«San Martzial ermita (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
42. lerroa: | 42. lerroa: | ||
[[Fitxategi: U_Jaiak_15_(A._Bolumburu).jpg | thumb | right | 600 | Kopraixak (A. Bolumburu ''Biribiltxo'')]] | [[Fitxategi: U_Jaiak_15_(A._Bolumburu).jpg | thumb | right | 600 | Kopraixak (A. Bolumburu ''Biribiltxo'')]] | ||
Ramiro Larrañagaren arabera, Soraluze Kalagorriko elizbarrutian pasa zutenean (XI. mendea) San Martzial ermita bazegoen. Dena dela, baselizaren lehen aipamenak 1556.koak dira, Manuel Gil lizentziatuarenak, Soraluzen 150 bat familia zirenekoak; eta Lope Martinez de Isastik ere 1625. urtean berriro aipatu zuen. Baina kontutan hartu behar da San Martzial irudia XV mendekoa dela, aipamenak baino zaharragoa. Segururena, Kalagorriko elizbarrutian Medel eta Zeledonen debozioa zabaldu zutenean, santu berriak ekarriko zituzten, erretaula berria egin (XVI mendekoa) eta ermitaren izena aldatu. Hala ere, ermita hau ''San Martzial ermita'' izenarekin ezagutzen da herrian. | Ramiro Larrañagaren arabera, Soraluze Kalagorriko elizbarrutian pasa zutenean (XI. mendea) San Martzial ermita bazegoen. Dena dela, baselizaren lehen aipamenak 1556.koak dira, Manuel Gil lizentziatuarenak, Soraluzen 150 bat familia zirenekoak; eta Lope Martinez de Isastik ere 1625. urtean berriro aipatu zuen. Baina kontutan hartu behar da San Martzial irudia XV mendekoa dela, aipamenak baino zaharragoa. Segururena, Kalagorriko elizbarrutian Medel eta Zeledonen debozioa zabaldu zutenean, santu berriak ekarriko zituzten, erretaula berria egin (XVI mendekoa) eta ermitaren izena aldatu. Hala ere, ermita hau ''San Martzial ermita'' izenarekin ezagutzen da herrian. | ||
1802 urtean bertako kanpaia lapurtu zuten<ref>Auto de oficio por el hurto de la campana de la ermita de San Marcial, jurisdicción de la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1802/12/20).</ref>. | |||
Sasoi batean ekainak 30ren osteko domekan erromeria izaten zen<ref>[[Cuestionario etnográfico 1936 (eu) | Cuestionario etnográfico]]. Jose Miguel Barandiaranek prestatutako eta Cruz Abarrategi soraluzetarrak osatutako galdetegia (1936).</ref>. | Sasoi batean ekainak 30ren osteko domekan erromeria izaten zen<ref>[[Cuestionario etnográfico 1936 (eu) | Cuestionario etnográfico]]. Jose Miguel Barandiaranek prestatutako eta Cruz Abarrategi soraluzetarrak osatutako galdetegia (1936).</ref>. |
21:46, 22 urria 2021(e)ko berrikuspena
San Martzial ermita San Emeterio eta San Zeledonio ermita | |
---|---|
Estiloa | |
Mendea | XVI |
Kokapena | Irure bailara |
Mota | Arkitektura |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Azalpena eta historia
San Martzialekoa da Soraluzeko ermitarik handiena. Ernizketa baserriaren ondoan dago, herri gaineko tontorrean. Ermita baserrikoen jabetzakoa da eta eurak arduratzen dira bere zainketa eta mantenuaz. Herrian bada beste ermita bat egoera berean, Santa Ageda ermita hain zuzen, Zabale baserriarena.
Ermita laugune eder batean dago kokatuta, estalpe zabala du aldamenean eta haritz zaharrez inguratutako zelaitxo dotore bat ere bai. Asteburuetan, eta batez ere uda garaian plaentxiar asko igotzen da bertara.
Eraikina laukia da, teilatua bi aldetara duela. Kanpotik 16,4 m x 11,4 m neurtzen du, eta ezkerrean 3,2 metrotako aterpea dauka. Sasoi batean oinetan beste aterpea zuen, 3,5 metrotakoa, baina XX. mende bukaeran erori zen. Barrualdeak, berriz, 13,6 m x 6,3 m neurtzen du.
Izen ofiziala Emeterio eta Zeledonio santuen ermita du. Medel (edo Meteri) eta Zeledon santu hauek anaiak ziren, erromatar gudariak. Kalagorrian hil omen zituzten, kristauak izanik ez zuten izan nahi enperadorea gurtzea eta.
Ramiro Larrañagaren arabera, Soraluze Kalagorriko elizbarrutian pasa zutenean (XI. mendea) San Martzial ermita bazegoen. Dena dela, baselizaren lehen aipamenak 1556.koak dira, Manuel Gil lizentziatuarenak, Soraluzen 150 bat familia zirenekoak; eta Lope Martinez de Isastik ere 1625. urtean berriro aipatu zuen. Baina kontutan hartu behar da San Martzial irudia XV mendekoa dela, aipamenak baino zaharragoa. Segururena, Kalagorriko elizbarrutian Medel eta Zeledonen debozioa zabaldu zutenean, santu berriak ekarriko zituzten, erretaula berria egin (XVI mendekoa) eta ermitaren izena aldatu. Hala ere, ermita hau San Martzial ermita izenarekin ezagutzen da herrian.
1802 urtean bertako kanpaia lapurtu zuten[1].
