«Osasuna (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
64. lerroa: | 64. lerroa: | ||
Ospitalak pobreak aterpetzeko sortu ziren, bai herrikoak zein kanpoko eskale edota erromesak. Kutsaduren beldurrez, gaixoak oso gutxitan hartzen zituen. Esateko, legendunak Elgoibarrera bidaltzen zituzten, eta izurriteak zirenean gaixoak beren etxeetan gordetzen ziren, edo inguruko ermitetan biltzen ziren. | Ospitalak pobreak aterpetzeko sortu ziren, bai herrikoak zein kanpoko eskale edota erromesak. Kutsaduren beldurrez, gaixoak oso gutxitan hartzen zituen. Esateko, legendunak Elgoibarrera bidaltzen zituzten, eta izurriteak zirenean gaixoak beren etxeetan gordetzen ziren, edo inguruko ermitetan biltzen ziren. | ||
=== | {| class="wikitable" align="center" style="text-align:right" | ||
: | ! style="background:Orange; text-align:left" | Urteak | ||
! style="background:Orange" | Izena | |||
! style="background:Orange" | Helbidea | |||
! style="background:Orange" | Azalpenak | |||
|- | |||
| 1517-1701 || Hirutasun Santua || Errabal, 17 || [[Errabaleko ospitalea (eu) | ''Gehiago jakiteko'']] | |||
|- | |||
| 1531-1701 || Errukia || Atxuri, 5 || [[Errukia ospitalea (eu) | ''Gehiago jakiteko'']] | |||
|- | |||
| 1701-1759 || Errukia <br> Maala <br> Hirutasun Santua || Errekalde, 1 || [[Errekaldeko ospitalea (eu) | ''Gehiago jakiteko'']] | |||
|- | |||
| 1759-1896 || || || Urte hauetan ez zen ospitalik herrian | |||
|- | |||
| 1896-1978 || Ama Mesedetako Babesetxea || Atxuri, 6 || [[Babesetxea (eu) | ''Gehiago jakiteko'']] | |||
|- | |||
| 1978- || Zaharren egoitza || Atxuri, 6 || [[Zaharren egoitza (eu) | ''Gehiago jakiteko'']] | |||
|} | |||
23:44, 2 abendua 2019(e)ko berrikuspena
- Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
- Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
Izurriteak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Joan diren mendeetan hainbat izurritek kolpatu dute herria, eri eta hildakoak eraginez eta herriaren betiko bizitza irauliz. Garrantzitsuenak honako hauek dira:
Urteak (orokorra) |
Urtea (Soraluze) |
Izurria | Hildakoak | Azalpenak |
---|---|---|---|---|
1347-1351 | 1348 | Izurri bubonikoa | %40-%60 | |
1597-1601 | 1598 | Izurri bubonikoa | %5-%10 | Gehiago jakiteko |
1700 | Gosea herrian | |||
1755 | ||||
1856 | Asiako gaitza | Ez asko | ||
1897 | Babesetxeko erabiltzaileak asko hazi ziren. | |||
1918-1919 | 1918 | Gripea | 36 | Gehiago jakiteko |
Udal osasun arauak
Sasoi hartan izurriteak ez ziren gauza berria; herriek bazuten haien berri, eta ahal zen moduan saiatzen ziren aurre hartzen.
1526ko ordenantzak
1526 urtetik aurrera indarrean zegoen ‘’Ordenantza Koadernoan’’ halaxe agertzen da:
- LXIIII atala.- Izurriteaz libratzeko Jaungoikoaren laguntzaz
- Honetaz gain, eta zornaren izurriteaz itsaskorra, oso arriskutsua, ikaragarria eta jende asko hiltzen duenez, eta aintzinean izurriaz kutsatutako herrietatik alde egindako gizonei itsatsita inoiz herri honetara etorri den eta asko hil direnez, eta herrialdean kalte eta lan handiak ekarri dituenez, izurrite denboran inoiz berriro etor eta gerta daiteke. Nahiz eta honen konponbide osoa Jaungoikoaren eskutan dagoen., gizakiak, laguntzeko, bere laguntzarekin gorde behar dute, ahal duten konponbide onenak erabiliz eta, beraz, jaungoikoaren laguntzaz konponbideren bat jartzeko, zera agintzen dugu: izurrite garaietan hemengo alkate eta sindiko-prokuradorea gizon azkarrak izatea, eta izurritea zein lekutan dabilen jakin dezatela…
1599ko neurriak
1598ko izurriaren ondorioz, hurrengo urtean Soraluzeko kontzejuak hiribilduaren garbiketari buruzko hanbat neurri hartu zituen[1]. Besteak beste, kale, auzobide eta errepideak sastrakaz garbi egoteko agindu zuen; herriko kale eta kantoietara, ezta bideetara ere, inor ez ausartzeko zaborra botatzen, izan lastoak, iratzeak, gaztaina morkotsak edo beste ezer eta, ez egunez ez gauez, inork ez botatzeko leihoetatik inolako zikinkeriarik, ezta eskuetako urik, izan galdaraz edo suilaz.
