«Liberala (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
3. lerroa: | 3. lerroa: | ||
XIX mende bukaeran olgetarako<ref>Beren estatutuetan "recreo" agertzen da.</ref> bi elkarte sortu ziren Soraluzen: ''Centro de la Amistad'' (1888) eta ''Círculo Católico'' (1891) izenekoak. 1908ko urrian olgetarako beste bi elkarte sortu ziren, eskumako alderdi politikoei lotuta: jeltzale mugimendu berriaren ''Batzoki Soraluzetarra'' eta aspaldiko karlisten ''Círculo Tradicionalista''. | XIX mende bukaeran olgetarako<ref>Beren estatutuetan "recreo" agertzen da.</ref> bi elkarte sortu ziren Soraluzen: ''Centro de la Amistad'' (1888) eta ''Círculo Católico'' (1891) izenekoak. 1908ko urrian olgetarako beste bi elkarte sortu ziren, eskumako alderdi politikoei lotuta: jeltzale mugimendu berriaren ''Batzoki Soraluzetarra'' eta aspaldiko karlisten ''Círculo Tradicionalista''. | ||
XIX mende osoan Soraluze [[Debarroko oasi liberala (eu)| oso herri liberala]] izanda, ezkerreko lagun talde batek bere elkartea sortzea erabaki zuen. Izena '' | XIX mende osoan Soraluze [[Debarroko oasi liberala (eu)| oso herri liberala]] izanda, ezkerreko lagun talde batek bere elkartea sortzea erabaki zuen. Izena ''Casino de la Unión Liberal'' jarri zioten, eta 1910 urteko martxoak 23an Donostiako Gobernu Zibilak Estatutuak onartu zizkion. | ||
Lehengo egoitza [[Kalegoen (eu)|Kalegoen]] 2ko bigarren solairuan izan zuten (gaur egun [[Santa Ana kalea (eu)|Santa Ana]]), [[Labaderogain (eu)|Labaderogainen]] gainean<ref>Etxe bereko behe solairuan ''Circulo Tradicionalista'' zegoen.</ref>. Bigarren karlistadan (1872-1876) bertan egon zen ''Centro de los Amigos'' edo ''Centro de la Amistad'' izenekoa, elkarte liberala hau ere; karlisteei aurre egiteko herria gotortu zutenean zubi bat egin zuten Centro honetatik Udaletxeraino. | Lehengo egoitza [[Kalegoen (eu)|Kalegoen]] 2ko bigarren solairuan izan zuten (gaur egun [[Santa Ana kalea (eu)|Santa Ana]]), [[Labaderogain (eu)|Labaderogainen]] gainean<ref>Etxe bereko behe solairuan ''Circulo Tradicionalista'' zegoen.</ref>. Bigarren karlistadan (1872-1876) bertan egon zen ''Centro de los Amigos'' edo ''Centro de la Amistad'' izenekoa, elkarte liberala hau ere; karlisteei aurre egiteko herria gotortu zutenean zubi bat egin zuten Centro honetatik Udaletxeraino. |
19:38, 22 apirila 2020(e)ko berrikuspena
Sorrera
XIX mende bukaeran olgetarako[1] bi elkarte sortu ziren Soraluzen: Centro de la Amistad (1888) eta Círculo Católico (1891) izenekoak. 1908ko urrian olgetarako beste bi elkarte sortu ziren, eskumako alderdi politikoei lotuta: jeltzale mugimendu berriaren Batzoki Soraluzetarra eta aspaldiko karlisten Círculo Tradicionalista.
XIX mende osoan Soraluze oso herri liberala izanda, ezkerreko lagun talde batek bere elkartea sortzea erabaki zuen. Izena Casino de la Unión Liberal jarri zioten, eta 1910 urteko martxoak 23an Donostiako Gobernu Zibilak Estatutuak onartu zizkion.
Lehengo egoitza Kalegoen 2ko bigarren solairuan izan zuten (gaur egun Santa Ana), Labaderogainen gainean[2]. Bigarren karlistadan (1872-1876) bertan egon zen Centro de los Amigos edo Centro de la Amistad izenekoa, elkarte liberala hau ere; karlisteei aurre egiteko herria gotortu zutenean zubi bat egin zuten Centro honetatik Udaletxeraino.
Elkartea sortu eta zazpi urte geroago (1917/03/26) estatutuak egokitu zituzten, segururena egoitzaren aldaketa erregistratzeko. Egoitza berria Errabal 22ko lehen solairuan izan zuten, Andikokalean, sasoi bateko Banco de Vizcaya gainean.
Urteekin, liberalek indarra galtzen hasi ziren, Soraluzen ez ezik Gipuzkoan zein Espainia osoan. Errepublika zaleak, aldiz, oso ondo mantendu ziren. Eta sozialistek gero eta indar gehiago hartzen ari ziren. best eherri handiagoetan bakoitzak bere aldetik zebilen, baina Soraluze moduko herri txiki batean, denak batera: Liberalean.
Olgetako jarduerak
Orduko elkarte askoren moduan, Liberalak alde kulturala sustatzen zuen: aldizkariak jasotzen ziren (denok ez zuten diru nahikorik erosteko), liburutegia zegoen, hitzaldiak eddota txango kulturalak antolatzen ziren (Debako Ostolaza Fundazioa ezagutzera, esateko)...
Musikak ere garrantzia handia zuen. C sino Liberalak bere banda zuen: Paz y Labor izenekoa. Udalaren "kolorea"ren arabera, herriko kaleak gora eta behera alaitzen zituzten... edo irtetzeko debekua zuten.
