«Ohiko armagintzaren gainbehera (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

Sorapediatik
No edit summary
No edit summary
48. lerroa: 48. lerroa:

Gero eta eskaera gutxiago zegoenez, Soraluzen ere 1859 urtean lantegi txikiek arma desberdinak egiteko baimena eskatu zuten.
Gero eta eskaera gutxiago zegoenez, Soraluzen ere 1859 urtean lantegi txikiek arma desberdinak egiteko baimena eskatu zuten.

<gallery>
<gallery>
Pistola._Zalditeriarentzat_Soraluzen_egindakoa_(Armagintza_museoa_1815).jpg | Zalditeriarentzako pistola
(Armagintza museoa 1846)
Tercerola._Soraluzen_egindakoa_(Armagintza_museoa_1846).jpg | Pistoidun terzerola
(Armagintza museoa 1846)
Eskopeta_01_(Astiazarán_1852).jpg | Pistoidun eskopeta
(Astiazarán 1852)
Eskopeta_01_(Astiazarán_1852).jpg | Pistoidun eskopeta
(Astiazarán 1852)
Pistola_01_(Astiazarán_1857).png  | Txispa giltzadun pistola
(Eibarko Armagintza Museoa 1857)
Pistola_01_(Astiazarán_1857).png  | Txispa giltzadun pistola
(Armagintza Museoa 1857)
Pistola_02_(Astiazarán_1857).jpg  | Txispa giltzadun pistola
(Astiazarán 1857)
Pistola_02_(Astiazarán_1857).jpg  | Txispa giltzadun pistola
(Astiazarán 1857)
</gallery>
</gallery>

23:49, 19 otsaila 2018(e)ko berrikuspena

Soraluzeko armagintzaren historiaren barruan, sarrera honetan sistema gremialaren gainbehera jasotzen da, La Euscalduna lantegiaren ingurukoa hain zuzen (1793-1865)

Hiru mendeetan, Soraluzeko armagintza bi ildoen arabera antolatuta zegoen. Alde batetik, Erret Lantegien sistema: Espainiko itsas-armadak eskaerak egiten zizkien Erret Langeiei, eta hauek eskaerak banatzen zituzten inguruko lantegi txikien artean. Bigarrena, armagileen antolakuntza gremio itxietan: kañoigileak, kaxagileak, giltzagileak (edo txiapagileak) eta aparejeroak.

Modu honetan, Erret Lantegiak Soraluzen egonda, Soraluzekoek eskaerak bermatu zituzten. Eta gremioei esker konkurrentzia kontrolatzen zuten.

XVIII mende bukaeran sistemak azken urre aroa bizi bazuen ere, orduko gerrek eta teknologia berriek sistema guztia hankaz gora jarri zuten, 1.865 urtean desagertu zen arte.

Bigarren erregetxea

Orduko Erregetxea (Erret Lantegiak) oso egoera kaskarrean zegoenez, 1785 urtean Miguel Ángel de Jauregui arkitektoak Erregetxe berri bateko proiektua aurkeztu zuen. Diru faltaz, ez zen egin.

Urte hartan ere aldaketa izan zen kudeaketan: XVIII mendean Real Compañía Guipuzcoana de Caracas-ek Soraluzeko Erret Lantegiak kudeatzen bazituen ere, 1.785 urtean Real Compañía de Filipinas-ek ordeztu zuen.

Frantziako Konbentzio gerra

1789 Frantziako Iraultza hasi bazen ere, 1792 urtean Konbentzioak boterea hartu, erregea kendu eta errepublika bilakatu. 1793ean erregea gillotinatu zutenean, Espainiak gerra deklaratu zion Frantziari, Konbentzio gerra hain zuzen (1793-1795).

Aurreko hilabeteetan Espainiak aurrea hartu bazuen ere, 1794 urtean gauzak okertzen joan ziren, eta Frantziako gudarostea Kataluña alde batetik eta Euskal Herria bestetik okupatu zituzten, Miranda de Ebroraino hain zuzen.

Armagintza frantsesen eskutan ez lagatzearren, Espainiako Gobernuak armagileen ihesaldia antolatu zuen, Asturiaseko Trubia eta Oviedora hain zuzen. Lekualdatze honek Asturiaseko armagintzari hasiera eman zion.