Medikuak
Medikua
Herri medikuarena zen beste aukera bat. 1580 urtean Soraluzeko zirujaua zen Juan de Churruca hil zen, eta gaixo larrienak Bergarara joaten ziren. Zirujau berria ekartzeko batzordea izendatu zuten, bi kaletar eta beste bi baserritarrek osatua. Segururena, kontratatu zuten zirujau berria Sebastián de Jauregui izango zen, nafarreria izurritean bera agertzen da herriko zirujaua eta. Izurritea zabaldu zenean ere medikuak behar ziren. Bergarako udalak Monasteriobide medikuak (aita eta semea ziren) inbitatu zituen bertara joateko. Baina, medikuak kutsatutako herrietan ibili zirenez, herritarren kezkak ekiditzeko gauez etortzea proposatu zien.
Udal osasun zerbitzua
1918ko gripe izurriak udalak eta diputazioak behartu zituen orduko osasun sistema indartzen eta hobeto antolatzen.
Gripearen erasoa pasa eta gero, 1918/10/31an[2], Udal Batzordeak baldintza plegua onartu zuen, udal osasun zerbitzua sortzeko.
Zerbitzu honek bi mediku titular izango zituen, bakoitza urteko 1.500 pezeta ordainduta; eta praktikante[3] bat, 1.000 pezeta ordainduta.
Aldiberean, Juan Lasa praktikantearekin aurretik sinatutako kontratua errespetatzen zen hurrengo bi urteetarako. Kontratu hau gripe izurritea herrian sartu zenean egin zuten.
XX mendeko mutuak
Egoerari aurre egiteko, herrian bi mugimendu izan ziren. Alde batetik, 1.893 urtean Soraluzeko Artisauen Elkarlaguntzarako Baltzua[4] sortu zen, gaixotasunek sortutako arazoak sahisteko.
Anbulatorioa
(esteka)
Ospitalak
Ospitalak pobreak aterpetzeko sortu ziren, bai herrikoak zein kanpoko eskale edota erromesak. Kutsaduren beldurrez, gaixoak oso gutxitan hartzen zituen. Esateko, legendunak Elgoibarrera bidaltzen zituzten, eta izurriteak zirenean gaixoak beren etxeetan gordetzen ziren, edo inguruko ermitetan biltzen ziren.
Urteak | Izena | Helbidea | Azalpenak |
---|---|---|---|
1517-1701 | Hirutasun Santua | Errabal, 17 | Gehiago jakiteko |
1531-1701 | Errukia | Atxuri, 5 | Gehiago jakiteko |
1701-1759 | Errukia Maala Hirutasun Santua |
Errekalde, 1 | Gehiago jakiteko |
1759-1896 | Urte hauetan ez zen ospitalik herrian | ||
1896-1978 | Ama Mesedetako Babesetxea | Atxuri, 6 | Gehiago jakiteko |
1978- | Zaharren egoitza | Atxuri, 6 | Gehiago jakiteko |
Erreferentziak
- ↑ AHPO, I-3759, 353 o. 1599 urtea
- ↑ Pliego de condiciones establecidas por la Junta Municipal de esta Villa para el servicio sanitario de la misma.
1ª. La Junta Municipal, dándose cuenta del estado actual del término municipal y de la necesidad de establecer un servicio médico sanitario, acuerda establecer dos titulares Médicos dotados con 1500 pesetas cada uno anuales, más una plaza de Practicante dotada con mil pesetas también anuales, esta última respetando el compromiso que el Ayuntamiento contrajo con el Practicante D.Juan Lasa en la reinante epidemia de grippe que invadió a la localidad, viéndose obligada a ajustarla por dos años… (eta halaxe 11 puntu osatu artean. Felipe de Aguirregomozcorta alkateak sinatzen du). - ↑ Gaur egun, erizaina.
- ↑ Sociedad de Socorros Mutuos Artesanos.