«Hiri aztarnak ibilbidea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    52. lerroa: 52. lerroa:




    ==Kalegoengo atea eta aintzinako etxegintza==
    ==Aintzinako etxegintza==
    :''([[Kontzupea (eu)|Kontzupetik]] [[Santa Ana kalea (eu)|Santa Ana]] kaletik segi, [[Ormaetxea jauregia (eu)|Ormaetxearaino]]).''
    :''([[Kontzupea (eu)|Kontzupetik]] [[Santa Ana kalea (eu)|Santa Ana]] kaletik segi, [[Ormaetxea jauregia (eu)|Ormaetxearaino]]).''


    67. lerroa: 67. lerroa:
    XV mendean Soraluze hazi zen biztanle gehiagori lekua egiteko. Zeuden etxeak goitik behera aldatu egin ziren. Alde batetik, etxeen arteko hormak, mehelinak, arautu egin ziren suteen hedapena ekiditzeko: harrizkoak behar zuten izan, eta zabalera jakin batekoa. Behe solairuko etxaurrea bitan antolatu zen: alde batean atari ederrak egin ziren, arkudunak gehienetan, eta bestean lehioaizaten zen, askotan bertako negozioen erakuslehioa. Aurreko pisuari bigarren pisu bat erantsi zioten, eta gainean ganbara ederra, lehiatila eta guzti.
    XV mendean Soraluze hazi zen biztanle gehiagori lekua egiteko. Zeuden etxeak goitik behera aldatu egin ziren. Alde batetik, etxeen arteko hormak, mehelinak, arautu egin ziren suteen hedapena ekiditzeko: harrizkoak behar zuten izan, eta zabalera jakin batekoa. Behe solairuko etxaurrea bitan antolatu zen: alde batean atari ederrak egin ziren, arkudunak gehienetan, eta bestean lehioaizaten zen, askotan bertako negozioen erakuslehioa. Aurreko pisuari bigarren pisu bat erantsi zioten, eta gainean ganbara ederra, lehiatila eta guzti.


    terakoan, etxeak handiagoak egin ziren. Bigarren pisua erantsi eta kaleari tokia kendu zioten, mehelinak aurreratzen eta lehen pisuak handitzen. Marimarren harategian kasu oso nabarmena. Arrastoan bestekaldean.
    Toki gehiago egiteko, garai hartan hasi ziren kaleari tokia kentzen. Lehen solairu parean mehelinak aurreratzen ziren kalearen gainean, eta tartean egurrezko zorua jartzen zen. Adibide ederra dago Santa Ana kaleko 2. zenbakian.


    Harresien ateerako kanpo aldean etxe berriak egin ziren
    Modu honetan etxe "gotikoak" sortu ziren: harrizko mehelinak, etxaurreko beheko solairua harrizkoa, lehen solairuan mehelin aurreratuak azalera handitzeko, bi/hiru solairukoak (Soraluzen XX mende artean gehienak 2 pisutakoak ziren) eta ganbara ederrak. Behe solairuan ate handia arkuduna, eta lehioa alboan erakuslehioa.
     
     
    Gainera, mehelinak harrizkoak izateko beharko zuten, begiratu lodiera berbera dute, araututakoa.
     
    Etxe berriak egin ziren ateen kanpotik, Kalegoenean Salon eta Kantoikoa esateko.
     
    Modu honetan etxe "gotikoak" sortu ziren: harrizko mehelinak, etxaurrean behekomsolairua harrizkoa, lehen solairuan mehelin aurreratuak eta lehen solairua handiagoa, bi/hiru pisu (Soraluzen XX mende artean gehienak 2 pisutakoak ziren) eta ganbara ederrak. Behe solairuan ate handia arkuduna, eta lehioa alboan erakuslehioa.


    Harresien ateerako kanpo aldean ere etxe berriak egin ziren; esateko, Santa Ana kaleko 12 eta 14 zenbakidun etxeak. Etxe hauek ere "gotiko" estilokoak dira, era aurreratutako mehelinen aztarnak dituzte.


    ==Kalebarren perlak==
    ==Kalebarren perlak==

    23:07, 7 abendua 2018(e)ko berrikuspena

    Ibilbide honek Soraluze hiribilduaren barruan eramango gaitu, XV mende arteko aztarnen bila.

    Mapa kargatzen...

    Jatorria: Ibaizabalen ibia

    (Kontzupetik aurrera egingo dugu, Labaderogainera, eta Gaztetxearen ondoan kokatuko gara).

    Soraluzeren jatorria toki horren azpian dago, ibaia zeharkatzeko ibian hain zuzen. Puntu honetan ibaiak Ibaizabal zuen izena, eta zabala izateaz gain sakonera gutxiago zuen.

