«Ohiko armagintzaren gainbehera (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    19. lerroa: 19. lerroa:
    Aurreko hilabeteetan Espainiak aurrea hartu bazuen ere, 1794 urtean gauzak okertzen joan ziren, eta Frantziako gudarostea Kataluña alde batetik eta Euskal Herria bestetik okupatu zituzten, Miranda de Ebroraino hain zuzen.

    Armagintza frantsesen eskutan ez lagatzearren, Espainiako Gobernuak armagileen ''ihesaldia'' antolatu zuen, Asturiaseko Trubiara hain zuzen. lekualdatze honek Asturiaseko armagintzari hasiera eman zion.
    Armagintza frantsesen eskutan ez lagatzearren, Espainiako Gobernuak armagileen ''ihesaldia'' antolatu zuen, Asturiaseko Trubia eta Oviedora hain zuzen. Lekualdatze honek Asturiaseko armagintzari hasiera eman zion.

    Gerra bukatuta 1795ean, egoera tamalgarria zen: tailerrak deseginda, armagile asko hilda edo zaurituta, alde egindako armagileek egindako konkurrentzia, ''Real Compañía de Filipinas'' desagertuta... Eta gainera, Gobernua ez zegoen lasai lantegia mugatik hain gertu egonagatik.

    25. lerroa: 25. lerroa:

    ==''Beltxargaren kantua''==
    ==''Beltxargaren kantua''==
    Hala ere, hamar urte geroago sistema inoiz baino hobeto zegoen, bere goia jo zuelako: urteko 30.000 fusil ekoizten ziren, gehi beste mota askotako armak (pistolak, arma zuriak...).

    XVIII mende bukaeran eta XIX mende hasieran goia jo zuen sistemak: urteko 30.000 fusil, [[Erregetxea (eu)|Erregetxe]] berriaren eraikuntza... Baina goiarekin batera gainbehera hasi zen.
    Orduan beste proiektua prestatzeko eskatu zioten Miguel Ángel de Jauregui arkitektoari, eta eraikitzen hasi: [[Erregetxea (eu)|Erregetxea]]. Lanak bost urte iraun zuten, 1804 urtetik 1809 urtera, hain zuzen. Lanak herriak ordaindu zituen, gero Estatuari uzteko, modu honetan ''Erret Lantegiak'' Soraluzen mantentzeko.
     
    ==Espainiako Independentzia gerra==
    Apirilerako Frantziako gudarosteak Soraluzen zegoen, Donostiara eraman zituzten 15.000 fusil eta<ref>[[Correspondance de Napoleon I (eu)|Correspondance de Napoleon I]]. Paris 1958</ref>.
     
    Erregetxe berria bukatu zenean (1809) orduko gobernuaren eskutan jarri zuten, Jose I Napoleonen gobernua hain zuzen<ref>Ia ehun urte geroago Espainiako Estatua saiatu zen Erregetxe ''doan'' eskuratzen, Jose Napoleonen gobernua ''jatorrizkoa'' ez zelakoan.</ref>.
     
    Gerra bukatuta, ondorioak aurreko gerrarenak (Frantziako Konbentzio gerra) berberak izan ziren, baina askoz larriagoak: armagileen ''ihesaldia'' (Zaragoza, Valencia, Sevilla...), tailerrak deseginda, armagile asko hilda edo zaurituta...

    ==Erregetxe berria==
    Baina garai hartako gerrek sistema kilikolo laga zuten. Izan ere, Frantziako Konbentzio gerrak (1793-1795), Espainiako Independentzia gerrak (1808-1814) eta lehen karlistadak (1833-1840) oso ondorio txarrak izan zituzten: tailerrak deseginda, armagile asko hilada edo zaurituta, hainbat armagilen emigrazioa, kanpoko lantegiak zabaldu...

