«Herriko jaiak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    90. lerroa: 90. lerroa:


    ===Ezoziko jaiak===
    ===Ezoziko jaiak===
    Ezoziko jaiak (Andramaixen osteko lehen asteburuan). Gaur egun Ezoziko erromeriak ordezten ditu.
    Andramaixen osteko lehen asteburuan.
     
    Gainontzeko auzoen jaien tankera zuten. Gaur egun Ezoziko erromeriak ordezten ditu.


    ===San Martzial===
    ===San Martzial===

    20:36, 11 ekaina 2018(e)ko berrikuspena


    Otsaileko jaiak

    Kandelaria

    Otsailak 2. Jai erlojiosoa.

    Andreek kandelak eramaten zituzten mezetara, bedeinkatzeko. Gero, urtean zehar, ekaitza zenean kandela hauek pizten ziren etxeak tximistetatik babesteko.

    Egun horretan ogi-torradak jateko ohitura zegoen[1].

    San Blas

    Otsailak 3. jai erlijiosoa.

    Umeek sanblasopilak (edeta goxokiak edota fruta) eramaten zituzten mezetara, bedeinkatzeko. Jaterakoan, opilek eztarriko minengatik babesten zuten.

    Sanblasopilak aurreko egunetan egiten ziren, familiako bakoitzeko bana. Askotan Soraluzetik kanpo bizi zirenentzat ere egiten ziren eta, behin bedeinkatu eta gero, eraman. Ohitura hau Eibartik etorri zen XX mende erdialdean.

    Santa Ageda bezpera

    Otsailak 4. Jai profanoa.

    Mutil taldea (edo taldeak) baserritik baserri eta etxerik etxe ibiltzen zen, koplatan eta kantutan, diru bila. Ataratakoarekin, afarimerienda egiten zuten.


    Aratosteak

    Aratosteak gerra ostean debekatu zituzten. Hala ere, Soraluzen eguen gizena ospatzen jarraitu zuten.

    Eguen gizena

    Hausterre eguneko aurreko ostegunean. Jai profanoa.

    Bazkaldu uarretik txorizo egosia jateko ohitura zegoen (txistorrarik ez, mesedez!) eta, bazkalostean, esne-torradak[2] ardo goxoaz.

    Aste Santua

    Jai erlijiosoak.

    Aste Santuan hainbat elizkizun eta prozesio izaten ziren.

    Erramu Domeka

    Meza nagusia eta prozesioa. Erramuak bedeinkatzen ziren. Erramu hauek etxeetan gordetzen ziren, hiltzorian erabiltzeko.

    Ostegun Santua

    Arratsaldeko 5etan meza izaten zen, eta bertan ebanjeliotik pasioaren zatiak irakurtzen ziren, hiru ahotsetara. Ostean prozesioa egiten zen, hiru irudiekin: San Juan, Nazarenoa eta Ama Birjinarekin[3] Alkate eta zinegotzi guztiek parte hartzen zuten modu ofizialean. Parrokiara itzulita, apaizak kaliza gordetzen zuen Nazarenoaren kaperako aldarean, eta giltza herriko alkateak gordetzen zuen.

    Santa Ana komentuaren elizan ere kaliza sagrarioan geratzen zen giltzapean. Monumentuak esaten zitzaien.

    Monumentuen bisitak

    Ostegun iluntzean eta ostiral goizean, fededunek bi monumentuak bisitatzen zituzten, parrokiakoa zein komentukoa.

    Ostiral Santua

    Lehen elizkizuna arratsaldeko 3retan izaten zen, Jaungoikoaren heriotza gogoratzeko.

    Geroago, arratsaldeko 7retan, bigarren elizkizuna izaten zen, prozesio eta guzti. Bezperan moduan, udal osoak parte hartzen zuen. Hiru irudi erabiltze ziren, baina desberdinak: San Juan, Jesus hilkutxan eta Ama Doloretakoa. Herriko guardia zibilek, galaz jantzita, hilkutxa zaintzen zuten.

    Zapatu Santua

    Iluntzean elizkizuna izaten da, Jaungoikoaren berpizkundea ospatzeko.

    Berpizkunde Domeka

    Meza nagusia izaten zen, eta prozesio bikoitza. San Juan eta Berpiztutako Kristoa parrokiatik irtetzen ziren, mutil, gizon eta abadekin. Ama Birjina, neska eta andra guztirekin, Santa Ana komentutik irtetzen zen.

    Bi prozesio udaletxearen aurrean egiten zuten topo. Orduan, Ama Birjinaren irudiak erreberentzia moduko egiten zion berpiztutako Kristoari eta prozesio bakarra osatzen zuten, Santa Ana komentura joateko eta handik parrokiara.