    Ertaroan Bitorixatik itsasorako erregebidea Deba ibaia zeharkatzen zuen hemen: Bitorixatik Bergarara lehen, handik Soraluzera (gutxi gorabehera gaur eguneko errepidetik) eta, Ibaziabaleko ibia pasa eta gero, Ezozia eta San Roketik Elgoibarrera eta Debako portura. Kontutan hartu behar da sasoi hartan Maltzaga ingurua oso oso estua zen, eta bertatik pasatzerik ez zegoen, ez Elgoibarra ez eta Eibarra ere ez. Gaur eguneko bide berriak XVIII mende bukaeran eta XIX mende hasieran egin ziren.

    Eibarra joateko erregebideak, berriz, Ibaizabal ibia pasa beharrean aurrera egiten zuen eta, Iruretik, Azitainera jeitsi. Horregatik XII mendean Nafarroako erregeak Don Celinos lehengusua bidali zuen Irurera, bertan Irure Handikoa etxea egiteko (eta Azitaingo Untzueta jauregiak ere jatorri berbera dauka).

    Azkoitiarako erregebideak ibitik gora egiten zuen, eliza ondotik pasatuz eta San Andres eta Pagobedeinkatutik aurrera (bertan galtzada zaharraren ehun bat metro gordetzen dira).

    Bitorixa-Deba erregebide hau aspalditik erabiltzen ari zen, erromatarren garaitik eta aurretik ere. Orduan galtzada Veleiatik[1] (Bitorixa ondoan) Tritium Tuboricum<refTritium Tuboricum. Wikipedia (euskaraz).</ref> (Astigarribia, Sasiolaren aurrean) portura zihoan, eta Soraluzen Ibaizabaleko ibia erabiltzen zuen.

    Toponimiak beste bi izen gorde ditu, ibaiaren ezkerreko aldekoak, ibiaren ondoan baino altuxeago kokatuak: Arriogain eta el Castillo, agian ibia bera bertatik zaintzeko.


    1343 urtea: Placencia de Soraluce hiribildua

    (Kontzupe parera bueltatuko gara, eta Abadetxeren ondoan geratu).

    Alfonso XI erregeak Placencia de Soraluce hiribildua sortu zuenean, ibaiaren alde honetan bazen Soraluze izeneko herrixka bat.

    Baina hiribildua sortzeak, berez, berarekin zekarren aurrekoa bota eta planta berriko herria eraikitzea. Aurrena esparrua marraztu, arloak egin[2] eta biztanleen artean esleitu[3]. Gero, harresiak altxatu behar ziren eta, azkenik, norberak bere etxea egin.

    Placencia de Soraluce hiribildu txikia sortu zuten, hektarea erdiko azalera gutxi gorabehera, bi kalek zeharkatua (Kalegoen-Kalebarren ardatza ibaiaren paraleloan eta beste kalea perpendikularrean, ibaitik mendira). Abadetxe-Udaletxe puntuan gurutzatzen ziren, eta lau etxe-multzo osatzen zuten.

    Gaur egun ez da harresietatik aztarnarik geratu, baina uste da iparraldean eta mendebaldean etxeetako hormak zirela harresi, eta ekialdean (mendialdean) zein mendebaldean (ibaialdean) ortuak zeudela etxe atzekaldetan, eta harresiak gero.

    Eliza lauki honengatik kanpo geratu zen, pixkat gorago (nahiz eta erregeak eliza berria egiteko agindu, aurrekoa erabiltzen jarraitu zuten).

    Dena dela, hiribildua 1343 urtean sortu bazen bost urte geroago, 1348 urtean, izurri baltza etorri zen. Nafarroan biztanleen %60a hil zen urtebetean, eta Agurainen %40a, Soraluzen ez zen askoz jende gutxiago hilgo.

    Bidegurutze honetatik lau erregebide irtetzen ziren: Kalebarrenetik aurrera kostaldekoa, mendian gora Azkoitikoa, eta Ibaizabal ibia zeharkatuz ezkerrera Bitorixakoa eta Eibarkoa eskumara.


    Aintzinako etxegintza

    (Kontzupetik Santa Ana kaletik segi, Ormaetxearaino).

    Hiribildua sortu zenean, 1343 urtean, puntu honetan zegoen muga, Kalegoengo atean hain zuzen. Eskumako azken etxea Ormaetxea zen, eta haruntzago erreka zegoen, gaur egungo ibairako jetsiera tokian hain zuzen.

    Orduko etxe gehienak oso apalak ziren: beheko solairua edota solairu batekoak ziren, eta gainean ganbara ederra zuten. Oinarriak harrizkoak, agian, baina gainontzekoa egurrezkoa zuten, suteen kasuetan garrak batetik bestera ondo bizkor pasatzen zirela.

