«Ondare txikia. Txingak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    107. lerroa: 107. lerroa:
    |-
    |-
    |    Etxaburueta, 4 <br> ''Pintorekoa''
    |    Etxaburueta, 4 <br> ''Pintorekoa''
       || [[Fitxategi: Argazkirik_ez.jpg | 150px]]
       || [[Fitxategi: Ondare_txikia._Etxaburueta_4._Txinga._Kokapena.jpg | 150px]]
       || [[Fitxategi: Argazkirik_ez.jpg          | 150px]]
       || [[Fitxategi: Ondare_txikia._Etxaburueta_4._Txinga.jpg          | 150px]]
    |}
    |}


    ===Gabolats===
    ===Gabolats===

    21:44, 10 apirila 2021(e)ko berrikuspena

    Txinga Villabonako Kale Nagusian (Nora Urbizu 2020)

    Soraluzen, astoak edota abereak lotzeko erabiltzen ziren uztaiei txingak esaten zaie. Baina Euskal Herrian zehar beste hainbat izen hartu dituzte: txirrikia, argolla, uztaia, anilla, zirgilo...

    Garai bateko "ibilgailuak aparkatzeko" erabiltzen zirenez, alde zaharreko etxe gehienek berea zuten. Eta eraikin batzuk, trafiko handikoak, bat baino gehiago: biltegiak, alondegia…


    Azalpena

    Txingak uztai forma zuen; gehienak lisoak baziren ere, landuenak lau irtengune zituzten. Tamaina askotako txingak erabiltzen ziren, baina kalekoek 20-30 zm-ko diametroa zuten, eta 20-30 mmtako lodiera.

    Txinga hormari lotzeko horman sartutako (bi harrien artean normalean) ultze handiak erabiltzen ziren, buruan eraztun modukoa zutena txinga bertan lotzeko. Eraztun honetan txinga aske zegoen, animaliaren gida-uhalak eroso lotzeko. Inoiz, txinga pareko horman zulo edo hutsunea zegoen, uhalak oraindik modu erosoagoan lotzeko era askatzeko.

    Txinga aske zegoenez, hormaren kontra etengabe joz bere arrastoa borobila utzi zuen harrian, ultze azpian eta, inoiz, ultze gainean ere. Askotan txingaren aztarna bakarra arrastoa hau izaten da, edota ultzearen punta sartuta.


    Erabilera

    Aipatu den moduan, sasoi batean garraioko animaliak lotzeko erabiltzen ziren, kaletar edo baserritarrak izan: mandoak, zaldiak, astoak...

    Eibarko Toribio Etxebarriak txingaren definizioan dioenez, sokamuturrarako ere erabiliak izan zien: Lenago, batian da bestian ziran txirrikak, kalerik kaleko zezenan sokia lotzeko[1].

    XX mendean kaleko mando eta zaldiak desagertzen joan zirenez, azkenean baserritarren astoak lotzeko erabiltzen ziren, esnea banatzeko egunero etortzen zirenak.

    Baina animaliek trafikoa oztopatzen zutenez, eta kaleak zikintzen, hauentzat "aparkalekuak" antolatu zituzten. San Andres bailarakoek Erregetxe osteko patioan lagatzen zituzten[2]. Ezozia bailarakoek, berriz, Gabolats hasierako aldapan zuten aparkalekua antolatuta.


    Desagerpena

    Astoak kaleetatik desagertu zirenean, txingak ez ziren gehiegi erabiltzen. Salbuespen bakarra Kalebarren 4koa zen (Kooperatibakoa): hemen umeek txinga erabiltzen zuten "paga"-toki moduan, Maria trebolinaka jolasean.

    Txingak erabiltzen ez zirenez, eta traba egiten zutenez, batzutan itsatsi zuten txinga. Bestetan, txinga kendu zuten zuzenean eta, gehienetan, ultzea ere. Kooperatiba berria egin zutenean bertako txinga ere desagertu zen.

    Gaur egun ez da txinga osorik geratzen herrian. Udaletxean, kanpoaldean, bada bat ultzea gordetzen duena. Gainontzeko txingak desagertu dira, bakarrik harrien zulo borobilak geratzen dira. Kasu bakan batzutan harri hauek berrerabili izan dira, eta txinga aztarnak oso toki arrarotan agertu dira


    Geratzen diren txingak

    Kalebarren

    Etxea Kokapena Harakin kakoa
    Kalebarren, 1
    Mendiolaetxea
    Txilingoa
    Argazkirik ez.jpg Argazkirik ez.jpg
    Kalebarren, 1
    Mendiolaetxea
    Txilingoa
    Argazkirik ez.jpg Argazkirik ez.jpg
    Kalebarren, 3
    Arteagaetxea
    Argazkirik ez.jpg Argazkirik ez.jpg
    Kalebarren, 4
    Loiola etxea
    Belasko
    Argazkirik ez.jpg Argazkirik ez.jpg
    Kalebarren, 5
    Kalebarrengoa
    Mantxikuenekoa
    Mendatakoa
    Argazkirik ez.jpg Argazkirik ez.jpg
    Kalebarren, 7 Argazkirik ez.jpg Argazkirik ez.jpg


    Santa Ana

    Etxea Kokapena Harakin kakoa
    Santa Ana, 1
    Udaletxea
    Argazkirik ez.jpg Argazkirik ez.jpg
    Santa Ana, 1
    Udaletxea
    Argazkirik ez.jpg Argazkirik ez.jpg
    Santa Ana, 1
    Udaletxea
    Argazkirik ez.jpg Argazkirik ez.jpg
    Santa Ana, 12
    Ormaetxea
    Argazkirik ez.jpg Argazkirik ez.jpg
    Santa Ana, 20
    Irusagarreta
    Usatorre
    Meltxorrenekoa
    Argazkirik ez.jpg Argazkirik ez.jpg


    Etxaburueta

    Etxea Kokapena Harakin kakoa
    Etxaburueta, 4
    Pintorekoa
    Ondare txikia. Etxaburueta 4. Txinga. Kokapena.jpg Ondare txikia. Etxaburueta 4. Txinga.jpg

    Gabolats

    Etxea Kokapena Harakin kakoa
    Gabolats, 2
    Arregia dorretxea
    Arregitorrea
    Romeronekoa
    Argazkirik ez.jpg Ondare txikia. Gabolats 2. Txinga.jpg

    Atxuri

    Etxea Kokapena Harakin kakoa
    Atxuri, 9 Argazkirik ez.jpg Ondare txikia. Atxuri 9. Txinga.jpg

    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Erreferentziak

    1. Flexiones verbales y lexicón del euskera dialectal de Eibar. Toribio Etxebarria (1965).
    2. Hortik bertako leku izena: Asto-tokia.