«Ezozia bailara (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    53. lerroa: 53. lerroa:
    ==Bailarako mapa==
    ==Bailarako mapa==
    {{#display_map:
    {{#display_map:
       43.182607, -2.420516~[[Ezoziako santutegia (eu)        | Ezoziako santutegia]];
       43.182607, -2.420516~[[Ezoziako santutegia (eu)        | Ezoziako santutegia]]~~Blue_marker.png;
       43.186303, -2.425116~[[San Roke ermita (eu)            | San Roke ermita]];
       43.186303, -2.425116~[[San Roke ermita (eu)            | San Roke ermita]]~~Blue_marker.png;
       43.193900, -2.434800~[[Agiña baserria (eu)              | Agiña]];
       43.193900, -2.434800~[[Agiña baserria (eu)              | Agiña]];
       43.183700, -2.419900~[[Aldasoro baserria (eu)          | Aldasoro]];
       43.183700, -2.419900~[[Aldasoro baserria (eu)          | Aldasoro]];

    23:11, 3 apirila 2017(e)ko berrikuspena

    Ezozia auzoa goitik ikusita (Kontrargi 2002)

    Geografia [1]

    Ezozia auzoa Kortazar mendiaren (Karakate) hegoaldeko magal zabalean kokatua dago eta eremu aldapatsu eta harritsua du bere hedadurarik gehienean. Hala ere, badira lur patxadatxuak dituzten baserriak ere, Muneta, Arritxa, Irigoin, Ezozia eta Mendiola esate baterako. Pinudiez gain, bertako zuhaitz mota ugari ikus daiteke Ezozia bailarako basoetan: pagoak, gaztainak… eta otez eta larrez jantzitako eremu ugari ere bai zoritxarrez.

    Mendebaldetik eta iparraldetik Elgoibarko lurrekin egiten du muga Ezoziak, Agiña baserrian eta Munetako Haitzetan hurrenez hurren. Puntu honetan Soraluzeko mendigain ederra hasten da; bertatik Eibar, Elgoibar, Soraluze eta Bergarako herriak ikusten dira gertuan, eta aurre aurrean itsaso zabala ere. Gainera, mendigaineko ibilbidean zehar sakabanaturik dauden monumentu megalitiko ugariek oso erakargarri egiten dute leku hau.

    Ekialdetik berriz, San Andres bailararekin Kirueta baserriaren lurretan eta hegoaldetik Deba ibaiarekin, Artia, Iribe eta Mendiola baserrien inguruan.

    Auzoa komunikatzen duen errepidea kaxkar xamarra da baina hormigoizko bide estua auzoko baserri guztietara iristen da sugetzarra bailitzan, ingurunean eragin txikiena eginaz. Ez da gauza bera gertatzen Eibar-Gasteiz autopistarekin, zeinak Ezozi auzoaren hego-mendebaldeko lur malkartsuak guztiz desitxuratu bait dituen bere eraikitze lanetan.


    Atseden leku berria

    Eibar-Gasteiz autopistako zulaketa lan handietan ateratako harri eta lurrekin eraiki zen Ezoziako atsedenlekua. Ezoziako beheko plazaren atzekaldeko errekazuloa bete eta jolastokia, aparkalekua eta bolatoki berri berria egin ziren. Ezoziako santutegia eta Ezozia baserriak inguratzen duten plaza bere horretan utzi da, zuhaitz handien gerizpe eta inguruko harmaila ederrarekin.

    Plaza, atsedenlekua eta santutegi ingurua dira auzoko leku erreferentzialak, besteak beste, bertan daudelako auzoko jatetxea, Armendia; bertan euskal sukaldaritza tradizionaleko jaki goxoenekin egiten dute lan. Ezozia jatetxea, aldiz, itxita dago 2000. urtetik aurrera.


    Ezoziako Futbol Zelaia

    1.981.eko abenduaren 8an inauguratu zen Ezoziako Futbol zelaia. Futbolzaleen gozamenerako Soraluzeko Udalak Ezozian futbol zelaia eraikitzeko erabakia hartu zuen. Erreka estali eta lur pila handia bota ostean, 95 x 49 metroko zelaia egin zen 30 miloi pezetako gastuarekin. 1.983eko uholdeetan errekak azpiko lurrak eraman zituen eta izugarrizko zuloa egin zuen. Gero berriz konpondu zen zelaia eta gaur egun ere bertan jokatzen dute Soraluze Futbol Taldeko jokalariek.


    Mendiola industrialdea

    1.975eko urtarrilean, poligonoko zubiaren eraikuntzarekin hasi ziren Mendiola baserriaren azpitik zijoan trenbidea eta Deba ibaiaren bitartean industrialdea eraikitzeko lanak. Mendiola, Iribe eta Arteaga baserriko lurretan eraiki zen industrialde osoa. Soraluzen zegoen industriarako lur eskasiak eragin zuen hain eremu gaiztoan industrialdea eraikitzeko proiektua garatzea.

    Kilometro inguruko luzeerarekin eta 28.000 metro karratu inguruko azalera du, eta lehenengo lantegia Estampaciones Laga S.A.rena izan zen, 1.985. urtean. Hurrengo urteetan 10 enpresa baino gehiagok ezarri zituzten euren lantokiak bertan, industrialdea betez.

    Ezozia auzoa (J.C. Astiazarán 1979)


    Jaiak

    Lehenago izugarrizko jendetza batzen zen Ezoziko jaietan, harrijasotze, bertsolari, ahari joku eta abar egiten ziren. Azken urteotan, indar asko galdu dute jaiek, batez ere, auzoan jende gutxiago bizi delako eta inguruko herrietan ere jaiak izaten direlako.