Eta Liberalekoek ohitura zein musika modernoak oso gertutik jarraitzen zutenez, domeka arratsaldetan musika bandako batzuk Jasbana[3] sortu zuten, pianoa eta kontrabaxuak lagunduta. Eta dantzarako musika zen, “agarrao”. Círculo Tradicionalistan, esateko, dantzarik ez zen egiten, pekatua zelako.
Dena dala, dantzaz aparte pekatu handirik ezin egin: saloiaren erdi erdian zutabe borobila zegoen, eta bertan Santiago Gojeascoechea Fati[4] egoten zen makil handi batekin erritmoa markatzen, eta bikoteak zaintzen aldi berean, ezer arrarorik ez gertatzeko. Berak markatzen zuen piezak noiz bukatu.
Liberalen pare parian bizi zen neska zahar batek, Hijas de María lehendakaria bera, dena zaintzen zuen Abarkateronekoa bere etxetik. Dantza pekatua zenez, eta liberalen seme-alabak bertara joaten zirenez, ba gero Hijas de María kongregaziotik bidaltzen zituen, bera zen lehendakaria eta! Mezatan ere, neskak taldetan egoten ziren, bakoitza bere maistrarekin; eta pekatua zutenak, esate baterako Liberalenera dantzara joandakoak, aldare ondoan jartzen zituzten denon bistan.
Liberalekoak ez ziren batere elizkoiak, elizaren kontrakoak baizik. Esateko, aratostetan Piñata igandeko[5] dantzaldi berezia izaten zen: garizuma hasita zegoen baina ihauterietako azken dantza izaten zen; gainera pastelak izaten ziran, eta umeak bertara joan behar pastelak jatera!
...eta politikoak
Liberalean ezkerreko jendea biltzen zen, gehien bat liberalak, errepublikanoak eta sozialistak.
Mitinak eta hitzaldiak egiten zituzten bertan, eta ezkerreko propaganda banatu. Errepublikanoen eraginez, elizaren kontrako jarrera sutsua zuten. Halaxe, 1913 urtean hitzaldia antolatu zuten azaltzeko erabili beharreko baliabide eraginkorrak, apaizekin behin betiko bukatzeko[6]. Halaxe kexatu ziren jeltzaleak, behintzat, orduko alkate katolikoak (hau da, karlistak) Liberaleko txarangari baimena ematen zionean goiz, arratsalde eta gauez domeka guztietan jotzeko, eta gainera eskupekoa eman ziola, dirutan; baina Batzokiko espatadantza taldeei ez ziela laga herriko plazan dantzatzeko jaietan.
1916 urtean Errenteriako Círculo Liberalek eraikin berria inauguratu zuen, eta Soraluzeko Liberalak telegrama bialdu zuen, bat eginez. 1918ko ekainak 2an beste telefonema bialdu zion Hernaniko Círculo Liberalari, 1874 setioaren bukaera gogoratzeko honek jaia ospatu zuenean.
1923 urtean José Madinabeitia sozialista hil zen Eibarren. Alderdikideek egundoko dolu-segizio zibila antolatu zuten tren geltokiraino, familiak Oñatira, jaioterrira, eraman nahi zuela eta ("gorputza abadeek bahitu bazuten, arima Eibarko sozialistekin geratu zen, libre"). Maltzagan hilkutxa trenetik jeitsi eta automobilean sartu zuten. Soraluzetik pasatzerakoan, langile mordua zegoen zan eta C sino de la Unión Liberaleko batzorde batek doluminak eman zizkion familiari[7].
Ezkerrekoa izanda, patroiek ez zuten oso gustoko C sino Liberala. Primo de Rivera diktaduran, 1929 urtean, egoitzaren jabea estutu omen zuten Liberala bertatik egozteko, baina 4 urteko kontratua zegoenez, ezin izan zuten ezer egin. Arrakasta handiagoa izan zuten Gaiarre zinemarekin: sindikatukoak bertan biltzen ziren, eta patroiek ("fabrikako kazikeek") lortu zuten jabeak ezetz esatea langileei[8].
1932 urtean Niceto Alcalá Zamorak, Errepublikako Presidenteak, Eibarrera egin zuen bisita (1932/09/13). Soraluzetik pasatzerakoan, C sino Liberalen frentean geratu zen, jendea agurtzeko.
Bukaera
1936ko uztailak 17an militar batzuk Espainiako Errepublikaren kontra altxatu ziren. Arrakasta ez zen osoa, eta Espainia bitan banatu zen: gerra zibila hasi zen.
Soraluze Errepublika aldeko esparruan geratu zen. Baina irailak 22an karlistak herrian sartu ziren, eta C sino Liberal bukatu zen, betiko.
Erreferentziak
- ↑ Beren estatutuetan "recreo" agertzen da.
- ↑ Etxe bereko behe solairuan Circulo Tradicionalista zegoen.
- ↑ Jazz Band.
- ↑ Fatty, ingelesez lodia.
- ↑ Piñata domeka. Garizumako lehen igandea, toki askotan oraindik aratosteak ospatzen zituzten.
- ↑ Vida local. Soraluze (Euzkadi 1913/09/02).
- ↑ Cronica de Eibar. La muerte de Madinabeitia (El Socialista 1923/01/12).
- ↑ Vascongadas. Manejos torpes (El Socialista 1929/01/15).