«Santa Maria la Real eliza (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
143. lerroa: | 143. lerroa: | ||
Elizako patroiarekin ere, Olasoko Jaunarekin, arazoak izan ziren: patroiak elizaren "hamarrekoak" kobratzen zituen, eta ezer gutxi lagatzen zuten lanekin jarraitzeko. Soraluzeko Udalak auzia hasi zuen 1545 urtean, baina ezer gutxi lortu zuen. Urte batzuk geroago, 1606 urtean, Gipuzkoako korrejidoreari, Juan del Espinar lizentziatuari, parte hartzeko eskatu zion<ref>[[El atrio de la iglesia de Placencia (eu) | El atrio de la iglesia de Placencia de las Armas, Soraluze]]. Ramiro Larrañaga (1987)</ref>. | Elizako patroiarekin ere, Olasoko Jaunarekin, arazoak izan ziren: patroiak elizaren "hamarrekoak" kobratzen zituen, eta ezer gutxi lagatzen zuten lanekin jarraitzeko. Soraluzeko Udalak auzia hasi zuen 1545 urtean, baina ezer gutxi lortu zuen. Urte batzuk geroago, 1606 urtean, Gipuzkoako korrejidoreari, Juan del Espinar lizentziatuari, parte hartzeko eskatu zion<ref>[[El atrio de la iglesia de Placencia (eu) | El atrio de la iglesia de Placencia de las Armas, Soraluze]]. Ramiro Larrañaga (1987)</ref>. | ||
Juan del Espinarrek azaldu zuenez, lanak aspaldi | Juan del Espinarrek azaldu zuenez, lanak geldi zeuden aspaldi. Elizaren burualdea bukatuta eta itxita bazen ere, sarrera aldeko hormak erdiraino altzata ziren. Egoera arriskutsua zen, haizearekin teilatuko olak erortzeko arriskua zegoelako; eta gainera, euri egunetan ez zegoen inolako babesik. | ||
Ostera, Kalagorriko apezpikuak lanak bukatzeko aurrekontua egin zuen (hormak bukatu, gangak eraiki, teilatua eman, dorrea jaso...), baita eliza barrutik osatzeko ere (erretaula nagusia, apaingarriak, eliz jantziak...). Gainera, elizaren diru sarrerak era Diego de Avendaño patroiak sakeleratzen zituenak ere aztertu zituen. | Ostera, Kalagorriko apezpikuak lanak bukatzeko aurrekontua egin zuen (hormak bukatu, gangak eraiki, teilatua eman, dorrea jaso...), baita eliza barrutik osatzeko ere (erretaula nagusia, apaingarriak, eliz jantziak...). Gainera, elizaren diru sarrerak era Diego de Avendaño patroiak sakeleratzen zituenak ere aztertu zituen. | ||
1607an epaia eman zuten, patroiaren kontra. Honek hogeitamar urtetan "hamarrekoen" herena eman behar zion elizari, eraikitze lanetan erabiltzeko; eta honetaz gain abadeen soldatak eta mantenua lehengo moduan ordaindu behar zituen. Avendaño jauna kontra agertu zen, eta errekurtsoa aurkeztu zuen, baina alferriz izan zen: 1612 urtean behin betiko ebazpenak aurrekoa berrestu zuen eta. | |||
===Lanen berpiztea=== | ===Lanen berpiztea=== |
18:39, 10 abuztua 2020(e)ko berrikuspena
Santa María la Real | |
---|---|
Estiloa | Gotikoa-Berpizkundea-Barrokoa |
Mendea | XVI-XVIII |
Kokapena | Herrigune historikoa |
Mota | Eraikina |
Ramon Leturiondo historialari soraluzetarraren hitzetan: Gaur egun Soraluzen ezagutzen dugun Andre Maria Jasokundearen parrokia-eliza XVI. mendean hasi zen eraikitzen, eta atalez atal joan zen osatzen XVIII mendera arte. Hori dela eta, gaurko elizak Moderno Aroan zehar jorratu ziren estilo desberdinak barnebiltzen ditu: gotiko gardun berantiarra, euskal gotikoa edo kolumnarioa, barrokoa eta neoklasikoa; horrek guztiak, ordea, ez du oztopatu gure garaietaraino heldu zaigun elizak batasun estetiko taxuzko eta ederra lortzea.
