«Batzokia. Historia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
48. lerroa: | 48. lerroa: | ||
Ordurako karlistek jeltzale kutsua zuen guztia zeukan guztia "garbitu" zuten: ikurrinak, apaingarriak, paperak... eta Kalebarren 1ean zegoen ''Círculo Carlista'' bertara eraman zuten, beraien jarduera guztiekin: Margaritak, San Ignacio musika banda... Batzokiko taberna mantendu zuten, beraiek kudeatuta, noski. | Ordurako karlistek jeltzale kutsua zuen guztia zeukan guztia "garbitu" zuten: ikurrinak, apaingarriak, paperak... eta Kalebarren 1ean zegoen ''Círculo Carlista'' bertara eraman zuten, beraien jarduera guztiekin: Margaritak, San Ignacio musika banda... Batzokiko taberna mantendu zuten, beraiek kudeatuta, noski. | ||
Orokorrrean, batzokia zegoen moduan erabiki zuten, inbertsio edo aldaketa handirik gabe. | Orokorrrean, batzokia zegoen moduan erabiki zuten, inbertsio edo aldaketa handirik gabe. 1950. hamarkada bukaera arte zabalik egon zen, baina azken urteetan gero eta jarduera makalagoarekin. | ||
=== | ===Enkante publikoa=== | ||
1950. hamarkadan jatorrizko jabeek Inmobiliaria ''Nai bat'' elkartea berpiztu zuten, eta Felix Abarrategiren laguntzarekin izapideak hasi ziren eraikina berreskuratzeko; baina ebazpenak kontrakoak izan ziren<ref>Nahiz eta aldaketa giroa somatu, Francisco Feanco bizirik zegoen (1975.ean hil zen) eta frankismoaren lege eta arau guztiak indarrean.</ref>. | |||
1954. urtean enkante publikoan saldu zuten batzokia. Irungo promotore batek 65.000 pezetatan erosi zuen, bota eta etxeak egiteko asmoekin. Ez zen kasu bakarra, urte batzuk lehenago Eibarren gauza bera egin zuten eta. Baina ''Nai bat'' elkartearen eraginez ezin izan omen zuen ezer egin, eta proiektua bertan behera geratu zen. | |||
Hurrengo hogei urteetan eraikina ez zen erabili, eta gero eta eroriago zegoen. | |||
===''Soraluzeko Ametsa'' ikastola=== | ===''Soraluzeko Ametsa'' ikastola=== | ||
[[Soraluzeko Ametsa (eu)|''Soraluzeko Ametsa'']] ikastola 1967. urtean hasi zen eskolak ematen, behin behineko ikasgeletan ([[Erregetxea (eu)|Erregetxea]], [[Santa Maria la Real eliza (eu)|parrokiaren]] gaineko lokaletan...). Urtetik urtera ikasle kopuruak gora egiten zuenez, behin betiko egoitza izatea erabaki zuten. | [[Soraluzeko Ametsa (eu)|''Soraluzeko Ametsa'']] ikastola 1967. urtean hasi zen eskolak ematen, behin behineko ikasgeletan ([[Erregetxea (eu)|Erregetxea]], [[Santa Maria la Real eliza (eu)|parrokiaren]] gaineko lokaletan...). Urtetik urtera ikasle kopuruak gora egiten zuenez, behin betiko egoitza izatea erabaki zuten. | ||
Eta batzokia izandakoa begiz jo zuten: eraikin handia, herri barruan, [[Plaza Zaharra (eu)|Plaza Zaharra]] ondoan, jolasteko esparru estalia ([[Ur gain frontoia (eu)|frontoia]])... Jabe legalak bota ezin zuenez, salgai zeukan; eta jatorrizko jabeek ere (''Nai bat'' inmobiliarian bilduta) ez zioten trabarik jarri erosketari | Eta batzokia izandakoa begiz jo zuten: eraikin handia, herri barruan, [[Plaza Zaharra (eu)|Plaza Zaharra]] ondoan, jolasteko esparru estalia ([[Ur gain frontoia (eu)|frontoia]])... Jabe legalak bota ezin zuenez, salgai zeukan; eta jatorrizko jabeek ere (''Nai bat'' inmobiliarian bilduta) ez zioten trabarik jarri erosketari, baldintza batekin: inoiz ikastolak eraikina laga eta gero ''Nai bat''ek izango zuen erosteko lehentasuna. | ||