    Salbuespen bakarra Ormaetxea jauregia zen. Etxaurrea harrizkoa zuen, bigarren solairuraino, gainontzekoa egurrezkoa eta adreiluzkoa zen. Hortik etortzen zitzaion izena, harrizko horma zuen etxe bakarra zelako.

    Hiribilduak jauntxoen kontra sortu baziren ere, jauntxo batzuk herrietara aldatu ziren, jauregi era etxeak sortuz. Iruretarrak ez ziren salbuespena izan, Irure Handikoa laga eta herrira jaitsi ziren, Ormaetxea jauregia hiribildu barruan eraikiz.

    Hiribildua sortzeko orduan, Alfonso XI erregeak Logroñoko forua eman zion. Hau da, Placencia de Soralucen indarrean behar zen legea sortzeko Logroñokoa erabili zuten. Foru hau oso aurreratua eta berdinzalea zen garai hartako; besteak beste, jauntxoek zein jende arruntak zerga berdinak ordaindu behar zuten, Soraluze inguruko baserritarrek bertara etor zitezkeen bizi izatera jauntxoen hatzaparretatik ihesi...

    XV mendean Soraluze hazi zen biztanle gehiagori lekua egiteko. Zeuden etxeak goitik behera aldatu egin ziren. Alde batetik, etxeen arteko hormak, mehelinak, arautu egin ziren suteen hedapena ekiditzeko: harrizkoak behar zuten izan, eta zabalera jakin batekoa. Behe solairuko etxaurrea bitan antolatu zen: alde batean atari ederrak egin ziren, arkudunak gehienetan, eta bestean lehioaizaten zen, askotan bertako negozioen erakuslehioa. Aurreko pisuari bigarren pisu bat erantsi zioten, eta gainean ganbara ederra, lehiatila eta guzti.

    Toki gehiago egiteko, garai hartan hasi ziren kaleari tokia kentzen. Lehen solairu parean mehelinak aurreratzen ziren kalearen gainean, eta tartean egurrezko zorua jartzen zen. Adibide ederra dago Santa Ana kaleko 2. zenbakian.

    Modu honetan etxe "gotikoak" sortu ziren: harrizko mehelinak, etxaurreko beheko solairua harrizkoa, lehen solairuan mehelin aurreratuak azalera handitzeko, bi/hiru solairukoak (Soraluzen XX mende artean gehienak 2 pisutakoak ziren) eta ganbara ederrak. Behe solairuan ate handia arkuduna, eta lehioa alboan erakuslehioa.

    Harresien ateerako kanpo aldean ere etxe berriak egin ziren; esateko, Santa Ana kaleko 12 eta 14 zenbakidun etxeak. Etxe hauek ere "gotiko" estilokoak dira, era aurreratutako mehelinen aztarnak dituzte.

    Kalebarren perlak

    Kalebarren aldera jo, eta Kalebarre 1 zenbaki parean geratu.

    Inguru jonetan gordetze n da etxe gotikoen multzo osoena.

    Kalebarren 1, 3 eta 5 etxeek osatzen dute. Bertan ikus daiteke mehelin aurreratuak, denak zabalera berdinekoa (arautua), behe solairuan ate ederrak eta lehioak (gaur egun galduak), bi solairu t'erdiko altura mehelinetan, eta mehelinen arteko harrizko arkuak, oso gutxitan erabiliak, Soraluzen ez bada.


    Kalebarreneko ate ingurukoak

    (Goiara parera segi)

    Honaino heltzen zen 1343eko hiribildua, eta hemen zegoen Kalebarreneko atea. Bi gauzek salatzen dute. Alde batetik, Gooaea eta botika azpitik pasatzen den erreka, gero ikusiko duguna. Eta besretik 14 eta 16 zenbakiko etxeak, besteak baino estuagoak, arautegitik kanpo eraikiak.

    Etxe hauek, bi solairukoek, ganbara ederra dute, lehiatila eta guzti. Garai bateko Soraluzen etxe guztiak antzekoak ziren.

    Eta goiara eta botika etxeei errepararzen badiegu, hauek XV mendean sortu zirela ikis daiteke, Mendataneko eta botikako mehelinek adierazten dutenez: prest daude arkuak eusteko.


    Hiribildu kanpoko jauntxoak

    Plaza zaharra zeharkatuz, Arregia jauregiraino segi)

    Arregia jauregia hiribildua sortu baino zaharragoa da. Oso leku estrategikoan eraiki zuten: kostarako errege bidearen eta ibaiaren ondoan. Erregebidearen beste aldean harkaitza dago eta, beraz, handik biderarzen ziren guztiak etxe albotik pasa behar ziren. Oos leku aproposa zen bidesariak kobrafzeko.

