«Andikokale (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
24. lerroa: | 24. lerroa: | ||
Alfonso XIk Soraluze sortzeko agindua eman zuenean, Andikokale esparru kanpoan geratu zen, ibaiaren beste aldean zegoelako. Bertako ibiatik herrira sartzen zen. | Alfonso XIk Soraluze sortzeko agindua eman zuenean, Andikokale esparru kanpoan geratu zen, ibaiaren beste aldean zegoelako. Bertako ibiatik herrira sartzen zen. | ||
Hurrengo mendeetan [[Errabal kalea (eu)|Errabal]], [[Baltegieta kalea (eu)|Baltegieta]], [[Errekalde kalea (eu)|Errekalde]]... bide bazterrean sortu ziren. XVI mendean [[Zubi | Hurrengo mendeetan [[Errabal kalea (eu)|Errabal]], [[Baltegieta kalea (eu)|Baltegieta]], [[Errekalde kalea (eu)|Errekalde]]... bide bazterrean sortu ziren. XVI mendean [[Zubi Nagusia (eu)|zubi nagusia]] eraiki zutenean, etxeak egin zutuzten zubimuturraren bi aldeetan (ikus [[Mapa Topographica de Plasencia (eu)|Lamoten mapa]]). | ||
Gerora, erreka aldeko etxe haiek bota eta Errabal kalea zabaldu zuten, plaza modukoa sortuz. Izena [[Labaderogain (eu)|Labaderogainen]] ingurutik jarriko zioten: ''Handiko kale'', Elgoibar edota Debaren ''Urasandi'' parekoa. | Gerora, erreka aldeko etxe haiek bota eta Errabal kalea zabaldu zuten, plaza modukoa sortuz. Izena [[Labaderogain (eu)|Labaderogainen]] ingurutik jarriko zioten: ''Handiko kale'', Elgoibar edota Debaren ''Urasandi'' parekoa. |
22:38, 8 urria 2019(e)ko berrikuspena
Kokapena
Zubi Nagusiaren beste aldean, Deba ibaiaren ezkerraldean.
izena Errabal kaleko zati bati dagokio.
Argazkiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
Alfonso XIk Soraluze sortzeko agindua eman zuenean, Andikokale esparru kanpoan geratu zen, ibaiaren beste aldean zegoelako. Bertako ibiatik herrira sartzen zen.
Hurrengo mendeetan Errabal, Baltegieta, Errekalde... bide bazterrean sortu ziren. XVI mendean zubi nagusia eraiki zutenean, etxeak egin zutuzten zubimuturraren bi aldeetan (ikus Lamoten mapa).
Gerora, erreka aldeko etxe haiek bota eta Errabal kalea zabaldu zuten, plaza modukoa sortuz. Izena Labaderogainen ingurutik jarriko zioten: Handiko kale, Elgoibar edota Debaren Urasandi parekoa.
Zubiaren ondoan iturria zuen, ura Plaza Barriko banatzailetik hartzen zuela (Plaza Barriko iturri gainean dagoena). 1967 urtean zubi nagusia zabaldu zuten, Andikokale eta Labaderogain modu erosoan lotuz, eta orduan iturria zubiaren tajamarraren gainera eraman zuten. Mende aldaketarekin erreka aldetik Arane pasealekua egin zuten, Andikokalen hasten dela.
Kalearen izena ez da ofiziala, eta galtzeko arriskuan dago.
Etxeak eta atariak
- Informazio zehatzagoa lortzeko, Errabal kalera jo zuzenean.
Zubitik begiratuta, eta ezkerretik hasita, hauek dira Andikokaleko etxeak, denak Errabal kalekoak:
- 22 zenbakia. Arraindegia edota Liberalekoa.
- 15 zenbakia. Armagingoa, Felipenekoa, Angelesenekoa eta Gilanekoa.
- 17 zenbakia. Aizgain, Ugonekoa eta Txarape.
- 18 zenbakia. Olaizolanekoa.
- 21 zenbakia. Garatenekoa.
- 26 zenbakia. Arabakoa.
- 24 zenbakia. Abarketerokoa eta Manuelenekoa.