Kanpo aldeko irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Barrualdeko irudiak
Santa Maria la Real barrutik (NeBi AIR 2020) |
(handitzeko, sakatu gainean)
Alboko kaperen irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Azalpena
Gaur egun Soraluzen ezagutzen dugun Andre Maria Jasokundearen parrokia-eliza XVI. mendean hasi zen eraikitzen, eta atalez atal joan zen osatzen XVIII. mendera arte. Hori dela eta, gaurko elizak Moderno Aroan zehar jorratu ziren estilo desberdinak barnebiltzen ditu: gotiko gardun berantiarra, euskal gotikoa edo kolumnarioa, barrokoa eta neoklasikoa; horrek guztiak, ordea, ez du oztopatu gure garaietaraino heldu zaigun elizak batasun estetiko taxuzko eta ederra lortzea.
Santa María la Real eliza oin lauki zuzena duen tenplua da. Jatorriz habearte bakarra zuen, baina gero beste bi erantsi zitzaizkion. Presbiterioa, abside oktogonala duena, eraldatu egin dute, baina gurutze ganga okerdura makurrekikoa XVI. mendekoa da. Habeartearen lau atalek gurutze ganga konplexuak dituzte, hiruertzeko arkuekin eta nerbio makurrekin, lore irudiak osatzen dituztela. Hiru zutabe sortek osatzen dituzte euskarriak, presbiterioan harroina dutenak eta kapitalak gotikoak.
Oinean koru bat du, dekorazio ederrez hornitutako karpanel arkuaren gainean; burdin landuko baranda bat du. Korupean, epistolaren aldean eta dorrearen azpian, bataio kapera zegoen, sarrera arku zorrotzekoa zuena.
Hutsarte gisa ditu ebanjelioaren oinetarako eta alderako sarbideak, goi koroan irekidura biribila eta leiho bat behealdean, ebanjelioaren aldeko lehenengo atalean leihoak eta baita epistolaren lehenengo hiruetan ere; nagusia bifora eder bat da, absidean dauden beste biren antzekoa, azken horiek, ordea, erretaulak ezkutuan uzten ditu. Leihoak beirategiekin daude apainduta.
Habeartea ilun samarra da. Aldeetako habearteak puntu erdiko arkuen bidez lotzen dira habearte nagusiarekin, eta atal bakoitzean aldare bat dute estilo desberdinetako erretaulekin. Epistolaren habeartea gangekin estaltzen da, ebanjelioarena, aldiz, estalkia laua du, hezetasun arrasto ugarirekin.
Erretaula nagusia, tamaina handikoa, neoklasikoa da, karez egina, eta diseinua Ventura Rodríguezena du.
Barrualdean hormak zarpiaturik daude, eta agerian gelditzen da nerbioetako, arkuetako eta oinarrietako hareharria.
Kanpoaldetik elizak horma bularrak ditu, barrualdeko euskarriekin bat datotzenak, eta absidean lau horma bular handi ikus daitezke, absidearen hiru aldeak bereizten dituztenak. Aurretik aipatutako leihoez gainera, absidean gargola bat du, mota horretako bakarra, eta XVI. mendeaz geroztik (garai hartan oraindik erabiltzen ziren) gorde dena gotikoaren oroitzapen gisa.
Kanpoaldean harriak kare harri eta ofitazko harlanduak dira; jatorrizkoak ez diren eraikuntzak harlangaitzezkoak dira eta epistolaren aldetik erantsi diren zenbait aretoak hormigoizkoak. Hormek harrizko erlaitzak dituzte. Dorreak, hegoaldeko eta mendebaldeko fatxaden angeluan dagoena, epai laukia du; goiko aldea oktogonala du eta kanpaietarako puntu erdiko hutsune bat du. Buruan lore handiak eta burdin landuko bola eta gurutzea du kupulak.
Oinean atrioa du, iparraldeko fatxadan luzatzen dena, alde batez, eta bi sarbideak babesten ditu horrela: nagusia arku eraldatukoa eta bigarrena arku beheratua. Oinetako hormak hiru leiho bikote pare zituen, ajimez gabeak, eta puntu erdiko arkuarekin; bi bakarrik gordetzen dira, ate alboetakoak.
Aipagarria da ataria, oso ederra, zurezko egituran eraikia eta apaindurazko motiboen ugaritasun handiarekin dekoratutako piezekin. Modiloi moduko batean honela dio: 1666. Atari hau Pedro de Aldazabalek egin zuen. Atariaren kalitatea dela eta, Monumentu izendatu zuten.
