San Martzial ermitaren zerua (eu)
(San Martzial ermitaren hauts-babesa (eu)(e)tik birzuzenduta)
San Martzial ermitaren zerua | |
---|---|
Estiloa | Flamenkoa |
Mendea | XVII-XVIII |
Kokapena | San Martzial ermita |
Mota | Eskultura |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Azalpena eta historia
Gangarik ez duten eliza eta ermitetan, barrukoak zikintzen dira teilatutik eroritako hautsez. Elizari gangak egiteko dirurik ez zenean, egurrezko hauts-babesak egiten ziren, zeruak ere deituak, batez ere aldare edo presbiterio inguruan, leku garrantzitsuena delako.
San Martzial ermitan dagoen zerua flamenko estilokoa dugu, eta Irureko San Esteban ermitan dagoenaren oso antzekoa. Segururena biak ala biak garai berean eraiki zirela, XVII-XVIII mendeetan, baina bada askoz zaharragoa direla esaten duena, XVI mendekoa hain zuzen.
San Andres eta San Roke ermitenak, aldiz, oso estilo desberdina erakusten dute.