«Ondare txikia. Txingak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
(Orria sortu da. Edukia: Soraluzen, astoak lotzeko uztaiei txingak esaten zitzaien. Euskal herrian zehar hainbat izen hartu dituzte: Txantxirriak (Eibar), uztaiak, argoilak, argoiak… Garai bate...) |
No edit summary |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
Soraluzen, astoak lotzeko uztaiei txingak esaten | [[Fitxategi: Ondare_txikia._Txinga_Villabonako_Kale_Nagusian_(Nora_Urbizu_2020).jpg | thumb | right | 400px | Txinga Villabonako Kale Nagusian (Nora Urbizu 2020)]] | ||
Soraluzen, astoak edota abereak lotzeko erabiltzen ziren uztaiei txingak esaten zaie. Baina Euskal Herrian zehar beste hainbat izen hartu dituzte: txirrikia, argolla, uztaia, anilla, zirgilo... | |||
Garai bateko "ibilgailuak aparkatzeko" erabiltzen zirenez, alde zaharreko etxe gehienek berea zuten. Eta eraikin batzuk, trafiko handikoak, bat baino gehiago: biltegiak, alondegia… | |||
==Azalpena== | ==Azalpena== | ||
Txingak uztai forma zuen; gehienak lisoak baziren ere, landuenak lau irtengune zituzten. Tamaina askotako txingak erabiltzen ziren, baina kalekoek 20-30 zm-ko diametroa zuten, eta 20-30 mmtako lodiera. | |||
Txinga hormari lotzeko horman sartutako (bi harrien artean normalean) ultze handiak erabiltzen ziren, buruan eraztun modukoa zutena txinga bertan lotzeko. Eraztun honetan txinga aske zegoen, animaliaren gida-uhalak eroso lotzeko. Inoiz, txinga pareko horman zulo edo hutsunea zegoen, uhalak oraindik modu erosoagoan lotzeko era askatzeko. | |||
Txinga aske zegoenez, hormaren kontra etengabe joz bere arrastoa utzi zuen harrian. Askotan txingaren aztarna bakarra arrastoa hau izaten da, edota ultzearen punta sartuta. | |||
==Erabilera== | ==Erabilera== | ||
Aipatu den moduan, sasoi batean garraioko animaliak lotzeko erabiltzen ziren, kaletar edo baserritarrak izan: mandoak, zaldiak, astoak... | |||
Eibarko Toribio Etxebarriak txingaren definizioan dioenez, sokamuturrarako ere erabiliak izan zien: ''Lenago, batian da bestian ziran txirrikak, kalerik kaleko zezenan sokia lotzeko''<ref>Flexiones verbales y lexicón del euskera dialectal de Eibar. Toribio Etxebarria (1965).</ref>. | |||
XX mendean kaleko mando eta zaldiak desagertzen joan zirenez, azkenean baserritarren astoak lotzeko erabiltzen ziren, esnea banatzeko egunero etortzen zirenak. | |||
Baina | Baina animaliek trafikoa oztopatzen zutenez, eta kaleak zikintzen, hauentzat "aparkalekuak" antolatu zituzten. [[San Andres bailara (eu)|San Andres bailarakoek]] Erregetxe osteko patioan lagatzen zituzten<ref>Hortik bertako leku izena: ''Asto-tokia''.</ref>. [[Ezozia bailara (eu)|Ezozia bailarakoek]], berriz, [[Gabolats kalea (eu)|Gabolats]] hasierako aldapan zuten aparkalekua antolatuta. | ||
==Desagerpena== | |||
Astoak kaleetatik desagertu zirenean, txingak ez ziren gehiegi erabiltzen. Salbuespen bakarra Kalebarren 4koa zen (Kooperatibakoa): hemen umeek txinga erabiltzen zuten "paga"-toki moduan, [[Maria trebolinaka (eu)|Maria trebolinaka]] jolasean. | |||
Txingak erabiltzen ez zirenez, eta traba egiten zutenez, batzutan itsatsi zuten txinga. Bestetan, txinga kendu zuten zuzenean eta, gehienetan, ultzea ere. Kooperatiba berria egin zutenean bertako txinga ere desagertu zen. | |||
Gaur egun ez da txinga osorik geratzen herrian. Udaletxean, kanpoaldean, bada bat ultzea gordetzen duena. Gainontzeko txingak desagertu dira, bakarrik harrien zulo borobilak geratzen dira. Kasu bakan batzutan harri hauek berrerabili izan dira, eta txinga aztarnak oso toki arrarotan agertu dira | |||
20:39, 10 apirila 2021(e)ko berrikuspena
Soraluzen, astoak edota abereak lotzeko erabiltzen ziren uztaiei txingak esaten zaie. Baina Euskal Herrian zehar beste hainbat izen hartu dituzte: txirrikia, argolla, uztaia, anilla, zirgilo...