Elizaren ataria kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 1984ko uztailaren 17ko 265/1984 Dekretuaren bidez. 2011.ko maiatzak 26an, berriz, eliza sartu zuten Eusko Jaurlaritzaren behin-behineko inbentarioa.
Artelanak
Gorago aipatutakoak eta gehiago ditu.
Erretaula gehienak gordetzen dira:
- Erretaula nagusia, neoklasikoa
- Kalbario erretaula, barrokoa
- Nazareno erretaula, barroko-rokokoa
- Dolorosa erretaula, barroko-rokokoa
- Animen erretaula, neoklasikoa (desagertua)
- Santa Barbara erretaula, XX mendekoa (desagertua)
Honetaz gain, santu irudiak ere gordetzen dira, baina denak ez Soraluzen:
- Santa Maria Zeruratzea, barrokoa (Abadetxeko kapilan)
- San Roke irudia, barrokoa
- San Blas irudia, barrokoa
- San Joan Bateatzailea irudia, gotikoa (Donostiako Eliz Museoan)
- Santu irudia, barrokoa (Donostiako Eliz Museoan)
Urrezko eta bolizko pieza txikiak ere baditu:
- Bolizko gurutziltzatua, barrokoa
- Urregintza, berpizkunde, barroko zein neoklasiko piezak
Azkenik, ezin ahaztu Eliz ataria, berpizkunde/ barrokoa.
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Historia
Aurreko eliza
Soraluzeko parrokiari buruzko lehen berriak herriari buruzko 1267ko dokumentu batekoak dira: agirian herri zaharrean monastegi bat zegoela eta bere patronatua Gaztelako Alfontso Jakintsu erregeak zeukala esaten da; urte horretan, erregeak Elgoibarko Olasotarren Etxeko Jaun zen Lopez de Ganboari eman baitzion.
Gaur egungo tenpluaren eraikitze lanak XVI mendean hasiak dira (erdiko habeartea, absidea eta gangak), eta baliteke, gehienetan gerta ohi den bezala, hasierako elizaren kondarren gainean egotea.
Lanen hasiera
Ezaguna da 1532an Martin de Igarza maixuak traza bat burutu zuela eta urte batzuk geroago, Pascual de Iturriza, 1538tik 1544era bitartean eliza honetako lanekin erlazionaturik agertzen denak, beste traza bat eman zuela, 1541ean hain zuzen. Badirudi Kontzejuko partaideen artean eztabaidak izan zirela traza bat aukeratzeko orduan, azkenean ordea, Pascual de Iturrizarena hautatu zen Geometria artean maixu zelako.
Lau ataleko nabe bakar eta abside poligonaleko saloi-oinplanoko eliza diseinatu zuten. Nabe nagusia gurutze-gangarekin estaltzen da. Lanak kapera nagusia edo absidetik hasi ziren, nabe nagusiarekin jarraituz. Murruak harlanduzkoak dira, kontrahormekin kanpotik. Gangaren euskarriak gotiko estiloan hasi bazuten ere, metro batetik gora estilo errenazentistan jarraitu zuten.
Errekurtso ekonomikoak urriak zirela dirudi 1540eko hamarkadako dokumentu batzuen arabera eliztarrek konpromezua hartzen baitute elizako lanetarako dirua mailegatzeko. Beste dokumentu batzuen bitartez berriz, maiordomoek beren buruak maileguen zenbatekoa ordaintzera behartzen dituzte.
Patroiari diru eske
Elizako patroiarekin ere, Olasoko Jaunarekin, arazoak izan ziren: patroiak elizaren "hamarrekoak" kobratzen zituen, eta ezer gutxi lagatzen zuten lanekin jarraitzeko. Soraluzeko Udalak auzia hasi zuen 1545 urtean, baina ezer gutxi lortu zuen. Urte batzuk geroago, 1606 urtean, Gipuzkoako korrejidoreari, Juan del Espinar lizentziatuari, parte hartzeko eskatu zion[1].
Juan del Espinarrek azaldu zuenez, lanak geldi zeuden aspaldi. Elizaren burualdea bukatuta eta itxita bazen ere, sarrera aldeko hormak erdiraino altzata ziren. Egoera arriskutsua zen, haizearekin teilatuko olak erortzeko arriskua zegoelako; eta gainera, euri egunetan ez zegoen inolako babesik.
