«Komunikabideak. Deba bailarako tranbia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    16. lerroa: 16. lerroa:
    Aurrikusitako maiztasuna 20 minututakoa zen.
    Aurrikusitako maiztasuna 20 minututakoa zen.


    [[Fitxategi: Euskotran._Deba_bailarako_tranbia_02_(Eusko_Jaurlaritza_2005).jpg | thumb | center | 800px | Egitasmoaren plano orokorra (Eusko Jaurlaritza 2005)]]


    ==Eraikuntza faseak==
    ==Eraikuntza faseak==

    Hauxe da oraingo bertsioa, 21:08, 19 martxoa 2021 data duena

    Proiektua (Eusko Jaurlaritza 2005).png
    Komunikabideak historian zehar ikusteko, Komunikabideak (eu)

    Aurrekariak

    1967/12/31 egunean FEVEk[1] The Anglo Vasco-Navarro Railroad Company itxi zuen; hau da, Mekolalde-Gasteiz-Lizarra trenbidea.

    Debagoieneko udalek saiatu ziren Eskoriatzaraino tartea martxan mantentzen, horretarako konpainia berria sortuz. FEVE ados zegoela ematen bazuen ere, azkenean ez zuen baimenik eman eta ideia bertan behera geratu zen.


    Egitasmoa

    Deba bailarako herriak tranbiaren bidez lotzea, lerro nagusia eta adarra erabiltzen.

    Lerro nagusia Eskoriatzatik Maltzagaraino hoango zen, bertan Eusko Trenbidearekin lotzeko: Eskoriatza >> Artexabaleta >> Arrasate >> Bergara >> Soraluze >> Maltzaga. Eta adarra San Prudentziotik Oñatiraino joango zen.

    Aurrikusitako maiztasuna 20 minututakoa zen.


    Egitasmoaren plano orokorra (Eusko Jaurlaritza 2005)

    Eraikuntza faseak

    Dena batera egin beharrean, tranbiaren eraikuntza lau fasetan aurrikusten zen:

    1. Bergara - Mondragón – Aretxabaleta. 15,7 km eta 19 geraleku.
    2. Aretxabaleta – Eskoriatza. 2,6 km eta 3 geraleku.
    3. San Prudentzio – Oñati. 9,6 km eta 10 geraleku.
    4. Bergara – Maltzaga. 9,8 km.


    Bilboko tranbia (Håkan Svensson 2011)

    Historia

    1999 urtearen inguruan Álvaro Amannek, orduko Garraio salburua, proiektua sortu zuen.

    2000-2005 epean proiektuak gauzatu ziren, eta 2005 urtean Debagoieneko herri guztietan aurkeztu ziren. Lehen fasea (Bergara-Aretxabaleta) burutzeko muga ere jarri zuten: 2010 urtea.

    Baina hurrengo urteetan proiektuak ez zuen aurrera egin. Alde batetik, sozialistak Eusko Jaurlaritzan sartu zirenean, batez ere Gasteizko tranbia eta Donostiako metroa bultzatzea nahiago izan zuten. Eta bestetik, Debagoienetik bertatik alegazio asko aurkeztu ziren kontra, Udaleetatik hasita.

    2010 urtean orduko Eusko Jaurlaritzak bertan behera laga zuen proiektua[2].


    Ondorioak

    Tranbia derrigor Soraluze bertatik pasa beharko zuenez, komunikabide ezin hobea Ermua-Elgoibar-Bergara triangeluan mugitzeko[3]. Baina asmoa zapuztu zenez, ezin onurak aprobetxatu.


    Erreferentziak

    1. FEVE. Ferrocarriles Españoles de Vía Estrecha.
    2. [ https://www.diariovasco.com/v/20100221/alto-deba/tranvia-descarrila-segunda-20100221.html El tranvía descarrila por segunda vez]. Kepa Oliden (Diario Vasco 2010/02/21).
    3. Nahiz eta Osintxuko bidegorria desagertu.