Azkenean, ''Soraluzeko Ametsak'' Plaza Zaharreko Batzokia erosi zuen. Eta eginbehar berriei egokitzeko, 1975.ean eraikina goitik behera berregin zuten: antzokia desegin, ikasgelak zabaldu... Nahiz eta goiko terraza "jan" eta leiho berriak egin, fatxada, aldiz, mantendu egin zuten. 1976.eko udaberrian ikastola berria inauguratu zuten, urte artako Euskal Jaiarekin batera. | |||
Ikastolak hamar bat urte egin zituen bertan. Gero, Eusko Jaurlaritza ikastola publiko berria eraiki zuen Soraluzen eta bertara lekualdatu zen. | |||
Hainbeste aldaketaren ostean, eraikinak | ==Berriro batzokia== | ||
Franco hil (1975) eta gero jeltzaleek aurki zabaldu zuten berriro ere egoitza Soraluzen, [[Santa Ana kalea (eu)|Santa Ana]] kaleko 6. zenbakian orduan, ''Uztarri'' taberna izandakoan. | |||
===Auzia=== | |||
Ikastolak batzokiaren eraikina laga eta gero, ''Nai bat''ek eraikina erosteko asmoa agertu zuen; bere aldetik, ''Soraluzeko Ametsa'' elkarteak kultur-etxea zabaldu nahi zuen, eta ez ziren ados jarri. | |||
Auzitegiaren ebazpena (1985/02/23) argia izan zen: ikastolak "alde egin" eta gero, ''Nai bat''ek eraikina erosteko eskubidea zeukan. Eta halaxe egin zuen<ref>Geroago, EAJ-PNVk kalteordainak eskatu zizkion Estatuari, 1936-1937 urteetan hainbat batzoki desjabetzeagatik. 2003. urtean Espainiako Auzitegi Gorenak areazoia eman zion kasu gehienetan, bi salbuespenekin: Soraluzekoa eta Zarauzkoa. Zergatik? Ordurako jatorrizko jabeek eraikinak berriro erosi zituztelako.</ref>. | |||
===Berrinaugurazioa=== | |||
Behin erosita, barrukoak egokitu zituzten eta hiru urte geroago Soraluzeko Batzokia bertara pasa zen. | |||
1988/05/01ean berrinauguratu zuten. 400 bat lagun bildu ziren eta, herriko buruzagiez gain, bertan aritu ziren Jesus Maria Leizaola lehendakari ohia (ikurriña jasoz), Jesus Insausti ''Uzturre'', Xabier Arzalluz eta Joseba Egibar. | |||
===Gaur eguneko egoera=== | |||
Hainbeste aldaketaren ostean, eraikinak oraindik gordetzen ditu forma orokorrak eta fatxadak. Aldaketa nabarmen bakarra, lehen solairuko terraza desagertu izana. Garai bateko apaingarri bakar batzuk oraindik geratzen dira: [[Batzokiko armarria (eu)|armarria]], balkoi nagusia, alboko terrazaren errejak... | |||
Barrutik, aldiz, goitik behera aldatuta dago; eta bi aldiz, gainera: ikastola izateko egokitu zutenean eta berriro batzokia ezarri zutenean. Lehengo taberna, antzokia, patio zabala... desagertu ziren; frontoia geratzen da lehengo moduan. | |||
2021. urtean birgaitze bat egin zioten, teilatuaren egitura berria eginez eta hormak isolatuz. Honetaz gain, etxaurreak margotu eta apurtutako zatiak konpondu zituzten. | |||
==Erreferentziak== | ==Erreferentziak== | ||
* Arzalluz destaca la figura del empresario vasco en la inauguración del batzoki de Placencia. Aitor Zabala (El Correo Español 1988/05/02). | |||
[[Kategoria: XX. mendeko historia]] | [[Kategoria: XX. mendeko historia]] | ||
[[Kategoria: EAJ-PNV]] | [[Kategoria: EAJ-PNV]] |
17:49, 2 otsaila 2022(e)ko berrikuspena
- Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
- Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
Aurrekariak
EAJ-PNV Soraluzen
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Jeltzaleek Arrigorriagan egin zuten lehen ekitaldi publikoa, Euskeldun Batzokijak antolatua (1894/07/08). Bazkari hartan 50 lagun bildu ziren, horietatik hiru gipuzkoarrak: Luis Aranguren soraluzetarra eta Debako José María Esnaola eta Atanasio Basagoiti. 1899.ean Soraluzeko jeltzaleen artean beste Aranguren agertzen da, Timoteo, Bilboko aldizkari nazionalistetan dantza lotuaren aurka artikuluak idatzi zituena.
