«Aste Santua (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    11. lerroa: 11. lerroa:
    Eliztarrek Aste Santua prestatzeko erabiltzen zuten. Alde batetik, ostiraletan baraua eta bijilia<ref>Bijilia esaten zitzaion inolako okelik ez jateari.</ref> izaten zen.
    Eliztarrek Aste Santua prestatzeko erabiltzen zuten. Alde batetik, ostiraletan baraua eta bijilia<ref>Bijilia esaten zitzaion inolako okelik ez jateari.</ref> izaten zen.


    ===Gogo Jardunak===
    Eta parrokiak ''Gogo Jardunak'' antolatzen zituzten, bost taldetan: umeak, gizon gazteak eta ezkongabeak, neska gazteak eta ezkongabeak, gizon ezkonduak eta andra ezkonduak.
    Eta parrokiak ''Gogo Jardunak'' antolatzen zituzten, bost taldetan: umeak, gizon gazteak eta ezkongabeak, neska gazteak eta ezkongabeak, gizon ezkonduak eta andra ezkonduak.


    Elizan bertan izaten ziren, eta astebete irauten zuten (astelehenetik larunbatera). Pare bat ordutako hitzaldiak izaten ziren, eta kanpoko abade edo praileek ematen zituzten. Larunbatean aitortzat izaten ziren, eta domeketan, meza nagusian, jaun hartzea (gogoratu behar da Elizak agintzen duela Jauna hartzeko urtean behin gutxienez).
    Elizan bertan izaten ziren, eta astebete irauten zuten (astelehenetik larunbatera). Pare bat ordutako hitzaldiak izaten ziren, eta kanpoko abade edo praileek ematen zituzten. Larunbatean aitorpenak egiten ziren.


    Jaun hartze honi esaten zitzaion "Pazkoarekin bete" edo "cumplir con Pascua". Gogo jardunak etorritakoei paper bana ematen zitzaien, ''txartela'', eta domekan atzera eman behar zuten Jauna hartu ahal izateko.  
    ===Txartelak eta Jaun hartzeak===
    Elizak agintzen du Jauna hartzeko urtean behin gutxienez, eta Garizuma aprobetxatzen zen horretarako. Horregatik Jaun hartze honi "Pazkoarekin bete" edo "cumplir con Pascua" esaten zitzaion.


    Ekintza publikoa zenez, eta iruzurrak sahiesteko, Gogo Jardunetara etorritakoei paper bana ematen zitzaien, ''txartela'' izenekoa.
    Gero, Gogo Jardunen osteko domekan, meza nagusian, jaun hartzerakoan, aurretik bueltatu behar zuten ''txartel'' hori.


    ==Erramu Domeka==
    ==Erramu Domeka==

    12:43, 22 martxoa 2022(e)ko berrikuspena

    Aste Santuko prozesioak: gizon ilarak aurretik

    Udaberriko jai erlijiosoak dira, Jesukristoren heriotza eta berpizkundea ospatzeko. Judutarren Pazkoarekin batera ospatzen dira, ilargiaren arabera; beraz, ez dute data zehatzik eta urtetik urtera aldatzen da.

    Aste Santuan hainbat elizkizun eta prozesio izaten ziren.


    Garizuma

    Aste Santuko aurreko garaia Garizuma[1] da, berrogei egunetako aldia. Garizumako lehen eguna Hausterre eguna da.

    Eliztarrek Aste Santua prestatzeko erabiltzen zuten. Alde batetik, ostiraletan baraua eta bijilia[2] izaten zen.

    Gogo Jardunak

    Eta parrokiak Gogo Jardunak antolatzen zituzten, bost taldetan: umeak, gizon gazteak eta ezkongabeak, neska gazteak eta ezkongabeak, gizon ezkonduak eta andra ezkonduak.

    Elizan bertan izaten ziren, eta astebete irauten zuten (astelehenetik larunbatera). Pare bat ordutako hitzaldiak izaten ziren, eta kanpoko abade edo praileek ematen zituzten. Larunbatean aitorpenak egiten ziren.

    Txartelak eta Jaun hartzeak

    Elizak agintzen du Jauna hartzeko urtean behin gutxienez, eta Garizuma aprobetxatzen zen horretarako. Horregatik Jaun hartze honi "Pazkoarekin bete" edo "cumplir con Pascua" esaten zitzaion.

    Ekintza publikoa zenez, eta iruzurrak sahiesteko, Gogo Jardunetara etorritakoei paper bana ematen zitzaien, txartela izenekoa.

    Gero, Gogo Jardunen osteko domekan, meza nagusian, jaun hartzerakoan, aurretik bueltatu behar zuten txartel hori.

    Erramu Domeka

    Meza nagusia eta prozesioa. Erramuak bedeinkatzen ziren. Erramu hauek etxeetan gordetzen ziren, hiltzorian erabiltzeko.


    Ostegun Santua

    Arratsaldeko 5etan meza izaten zen, eta bertan ebanjeliotik pasioaren zatiak irakurtzen ziren, hiru ahotsetara. Ostean prozesioa egiten zen, hiru irudiekin: San Juan, Nazarenoa eta Ama Birjinarekin[3] Alkate eta zinegotzi guztiek parte hartzen zuten modu ofizialean. Parrokiara itzulita, apaizak kaliza gordetzen zuen Nazarenoaren kaperako aldarean, eta giltza herriko alkateak gordetzen zuen.

    Santa Ana komentuaren elizan ere kaliza sagrarioan geratzen zen giltzapean. Monumentuak esaten zitzaien.

    Monumentuen bisitak

    Ostegun iluntzean eta ostiral goizean, fededunek bi monumentuak bisitatzen zituzten, parrokiakoa zein komentukoa.


    Ostiral Santua

    Lehen elizkizuna arratsaldeko 3retan izaten zen, Jaungoikoaren heriotza gogoratzeko.

    Geroago, arratsaldeko 7retan, bigarren elizkizuna izaten zen, prozesio eta guzti. Bezperan moduan, udal osoak parte hartzen zuen. Hiru irudi erabiltze ziren, baina desberdinak: San Juan, Jesus hilkutxan eta Ama Doloretakoa. Herriko guardia zibilek, galaz jantzita, hilkutxa zaintzen zuten.

    Zapatu Santua

    Iluntzean elizkizuna izaten da, Jaungoikoaren berpizkundea ospatzeko.


    Berpizkunde Domeka

    Berpizkunde Paskua ere. Nahiz eta soraluzetarrendako benetako Paskuak Bergarakoak izaten ziren (Pentekoste Paskua).

    Meza nagusia izaten zen, eta prozesio bikoitza. San Juan eta Berpiztutako Kristoa parrokiatik irtetzen ziren, mutil, gizon eta abadekin. Ama Birjina, neska eta andra guztirekin, Santa Ana komentutik irtetzen zen.

    Bi prozesio udaletxearen aurrean egiten zuten topo. Orduan, Ama Birjinaren irudiak erreberentzia moduko egiten zion berpiztutako Kristoari eta prozesio bakarra osatzen zuten, Santa Ana komentura joateko eta handik parrokiara.


    Erreferentziak

    1. [Garizuma]. Wikipedia (euskaraz).
    2. Bijilia esaten zitzaion inolako okelik ez jateari.
    3. Aurretik mutilak joaten ziren, bi ilaratan, eta San Juan erdian. Gero gizonak, bi ilaratan hauek ere. Nazarenoa eta apaizak ostean eta, bukatzeko, neska eta andra guztiak Ama Birjinarekin, denak nahastuta.