«Soraluze - Krabelin-aitz ibilbidea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
(Orria sortu da. Edukia: Badira bi ibilbide Soraluzen geratu diren armagintzaren aztarnak erakusten dituenak. Biak zubi nagusitik irtetzen dira. Ibilbide hau Olearaino doa (900 bat metro), eta ...) |
No edit summary |
||
42. lerroa: | 42. lerroa: | ||
# ...200en bat metro gorago, Untzueta-gainekoa baserria inguratzen duten landak ditugu, ikusmira zoragarria eskaintzen dutenak. Bertatik Kortazar aldea ikus dezakegu. | # ...200en bat metro gorago, Untzueta-gainekoa baserria inguratzen duten landak ditugu, ikusmira zoragarria eskaintzen dutenak. Bertatik Kortazar aldea ikus dezakegu. | ||
# Untzueta-gainekoa baserritik 100 metrora beste bidegurutze bat dago eta ezkerrera joko dugu. | # Untzueta-gainekoa baserritik 100 metrora beste bidegurutze bat dago eta ezkerrera joko dugu. | ||
# Eta 100 metro ingurura berriro ere beste bidegurutze bat; eskuinera hartuko dugu | # Eta 100 metro ingurura berriro ere beste bidegurutze bat; eskuinera hartuko dugu. | ||
# Berehala argiunera helduko gara eta eskuinerantz Krabelin-aitzen gailurra ikusiko dugu; minutu gutxitan helduko gara bertara. | |||
Ostera honek Soraluze du abiaburu eta Krabelin-aitz tontorreraino eramango gaitu. Ia ibilaldi guztia zuhaiztietan barrena egingo da; beraz, gerizpe eder eta atsegina izango dugu. | |||
17:16, 10 maiatza 2019(e)ko berrikuspena
Badira bi ibilbide Soraluzen geratu diren armagintzaren aztarnak erakusten dituenak.
Biak zubi nagusitik irtetzen dira. Ibilbide hau Olearaino doa (900 bat metro), eta bestea Mutxaneko olara (1.900 bat metro).
Bi ibilbideak osagarriak dira, eta nahi bada batera egin daitezke.
Ibilbidea
Aurkezten dugun ibilbide honek Soraluzeko hegoaldean dagoen Krabelin-aitzeraino eramango gaitu:
- Soraluzetik Bergararako irteeran dagoen Errekalde kalearen bukaeratik abiatuko gara. Sahiesbidean sartu gabe eskuinera hartu eta etxe-blokeetatik ehun metrotara dagoen bidegurutzean...
- ...ezkerrera joko dugu. Bariantearen azpitik pasatuz, berorren altuera hartu eta igotzen hasiko gara.
- Hasieratik kilometro erdira, gutxi gora-behera, Salogoen-gainekoa baserri ondotik pasatuko gara eta ondoren pistari jarraituko diogu, sigi-saga batzuk eginez.
- Aurreko gunetik 500 metrora, bidegurutze batera ailegatu eta eskuineko bidea hartuko dugu.
- 300 metrora beste bidegurutze bat aurkrtuko dugu eta berriz ere eskuineko bidea hartuko dugu. Pista horretan gora jarraituko dugu.
- Kilometro erdi pasatxo egin ondoren, beste bidegurutze batean, ezkerreko bidea hartuko dugu.
- 500 metro aurrerago beste bidegurutze bat dugu. Eskuineko bidea hartu eta...
- ...200en bat metro gorago, Untzueta-gainekoa baserria inguratzen duten landak ditugu, ikusmira zoragarria eskaintzen dutenak. Bertatik Kortazar aldea ikus dezakegu.
- Untzueta-gainekoa baserritik 100 metrora beste bidegurutze bat dago eta ezkerrera joko dugu.
- Eta 100 metro ingurura berriro ere beste bidegurutze bat; eskuinera hartuko dugu.
- Berehala argiunera helduko gara eta eskuinerantz Krabelin-aitzen gailurra ikusiko dugu; minutu gutxitan helduko gara bertara.
Ostera honek Soraluze du abiaburu eta Krabelin-aitz tontorreraino eramango gaitu. Ia ibilaldi guztia zuhaiztietan barrena egingo da; beraz, gerizpe eder eta atsegina izango dugu.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)