«Arbasoak egitasmoa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
65. lerroa: | 65. lerroa: | ||
Udan aurkitutakoak udazkenean aztertu eta gero, urte berriarekin batera Aranzadikoek emaitza eta ondorioak aurkezten dituzte hainbat tokitan. Horietako bat Soraluze izaten da. | Udan aurkitutakoak udazkenean aztertu eta gero, urte berriarekin batera Aranzadikoek emaitza eta ondorioak aurkezten dituzte hainbat tokitan. Horietako bat Soraluze izaten da. | ||
<youtube> S_D4kqfqgxI | <youtube> S_D4kqfqgxI </youtube> <br> 2018ko kanpainaren emaitzen aurkezpena (2019/02/08) <br> | ||
20:54, 3 maiatza 2019(e)ko berrikuspena
Egitasmoaren helburua Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa balioan jartzea da. Hainbat ekitza egiten ari dira ordutik hona: ikerketa lanak, lurrak erostea, zabalkunde lanak...
Partaideak eta egitasmoa
Estazio megalitikoaren inguruko hiru herriek hartzen dute parte: Bergara, Elgoibar eta Soraluze. Hauez gain, Eusko Jaurlaritzak zein Gipuzkoako Aldundiak diruz laguntzen dute. Eta alde zinetifikoa Aranzadi Zientzia Elkartearen ardura da.
2018-2019 tarteako Soraluzeko Udalak 113.000 euroko egitasmoa prestatu du, eta datozen hilabeteotan mendigaineko proiektuari bultzada nabarmena emango diote: hiru udalek, esaterako, 7.000 euroko ekarpen bana egingo dute 2018 urtean[1], Jaurlaritzak, bere aldetik, 69.300 euro bideratuko ditu eta Aldundiak 13.800 euro.
Lurrak erostea
Megalitoak babesteko asmoarekin, Arbasoak egitasmoaren barruan lur erosketak gauzatzen ari dira: megalitoen inguruko lur sailak publikoak izanda, errezagoa da babestea eta ikertzea.
Esateko, 2016eko otsailean Soraluzeko Udalak Gizaburua inguruko lurrak erosi zituen.
2012-2017 kanpainak: miaketak eta kata orokorrak
Azterketa eta indusketa kanpaina guztietan Elosua-Plazentzia estazio megalitikoan azterketa orokorrak egiten dituzte: megalitoak iza daitezkeen bila aritzen dira, eta batzuetan katak egoten dituzte.
Modu honetan hurrengo kanpainetarako helburu zehatzak aukeratu izan dituzte: Arribiribilleta, Sabua, Keixetako Egiya, Irukurutzeta… Ahaztu gabe miaketa hauei esker hainbat megalito berri topa izan direla.
2012 eta 2014ko kanpainak: Arribiribileta
Aranzadi Zientzia Elkartea Elosua-Plazentziako estazio megalitikoan lanean hasi zenean, aurreneko indusketak Arribiribilleta 'trikuharrian' egin zituzten. Lan horien ondorioz, menhir bat dela baieztatu zuten. Zutarri hau ziurrenik zutik egon zen lehen, harrian egindako zuloak erakusten duenez.
Zutarria zela egiaztatu eta gero, altxatzea erabaki zen, monumentua berriro ere jatorrizko posiziora itzuliz. Lanak Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Arkeologia Sailak ere eraman zituen aurrera. Aurretik harriaren azpian eta inguruan miaketak egin zituzten, eta gero berau zutik jarri. Azken lan hau 2014.eko irailak hiruan (2014/09/03) bukatu zuten.
2016 eta 2017 kanpainak: Gizaburua
2016 urtean inguruko sailak erosi eta gero, irailean Aranzadikoek Gizaburua induskatu zuten, Arribiribilleta ekintza jarraituz. Ekialde-mendebalde orientazioa zuen apurtutako harlosa topa zuten, eta hilobiratze aztarnak ere: erretako hezurrak, zeramika ontzi bat...
Hurrengo urtean beste indusketak egin zituzten, era aztarna gehiago topa zituzten, zaharragoak.
Bi kanpainatan estazio megalitiko osoan baino material gehiago aurkitu zuten, oso kalitate onekoak. Beraz, Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako ikerketa eta interpretazio lanek erakutsi dutenez, Gizaburuagako trikuharria izan daiteke Elosua-Plazentzia megalitotegiko monumenturik garrantzitsuena.
Etorkizunean, trikuharria berreskuratzeko asmoa dago.
2018ko kanpaina: Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharria
Udan lurra prestatzeko lanak hasi ziren, eta irailean ekingo diete berreraikitze lanei Aranzadi Zientzia Elkarteak eta EHUko Arkitektura eta Zaharberritze alorreko teknikariek UNED Bergarako kideekin elkarlanean. Lanak irailean hasi eta urrian amaitzea aurreikusten dute.
