«Soraluzeko Erret Lantegiak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    1. lerroa: 1. lerroa:
    [[Fitxategi: Erregetxea_(azkena)._Planoa.jpg | thumb | right | 400px | Erregetxea (1804-1976)]]  
    [[Fitxategi: Erregetxe_zaharra._Ikuspegi_orokorra_03_(Oscar_Pérez_2017).jpg | thumb | right | 400px | Uribarri dorrea (Oscar Pérez 2017)]]
    ===Aurrekariak===
    ===Aurrekariak===
    XV mendeko bigarren zatian armagintza oso garatu zegoen Euskal Herrian. Lehen agiria ''Isabel la Católica''-ren 1480ko Cédula Real-ean agertzen zaigu, hemengo armaginei deia eta eskaria eginez, armak behar zituela eta ahalik azkarren eta gehien egiteko aginduaz. Ordutik aurrera gero eta eskari gehiago etorri ziren.
    ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Armagintzaren hastapenak (eu) | ''hemen''.]]


    Euskal Herriko zein partetan egiten ziren esaten ez bazen (maizenik ere, Gipuzkoa probintziako eta Bizkaia Jaurerriko lantegietan; hau da, ''en las fábricas de la provincia de Guipúzcoa y Señorío de Vizcaya''), XVIgarren mendearen lehen erdian hasi ziren aipatzen Soraluze, Bergara, Eibar, Markina, Ermua, Elorrio eta Arrasate herriak suzko esku-armagintzan, eta Araba eta Tolosa arma-zurigintzan ere. Gainera, armagintzako maisutzat lehendabizikoz agertzen dena plaentziatarra da, ''Juan de Churruca, maestro armero'', 156lean.
    XV. mendeko bigarren zatian armagintza oso garatu zegoen Euskal Herrian. Lehen agiria ''Isabel la Católica''-ren 1480ko Cédula Real-ean agertzen zaigu, hemengo armaginei deia eta eskaria eginez, armak behar zituela eta ahalik azkarren eta gehien egiteko aginduaz. Ordutik aurrera gero eta eskari gehiago etorri ziren.


    [[Fitxategi: Erregetxe_zaharra._Ikuspegi_orokorra_03_(Oscar_Pérez_2017).jpg | thumb | left | 400px | Uribarri dorrea (Oscar Pérez 2017)]]
    Mende bukaeran suzko armen ekoizpena hasi zen, eta XVI. mende hasieran arkabuzen eskaerak biderkatu ziren. Ziren eta ez ziren ''igerak'' (errotak, orduko hizkeran) erabiliz, Soraluze suzko armen aurrean jarri zen. Agertzen den lehendabiziko armagile maisua plaentziatarra da, ''Juan de Churruca, maestro armero'', 156lean.
    Ordura arte arma lantegia edo ''fábrica de armas'' esaten zena, herri horietan sakabanaturik ziren lantegi ttipiak besterik etziren. Elkar-lanean ari ziren lau gremiotan bildurik, bakoitzak bere espezialitate bereziak zituzten.


    Elkar-lan honen ugaritze eta zabaltasunak antolakizun berriak eskatzen zituen. XVI mende hasieran orduko erregeak arduradunak izendatu zituen armak eskatu, kontratatu eta erosteko. Lan asko zutenez, 1.542 urtean agertzen da Francisco de Roxas izeneko artilleria kapitana Soraluzen bizi zela<ref>Fiel estante en la villa de Plazenzia.</ref>.
    Gerrarako armak izanik, Gaztelako erregea bihurtu zen bezero nagusia. Urte askotan eskaera bakoitzeko bere arduraduna izan bazuen, 1542. urtean Francisco de Roxas izeneko artilleria kapitana izendatu zuen ordezkaria, Soraluzen bizi zela<ref>Fiel estante en la villa de Plazenzia.</ref>.


