«Estazio kalea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
(Orria sortu da. Edukia: {{Osatu barik}} ==Kokapena== Garai bateko tren geltokiaren ingurua. Aurretik, Kotxebide zena calleEstación ere zen. {{#display_map: |centre = 43.174852,-2.412058 |...) |
No edit summary |
||
2. lerroa: | 2. lerroa: | ||
==Kokapena== | ==Kokapena== | ||
Gaur egun kale honek garai bateko tren geltokiaren ingurua hartzen du. | |||
Sasi batean, [[Kotxebidea (eu)|Kotxebidearen]] erdal izena ''calle Estación'' zen. | |||
{{#display_map: | {{#display_map: | ||
16. lerroa: | 16. lerroa: | ||
''(handitzeko, sakatu gainean)'' | ''(handitzeko, sakatu gainean)'' | ||
<gallery> | <gallery> | ||
</gallery> | </gallery> | ||
==Historia== | ==Historia== | ||
XIX mende bukaeran, 1888. urtean hain zuzen, trena Soraluzera etorri zenean, Kotxebidea zabaldu zuten garraioa errazteko. Erdal izena ''calle Estación''. | |||
XX mende bukaeran SACIA zena bota zuten eta etxebizitzak eraiki, bere artean errepide berria zabalduz. Orduan inguruko kaleak berrantolatu zituzten: Kotxebidearen (Estaziño kalearen) lehen 75 metro [[Etxaburueta kalea (eu)|Etxaburuetari]] eman zioten eta gainontzeko zatia, peatonalizatuta, Estazio kalean geratu zen. | |||
==Etxeak eta atariak | |||
==Etxeak eta atariak== | |||
Kalegoeneko etxe gehienek, Udaletxea kenduta, ezaugarri berberak dituzte: zabalera berekoak, Santa Ana kaletik Galipotera heltzen dira, eta lehengo pisuak Galipeterako irteera dauka. Gainera, lehengo solairua kalearen gainera etortzen zen, txapela moduan: alboko hormak aurera egiten zuten, eta bere artean arku moduko batzuen bidez lehengo pisua eraikitzen da. nahiz eta Kalebarrenen oraindik gorde, eraikuntza modu hau aspaldi galdu zen Kalegoenen, baina toki askotan alboko hormak aurreratuta daude: itxura denez, etxeak berregiterakoan ez ziren ausartu lehengo moduan egiten. | Kalegoeneko etxe gehienek, Udaletxea kenduta, ezaugarri berberak dituzte: zabalera berekoak, Santa Ana kaletik Galipotera heltzen dira, eta lehengo pisuak Galipeterako irteera dauka. Gainera, lehengo solairua kalearen gainera etortzen zen, txapela moduan: alboko hormak aurera egiten zuten, eta bere artean arku moduko batzuen bidez lehengo pisua eraikitzen da. nahiz eta Kalebarrenen oraindik gorde, eraikuntza modu hau aspaldi galdu zen Kalegoenen, baina toki askotan alboko hormak aurreratuta daude: itxura denez, etxeak berregiterakoan ez ziren ausartu lehengo moduan egiten. | ||
16:38, 11 uztaila 2018(e)ko berrikuspena
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
Kokapena
Gaur egun kale honek garai bateko tren geltokiaren ingurua hartzen du.
Sasi batean, Kotxebidearen erdal izena calle Estación zen.
Argazkiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
XIX mende bukaeran, 1888. urtean hain zuzen, trena Soraluzera etorri zenean, Kotxebidea zabaldu zuten garraioa errazteko. Erdal izena calle Estación.
XX mende bukaeran SACIA zena bota zuten eta etxebizitzak eraiki, bere artean errepide berria zabalduz. Orduan inguruko kaleak berrantolatu zituzten: Kotxebidearen (Estaziño kalearen) lehen 75 metro Etxaburuetari eman zioten eta gainontzeko zatia, peatonalizatuta, Estazio kalean geratu zen.
Etxeak eta atariak
Kalegoeneko etxe gehienek, Udaletxea kenduta, ezaugarri berberak dituzte: zabalera berekoak, Santa Ana kaletik Galipotera heltzen dira, eta lehengo pisuak Galipeterako irteera dauka. Gainera, lehengo solairua kalearen gainera etortzen zen, txapela moduan: alboko hormak aurera egiten zuten, eta bere artean arku moduko batzuen bidez lehengo pisua eraikitzen da. nahiz eta Kalebarrenen oraindik gorde, eraikuntza modu hau aspaldi galdu zen Kalegoenen, baina toki askotan alboko hormak aurreratuta daude: itxura denez, etxeak berregiterakoan ez ziren ausartu lehengo moduan egiten.