Trikuharrian egingo den esku-hartzea, bereziki, zentratuko da hilobiko ganberaren berreraikitzan, baina tumuluaren zati bat ere berreraikiko dute, osorik ez bada ere. Asmoa da trikuharri arrunt baten egitura nolakoa den ezagutzera ematea: masa tumularra, hilobiko kamara, orientazioa, eraikitze elementuen disposizioa, neurriak eta abar.
Keixeta Egiya (hegoaldea) 3Dtan (Stoa & Degebesa)
2018ko kanpaina: Irukurutzetako trikuharria
Irukurutzetakoa Gipuzkoako trikuharri handienetakoa da, eta Aranzadi Zientzia Elkartearen arabera, indusketa arkeologikoak ekarpen nabarmenak egin ditzake tumuluaren neurriak eta egituraren ezaugarriak zehaztuz. Gainera, Neolito garaiko material arkeologikoa aurkitzeko aukerak aurrikusten ziren.
Trikuharriaren erdialdeko kraterra induskatu zen, hilobiko kamara aurkitzen zen tokia, eta tumulua estaltzen duen landare-geruza erretiratu zen. Halaber, arrastoen laginak hartu ziren hilobi-monumentua erabili zen garaiko (Neolitoa-Brontze Aroa) paisaia berregiteko eta GPS zentimetriko eta aire argazki serien bidez dokumentatu zen egitura osotasunean, gero ortoargazkiak eta 3D eredu bat egiteko.
Zabalkunde lanak
Bisita gidatuak
Aurreneko urteetan (2012-2017) bisita gidatuak antolatu dira, euskaraz zein erdaraz. Udazken aldera izaten dira, kanpaina bakoitzeko emaitzak azaltzeko.
Lortutako arrakastari aurre egiteko (192 lagunek parte hartu zuten 2017 urtean, eta 96 lagun 2018 urteko bost bisitetan), urtero gero eta bisita gehiago antolatzen ari dira.
Emaitzen aurkezpena
Udan aurkitutakoak udazkenean aztertu eta gero, urte berriarekin batera Aranzadikoek emaitza eta ondorioak aurkezten dituzte hainbat tokitan. Horietako bat Soraluze izaten da.
2018ko kanpainaren emaitzen aurkezpena (2019/02/08)
Informazioa eta dokumentazioa
Megalito bakoitzaren kartelaz gain, estazio dolmenikoari dagozkion informazio panelak Karakaten jarri ziren.
Gainera, bi mapa sortu eta banatu izan dira: Elosua-Plazentziako estazio megalitikoaren mapa eta Dolmenen ibilbidea PR-Gi 94.
Urtero urtero Aranzadikoek egindako lanak Aranzadiana bere aldizkarian jaso dituzte:
- Puesta en valor de la estación megalítica de Elosua-Plazentzia. Manu Ceberio (Aranzadiana 2012)
- Arribiribilleta (Elgoibar-Bergara) monumentu megalitikoko eskuhartzea. Manu Ceberio & Jesus Tapia (Aranzadiana 2012)
- Arribiribilleta zutarriaren hiru dimentsioko erregistroa eta dokumentazioa. Euken Alonso (Aranzadiana 2014)
- Restitución del monolito de Arribiribilleta. Anartz Ormaza (Aranzadiana 2014)
- Keixetako Egiya Hegoaldea trikuharriaren indusketa arkeologikoa (Bergara). I kanpaina. Manu Ceberio (Aranzadiana 2014)
- Karakate-Kurutzebakarreko eremua. Miaketak eta katak (Elgoibar-Soraluze). 3. kanpaina. Manu Ceberio (Aranzadiana 2015)
- Karakate-Kurutzebakarreko eremua. Miaketak eta katak (Elgoibar-Soraluze). 4. kanpaina. Manu Ceberio & Jesus Tapia (Aranzadiana 2016)
- Gizaburua tumulua (Elgoibar-Soraluze). I kanpaina. Manu Ceberio & Jesus Tapia (Aranzadiana 2016)
- Karakate-Kurutzebakarreko eremua. Miaketak eta katak (Elgoibar-Soraluze). 5. kanpaina. Jesus Tapia & Manu Ceberio (Aranzadiana 2017)
- Dolmen de Gizaburuaga (Elgoibar-Soraluze). II kanpaina. Manu Ceberio & Jesus Tapia (Aranzadiana 2017)
Interneten, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Kultura Ondarearen zentroak Elosua-Plazentziako megalitoak izeneko atal mardula jarri du bere web orrian.
Gainera, beste hainbat web orrietan ere Elosua-Plazentzia estazio dolmenikoa edota bere trikuharriak azaltzen edota aipatzen dira: Debabarrena turismoa, Euskal-herria.org...
Erreferentziak
- ↑ Orain arteko ekarpena urteko 2.500 eurokoa zen.