    Eta urte batzuk geroago, 1.558an hain zuzen, Pedro Gonçalez de Escalante ikuskatzaileak Errabaleko Uribarriko dorretxearen goiko solairuak alokatu zituen, armak aztertu eta gordetzeko, modu honetan Soraluzeko Erret Lantegiak sortuz<ref>[[Soraluze. Monografía histórica (eu)|Soraluze. Monografía histórica]]. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993).</ref>. Uribarriko dorretxe hau Juan García de Uribarri jaunak eraiki zuen, XVI mendearen hasieran. Arrasatearra jaiotzez eta, Soraluzeko eskribaua izateaz gain, industri eta komertzio gizona izan zen.
    Eta urte batzuk geroago, 1558.ean hain zuzen, Pedro Gonçalez de Escalante ikuskariak Errabaleko [[Uribarri dorretxea (eu)|Uribarri]] dorretxearen goiko solairuak alokatu zituen, armak aztertu eta gordetzeko, modu honetan Soraluzeko Erret Lantegiak sortuz<ref>[[Soraluze. Monografía histórica (eu)|Soraluze. Monografía histórica]]. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993).</ref>.  


    Beste egile batzuren arabera, Hernando de Aguirre izan zen harrera eta aztertze gune hau 1.568 urtean sortu zuena; hau da, hamar urte geroago<ref>La industria armera nacional 1830-1940. Fábricas, privilegios, patentes y marcas. Juan L. Calvó 1997.</ref>.
    Beste egile batzuren arabera, Hernando de Aguirre izan zen harrera eta aztertze gune hau 1568. urtean sortu zuena; hau da, hamar urte geroago<ref>La industria armera nacional 1830-1940. Fábricas, privilegios, patentes y marcas. Juan L. Calvó 1997.</ref>.





    18:30, 8 ekaina 2023(e)ko berrikuspena

    Uribarri dorrea (Oscar Pérez 2017)

    Aurrekariak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    XV. mendeko bigarren zatian armagintza oso garatu zegoen Euskal Herrian. Lehen agiria Isabel la Católica-ren 1480ko Cédula Real-ean agertzen zaigu, hemengo armaginei deia eta eskaria eginez, armak behar zituela eta ahalik azkarren eta gehien egiteko aginduaz. Ordutik aurrera gero eta eskari gehiago etorri ziren.

    Mende bukaeran suzko armen ekoizpena hasi zen, eta XVI. mende hasieran arkabuzen eskaerak biderkatu ziren. Ziren eta ez ziren igerak (errotak, orduko hizkeran) erabiliz, Soraluze suzko armen aurrean jarri zen. Agertzen den lehendabiziko armagile maisua plaentziatarra da, Juan de Churruca, maestro armero, 156lean.

    Gerrarako armak izanik, Gaztelako erregea bihurtu zen bezero nagusia. Urte askotan eskaera bakoitzeko bere arduraduna izan bazuen, 1542. urtean Francisco de Roxas izeneko artilleria kapitana izendatu zuen ordezkaria, Soraluzen bizi zela[1].

    Eta urte batzuk geroago, 1558.ean hain zuzen, Pedro Gonçalez de Escalante ikuskariak Errabaleko Uribarri dorretxearen goiko solairuak alokatu zituen, armak aztertu eta gordetzeko, modu honetan Soraluzeko Erret Lantegiak sortuz[2].

    Beste egile batzuren arabera, Hernando de Aguirre izan zen harrera eta aztertze gune hau 1568. urtean sortu zuena; hau da, hamar urte geroago[3].


    Soraluzeko Suzko Arma Eramangarrien Lantegia

    XVI. mendeko bigarren erdian ere Soraluzeko armagileek hainbat eta hainbat arma saldu zizkioten Gaztelako erregeari, baina konkurrentzia gogorra zeukaten, batez ere Lombardiako BresciakoaAipamen errorea: Closing </ref> missing for <ref> tag.

    Barne funtzionamendua arautu ostean (eskaeren banaketa, barne lojistika, gastuen eta irabazien banaketa...) ekoizpena erregeari eskaini zioten eta, orain arte egin zen moduan, bezeroak (erregeak) bialdutako ikuskari, aztertzaile, intendente eta zuzendaria onartzeko prest agertu ziren.

