«Erregetxe bigarrena (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    21. lerroa: 21. lerroa:


    ==Azalpena eta historia==
    ==Azalpena eta historia==
    Felipe II.aren garaian Soraluzen sortu zen, 1.573 urtean, ''Fábrica de armas portátiles de fuego y blancas de guerra de la villa de Placencia'' izenekoa.
    Felipe II.aren garaian Soraluzen sortu zen, 1573 urtean, ''Fábrica de armas portátiles de fuego y blancas de guerra de la villa de Placencia'' izenekoa.


    Halaxe, Soraluze armak aztertu, probatu eta bidaltzeko gune gisa eratu zen. Hartarako Deba ibaiaren ezker aldean [[Erregetxe zaharra (eu)|Errege-Etxea]] moldatu zen, bertan errege-gizonek (''errege ministroak'' edo ''ministros reales'', orduko hizkeran), bizitokia zutelarik.
    Halaxe, Soraluze armak aztertu, probatu eta bidaltzeko gune gisa eratu zen. Hartarako Deba ibaiaren ezker aldean [[Erregetxe zaharra (eu)|Errege-Etxea]] moldatu zen, bertan errege-gizonek (''errege ministroak'' edo ''ministros reales'', orduko hizkeran), bizitokia zutelarik.
    33. lerroa: 33. lerroa:
    Diru falta zela eta, proiektua ez zuten onartu eta planak ez zuen aurrera egin.
    Diru falta zela eta, proiektua ez zuten onartu eta planak ez zuen aurrera egin.


    1.803 urtean Miguel Antonio de Jáureguik beste proiektu bat prestatu zuen, [[Errege-etxea (eu)|Errege-etxe berria]] herri kaskoaren ondoan eraikitzeko, plaza zaharraren gainean. Herriak dirua jarrita, proiektu hau aurrera eraman zuten eta 1.809 urtean inauguratu zen.
    1803 urtean Miguel Antonio de Jáureguik beste proiektu bat prestatu zuen, [[Errege-etxea (eu)|Errege-etxe berria]] herri kaskoaren ondoan eraikitzeko, plaza zaharraren gainean. Herriak dirua jarrita, proiektu hau aurrera eraman zuten eta 1809 urtean inauguratu zen.





    Hauxe da oraingo bertsioa, 22:18, 6 apirila 2021 data duena

    Errege-etxe bigarrena
    Erregetxea (asmoa). 1. planoa.jpg
    Estiloa
    Mendea XVIII
    Kokapena Herri-kaskoan
    Mota Eraikina


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Azalpena eta historia

    Felipe II.aren garaian Soraluzen sortu zen, 1573 urtean, Fábrica de armas portátiles de fuego y blancas de guerra de la villa de Placencia izenekoa.

    Halaxe, Soraluze armak aztertu, probatu eta bidaltzeko gune gisa eratu zen. Hartarako Deba ibaiaren ezker aldean Errege-Etxea moldatu zen, bertan errege-gizonek (errege ministroak edo ministros reales, orduko hizkeran), bizitokia zutelarik.

    Erreka ondoan egonda, oso tokia hezea zen eta bildutako armak herdoiltzen ziren; gainera, ufalak zirenean ura biltegietara sartzen zen, armak hondatuz. Bestekaldetik, Txara aldeko lurrak inoiz oso egonkorrak izan ez direnez, noizean behin lur jauziak gertatzen ziren.

    Arazo hauek zirela eta, XVIII. mendearen bukaera aldean egoera txarrean zegoenez, eta Lacy-ko kondearean eskatuta, 1785 urtean Miguel Antonio de Jáureguik bigarren Errege-etxea proiketatu zuen[1], zaharraren aldamenean eraikitzekoa.

    1785ko irailak 23an Antonio de Jáureguik proiektua bidali zion Lacy-ko kondeari: marrazkiak, azalpenak eta aurrekontua (188.557 erreal eta 6 marabedi). Dena dela, azalpenetan bi solairu aipatzen badira (goikoa armak gordetzeko eta paketetan biltzeko, eta sotoa paketatutako armak gordetzeko garraioaren zain) marrazkietan bi plano baina hiru solairu agertzen dira. Gainera, eraikinaren altuerak ez du ematen proporzioan dagoenik.

    Diru falta zela eta, proiektua ez zuten onartu eta planak ez zuen aurrera egin.

    1803 urtean Miguel Antonio de Jáureguik beste proiektu bat prestatu zuen, Errege-etxe berria herri kaskoaren ondoan eraikitzeko, plaza zaharraren gainean. Herriak dirua jarrita, proiektu hau aurrera eraman zuten eta 1809 urtean inauguratu zen.


    Artikuluak eta aipamenak


    Erreferentziak