    Orain urte gutxirarte, abuztuaren azken asteburuan egiten ziren jaiak Ezozin baina auzotarrek jai eguna aldatu eta ekainaren bigarren asteburura aldatzea erabaki zuten, jendea erakarri eta behar bezelako jaiak egiteko garai aproposagoa zelakoan.

    Gaur egun ostiraleko musika kontzertuarekin hasi eta igandean mendizaleen finalista egunarekin bat eginez amaitzen diren hiru eguneko jaiak antolatzen dituzte. Tartean bola txapelketa, herri afaria, bertsolari eta herri kirolak ere izaten dira.


    Bitxikeriak [2]

    Ezoziako Andramaria
    (Arantza Cuesta Ezeiza)

    Ezoziako Santutegiaren kondaira

    Ezoziko ermita haitz malkartsu baten gainean dago eraikia, horma altu eta sendoak ditu eta harri losez eta galtzadaz egindako elizaurre eder bat dauka. Ermitak, Espillako dorretxearekin (Soraluzeko lehenengo baserria dela esaten da) eta berriztutako Ezozi eta Armendiko baserriekin batera etxe multzo bat osatzen du, Ezozi auzoko erdigune edo auzotarren bilgune moduan izendatu genezakeena. Ermitaren inguruko erreferentziarik zaharrena XVI. mendea baino lehenagokoa da.

    Bada, gaurko egunotararte belaunaldiz belaunaldi transmititu den Ezoziko ermitaren inguruko kondaira ezagun bat. Kontatzen denez, hasiera baten, ermita eraikitzeko lanak Arrieta izeneko goragoko lursail baten hasi omen ziren (gaur egun ermita dagoen baino goragoko lur sail baten). Asmo horrekin, ermita bertan eraikitzeko beharrezko ziren harriak batu omen zituzten leku horretara.

    Hara non, inork ezer somatu gabe, gauetik goizera harriak Ezozi baserriaren ondoko haitzetara aldatuta azaltzen omen ziren. Gertatzen zena ezin sinistuta, Irigoien baserriko andreak bere begiz ikusi nahi izan zuen lan hauen egilea zein zen eta gau batez zelatan gelditu zen.

    Zelatan zela, bapatean argi zuri bat inguruan zuela Amabirjiña bera ikusi omen zuen idi eta gurdiarekin harriak Ezozi baserrirantz garraiatzen. Irigoieneko andreak baina, Amabirjinak begiratu zionean begi bat galdu zuen bere jakinmin eta ausardiagatik.

    Ezoziko Amabirjina, kristautasun garaietan oso maitatua izan da Soraluzen, Gipuzkoa osoan eta Bizkaiko leku batzuetan. Garai batean, jendea tropelka etortzen omen zen santua ikusi eta berari errezu egitera. Duela gutxi, konponketa eta eraberritze lanak egin dira ermitan eta barrukaldea, ataria eta teilatua berri berri jarri zaizkio. Azkenaldian Soraluzetar askok aukeratzen dute ermita hau, euren ezkontza ospakizuna egiteko.


    Bailarako mapa

    Mapa kargatzen...


    Santutegia eta ermita

    Ezozia bailarak izen bereko santutegia du, eta San Roke ermita (garai batean Santa Kruz izenekoa).

    Ezoziako santutegia. Ikuspegi orokorra 4.jpg San Roke ermita. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Ezoziako santutegia San Roke ermita


    Baserriak

    2002eko datuak

    Kopurua 24
    Desagertuak 6
    Hutsik 9
    Bizitzak 24
    Bizilagunak 62
    Bataz besteko adina 43 urte


    Gaur eguneko baserriak

    Izena 1979 2002
    Agiña (argazki barik) Agiña baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Aldasoro Aldasoro baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Aldasoro baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Aldasorotxo Aldasorotxo baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Aldasorotxo baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Altamira (argazki barik) Altamira baserria. Hondarrak 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Araneta (argazki barik) Araneta baserria-Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Armendia Armendia baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Indalecio Ojanguren).jpg Armendia baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Arritxa Arritxa baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Arritxa baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Artia Arteaga baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Arteaga baserria. Aurrekaldea 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Arzabalaga (argazki barik) Arzabalaga baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Arzabaleta Arzabaleta baserria. Hondarrak 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg (argazki barik)
    Espilla Espilla baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Indalecio Ojanguren).jpg Espilla baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Ezozia Ezozia baserria. Ikuspegi orokorra 02 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Ezozia baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Iribe Iribe baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Iribe baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Irigoin Irigoin baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Irigoin baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Iturbe Barri Iturbe Barri baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Iturbe Barri baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Iturbe Txiki (argazki barik) Iturbe Txiki baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Iturbe Zar Iturbe Zar baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Iturbe Zar baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Kirueta (argazki barik) Kirueta baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Larreategi Larreategi baserria. Labaderoa 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Larreategi baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Larreategi-etxetxo Larreategi-etxetxo baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Larreategi-etxetxo baserria. Ikuspegi orokorra 02 (Kontrargi 2002).jpg
    Legarda Legarda baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Legarda baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Mendiola Mendiola baserria. Ikuspegi orokorra 02 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Mendiola baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Mendotz (argazki barik) Mendotz baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Muneta Muneta baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Muneta baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg


    Desagertutako baserriak

    Gorago aipatutako Agiña, Altamira, Arzabaleta, Larreategi-etxetxo eta Mendiolaz gain, bada beste baserria desagertu zena:


    Ibaizabal
    XVI mendeko agirietan Ibaizabal errota agertzen da. Izenak erakusten duenez, Deba hibaiaren ertzetan omen zegoen.


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (68. orrialdea)
    2. Soraluzeko baserriak. (68. orrialdea)