zitzaien.

    ===Monumentuen bisitak===
    ===Monumentuen bisitak===
    49. lerroa: 55. lerroa:

    ==Ostiral Santua==
    ==Ostiral Santua==
    Lehen elizkizuna arratsaldeko 3retan izaten zen, Jaungoikoaren heriotza gogoratzeko.
    Lehen elizkizuna arratsaldeko 3retan izaten zen, Jaungoikoaren heriotza gogoratzeko. Heriotzaren momentuak, jendeak (umeek eta gaztetxoek batez ere) egundoko zarata ateratzen zuten, mota guztierako tramankuluak erabiltzen. Dolu moduan, leku publiko guztiak (tabernak, zinemak...) ixten ziren pare bat egunotan.

    Geroago, arratsaldeko 7retan, bigarren elizkizuna izaten zen, prozesio eta guzti. Bezperan moduan, udal osoak parte hartzen zuen. Hiru irudi erabiltze ziren, baina desberdinak: San Juan, Jesus hilkutxan eta [[Dolorosa erretaula (eu)|Ama Doloretakoa]]. Herriko guardia zibilek, galaz jantzita, hilkutxa zaintzen zuten.
    Beranduago, seirak aldera edo, prozesioa izaten zen. Bezperan moduan, udal osoak parte hartzen zuen. Ostiral Santuan ere hiru irudi ateratzen ziren, pertsonai berberak baina irudi desberdinak: San Juan, Jesus hilkutxan eta [[Dolorosa erretaula (eu)|Ama Doloretakoa]]. Bezperan moduan, herriko guardia zibilek hilkutxa zaintzen zuten, galazko uniformea jantzita eta fusilak dolu eran zeramatzatela.
     
    Bigarren elizkizuna arratsaldeko 7retan izaten zen, prozesio ostean. Baina ez zen meza, ez zen konsagraziorik, Jainkoa "hilda" zegoen eta hura berpiztu artean ezin zen mezarik ospatu.

    ===Zapatu Santua===
    ===Zapatu Santua===
    Iluntzean elizkizuna izaten da, Jaungoikoaren berpizkundea ospatzeko.
    Zapatuan ere ez zen mezarik egiten, Jaungoikoa "hilik" zelako.
     
    Iluntzean elizkizuna izaten zen, Jaungoikoaren berpizkundea ospatzeko. Bukaeran kanpaiek jotzen zuten, herri guztiari berri ona emateko; hortik "sábado de gloria" izena. Bi egun itxirik egon ostean, tabernak eta gainontzeko leku publikoak zabaltzen ziren.

    <gallery mode="packed-hover" heights="200">
    <gallery mode="packed-hover" heights="200">

    18:50, 22 martxoa 2022(e)ko berrikuspena

    Aste Santuko prozesioak: gizon ilarak aurretik

    Udaberriko jai erlijiosoak dira, Jesukristoren heriotza eta berpizkundea ospatzeko. Judutarren Pazkoarekin batera ospatzen dira, ilargiaren arabera; beraz, ez dute data zehatzik eta urtetik urtera aldatzen da.

    Aste Santuan hainbat elizkizun eta prozesio izaten ziren.

    Garizuma

    Aste Santuko aurreko garaia Garizuma[1] da, berrogei egunetako aldia. Garizumako lehen eguna Hausterre eguna da.

    Eliztarrek Aste Santua prestatzeko erabiltzen zuten. Alde batetik, ostiraletan baraua eta bijilia[2] izaten zen.

    Gogo Jardunak

    Eta parrokiak Gogo Jardunak antolatzen zituzten, bost taldetan: umeak, gizon gazteak eta ezkongabeak, neska gazteak eta ezkongabeak, gizon ezkonduak eta andra ezkonduak.

    Elizan bertan izaten ziren, eta astebete irauten zuten (astelehenetik larunbatera). Pare bat ordutako hitzaldiak izaten ziren, eta kanpoko abade edo praileek ematen zituzten. Larunbatean aitorpenak egiten ziren.

    Txartelak eta Jaun hartzeak

    Elizak agintzen du Jauna hartzeko urtean behin gutxienez, eta Garizuma aprobetxatzen zen horretarako. Horregatik Jaun hartze honi "Pazkoarekin bete" edo "cumplir con Pascua" esaten zitzaion.

    Ekintza publikoa zenez, eta iruzurrak sahiesteko, Gogo Jardunetara etorritakoei paper bana ematen zitzaien, txartela izenekoa.

    Gero, Gogo Jardunen osteko domekan, meza nagusian, jaun hartzerakoan, aurretik bueltatu behar zuten txartel hori.

    Erramu Domeka

    Egun honetan erramuak bedeinkatzen ziren. Erramu hauek etxeetan gordetzen ziren, hilzorian zeudenak laguntzeko.