Ostera, Kalagorriko apezpikuak lanak bukatzeko aurrekontua egin zuen (hormak bukatu, gangak eraiki, teilatua eman, dorrea jaso...), baita eliza barrutik osatzeko ere (erretaula nagusia, apaingarriak, eliz jantziak...). Gainera, elizaren diru sarrerak era Diego de Avendaño patroiak sakeleratzen zituenak ere aztertu zituen.
1607an epaia eman zuten, patroiaren kontra. Honek hogeitamar urtetan "hamarrekoen" herena eman behar zion elizari, eraikitze lanetan erabiltzeko; eta honetaz gain abadeen soldatak eta mantenua lehengo moduan ordaindu behar zituen. Avendaño jauna kontra agertu zen, eta errekurtsoa aurkeztu zuen, baina alferriz izan zen: 1612 urtean behin betiko ebazpenak aurrekoa berrestu zuen eta.
Lanen berpiztea
Korrejidorearen esku-hartzeari esker diru arazoak konpondu ziren. 1632erako eliza berria bukatuta zegoen, orduan alboetako habeartetan kaperak eraiki zituzten eta (Juan de Esnaola Ybaiguren). Erretaula nagusia ere (XVIII mendean erre zena) urte hauetakoa zen.
Zurezko atrioa edo elizataria 1666 urtean eraikia izan zen, Antonio de Aziondo Debako arotz-maixuaren trazari jarraituz. Bere piezen taila eta dekorazioa Pedro de Aldazabal, herriko tailistak, burutu zuen, eta badirudi hartutako obligazioak gainditu ere egin zituela. Elizatariaren burdinsarea Antonio Fernandez de Betolaza, Elgoibarko forjariak egina da. Gipuzkoako bakarra da oparo tailaturiko bere egurrezko estrukturak duen balioarengatik, eta pilare eta habeen lantzeari dagokionez parerik ez du eta.
1686an dorrea eraikitzen hasi ziren (Juan de Aranzeta). Hurrengo mendean (1715) koru berria egin zuten. Korua eusten duen arku eskartzano ederra barrokoko estiloarekin landutako harearrizkoa da (Antonio de Anguiozar). Eta mende bukaeran, erretaula erre zela eta, Ventura Rodriguez arkitektoak diseinatutako erretaula neoklasikoa eraiki zuten, horretarako absideko horma zulatuz eta kamarina eginez.
Zaharberritzeak
1983 urtean eliz ataria konpondu zuten, egoera txarreko piezak eta latak ordezkatuz lehen eta ondoren erreteilatuz eta euriuren kanalizatuz.
1999-2007 urteean artean zaharberritze lanak egin ziren elizan bertan, herriaren eta Gipuzkoako Aldundiaren laguntzaz[2]. Lanaren deskribapena: Eliz estalkiaren zurezko egituraren sendatzea, egoera txarreko piezak eta latak ordezkatuz eta ondorengo erreteilatzea eta euriuren kanalizatzea, dorrea birgaitzea eta alde bateko nabearen estalkiaren zati bat berritzea eta kanpoko hormak iragazgaiztea eta drainatzea. Barrualdea egokitzea. Erretaulu nagusia eta albokoak zaharberritzea. Urte tarte honetan Aldundiaren laguntza 1.019.550 €-takoa izan zen.
Arkitektoak Xabier Barrutieta eta Gudiker Beaskoa izan ziren[3]. 2007 urteko abenduak 15ean parrokia reinauguratu zuten[4].
Zaharberritzearen irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Artikuluak
- (1975) Plaentziako Eliz-ataria. Juan San Martin
- (1987) El atrio de la iglesia de Placencia de las Armas, Soraluze. Ramiro Larrañaga
- Santa María la Real de Placencia. Su singular pórtico necesita una restauración. Iñaki Linazisoro
- (2016) Soraluzeko arkitektura erlijiosoa: Parrokia-elizaren azterketa artistikoa. Ramon Leturiondo Altube
Erreferentziak
- ↑ El atrio de la iglesia de Placencia de las Armas, Soraluze. Ramiro Larrañaga (1987)
- ↑ Andre Mariaren Zeruratzea. Zaharberri (Gipuzkoako Foru Aldundia).
- ↑ Reforma iglesia Sta Maria la Real de Soraluze. Xabier Barrutieta y Gudiker Beaskoa, arquitectos.
- ↑ Santa Maria la Real parrokiaren reinaugurazioa. Lan Batzordea (Soraluze 2007).