«Bilakaera urbanistikoa. XV mendeko hedapena (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
(Orria sortu da. Edukia: {{Osatu barik}} ::<small>''Bilakaera urbanistiko osoa ikusteko, Bilakaera urbanistikoa (eu)''</small> ==1343: hiri gutuna== ::<small>''Gehiago jakiteko, Bilakaera...) |
No edit summary |
||
21. lerroa: | 21. lerroa: | ||
Gainera, Kalebarren gainetik [[Etxaburueta kalea (eu)|Etxaburueta]] kalea sortu zuten, harresi zaharraren kanpo. | Gainera, Kalebarren gainetik [[Etxaburueta kalea (eu)|Etxaburueta]] kalea sortu zuten, harresi zaharraren kanpo. | ||
Eta hiru arrabal sortu ziren ere. Kalegoenetik Osintxurutz Irusagarreta auzoa sortu zen, izen bereko etxearen inguruan. Ibaiaren bestekaldean bi auzo berri eraiki ziren, Errabal izenekoa bat eta Arane auzoa, Arana etxearen inguruan, gaur egungo Baltegieta. | Eta hiru arrabal sortu ziren ere. Kalegoenetik Osintxurutz Irusagarreta auzoa sortu zen, izen bereko etxearen inguruan. Ibaiaren bestekaldean bi auzo berri eraiki ziren, [[Errabal kalea (eu)|Errabal]] izenekoa bat eta Arane auzoa, Arana etxearen inguruan, gaur egungo [[Baltegieta kalea (eu)|Baltegieta]]. | ||
33. lerroa: | 33. lerroa: | ||
Etxeak egurrezkoak izanik, arriskuak sahiesteko sutegiak<ref>Forjak.</ref> hiribildutik kanpo ezartzen ziren. XV mendean sutegia zuten etxeak (Atxuri etxea, Zubiko etxea, Unamuno etxea...) denak [[Andikokale (eu)|Andikokalen]] zeuden. | Etxeak egurrezkoak izanik, arriskuak sahiesteko sutegiak<ref>Forjak.</ref> hiribildutik kanpo ezartzen ziren. XV mendean sutegia zuten etxeak (Atxuri etxea, Zubiko etxea, Unamuno etxea...) denak [[Andikokale (eu)|Andikokalen]] zeuden. | ||
Arrazoi berberarengatik, gaixotasunak uxatzeko ospitaleak herritik kanpo jartzen ziren. Soraluze kasuan, Ospitala Errabal kalean zegoen, ibaiaren bestekaldean. | Arrazoi berberarengatik, gaixotasunak uxatzeko ospitaleak herritik kanpo jartzen ziren. Soraluze kasuan, [[Errabaleko ospitalea (eu)|Ospitala]] Errabal kalean zegoen, ibaiaren bestekaldean. | ||
==Erreferentziak== | |||
[[Kategoria: Urbanismoa]] |
12:17, 12 azaroa 2018(e)ko berrikuspena
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
- Bilakaera urbanistiko osoa ikusteko, Bilakaera urbanistikoa (eu)
1343: hiri gutuna
- Gehiago jakiteko, Bilakaera urbanistikoa. Hiri gutuna (eu)
1343 urtean, Algecirasen setioan zela, Gaztelako Alfonso XIk Placencia sortzeko hiri gutuna eman zuen. Bertan Soraluzeko eta Herlaibiako biztanleei hiribildua sortzeko agintzen zien, bere harresi eta elizarekin.
Beste toki askotan moduan, herri berria lauki formarekin egin zuten. Bi kalek zeharkatzen zuten lau etxe multzo utziz. Etxe hauen zabalera 6 kanatan zegoen arautua. Beheko solairua harrizkoa izaten zen, eta lehen pisua egur eta adreiluz egindakoa.
Hiribilduak harresia eta ateak zituen; arrasto bakarra agiri zaharretan geratu da. Nahiz eta erregeak halaxe agindu, ez zuten eliza berririk egin, aurretik zegoena aprobetxatu zutelako (Soraluzeko monastegiarena).
Lehengo hedapena
Hiribildua sortu eta hurrengo mendean txikia geratu zen. Etxe berriak egiteko bi motako hedapen izan zituen, harresien ingurukoak eta arrabalak.
Kalegoen eta Kalebarren ateetatik kanpo etxeak egin ziren, kaleak luzatuz. Horretarako, ateen aurretik pasatzen ziren errekak estali edota desbideratu zituzten. Hegoaldetik bi etxe berri erantsi zioten Kalegoeneri, gaur egun Santa Ana kaleko 11 eta 13 zenbakiak. Iparraldetik, berriz, etxe berriak bi aldeetan egin zituzten, gaur eguneko Kalebarreneko 7, 9... eta 14, 16...
Gainera, Kalebarren gainetik Etxaburueta kalea sortu zuten, harresi zaharraren kanpo.
Eta hiru arrabal sortu ziren ere. Kalegoenetik Osintxurutz Irusagarreta auzoa sortu zen, izen bereko etxearen inguruan. Ibaiaren bestekaldean bi auzo berri eraiki ziren, Errabal izenekoa bat eta Arane auzoa, Arana etxearen inguruan, gaur egungo Baltegieta.
Zubi berria
XV mendean zubi berria egin zuten, ibia ordezkatuz. Modu honetan garraioa asko erraztu zuten, ibaia zeharkatzea ufalaren menpe ez zegoelako.
Ez da ezagutzen zubi hau ibiaren tokian bertan egin zuten, zubiko atearen parean, edo gorago, gerora egin zen zubiaren tokian (Gila tabernaren parean). Azken kokapenak herrian sartzeko zig-zag modukoa egitera behartzen du, baliteke atea hobeto gordetzeko izatea.
Errabalekoak
Etxeak egurrezkoak izanik, arriskuak sahiesteko sutegiak[1] hiribildutik kanpo ezartzen ziren. XV mendean sutegia zuten etxeak (Atxuri etxea, Zubiko etxea, Unamuno etxea...) denak Andikokalen zeuden.
Arrazoi berberarengatik, gaixotasunak uxatzeko ospitaleak herritik kanpo jartzen ziren. Soraluze kasuan, Ospitala Errabal kalean zegoen, ibaiaren bestekaldean.
Erreferentziak
- ↑ Forjak.