    Erramu hauek, izenak dioen bezela, inguruko mendietan hartutako erramuzkoak[3] izaten ziren. Baina baziren palmazkoak erabiltzen zituztenak, kanpotik ekarriak eta garestiagoak.

    Prozesio gehienek, honako egitura zuten. Burualdean hiru eliz-mutil joaten ziren, erdikoa gurutzearekin eta albokoek kandela banarekin. Gero, mutilak eta gizonak bi hilaratan, gazteenak aurretik eta zaharrak gero. Ostean irudia eramaten zuten, atzean abadeak zituela. Hauen atzetik, neska eta andrak, baina bi ilaratan beharrean denak elkarrekin nahastuta.

    Erramu Domekako prozesioan ez zen irudirik erabiltzen. Eta prozesio ondoren Meza Nagusia izaten zen, bertan erramuak bedeinkatzen zirela.

    Ostegun Santua

    Dolu moduan, parrokiako irudi guztiak estaltzen zituzten saku ilunekin, eta koadroei ehun beltzak aurrean jarri.

    Arratsaldeko 5etan meza izaten zen, eta bertan ebanjeliotik Jesusen Nekealdiaren zatiak irakurtzen ziren, latinez, hiru ahotsetara (kontalaria, Jesukristo eta gainontzekoak).

    Ostean prozesioa egiten zen, hiru irudiekin: San Juan, Nazarenoa eta Ama Birjinarekin. Udalbatza osoak parte hartzen zuen, eta Jesukristoren irudia zaintzeko Goardia Zibila zein mikeleteak izaten ziren.

    San Juanen irudia mutil eta gizonen hilaren artean joaten zen. Jesukristo, berriz, prozesioaren erdian, atzean abadeak eta Udalbatza zituela. Eta Ama Birjina, berriz, atzekaldean, andren artean.

    Parrokiara itzulita, apaizak kaliza gordetzen zuen Nazarenoaren kaperako aldarean, eta giltza alkateak gordetzen zuen. Santa Ana komentuaren kaperan ere kaliza sagrarioan geratzen zen giltzapean. Giltzapeko sagrarioei Monumentuak esaten zitzaien.

    Monumentuen bisitak

    Ostegun iluntzean eta ostiral goizean, fededunek bi monumentuak bisitatzen zituzten, parrokiakoa zein komentukoa.

    Ostiral Santua

    Lehen elizkizuna arratsaldeko 3retan izaten zen, Jaungoikoaren heriotza gogoratzeko. Heriotzaren momentuak, jendeak (umeek eta gaztetxoek batez ere) egundoko zarata ateratzen zuten, mota guztierako tramankuluak erabiltzen. Dolu moduan, leku publiko guztiak (tabernak, zinemak...) ixten ziren pare bat egunotan.

    Beranduago, seirak aldera edo, prozesioa izaten zen. Bezperan moduan, udal osoak parte hartzen zuen. Ostiral Santuan ere hiru irudi ateratzen ziren, pertsonai berberak baina irudi desberdinak: San Juan, Jesus hilkutxan eta Ama Doloretakoa. Bezperan moduan, herriko guardia zibilek hilkutxa zaintzen zuten, galazko uniformea jantzita eta fusilak dolu eran zeramatzatela.

    Bigarren elizkizuna arratsaldeko 7retan izaten zen, prozesio ostean. Baina ez zen meza, ez zen konsagraziorik, Jainkoa "hilda" zegoen eta hura berpiztu artean ezin zen mezarik ospatu.

    Zapatu Santua

    Zapatuan ere ez zen mezarik egiten, Jaungoikoa "hilik" zelako.

    Iluntzean elizkizuna izaten zen, Jaungoikoaren berpizkundea ospatzeko. Bukaeran kanpaiek jotzen zuten, herri guztiari berri ona emateko; hortik "sábado de gloria" izena. Bi egun itxirik egon ostean, tabernak eta gainontzeko leku publikoak zabaltzen ziren.

    Berpizkunde Domeka

    Berpizkunde Paskua ere. Nahiz eta soraluzetarrendako benetako Paskuak Bergarakoak izaten ziren (Pentekoste Paskua).

    Meza nagusia izaten zen, eta prozesio bikoitza. San Juan eta Berpiztutako Kristoa parrokiatik irtetzen ziren, mutil, gizon eta abadekin. Ama Birjina, neska eta andra guztirekin, Santa Ana komentutik irtetzen zen.

    Bi prozesio udaletxearen aurrean egiten zuten topo. Orduan, Ama Birjinaren irudiak erreberentzia moduko egiten zion berpiztutako Kristoari eta prozesio bakarra osatzen zuten, Santa Ana komentura joateko eta handik parrokiara.

    Erreferentziak

    1. [Garizuma]. Wikipedia (euskaraz).
    2. Bijilia esaten zitzaion inolako okelik ez jateari.
    3. Ereinotzari toki askotan erramua ere esaren zaio, Erramu Domekan erabiltzen delako.