Eta 1905.rako baziren jeltzaleak herrian, urte hartan Soraluzeko lehen ordezkari nazionalista izendatu zuten eta, Ignacio Aranguren.
Lehen egoitzak
Eusko Alderdi Jeltzaileak hainbat egoitza izan du Soraluzen.
Hasieran Etxaburuetan egon zen, 2. zenbakian, Daniel Múgicaren gozotegiaren gainean. Handik Baltegieta kalera pasa omen zen, eta gero Santa Ana kaleko 9 zenbakira, sarrera Galipotetik zuela.
1908.eko urte bukaerako, Batzoki Soraluzetarra zabaldu zuten (1908/10/01), Kalegoen 9ko lehen solairuan, sarrera Galipotetik zuela. Arautegia bi aste beranduago onartu zieten (1908/10/16).
Egitasmoa
Finanziazioa
Proiektua
Eraikuntza
Batzokia eraikina 1932 urtean egin zuten, EAJren inguruko Inmobiliaria Nai-bat-ek sustatuta, Plaza Zaharraren albo batean eta Deba ibaiaren aldera. Arkitektoa Urbano de Manchobas[1] ermuarra izan zen.
Aukeratutako tokiak bazuen ordea arazo bat, plaza eta ibaiaren arteko altura handia. Horregatik, Batzokiaren diseinuan bi tarte nabarmen daitezke alturan. Plaza Zaharraren mailaren azpian kubo handi bat eraiki zuten, ibaia eta ibaiertzaren gainean porlanezko zutabeak dituela. Plaza Zaharraren mailan Batzokia bera, etxe baten proporzioaz eginda.
Estilo baskistaz diseinatuta, Abenda-etxea izena zeukan aurrekaldean, eta Euskal Herriko armarria, zazpi probintziak hartzen dituena.
Batzokiak barruan taberna, antzokia, Ur Gain frontoia, arropazaindegia, liburutegia, ezpata-dantzarien gela, bilera gela... zituen, eta goiko solairuan atezainaren familiarentzako etxebizitza. Gainera lau terraza zituen: bata lehenengo solairuan, behe solairuan ezkerrean eta eskuman beste bi eta erreka aldera, frontoi parean, laugarrena.
Eraikitze lanak 1933eko otsailak 26an bukatu ziren,
Inaugurazioa
Maiatzak 6 eta 7an inaugurazioa ospatu zuten. EAJren buru zein puntako hizlariak etorri ziren: Jesús María Leizaola, Carlos Linazasoro soraluzetarra, Polixene de Trabudua, Telesforo Monzon, Jose Antonio Agirre...
Programa
Ia 50 urtetako etena (1936-1985)
Círculo Carlista
Gerra sortu zenean, irailak 22an erreketeek Soraluze hartu zuten, eta zuzenean batzokiaz jabetu ziren. Hurrengo hilabetetan inkautazio formala etorri zen: Ondasunen Desjabetze Batzordeak[2] Inmobiliaria Nai bat-i batzokia kendu zion.
Ordurako karlistek jeltzale kutsua zuen guztia zeukan guztia "garbitu" zuten: ikurrinak, apaingarriak, paperak... eta Kalebarren 1ean zegoen Círculo Carlista bertara eraman zuten, beraien jarduera guztiekin: Margaritak, San Ignacio musika banda... Batzokiko taberna mantendu zuten, beraiek kudeatuta, noski.
Orokorrrean, batzokia zegoen moduan erabiki zuten, inbertsio edo aldaketa handirik gabe. 1950. hamarkada bukaera arte zabalik egon zen, baina azken urteetan gero eta jarduera makalagoarekin.
Enkante publikoa
1950. hamarkadan jatorrizko jabeek Inmobiliaria Nai bat elkartea berpiztu zuten, eta Felix Abarrategiren laguntzarekin izapideak hasi ziren eraikina berreskuratzeko; baina ebazpenak kontrakoak izan ziren[3].
1954. urtean enkante publikoan saldu zuten batzokia. Irungo promotore batek 65.000 pezetatan erosi zuen, bota eta etxeak egiteko asmoekin. Ez zen kasu bakarra, urte batzuk lehenago Eibarren gauza bera egin zuten eta. Baina Nai bat elkartearen eraginez ezin izan omen zuen ezer egin, eta proiektua bertan behera geratu zen.
Hurrengo hogei urteetan eraikina ez zen erabili, eta gero eta eroriago zegoen.
