«Soraluze XV mendean (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
43. lerroa: | 43. lerroa: | ||
Hiribilduak bi kale besterik ez zituen, bata luzea, hegoaldetik iparralderutz, eta laburra bestea, ekialdetik mendebaldera. Bi kale hauek hiribilduaren erdian gurutzatzatzen ziren, etxe multzoa lau bloketan banatzen. | Hiribilduak bi kale besterik ez zituen, bata luzea, hegoaldetik iparralderutz, eta laburra bestea, ekialdetik mendebaldera. Bi kale hauek hiribilduaren erdian gurutzatzatzen ziren, etxe multzoa lau bloketan banatzen. | ||
Kale luzeak bi izen zituen, [[Kalegoen (eu)|Kalegoen]] eta [[Kalebarren (eu)|Kalebarren]]. Kale laburraren goiko zatia gaur eguneko [[Udaletxeko | Kale luzeak bi izen zituen, [[Kalegoen (eu)|Kalegoen]] eta [[Kalebarren (eu)|Kalebarren]]. Kale laburraren goiko zatia gaur eguneko [[Udaletxeko aldapa (eu)|Udaletxeko aldapari]] zegokion, eta behekoa [[Abadetxea (eu)|Abadetxe]] ondoko aldapari, ibaira jeisten dena. | ||
Orduko eliza, Soraluzeko monastegia alegia, lauki honetatik kanpo geratzen zen. Aurrean espazio pibliko zabala zuen, oso aldapatsua. | Orduko eliza, Soraluzeko monastegia alegia, lauki honetatik kanpo geratzen zen. Aurrean espazio pibliko zabala zuen, oso aldapatsua. | ||
52. lerroa: | 52. lerroa: | ||
==XV mendeko handitzeak== | ==XV mendeko handitzeak== | ||
Hiribildua sortu eta aurki txikia geratu zen. | |||
Bi motako jedapen izan zitun. Alde batetik, harresien inguruan Kalebarren gainetik [[Etxaburueta kalea (eu)|Etxaburueta]] kalea sortu zen, eta Kalegoeneko atearen kanpoaldean etxeak eraiki ziren (Santa Ana 9eta 13). | |||
Bestetik, arrabalak sortu ziren. Kalegoenetik Osintxurutz Irusagarreta auzoa sortu zen, izen bereko etxearen inguruan. Ibaiaren bestekaldean bi auzo berri eraiki ziren, Errabal izenekoa bat eta Arane auzoa, gaur eguneko Baltegietan | |||
Igereta presa | Igereta presa |
22:19, 26 urria 2018(e)ko berrikuspena
Soraluze-Plazentzia XV. mendean | |
---|---|
Egilea | Javier Elorza & |
Urtea | 2018 |
Hiria | Soraluze |
Tamaina |
Mapa zertan den
1.343 urtean Soraluze eta Herlaibiako biztanleek Plazentzia izeneko hiribildua sortu zuten, Alfonso XI erregeak emandako hiri gutuna erabiliz.
Hiribilduaren 675. urteurrenean, Soraluzeko Udalak Javier Elorzak prestatutako mapa hau argitaratu zuen.
Mapa sortzeko Javier Elorzak agiri zaharretan agertzen diren azalpenak (sorrera, ordenantzak...) zein etxe-izenak erabili zituen.
1.343 urte aurrekoak
Gainontzeko herri eta hiriek moduan, Soraluze sortzerakoan bertako inguru naturala zein ordurako gizakiak egindakoak erabakigarri izan ziren: ibai eta errekak, bideak, existitzen ziren eraikinak...
Ibai eta errekak
Hiribildu berria Ibaizabal[1] ibaiaren eskumako ertzean sortu zuten, ibaia pasatzeko ibi baten ondoan hain zuzen.
Hasierako hiribilduaren mugak bi errekek finkatu zituzten: ZZZ hegoaldetik eta BBB iparraldetik.
Erregebide eta bideak
Hiribildua sortu zenean, hainbat bide nagusi biltzen ziren ibiaren inguruan.
Erregebide nagusia Gaztelatik itxasora zihoan. Bergaratik Ibaizabalen ezkerretik zetorren, Soraluze pareko ibira heltzerakoan bestekaldera pasatzen zen (aurretik ibitik, XV mendean zegoen zubitik) eta handik San Roketik gora Elgoibar eta Debaruntz.
Bazegoen adar bat Eibarra zihoana: ibia zeharkatu beharrean aurrera egiten zuen eta, Iruretik barrena, Eibarraino heltzen zen. Bigarren adarrak, berriz, ibia pasa eta mendian gora egiten zuen, Pagobedeinkaturaino, eta handik Azkoitira jeisten zen.
Honetaz gain hainbat herribide agertzen dira mapan: Osirantzurakoa[2], Erlaegirakoa, Ernizketarakoa eta Altunerakoa. Arregiako estrata ere agertzen da, Arregigoikoatik herrikaskora zihoana.
Eraikinak
Hiri-gutunak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak aipatzen ditu. Beraz, bi inguru horietan etxeak bazirela ondoriozta daiteke.
Horietaz gain baziren bi eraikin garrantzitsuak, mapan agertzen direnak: Soraluzeko monastegia (1.267 urtean aipatzen dena, gaur eguneko parrokia dagoen tokian zegoen) eta Arregitorrea (Erdiaroko eraikina oraindik, Andrés Ibáñez de Irurek XVI mendean jauregia bihurtu zuen).
1.343 urteko hiribildua
Kaleak
Hiribilduak bi kale besterik ez zituen, bata luzea, hegoaldetik iparralderutz, eta laburra bestea, ekialdetik mendebaldera. Bi kale hauek hiribilduaren erdian gurutzatzatzen ziren, etxe multzoa lau bloketan banatzen.
Kale luzeak bi izen zituen, Kalegoen eta Kalebarren. Kale laburraren goiko zatia gaur eguneko Udaletxeko aldapari zegokion, eta behekoa Abadetxe ondoko aldapari, ibaira jeisten dena.
Orduko eliza, Soraluzeko monastegia alegia, lauki honetatik kanpo geratzen zen. Aurrean espazio pibliko zabala zuen, oso aldapatsua.
Ateak
Hiru ate zeuden: Kalegoenekoa (Ormaetxea jauregiaren parean), Kalebarrenekoa (Kalebarren 7/9 zenbakien artean) eta eta zubikoa, ibaiaren gainean.
XV mendeko handitzeak
Hiribildua sortu eta aurki txikia geratu zen.
Bi motako jedapen izan zitun. Alde batetik, harresien inguruan Kalebarren gainetik Etxaburueta kalea sortu zen, eta Kalegoeneko atearen kanpoaldean etxeak eraiki ziren (Santa Ana 9eta 13).
Bestetik, arrabalak sortu ziren. Kalegoenetik Osintxurutz Irusagarreta auzoa sortu zen, izen bereko etxearen inguruan. Ibaiaren bestekaldean bi auzo berri eraiki ziren, Errabal izenekoa bat eta Arane auzoa, gaur eguneko Baltegietan
Igereta presa
Etxeak
Herri barruan:
Santa Ana aldera
Azkoitia aldera
Gabolats aldera
Errabalean
Baltegieta
Arana auzoa
Eta gainera...
Ortuak
Andikokalekoak alde honetan
Bitxikeriak
Zubia zig zag Sutegiak kanpoan
Erreferentziak
Liburua ekartzeko Liburutegi digitalera joan.