«Ondare txikia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
32. lerroa: | 32. lerroa: | ||
==Galeriak== | ==Galeriak== | ||
::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Ondare txikia. Galeriak (eu) | ''hemen'']].</small> | ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Ondare txikia. Galeriak (eu) | ''hemen'']].</small> | ||
09:42, 16 maiatza 2021(e)ko berrikuspena
Sarrera honetan herrian dauden hainbat gauza eta elementu biltzen dira, begi bistan beti, baina askotan ezikusiak.
Ondorioz, orain arte asko eta asko desagertu izan dira, inolako baliorik aitortzen ez zitzaielako.
Baina bere garrantzia badute, artistikoa ezbada etnografikoa: sasoi bateko aztarnak dira, gure aurrekoen bizimodua adierazten digutena, iraganeko lekukoak dira.
Ateak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Etxeetara sartzeko eta irtetzeko guneak dira eta, beraz, puntu ahulenak. Horregatik, garai batean egurrezko ate astunak izaten ziren, gauez barrutik trabatzen zirenak.
Gaur egun dozena erdi inguru atetzar gordetzen dira Soraluzen. Gehiago diren atetzarrak izanaren aztarnak geratzen direnak; hau da, harrizko hutsunea horman atetzarra falta dena. Kasu gehienetan atea ordeztu dute, arinago edota txikiago bat jarriz; besteak itxi dituzte, erakusleihoa izateko edo zeharo.
Leihoak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Balkoiak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Leihoen kopurua eta tamaina maila sozialaren erakusleak bihurtu ziren. Eta orduan balkoiak sortu ziren, leiho handiek baino hobeto adierazten zutela etxejabeen maila soziala eta ondasuna.
Horretarako hiru ezaugarri dute: atearen tamaina, plataforma (gabekoak, txikiak, handiak) eta eskudelak edo barandilak (burnizkoak edo egurrezkoak).
Mehelinak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Galeriak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Aldabak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Aldaba ateen aurrealdean jarri ohi zen metalezko pieza artikulatua da, atearen kontra joz barrukoak dei egiteko erabiltzen dena.
Garai batean etxe gehienek bere aldaba zuten, atarian. Zaharrenak forjazkoak ziren, eta XIX mendean fundidozkoak hasi ziren.
XX. mendean tinbre elektrikoak aldabak ordezkatzen hasi ziren, eta asko eta asko desagertu ziren.
Txingak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Soraluzen, astoak edota abereak lotzeko erabiltzen ziren uztaiei txingak (txingiak) esaten zaie. Garai bateko "ibilgailuak aparkatzeko" erabiltzen zirenez, alde zaharreko etxe gehienek berea zuten. Eta eraikin batzuk, trafiko handikoak, bat baino gehiago: biltegiak, alondegia…
Gaur egunean ez da txingarik geratzen kalean, baina bai haien arrasto ugari, hormaren kontra etengabe joz harrian lagata. Arrasto honen gain, askotan txinga hormari lotzeko ultzearen punta ere paretan sartuta geratu izan da.
Harakin kakoak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Harakin kakoak harategien etxaurretan zeuden burnizko kakoak, txerri hil berriak bertatik zintzilikatzeko eta txerrikiak salgai zirela erakusteko.
Harategian txerria hiltzen zenean, zabaldu eta husten zen. Ondo garbitu ostean, enbor luzea sartzen zitzaion buru azpitik. Enbor honek bi metroetakoa edo luzeago izaten zen, txerria airean geratzeko; eta beti harakin kakoaren altura baino luzeagoak.
Behin txerria enborretik zintzilik zela, enborra kakoan lotzen zen, eta beste punta lurrean finkatzen zen. Txerria airean geratzen zen, zabal zabalik, hormara begira.