Gerra bukatuta 1795ean, egoera tamalgarria zen: tailerrak deseginda, armagile asko hilda edo zaurituta, alde egindako armagileek egindako konkurrentzia, Real Compañía de Filipinas desagertuta... Eta gainera, Gobernua ez zegoen lasai lantegia mugatik hain gertu egonagatik.

Erregetxe berria eta azken urre aroa

Hala ere, hamar urte geroago sistema inoiz baino hobeto zegoen, bere goia jo zuelako: urteko 30.000 fusil ekoizten ziren, gehi beste mota askotako armak (pistolak, arma zuriak...).

Orduan beste proiektua prestatzeko eskatu zioten Miguel Ángel de Jauregui arkitektoari, eta eraikitzen hasi: Erregetxea. Lanak bost urte iraun zuten, 1804 urtetik 1809 urtera, hain zuzen. Lanak herriak ordaindu zituen, gero Estatuari uzteko, modu honetan Erret Lantegiak Soraluzen mantentzeko.

Espainiako Independentzia gerra

Apirilerako Frantziako gudarosteak Soraluzen zegoen, Donostiara eraman zituzten 15.000 fusil eta[1].

Erregetxe berria bukatu zenean (1809) orduko gobernuaren eskutan jarri zuten, Jose I Napoleonen gobernua hain zuzen[2].

Gerra bukatuta, ondorioak aurreko gerrarenak (Frantziako Konbentzio gerra) berberak izan ziren, baina askoz larriagoak: armagileen ihesaldia (Zaragoza, Valencia, Sevilla...), tailerrak deseginda, armagile asko hilda edo zaurituta...

Lehen karlistada eta ostekoak

Hurrengo urteak ez ziren onak izan: Independentzia gerra ostean, Espainia lur jota geratu zen, eta ez zegoen diru handirik armetan gastatzeko. Eta egotekotan, konkurrentzia handiago zegoen, Asturiaskoa kasu.

1835 urtean, lehen karlistadan, Erret Lantegiak Bilbora eramateko saiakera izan zen, karlisten eskuetatik libratzeko; baina ez zuen arrakastarik izan.

XIX mendean zehar Soraluzeko Erret Lantegia gero eta makalago ibili zen, Espainiako armadak Oviedoko lantegia lehenesten zuelako. Ezin da ahaztu azken hau Estatuarena zela eta, berriagoa izanik, baliabide hobeak zituela; esateko, kainoiak zulatzeko ez zituen barrenatzen, mekanizatzen baizik.

(handitzeko, sakatu gainean)Aldi berean Eibarren lantegi batzuk bere kasa hasi ziren, gremioen sistematik at, modu honetan koste txikiagoekin. Hasieran Soraluzeko Erret Lantegiarentzat lan egiten bazuten ere, aurki sare komertzial propioak antolatu zituzten, Espainiako armadarengatik eskaerak lortuz zuzenean. Gainera, ehiza eskopetak eta pistolak egiten hasi ziren[3].

Gero eta eskaera gutxiago zegoenez, Soraluzen ere 1859 urtean lantegi txikiek arma desberdinak egiteko baimena eskatu zuten.

Sistemaren bukaera formala

1860 urteko ekainak 2an Erret Agindu batek suzko armen merkatua liberalizatu zuen, eta orduan Soraluzeko Erret Lantegia Banco de Pruebas izatera pasa zen.

Hala ere, egoera berria ez zen asko iraun. 1865 urtean Soraluzeko armagintzaren bi zutabeak desegin zituzten. Urtarrilak 13ko Erret Agindu batek gremioen sistema bertan behera utzi zuen. Bi hilabere gehiago, martxoak 8ko beste Erret Agindu batek Erret Lantegien ohiko funtzionamenduarekin bukatu zuen.

Ordutik aurrera, armagintza modu modernoagoan antolatu zen, elkarte kapitalisten bidez.

Erreferentziak

1. Correspondance de Napoleon I. Paris 1958
2. Ia ehun urte geroago Espainiako Estatua saiatu zen Erregetxe doan eskuratzen, Jose Napoleonen gobernua jatorrizkoa ez zelakoan.
3. Pistoi pistola txikia ziren, tiro batekoak edo bikoak, arropan izkutuan eramateko modukoak.