«Olea kalea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
[[Fitxategi: Olea_kalea._Olea_zubitik_(Juan_Carlos_Astiazarán_2020).jpg | thumb | right | 500px | Olea zubitik (J.C. Astiazarán 2020)]] | [[Fitxategi: Olea_kalea._Olea_zubitik_(Juan_Carlos_Astiazarán_2020).jpg | thumb | right | 500px | Olea zubitik (J.C. Astiazarán 2020)]] | ||
==Kokapena== | ==Kokapena== | ||
Deba errekaren eskumaldean dago. [[Santa Ana kalea (eu)|Santa Ana kalearen]] bukaeran hasten da, [[Oleako zubia (eu)|Oleako zubiaren]] parean, eta [[Agarreburu baserria (eu)|Agarreburu baserrirako]] bidetik jarraitzen da, aintzinako trenbidera heldu arte; orduan trenbidetik aurrera egiten du, [[Osintxu (eu)|Osintxurunz]]. | Deba errekaren eskumaldean dago. [[Santa Ana kalea (eu)|Santa Ana kalearen]] bukaeran hasten da, [[Oleako zubia (eu)|Oleako zubiaren]] parean, eta [[Agarreburu baserria (eu)|Agarreburu baserrirako]] bidetik jarraitzen da, aintzinako trenbidera heldu arte; orduan trenbidetik aurrera egiten du, [[Osintxu (eu)|Osintxurunz]]. |
18:30, 10 abendua 2020(e)ko berrikuspena
Kokapena
Deba errekaren eskumaldean dago. Santa Ana kalearen bukaeran hasten da, Oleako zubiaren parean, eta Agarreburu baserrirako bidetik jarraitzen da, aintzinako trenbidera heldu arte; orduan trenbidetik aurrera egiten du, Osintxurunz.
Argazkiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
XVI menderako bazegoen Keixeta edo Ozuma erreka gainean arkabuzeak egiteko forja bat, inguruari izena eman ziona: Olea baserria. Herriko ola zaharrenetakoa zen.
1.955-1.970 urteetan, Soraluzek hartutako emigrazioa nolabait kokatu behar zela eta, inguruan etxe batzuk sortu ziren, inolako kontrol barik.
Horietako etxe gehienek oso xingleak ziren, eta hurrengo urteetan asko eta asko jausi edo desagertu dira, zenbakietan nabarmentzen denez.
Etxeak eta atariak
Etxeak eta atariak honako hauek dira:
- 1. zenbakia. Olea baserria. Garai batean ola izandakoa. Olea edo Alberdi presa ondoan dago, Agarrebururako aldaparen hasieran.
- 1.bis zenbakia. Aurreko etxearen atzekaldean dago, trenbidearen azpian.
- 4. zenbakia. 2014 urtean botata, egoera tamalgarrian zegoelako.
- 5. zenbakia. Aldapa eta trenbideren artean dago, sarrera trenbidetik daukala.
- 6. zenbakia. 2014 urtean botata, egoera tamalgarrian zegoelako.
- Zenbakirik gabe. Gipuzkoako Urak-en etxola, Osintxutik datorren tutua gobernatzekoa. Trenbidearen ondoan, mendi aldera.
- 8. zenbakia. 2014 urtean botata, egoera tamalgarrian zegoelako.
- 10. zenbakia. Trenbidearen ondoan, erreka aldera.
- 12. zenbakia. Trenbidearen ondoan, erreka aldera.
Etorkizuna
2016 urtean Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (Plan General de Ordenación Urbana) onartu zen. Bertan planifikatutakoa gauzatzen bada, inguru horretan erreka ondoko enparantza edo parkea zabalduko da eta, aukera denean, erreka bera erabiltzea piraguismoa egiteko edota bainatzeko.