    Garai hartan ez zen plaza zaharrik, eta dorrea askoz gordinago zen. Ez zituen barruko eskilarik, solairu bakoitzak bere sarreea zuen: sotoa ezkerretik (plaza zaharretik), behe solairua erregebidetik (gaurko sareñrera, baina XX mende hasieran Gabolats kalea jaitsi zutenean puntu honetan, atea ere jeitsi zute), eta lehen solairua eskumaldeko eskilareratik (gerora etxe barruan sartu zirenak).

    Etxeak bi soto zituen, behe solairua eta lehen solairua. Gerora, XVI mendean, Ibañez de Irure bertako Margarita de Arregia ezkondu zenean, goitik behera berritu zuten. Senargaia Carlos V enperadorearen medukua izan zenez, Europan ikusitakoak Soraluzera ekarri zituen: galeria ederra ibai aldera, itzelezko armarri handia ate gainean, eskilarak barrutik, bigarren solairua gehitu...


    Goikokaleta eta hiribilduaren mugak

    (Plaza Zaharra atzera zeharkatu, baina Goikokaletatik segi karkabaraino)

    Goikokaletan dagoen karkaba 1805 urtean egin zen, Erregetxe berriaren aurrean enparanfza zabaltzeko, sartu irtenak errazreko.

    Azpitik pasatzen den erreka iparraldeko muga zen 1343 urtean. Kalebarreneko atea gaienan zegoen.

    Gero etxeak egin zituzten harresiez kanpo, baina aurretik zeudenen parean. Hemen atzekaldeak ikus daitezke, eta parean diren etxeak = azken mehelin irtenak)

    1343 urtean Goikokaletan ortuak zeuden. XV mendean, herria handitzerakoan, kalea zabaldu zen.


    XV mendeko hedapena: Etxaburueta

    Segi Goikokaletatik gora, iturri gainea geratzeko)

    Esandako moduan, goikokaleta eta Galipota ortuak ziren, eta harutzago harresia.

    Baina herria handitu behar zela eta, XV mendean Etxaburuetan etxe berriak egin zituzten. Horreraeako harresia erabili zuten. Garai harrako etxe bakarra geratzen dena Elizburu 1ekoa da.

    Etxaburuetako gainontzeko efxeak honekin lerrokatuta zeuden, baina Erregerxe berria egin zenean (1804-1809) Etxaburuetako etxe gehienak atzera bota zuten.

    Dena dela, Soralize historikoaren etxeak luzeera eta zabalera oso antzekoak zituzten, arautua zegoelako.

    Gero, batzuk luzatu (ibai aldeko galeriak edo Kalebarren 1 & Etxaburueta 1 Etxaburueraruntz) edo moztu (Etxaburuerako zenbaki bikotiak) izan ziren.


    Soraluzeko monastegia

    (Segi Elizburuko eskilareratik Eliz atariraino)

    Eta hemen azkeneko bi aztarna topa daitezke.

    Etxe honen atzean kale izkutua dago, Etxaburueta ostekoa. Etxaburuerakometxeak egin zituztenean, bertan ortuak ziren era gero harresi berria.

    Eta kale berri hau puntu honeraraino eramaten du. Soraluzeko monastegiko eliza zaharraren aurrekaldea.

    Monastegi hau XII mendean aipatzen da lehen aldiz, Olasoko jauna bertako jauna zela. Herria egin zutenean ez zuten eliza berririk egin, baina hiri bildua elizatik aparte egin zuten (baina ez elgoibartarren moduan, 1346 urtean hiribildu berria elizatik kilometro baterara egin zutela)

    Etxaburueta egin era gero, harresi berria elizaren kontra ekartzea oso errez zuten, modu honetan eliza harresien barruan sartuz.

    Eliza berriak atea alde bareea dauka. Zergatik? Inork ez daki. Baima agian aurreko elizaren ate aprean gerafzeko.

    Eta elizaren eta faur eguneko Udaletxe arteko esparruan herriko esparru publiko bakarra zegoen,, poxkats aldapatsua, hori bai.

    Gaur egun Labaderogain, Plaza Barria... dauzkagu,baina hori beste ibilialdi baterako utzi beharko dugu.


    Erreferentziak

    1. Iruña-Veleia. Wikipedia (euskaraz).
    2. Soraluzeko kasuan 6 kanako zabalerakoak ziren, 5 metro inguru.
    3. Esparru horietako bat Loiola-Oñaz izeneko zaldun batentzat izan zen, Alfonso XI erregearen aginduz. Etxe hau Loiola etxea moduan ezagutzen da, Kalebarren 4 zenbakian dago, eta armarria gordetzen du.