Soraluzeko Ametsa ikastola
Soraluzeko Ametsa ikastola 1967. urtean hasi zen eskolak ematen, behin behineko ikasgeletan (Erregetxea, parrokiaren gaineko lokaletan...). Urtetik urtera ikasle kopuruak gora egiten zuenez, behin betiko egoitza izatea erabaki zuten.
Eta batzokia izandakoa begiz jo zuten: eraikin handia, herri barruan, Plaza Zaharra ondoan, jolasteko esparru estalia (frontoia)... Jabe legalak bota ezin zuenez, salgai zeukan; eta jatorrizko jabeek ere (Nai bat inmobiliarian bilduta) ez zioten trabarik jarri erosketari, baldintza batekin: inoiz ikastolak eraikina laga eta gero Nai batek izango zuen erosteko lehentasuna.
Azkenean, Soraluzeko Ametsak Plaza Zaharreko Batzokia erosi zuen. Eta eginbehar berriei egokitzeko, 1975.ean eraikina goitik behera berregin zuten: antzokia desegin, ikasgelak zabaldu... Nahiz eta goiko terraza "jan" eta leiho berriak egin, fatxada, aldiz, mantendu egin zuten. 1976.eko udaberrian ikastola berria inauguratu zuten, urte artako Euskal Jaiarekin batera.
Ikastolak hamar bat urte egin zituen bertan. Gero, Eusko Jaurlaritza ikastola publiko berria eraiki zuen Soraluzen eta bertara lekualdatu zen.
Berriro batzokia
Franco hil (1975) eta gero jeltzaleek aurki zabaldu zuten berriro ere egoitza Soraluzen, Santa Ana kaleko 6. zenbakian orduan, Uztarri taberna izandakoan.
Auzia
Ikastolak batzokiaren eraikina laga eta gero, Nai batek eraikina erosteko asmoa agertu zuen; bere aldetik, Soraluzeko Ametsa elkarteak kultur-etxea zabaldu nahi zuen, eta ez ziren ados jarri.
Auzitegiaren ebazpena (1985/02/23) argia izan zen: ikastolak "alde egin" eta gero, Nai batek eraikina erosteko eskubidea zeukan. Eta halaxe egin zuen[4].
Berrinaugurazioa
Behin erosita, barrukoak egokitu zituzten eta hiru urte geroago Soraluzeko Batzokia bertara pasa zen.
1988/05/01ean berrinauguratu zuten. 400 bat lagun bildu ziren eta, herriko buruzagiez gain, bertan aritu ziren Jesus Maria Leizaola lehendakari ohia (ikurriña jasoz), Jesus Insausti Uzturre, Xabier Arzalluz eta Joseba Egibar.
Gaur eguneko egoera
Hainbeste aldaketaren ostean, eraikinak oraindik gordetzen ditu forma orokorrak eta fatxadak. Aldaketa nabarmen bakarra, lehen solairuko terraza desagertu izana. Garai bateko apaingarri bakar batzuk oraindik geratzen dira: armarria, balkoi nagusia, alboko terrazaren errejak...
Barrutik, aldiz, goitik behera aldatuta dago; eta bi aldiz, gainera: ikastola izateko egokitu zutenean eta berriro batzokia ezarri zutenean. Lehengo taberna, antzokia, patio zabala... desagertu ziren; frontoia geratzen da lehengo moduan.
2021. urtean birgaitze bat egin zioten, teilatuaren egitura berria eginez eta hormak isolatuz. Honetaz gain, etxaurreak margotu eta apurtutako zatiak konpondu zituzten.
Erreferentziak
- Arzalluz destaca la figura del empresario vasco en la inauguración del batzoki de Placencia. Aitor Zabala (El Correo Español 1988/05/02).
- ↑ Urbano de Manchobas Careaga. Urbipedia (gazteleraz).
- ↑ Comisión de Incautación de Bienes.
- ↑ Nahiz eta aldaketa giroa somatu, Francisco Feanco bizirik zegoen (1975.ean hil zen) eta frankismoaren lege eta arau guztiak indarrean.
- ↑ Geroago, EAJ-PNVk kalteordainak eskatu zizkion Estatuari, 1936-1937 urteetan hainbat batzoki desjabetzeagatik. 2003. urtean Espainiako Auzitegi Gorenak areazoia eman zion kasu gehienetan, bi salbuespenekin: Soraluzekoa eta Zarauzkoa. Zergatik? Ordurako jatorrizko jabeek eraikinak berriro erosi zituztelako.