    ==Lehen karlistada==
    ==Lehen karlistada==
    Hurrengo urteak ez ziren onak izan: Independentzia gerra ostean, Espainia lur jota geratu zen, eta ez zegoen diru handirik armetan gastatzeko. Eta egotekotan, konkurrentzia handiago zegoen, Asturiaskoa kasu.

    1835 urtean, lehen karlistadan, ''Erret Lantegiak'' Bilbora eramateko saiakera izan zen, karlisten eskuetatik libratzeko; baina ez zuen arrakastarik izan.

    ==Deseuztapenak: gremioena, Lantegi Nazionalena==
    Eskaera gutxi zegoenez, 1859 urtean lantegi txikiek arma desberdinak egiteko baimena eskatu zuten. Eibarren ere, ehiza eskopatak eta pistolak egiten hasi ziren, eta sare komertzial propioak antolatzen.
    Eta Espainiako itsas-armadaren eskaerak gero eta txikiagoak ziren, eta irregularrak. Azkenean, 1865 urtean gremioen sistema legez desegin zuten.

    ==''La Euscalduna'' enpresa eta lantegia==
    ==Sistemaren bukaera formala==
    Sistema gremialaren bukaerak ez zuen inor gutxi sorpresaz harrapatu. Eibarren, esate baterako, aspalditik hasi ziren tailer batzuk produktu berriak lantzen (ehiza eskopetak, pistolak) eta sare komertzial propioak antolatzen.
    1865 urtean Soraluzeko armagintzaren bi zutabeak desegin zituzten. Urtarrilak 13ko Erret Agindu batek gremioen sistema bertan behera utzi zuen. Bi hilabere gehiago, martxoak 8ko beste Erret Agindu batek Erret Lantegien ohiko funtzionamenduarekin bukatu zuen.

    Soraluzen José Ignacio de Ibarra e Iribecampos jauna izan zen aintzindari. Armagile ospetsu eta indartsua izateaz gain, herriko alkatea ere bazen.
    Ordutik aurrera, armagintza modu modernoagoan antolatu zen, [[Zuazubizcar, Isla y Cía S.A. (eu)|elkarte kapitalisten]] bidez.
     
    Orduan hasi zen Viclers garaia.

    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==

    [[Kategoria: Armagintza]]
    [[Kategoria: Armagintza]]

    21:20, 7 urtarrila 2018(e)ko berrikuspena

    Soraluzeko armagintzaren historiaren barruan, sarrera honetan sistema gremialaren gainbehera jasotzen da, La Euscalduna lantegiaren ingurukoa hain zuzen (1793-1865)

    Hiru mendeetan, Soraluzeko armagintza bi ildoen arabera antolatuta zegoen. Alde batetik, Erret Lantegien sistema: Espainiko itsas-armadak eskaerak egiten zizkien Erret Langeiei, eta hauek eskaerak banatzen zituzten inguruko lantegi txikien artean. Bigarrena, armagileen antolakuntza gremio itxietan: kañoigileak, kaxagileak, giltzagileak (edo txiapagileak) eta aparejeroak.

    Modu honetan, Erret Lantegiak Soraluzen egonda, Soraluzekoek eskaerak bermatu zituzten. Eta gremioei esker konkurrentzia kontrolatzen zuten.

    Baina XVIII mende bukaeran sistema guztia hankaz gora jarri zen, desagertu arte.

    Bigarren erregetxea

    Orduko Erregetxea (Erret Lantegiak) oso egoera kaskarrean zegoenez, 1785 urtean Miguel Ángel de Jauregui arkitektoak Erregetxe berri bateko proiektua aurkeztu zuen. Diru faltaz, ez zen egin.

    Urte hartan ere aldaketa izan zen kudeaketan: XVIII mendean Real Compañía Guipuzcoana de Caracas-ek Soraluzeko Erret Lantegiak kudeatzen bazituen ere, urte hartan Real Compañía de Filipinas-ek ordeztu zuen.

