«Erregetxe zaharra (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
11. lerroa: | 11. lerroa: | ||
''(handitzeko, sakatu gainean)'' | ''(handitzeko, sakatu gainean)'' | ||
<gallery> | <gallery> | ||
Fitxategi: | Fitxategi: Suzko_armak._Fusil_giltza_(Simancas_1746).jpg | Soraluzen egindako fusil giltza <br> (Simancas 1746) | ||
Fitxategi: | Fitxategi: Suzko_armak._Fusil_giltza_(Simancas_1753).jpg | Soraluzen egindako fusil giltza <br> (Simancas 1753) | ||
Fitxategi: Erregetxea_(jatorrizkoa)._Planoen_sistema.jpg | Planoen sistema <br> (Iñigo Espada 1751) | Fitxategi: Erregetxea_(jatorrizkoa)._Planoen_sistema.jpg | Planoen sistema <br> (Iñigo Espada 1751) | ||
</gallery> | </gallery> |
22:26, 19 abendua 2016(e)ko berrikuspena
Errege-etxe zaharra | |
---|---|
Estiloa | |
Mendea | XVI |
Kokapena | Herri-kaskoan |
Mota | Eraikina |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Azalpena eta historia
Aurrekariak
XV mendeko bigarren zatian armagintza oso garatu zegoen Euskal Herrian. Lehen agiria Isabel la Católica-ren 1480ko Cédula Real-ean agertzen zaigu, hemengo armagineri deia eta eskaria eginez, armak behar zituela eta ahalik azkarren eta ahalik gehien egiteko aginduaz. Geroztik geroago eta eskari gehiago datoz.
Euskal Herriko zein partetan egiten ziren esaten ez bazen (maizenik ere, Gipuzkoa probintziako eta Bizkaia Jaurerriko lantegietan; hau da, en las fábricas de la provincia de Guipúzcoa y Señorío de Vizcaya), XVIgarren mendearen lehen erdian hasi ziren aipatzen Soraluze, Bergara, Eibar, Markina, Ermua, Elorrio eta Arrasate herriak suzko esku-armagintzan, eta Araba eta Tolosa arma-zurigintzan ere. Gainera, armagintzako maisutzat lehendabizikoz agertzen dena plaentziatarra da, Juan de Churruca, maestro armero, 156lean.
Ordura arte arma lantegia edo fábrica de armas esaten zena, herri horietan sakabanaturik ziren lantegi ttipiak besterik etziren. Elkar-lanean ari ziren lau gremiotan bildurik, bakoitzak bere espezialitate bereziak zituzten.
Sorrera
Elkar-lan honen ugaritze eta zabaltasunak antolakizun berriak eskatzen zituen, eta, orduan, armagintzan ari ziren guztiak beren borondatez bildurik, hobekuntzen bila, elkargo finkatuago bat erabaki zuten eta Felipe II.aren garaian hemendik sortu zen, 1.573 urtean, Fábrica de armas portátiles de fuego y blancas de guerra de la villa de Placencia izenekoa.
Halaxe, Soraluze armak aztertu, probatu eta bidaltzeko gune gisa eratu zen. Hartarako Deba ibaiaren ezker aldean Errege-Etxea moldatu zen, bertan errege-gizonek (errege ministroak edo ministros reales, orduko hizkeran), bizitokia zutelarik.
Errege-etxe honetan ez zen armarik egiten, biltegi ofiziala zen. Funtzionarioek armen eskaerak banatzen zituzten inguruko armagileen artean. Lana bukatu eta gero, armagileek bertara eramaten zituzten, arterketa pasatzeko. Produktua onartuta, bertan gordetzen zen behar zen lekuetara bialdu baino lehen. Bidalketa hau gurdiz egiten zen, Alzolaraino. Hemendik Debaraino alatan jeisten zen (gabarra modukoak ziren) eta hortik aurrera itsasoz.
Aukeratutako tokia errepide ondoan zegoen, baina oso orube estu eta luzea hartzen zuen, mendia eta erreka artekoa. Sarrera aurrean, errepidearen bestekaldean, iturria zegoen aska handi batekin, mando eta gainontzeko garraio-animalientzat. Iturri eta aska hau XX mende bukaeran apurtu zuten, transformadorea jartzeko.
1.751 urtean Iñigo Espadak egindako grabatuetan[1], ederki ikusten da etxearen eta biltegien egitura eta orduko egoera. Oso sistema azkarra erabili zuen lau solairuak (sotoa, errepide mailakoa eta beste bi gehiago) erakusteko plano bakar batean.
Eraikinaren gainbehera
Erreka ondoan egonda, oso tokia hezea zen eta bildutako armak herdoiltzen ziren; gainera, ufalak zirenean ura biltegietara sartzen zen, armak hondatuz. Bestekaldetik, Txara aldeko lurrak inoiz oso egonkorrak izan ez direnez, noizean behin lur jauziak gertatzen ziren.
Arazo hauek zirela eta, XVIII. mendearen bukaera aldean egoera txarrean zegoenez, 1785 urtean Miguel Antonio de Jáureguik bigarren Errege-etxea proiketatu zuen, zaharraren aldamenean eraikitzekoa.
Plan honek ez zuen aurrera egin, baina 1803 Miguel Antonio de Jáureguik beste proiektu bat prestatu zuen, Errege-etxe berria herri kaskoaren ondoan eraikitzeko, plaza zaharraren gainean. Eraikin berriak miloi bat erreal pasatxoko aurrekontua zuen, eta ordaintzeko herri guztia hipotekatu zen: etxeak, baserriak, zuhaiztiak, errotak, olak...
1997ko urriak 30n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian balizko arkeologia gune moduan izendatu zuten.
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Artikuluak eta aipamenak
- (1973) Plaentziako fabrikaren laurehun urteburuan. Juan San Martin
- (1980) Errege-etxea. La casa del Rey. Ramiro Larrañaga
- (1992) Un ejemplo de arquitectura industrial en la Guipúzcoa del siglo XVIII. La Real Fábrica de Armas de Placencia. Maria Isabel Astiazarain
- (2000) Cartografía antigua en el Archivo General de Simancas. INGEBA