Jatorrizko etxe gehienek bi solairu zituzten, eta hormak harrizkoak. Hortik gorakoak geroago jaso ziren, egurrez eta adreiluz. Etxe batzuk harria bistan daukatenez, errez nabarmendu daiteke.
Etxeak eta atariak honako hauek dira:
- 1. zenbakia. Hemen Udaletxea dago. Goitik behera harri landuzko etxea, 1.722 urtean bukatua, kaleko onena duda barik.
- 3. zenbakia. Bi izenekin ezagutua: Beiztegi-egotza eta Lazkanokoa. Etxe honen beheko plantan sasoi batean Arzabalaga janari denda egon zen. Gaur egun, Udaleko zein epaitegiko bulegoek erabiltzen dute.
- 5. zenbakia. Etxe honi Frantxotenekoa esaten zitzaion. Garai batean herriko lehen estankoa hemen zegoen, Maria Cochero-rena. Gaur egun Partidu Sozialistaren egoitza dago (Herriko Etxea/ Casa del Pueblo), aurrekaldean taberna dutela.
- 7. zenbakia. Etxe honek bi izen zituen, Taukiñekoa eta Txarandelgoa. Aspaldian denda bat egon zen, baina urteetan hutsik. gerora ileapaindegia zabaltzeko prestatu zuten, baina ezin. Urte askotan Gogortuz fisioterapia zentroa egon da, 2.016 urtean Baltegietara aldatu zuten arte. Gaur egun hutsik dago.
- 9. zenbakia. Uste asko eta askotan Osuma denda biltegia egon zen, baserrirako horniduratan aritzen zirenak. Gaur egun Negabi ileapaindegia dago bertan.
- 11. zenbakia. Gaur egun hutsik, urte askotan Salon janari denda egon da bertan.
- 13. zenbakia. Dagokion tokiaren arabera, Kantoikoa esaten zitzaion; baita ere Eskolakoa eta Aiusonekoa. Kontulan aholkularitza bertan dago azken urteetan. Aurretik Ayuso ahizpak denda izan zuten, eta hortik izena.
Etxeak eta atariak. Zenbaki bikoitiak
Lurraren egitura dela eta, etxe guzti hauek sotoa daukate, eta erreka aldera terrazak (garai bateko ortuak). Hasiera batean solairu batekoak edo bikoak ziren, baina gerora hazi ziren: gehienak hiru, lau edo bost solairukoak dira, 14. eta 16. zenbakiak ezik. Erreka aldetik gehienak galeria dute: hasieran egurrezko balkoia, komuna albo batean zutela, gero balkoia zabaldu eta itxi, eta azkenik etxe barrura ekarri.
Kalearen beste aldeko etxeekin alderatuz, zenbatik bikoitia dutenak askoz estuagoak dira. Eraikitzeko orduan ere osagai arruntak erabili zituzten: egurra eta adreiluak; harria, izatekotan, sotoetan eta behe solairuan bakarrik. Ormaetxea jauregiaren etxaurrea kenduta, etxe eskasagoak dira.
Etxeak eta atariak honako hauek dira:
- 4. zenbakia. Etxe honek izen asko izan ditu: Intxaustikoa, Pintorekoa, Lakuestanekoa eta Pasiegokoa. Labaderogain aldera ere ematen du, eta bertan dauka sarrera. Sarreratik ezkerraldea Alejo Artolazabalen harategia egon zen. Gaur egun marimar harategia dago. Eskuman, aldiz, Marcial Txurrukaren (Muneta) drogeria, eta gero Bergarako Bolintxok okindegia zabaldu zuen.
- 6. zenbakia. Trebiñonekoa. Hemen Kulunka goxotegia dago. Aurretik Trebiño kirolak denda egon zen.
- 8. zenbakia. Gaur egun utzik dago. Garai batean Marciano Barrutiak harategia zuen, eta gero taberna zabaldu zuen leku bertan. Franco hil zenean, EAJk batzokia euki bertan zuen, plaza Zaharreko Batzokia berreskuratu artean. Azken urteetan Akelarre izeneko taberna egon zen bertan.
- 10. zenbakia. Amañakoa. Kinielak eta loteria denda. Aurretik Pastoriza zapataria egon zen.
- 12. zenbakia. Ormaetxea jauregia, Ybañezkoa, Bañezkoa, Argaratenekoa, Ezekielanekoa edota Amañakoa. Gaur egun bazarra dago. Kaleko beste aldera pasa baino lehen, Casa del Pueblo hemen egon zen.
Etxe hauetaz gain, Mendarokoa eta Orduñaenekoa ere baziren Kalegoenen.
Etorkizuna
2016 urtean Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (Plan General de Ordenación Urbana) onartu zen. Bertan planifikatutakoa gauzatzen bada, Galipotera dauden irteerak desagertu beharko lirateke.