«Frantsesbaso trikuharria. Indusketak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
4. lerroa: | 4. lerroa: | ||
Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek ez zuten aurkitu 1921. urteko udan<ref>[[Dólmenes de Elosua-Plazentzia (eu) | Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia]]</ref>, bertako mendilerroko trikuharrien miaketa egiteko etorri zirenean. | Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek ez zuten aurkitu 1921. urteko udan<ref>[[Dólmenes de Elosua-Plazentzia (eu) | Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia]]</ref>, bertako mendilerroko trikuharrien miaketa egiteko etorri zirenean. | ||
Frantsesbaso 2001. urteko abenduak 1ean aurkitu zuten<ref>Megalitos en Gipuzkoa 2002-2011. Luis del Barrio Bazaco (2011) Kultura Saila. Eusko Jaurlaritza</ref>. Taldekideak B. Barrero, I. Gaztelu, G. Mercader, L. Millán eta M. Tamayo izan ziren. | [[Frantsesbaso trikuharria (eu)|Frantsesbaso]] 2001. urteko abenduak 1ean aurkitu zuten<ref>Megalitos en Gipuzkoa 2002-2011. Luis del Barrio Bazaco (2011) Kultura Saila. Eusko Jaurlaritza</ref>. Taldekideak B. Barrero, I. Gaztelu, G. Mercader, L. Millán eta M. Tamayo izan ziren. | ||
Urteetan ez zen industu. Egitura honi buruzko informazio bakarra bere azaleko itxuraren azalpen bat zen: ganbarako harlosa bat ezagutzen zen soilik, eta tumulu txiki batez bilduta egon zitekeela aipatzen zen. | Urteetan ez zen industu. Egitura honi buruzko informazio bakarra bere azaleko itxuraren azalpen bat zen: ganbarako harlosa bat ezagutzen zen soilik, eta tumulu txiki batez bilduta egon zitekeela aipatzen zen. |
21:50, 25 urria 2020(e)ko berrikuspena
2001ko aurkikuntza
Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek ez zuten aurkitu 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuharrien miaketa egiteko etorri zirenean.
Frantsesbaso 2001. urteko abenduak 1ean aurkitu zuten[2]. Taldekideak B. Barrero, I. Gaztelu, G. Mercader, L. Millán eta M. Tamayo izan ziren.
Urteetan ez zen industu. Egitura honi buruzko informazio bakarra bere azaleko itxuraren azalpen bat zen: ganbarako harlosa bat ezagutzen zen soilik, eta tumulu txiki batez bilduta egon zitekeela aipatzen zen.
2019 kanpaina (indusketa modernoak)
Arbasoak egitasmoaren barruan, 2019 kanpainan lau tokitan egin zituzten indusketak: Agerreburu, Irukurutzeta, Frantsesbaso eta Sabua.
Frantsesbaso industu gabeko monumentua izanik, aztertu nahi zuten zein motakoa den (dolmena, tumulua, zista), noizkoa eta zer nolako materialak kontserbatzen dituen.
Hasi aurretik egituraren ohiko piano topografiko bat egin zuten, eta lanak bukatu ondoren ganbararen eta tumuluaren xehetasunak 3D eredu batez dokumentatu zuten.
Indusketan, hileta-ganbara txiki bat identifikatu eta berreraiki ahal izan zuten, eroritako harlosak zutik jarriz, eta ganbararen inguruan harriz osatutako tumulu txiki bat dokumentatu.
Tamalez, ganbara arpilatuta zegoen eta, ondorioz, aurkitu duten materiala espero zutena baino urriagoa izan da: hezurrik ez, metalik ez… Harri motatan, berriz, aberatsa izan da uzta: suarriak, kuarzoak eta ebakitzeko harrizko tresnak agertu dira, itxura batean hainbat lurraldetako harriekin eginak: Ebro ingurukoak, Trebiñokoak…
Lanak bukatu ondoren, egituraren egonkortasuna bermatzeko neurriak hartuta, monumentua ikusgarri geratu da eta bere izaera megalitikoa errazago ulertu daiteke orain.
Erreferentziak
- Frantsesbasoa trikuharriaren indusketa. Jesus Tapia (Aranzadiana 2019)
- ↑ Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia
- ↑ Megalitos en Gipuzkoa 2002-2011. Luis del Barrio Bazaco (2011) Kultura Saila. Eusko Jaurlaritza