Sasoi batean ekainak 30ren osteko domekan erromeria izaten zen[2].
Ohiturak
Kopraixak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Abuztuaren 30a da Emeterio eta Zeledonio santuen eguna. Osintxun ere Emeterio eta Zeledonio santuak dituzte, eta kopraixak (jaiak) egun berean ospatzen zituzten. 1701 urtean soraluzetarrak eta osintxuarrak bildu ziren, eta San Martzialeko kopraixak astebete atzeratzea erabaki zuten, iraileko aurreko domekara hain zuzen.
Larunbatean, kanpotik ekarritako musika taldeekin dantzaldia egiten da eta igande goizaldean estalpean egindako salda banatzen da (orain dela urte batzuk arte, txahala hil eta bere okela egosten zen). Ondoren, egunean zehar, herri kirolak, mus txapelketa, umeendako jolasak, trikitilariak eta bertsolariak izan ohi dira. Jaiaz auzoko bizilagunek antolatzen dituzte eta plaentxiar asko batze da bertara.
Hil kanpaiak
Inguruko baserrietan inor hiltzen zenean, kanpaiak berria zabaltzen zuen; horretarako askotan eta poliki jotzen zuen.
Gauza bera egiten zuten gorpua parrokiara jeisten zutenean, hiletara.
Herri sinismenak
Herri-sinismenen artean, sasoi batean bazegoen garatxoak sendatzeko modua San Martzial ermitarekin lotura zuena. Garatxoa olioz ondo igurtzi ostean, olio hori jarri behar zen ermitako lanpara batean: olioa erretzen zen heinean garatxoa desagertzen joaten zen.
Karlistak San Martzialen
1936.eko gerran frontea Soraluzen egonkortu zen irailean, hurrengo apirila arte. San Martzialen, besteak beste, erreketeek gotorleku bat izan zuten.
Ermitaren ateko ezkerrean, harrian zizelkatua, San Andresen gurutzea dago, eta ondoan 31.1.37 J.P. y C.R DE YESA”. Segururena bi karlista nafarrek egindakoa.
Pizkat gorago ur biltegia zegoen. Alboan zegoen errekete bat zauritu zuten, barrura erori eta bertan ito zen.
Artelanak
Ez ditu asko, baina ez dira nolanahikoak:
- San Martzial irudia, gotikoa.
- Emeterio eta Zeledonio Santuen erretaula, platereskoa.
- Hauts-babesa, flamenko estilokoa.
1997ko urriak 30n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian balizko arkeologia gune moduan izendatu zuten.
Bibliografia
- Aguirre Sorondo, Antxon eta Lizarralde Elberdin, Koldo. Ermitas de Guipúzcoa, 349. orrialdea (Jose Miguel Barandiarán Fundazioa 2000).
- Barandiaran, Jose Miguel de. Obras Completas. III atala. Ikuska 1ª. Del Anuario de Eusko-Folklore 1922, 45. orrialdea (La Gran Enciclopedia Vasca argitaletxea, Bilbao 1973).
- Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco. Cuerpo A. Diccionario Enciclopédico Vasco. XLV atala Sete-Super, 362. orrialdea (Auñamendi argitaletxea, Estornés Lasa anaiak).
- Gorosabel, Pablo. Diccionario Histórico-Geográfico-Descriptivo de los Pueblos, Valles, Partidos Alcaldías y Uniones. Año 1862 412. orrialdea (La Gran Enciclopedia Vasca argitaletxea, Bilbao 1972).
- Irigoyen, Domingo de. Ermitas e Iglesias de Guipúzcoa. Anuario de Eusko Folklore, XIV atala, 29. orrialdea (Gasteiz 1934).
- Larrañaga, Ramiro. Soraluce. Placencia de las Armas. Monografía Histórica, 139 orrialdea (Gipuzkoako Foru Aldundia, Soraluze 1993).
- Placencia de las Armas, 55. orrialdea (Donostiako Udal Kutxaren argitalpenak, Donostia 1970).
- Martínez de Isasti, Lope. Compendio Historial de la provincia de Gipuzkoa 1625, Ignacio Ramón Barojak Donostian inprimatua 1850 (La Gran Enciclopedia Vasca argitaletxea).
- Peña Santiago, Luis. Fiestas tradicionales y romerías de Gipuzkoa, 282. orrialdea (Txertoa argitaletxea, Donostia 1973).
- Peña Santiago, Luis. Las ermitas de Guipuzcoa, 229 orrialdea (Txertoa argitaletxea, Donostia 1975).
- San Martin Ortiz de Zarate, Juan. Retablo plateresco de los Santos Mártires en Ernizketa de Placencia, BRSBAP 35 urtea, 1-2 koadernoa, 268-272. orrialdeak (Donostia 1979).
Erreferentziak
- Artikulua: Karidadeko eguna (Día de la Caridad) (1922)
- Artikulua: Un retablo plateresco de los Santos Mártires en Ernizketa de Placencia (1979)
- Artikulua: Caridades, cofradías y fiestas. Los santos mártires Emeterio y Celedonio de Osintxu (Bergara) y de Soraluze-Placencia de las Armas [Gipuzkoa] (1988)
- Artikulua: El culto de los mártires de Calahorra en el País Vasco (2000)
- ↑ Auto de oficio por el hurto de la campana de la ermita de San Marcial, jurisdicción de la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1802/12/20).
- ↑ Cuestionario etnográfico. Jose Miguel Barandiaranek prestatutako eta Cruz Abarrategi soraluzetarrak osatutako galdetegia (1936).