    Helburua garbia zen, bezeroa bereganatzea eta eskaerak bermatzeaz gain, handitzea. Honen ordez, erregeari eskainitakoak haintzakotzat hartzekoak ziren: kalitatea (Arrasateko altxzairua oso oso ona zen), lantegi berriaren kudeaketan parte hartzera eta lojistika erraztua (dirua aurreratu, armak ikuskatu eta eraman).

    Lantegi berria Soraluzeko armagileek sortu bazuten ere, hurrengo urteetan inguruko armagileeak ere batu ziren haren itzalpean.


    Gipuzkoa eta Bizkaiako Erret Arma Lantegiak

    Sorrera

    Urte berean (1573) Felipe II.ak eskaintza onartu, eta Gipuzkoa eta Bizkaiako Erret Arma Lantegiak[4] maila aitortu zien.

    Halaxe, Soraluze armak aztertu, probatu eta bidaltzeko gune gisa eratu zen, erregearen arma eskaera ia guztiak biltzen zituela.

    Sortu eta hiru urte geroago (1576), Felipe II.ak Lope de Elío nafarra izendatu zuen arma ikuskari berria. Hurrengo hogei urtetan (1576-1595) Lope de Elío honek Soraluzeko Erret Lantegiaren jarduera garatu eta finkatu zuen.

    Antolakuntza

    Soraluzetarrek sortutako Soraluze hiribilduko gerrarako arma zurien eta suzko arma eramangarrien lantegia eta Felipe II. onartutako Gipuzkoa eta Bizkaiako Erret Arma Lantegiak txanpon bereko bi aldeak ziren.

    Soraluzetarren eskuetan zeuden ekoizpena eta barne-lojistika. Hau da, Soraluze hiribilduko gerrarako arma zurien eta suzko arma eramangarrien lantegiak armagile eta gremio guztiak hartzen zituen azpian.

    Bezeroaren (Estatuaren) eskuetan, berriz, kontratuak, kalitate ikuskaritza, kanpo-lojistika eta ordainketak geratzen ziren, Gipuzkoa eta Bizkaiako Erret Arma Lantegiak kudeatzen zituela. Azken erakunde honek oso langile gutxi zituen: superintendente edo ikuskaria (zuzendaria), diruzaina, ordaintzailea (hau Gortean zegoen), arma maiordomoa (armak jaso eta eman zituenak), ofizial nagusia bere lau aztertzaileekin eta, azkenik, biltegiak zaintzen zituen alguazila.

    Erregetxeak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.


    Erregetxe zaharra 1.751 urtean. Eskuman, Uribarri dorrea (Oscar Pérez 2017)
    Erregearen biltegia (Florencio Joseph Lamot 1756)

    Gipuzkoa eta Bizkaiako Erret Arma Lantegiak egoitza behar zuenez, Errabaleko Uribarri dorretxea erabili zuten, bertan arma biltegiak zirelako. Errege-gizonek (errege ministroak edo ministros reales, orduko hizkeran) ere bertan bizi ziren.

    Errege-etxe honetan ez zen armarik egiten, biltegi ofiziala zen. Funtzionarioek armen eskaerak banatzen zituzten inguruko armagileen artean. Lana bukatu eta gero, armagileek bertara eramaten zituzten, arterketa pasatzeko. Produktua onartuta, bertan gordetzen zen behar zen lekuetara bialdu baino lehen. Bidalketa hau gurdiz egiten zen, Alzolaraino. Hemendik Debaraino alatan jeisten zen (gabarra modukoak ziren) eta hortik aurrera itsasoz.


    Artikuluak eta aipamenak


    Erreferentziak

    1. Fiel estante en la villa de Plazenzia.
    2. Soraluze. Monografía histórica. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993).
    3. La industria armera nacional 1830-1940. Fábricas, privilegios, patentes y marcas. Juan L. Calvó 1997.
    4. Reales Fábricas de Armas de Guipúzcoa y Vizcaya.