Garai bateko "ibilgailuak aparkatzeko" erabiltzen zirenez, alde zaharreko etxe gehienek berea zuten. Eta eraikin batzuk, trafiko handikoak, bat baino gehiago: biltegiak, alondegia…
Azalpena
Txingak uztai forma zuen; gehienak lisoak baziren ere, landuenak lau irtengune zituzten. Tamaina askotako txingak erabiltzen ziren, baina kalekoek 20-30 zm-ko diametroa zuten, eta 20-30 mmtako lodiera.
Txinga hormari lotzeko horman sartutako (bi harrien artean normalean) ultze handiak erabiltzen ziren, buruan eraztun modukoa zutena txinga bertan lotzeko. Eraztun honetan txinga aske zegoen, animaliaren gida-uhalak eroso lotzeko. Inoiz, txinga pareko horman zulo edo hutsunea zegoen, uhalak oraindik modu erosoagoan lotzeko era askatzeko.
Txinga aske zegoenez, hormaren kontra etengabe joz bere arrastoa utzi zuen harrian. Askotan txingaren aztarna bakarra arrastoa hau izaten da, edota ultzearen punta sartuta.
Erabilera
Aipatu den moduan, sasoi batean garraioko animaliak lotzeko erabiltzen ziren, kaletar edo baserritarrak izan: mandoak, zaldiak, astoak...
Eibarko Toribio Etxebarriak txingaren definizioan dioenez, sokamuturrarako ere erabiliak izan zien: Lenago, batian da bestian ziran txirrikak, kalerik kaleko zezenan sokia lotzeko[1].
XX mendean kaleko mando eta zaldiak desagertzen joan zirenez, azkenean baserritarren astoak lotzeko erabiltzen ziren, esnea banatzeko egunero etortzen zirenak.
Baina animaliek trafikoa oztopatzen zutenez, eta kaleak zikintzen, hauentzat "aparkalekuak" antolatu zituzten. San Andres bailarakoek Erregetxe osteko patioan lagatzen zituzten[2]. Ezozia bailarakoek, berriz, Gabolats hasierako aldapan zuten aparkalekua antolatuta.
Desagerpena
Astoak kaleetatik desagertu zirenean, txingak ez ziren gehiegi erabiltzen. Salbuespen bakarra Kalebarren 4koa zen (Kooperatibakoa): hemen umeek txinga erabiltzen zuten "paga"-toki moduan, Maria trebolinaka jolasean.
Txingak erabiltzen ez zirenez, eta traba egiten zutenez, batzutan itsatsi zuten txinga. Bestetan, txinga kendu zuten zuzenean eta, gehienetan, ultzea ere. Kooperatiba berria egin zutenean bertako txinga ere desagertu zen.
Gaur egun ez da txinga osorik geratzen herrian. Udaletxean, kanpoaldean, bada bat ultzea gordetzen duena. Gainontzeko txingak desagertu dira, bakarrik harrien zulo borobilak geratzen dira. Kasu bakan batzutan harri hauek berrerabili izan dira, eta txinga aztarnak oso toki arrarotan agertu dira
Geratzen diren txingak
Kalebarren
Santa Ana
Atxuri
Erreferentziak
- Argollen memoria. Nora Urbizu (Ataria 2020/01/11).