    Frantziako Konbentzio gerra

    1789 Frantziako Iraultza hasi bazen ere, 1792 urtean Konbentzioak boterea hartu, erregea kendu eta errepublika bilakatu. 1793ean erregea gillotinatu zutenean, Espainiak gerra deklaratu zion Frantziari, Konbentzio gerra hain zuzen (1793-1795).

    Aurreko hilabeteetan Espainiak aurrea hartu bazuen ere, 1794 urtean gauzak okertzen joan ziren, eta Frantziako gudarostea Kataluña alde batetik eta Euskal Herria bestetik okupatu zituzten, Miranda de Ebroraino hain zuzen.

    Armagintza frantsesen eskutan ez lagatzearren, Espainiako Gobernuak armagileen ihesaldia antolatu zuen, Asturiaseko Trubia eta Oviedora hain zuzen. Lekualdatze honek Asturiaseko armagintzari hasiera eman zion.

    Gerra bukatuta 1795ean, egoera tamalgarria zen: tailerrak deseginda, armagile asko hilda edo zaurituta, alde egindako armagileek egindako konkurrentzia, Real Compañía de Filipinas desagertuta... Eta gainera, Gobernua ez zegoen lasai lantegia mugatik hain gertu egonagatik.

    Beltxargaren kantua

    Hala ere, hamar urte geroago sistema inoiz baino hobeto zegoen, bere goia jo zuelako: urteko 30.000 fusil ekoizten ziren, gehi beste mota askotako armak (pistolak, arma zuriak...).

    Orduan beste proiektua prestatzeko eskatu zioten Miguel Ángel de Jauregui arkitektoari, eta eraikitzen hasi: Erregetxea. Lanak bost urte iraun zuten, 1804 urtetik 1809 urtera, hain zuzen. Lanak herriak ordaindu zituen, gero Estatuari uzteko, modu honetan Erret Lantegiak Soraluzen mantentzeko.

    Espainiako Independentzia gerra

    Apirilerako Frantziako gudarosteak Soraluzen zegoen, Donostiara eraman zituzten 15.000 fusil eta[1].

    Erregetxe berria bukatu zenean (1809) orduko gobernuaren eskutan jarri zuten, Jose I Napoleonen gobernua hain zuzen[2].

    Gerra bukatuta, ondorioak aurreko gerrarenak (Frantziako Konbentzio gerra) berberak izan ziren, baina askoz larriagoak: armagileen ihesaldia (Zaragoza, Valencia, Sevilla...), tailerrak deseginda, armagile asko hilda edo zaurituta...

    Lehen karlistada

    Hurrengo urteak ez ziren onak izan: Independentzia gerra ostean, Espainia lur jota geratu zen, eta ez zegoen diru handirik armetan gastatzeko. Eta egotekotan, konkurrentzia handiago zegoen, Asturiaskoa kasu.

    1835 urtean, lehen karlistadan, Erret Lantegiak Bilbora eramateko saiakera izan zen, karlisten eskuetatik libratzeko; baina ez zuen arrakastarik izan.

    Eskaera gutxi zegoenez, 1859 urtean lantegi txikiek arma desberdinak egiteko baimena eskatu zuten. Eibarren ere, ehiza eskopatak eta pistolak egiten hasi ziren, eta sare komertzial propioak antolatzen.

    Sistemaren bukaera formala

    1865 urtean Soraluzeko armagintzaren bi zutabeak desegin zituzten. Urtarrilak 13ko Erret Agindu batek gremioen sistema bertan behera utzi zuen. Bi hilabere gehiago, martxoak 8ko beste Erret Agindu batek Erret Lantegien ohiko funtzionamenduarekin bukatu zuen.

    Ordutik aurrera, armagintza modu modernoagoan antolatu zen, elkarte kapitalisten bidez.

    Erreferentziak

    1. Correspondance de Napoleon I. Paris 1958
    2. Ia ehun urte geroago Espainiako Estatua saiatu zen Erregetxe doan eskuratzen, Jose Napoleonen gobernua jatorrizkoa ez zelakoan.