«Soraluzeko musikariak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    8. lerroa: 8. lerroa:


    ==Don Poli==
    ==Don Poli==
    1883an jaio zan [[Policarpo Larrañaga (eu)|Polikarpo Larrañaga Aranguren]], apaiza.
    1883an jaio zan [[Policarpo Larrañaga (eu)|Polikarpo Larrañaga Aranguren]], apaiz soraluzetarra.


    Berak egin zeban [[Ezoziko Ama (eu)|''Ezoziko Amaren Ereserkia'']], baita ''Mendiko Eguna'' zarzuela eta ''Amets Larria'' opera. Zoritxarrez, gerra aurretik egin zittuan bi obra horien dokumentuak ezin izan dira topatu.
    Berak egin zeban [[Ezoziko Ama (eu)|''Ezoziko Amaren Ereserkia'']], baita ''Mendiko Eguna'' zarzuela eta ''Amets Larria'' opera. Zoritxarrez, gerra aurretik egin zittuan bi obra horien dokumentuak ezin izan dira topatu.

    16:42, 2 ekaina 2017(e)ko berrikuspena

    Aintzinakoak

    Plazentziako musika tradizioarekin arkeologia lanak egiten hasiz gero, Lamoteren grabatuan topatuko dogu lehenengo aztarna (1756). Grabatuan ageri dira dantzari eta txistulariak, udaletxe aurrean, Labaderogainen, soka-dantza egiten. Grabatua Jose Joaquin Zameza Elexaldek egin zeban, Zamezanekua etxean bizi izan zanak (gaur Txergorina esaten jakon lekuan). Ramiro Larrañagak kontatzen dabenez, bere anaia Jose Millan, Plazentzian bizi izandakoa zan haurtzaroan, Kapillako Maisua izatera heldu zan Antequerako Kolegiatan, eta badaukaz hogeiren bat obra, danak ahotsendako egindakuak, eta gehienak instrumentuz lagundu beharrekoak.

    Urte batzuk geroago, ondorengo aipamena jasotzen dau 1793ko udalbatzarraren akta batek: memorial presentado por Lucas Antonio de Maiza musico tamboritero[1].

    Eta 1817 urtean Manuel Tapia militarrak, Soraluzeko Erret Arma Lantegian atezain zegoela, Canción al Rey y a la Reyna sortu zuen.


    Don Poli

    1883an jaio zan Polikarpo Larrañaga Aranguren, apaiz soraluzetarra.

    Berak egin zeban Ezoziko Amaren Ereserkia, baita Mendiko Eguna zarzuela eta Amets Larria opera. Zoritxarrez, gerra aurretik egin zittuan bi obra horien dokumentuak ezin izan dira topatu.


    Herri kantutegiak

    Aita Donostiak Polikarpo Larrañagarengandik jaso zittuan bere kantutegian jasotako bi kanta: Bi eta iru bider eta Or goyan etxia izena daroien gabon-kantak, Plazentzian jasotakoak. Horiekin batera, Fermina Tremeñok beste bi hauek ere jaso zittuan: Iru errege datoz eta Peru ekarzazu.

    Dena den, ez da hori izan Plazentziatik euskal kantutegiari egin jakon ekarpen bakarra. R.M. Azkuek ere edan zeban Plazentziako iturritik. Bere kantutegian ondorengo kantuak jaso zittuan: Zeruko Erregiña Andres Ezenarro Urzelairengandik; eta Jesus yaio zan, Nik baditut iru makur (tatxa) eta Asko lagunengandik, Isabel Kerejetarengandik (Andresen ama).


    Beste musikariak

    Andres Urzelai da Gerra Zibila baino lehen herrian egitten ziran Aratosteetako konpartsetako kantuen egilea: Lisiberan, Pintoriena, Arraunlariak, Sorgiñak, Sudango Sultana, Zapatariak, Aratoste ontako, eta abar. Guztiak, Eustaki Maiztegi Txiketek txukun-txukun transkribatu zittuanak.

    Hortaz, argi dago Plazentzian beti egon dala musika, eta beti egon dirala musikoak. Herri-kantuak hala gogorarazten dosku:

    Elorrixo ta Txitia,
    Amable ta Aixia,
    Motxa ta konpañia,
    Plazentziako bandia.


    Erreferentziak

    1. Jon Basauri.