    Irukurutzetako erromeria (maatzaren lehen asteburuan). Urte askotan galduta, azken urteetan berreskuratu dute. San Isidro (maiatzak 15. Baserritarren patroia. Meza, prozesioa eta bazkaria izaten zen. Ezoziako erromeria (ekainaren erdialdean). Ezoziko jaiak ordezkatzen ditu. San Juan bezpera (ekainak 23). Aurreko egunetan egurra eta bestelako erregaiak biltzen zituzten mutil taldeek, auzoka. Gero, San Juan bezperako ilunabarrean sua pizten zen. Gaur egun Udate jaiak ordezkatzen du.

    Herri eta auzoatako jai ofizialak

    San Andres bailara

    Uztailaren 11ren inguruan. Nahiz eta San Andres apostoluaren eguna azaroak 30an izan.

    Meza, auzokoen bazkaria, bertsolariak, erromeria.

    Herriko jaiak: Santiago-santanak

    (uztailak 25-26-27). Herriko bigarrengo jaiak. 1980 hamarkadatik aurrera, abuztuan jende gehienak herritik alde egiten duenez, herriko jai naguziak bihurtu dira.
    

    Txurruka bailara

    San Iñazio jaiak (uztailak 31). Txurruka ballaran egiten ziren.

    Irure bailara

    Abuztuko lehen asteburuan.

    Gaur egunean ez dira ospatzen.

    Herriko jaiak: Andramaixak

    (abuztuak 15-16-17). Herriko jaiak, batez ere 1980 hamarkada arte.

    Ezoziko jaiak

    Andramaixen osteko lehen asteburuan.

    Gainontzeko auzoen jaien tankera zuten. Gaur egun Ezoziko erromeriak ordezten ditu.

    San Martzial

    San Martzialeko jaiak (Irailak 1en inguruan). Karidadea egiten zen: bezperan txahala hil, gauean erre eta hurrengo egunean ogia, okela eta salda banatzen zitzaien etorritakoei.


    Udazkeneko jaiak

    Errekaldeko jaiak

    Irailak 24aren inguruan (Ama Mesedetako eguna).

    Nahiko ajai berriak, azken urteetan antolatzen ari dira. Bertan dagoen zaharren egoitza Ama Mesedetakoa izanik, egun hori haru dute jaien ardatz.

    San Roke txikiren erromeria

    Urriak 12. Jai erlijiosoa.

    Parrokitik ermitaraino itzultzen dute San Roke txiki, abuztuak 17an ekarri dutena. Bidean San Rokerne gorazarre letaniak abestuz.

    Urteko azken mendi irteera izaten zen, uda sasoiaren bukaera.


    Neguko jaiak

    Gaztainerre azoka

    Gaztainerre eguneko aurreko zapatuan.

    Herriko azoka izaten da. Baserri produktuen eta herriko artisautzaren erakusgarri. Urteko baserritar bat omentzen dute.

    Gaztainerre eguna

    Domu Santu osteko bigarren astelehenean[4].

    Soziedatetan (koadrilak) eta etxeetan afari bereziak: marraskiloak eta gaztaina erreak.

    Santa Barbara

    Abenduak 4.

    SAPA eta SAPAkoen patroia. Meza eta bazkaria izatzen zen.

    Gabonak

    Abenduak 24.

    Mutil edota gizon taldeak kalez kale gabonetako kantuka. Gaur egun Olentzero paseatzen dute.

    Desagertutako eta berpiztutako jaiak

    Azken hogetamar urteetan hainbat jai desagertu dira: Galipotekoak, Estaziokoak, San Ignaziokoak, Santa Barbara

    Irukurutzetako erromeria, berriz, urte mordoa ospatu gabe pasa eta gero, pare bat aldiz berpiztu da.


    Erreferentziak

    1. Ogia esnetan ondo busti, irinaz eta arraultzaz estali eta frijitu. Ateratzeko, gainetik azukrea egin.
    2. Esneaz, irinaz eta azukreaz (arraultza gehitu kolore horia emateko, nahi bada) ahia sendoa egin eta trinkotzen utzi. Laukitan moztu, irina eta arraultzaz pasa eta frijitu. . Ateratzeko, gainetik azukrea egin.
    3. Aurretik mutilak joaten ziren, bi ilaratan, eta San Juan erdian. Gero gizonak, bi ilaratan hauek ere. Nazarenoa eta apaizak ostean eta, bukatzeko, neska eta andra guztiak Ama Birjinarekin, denak nahastuta.
    4. Eibarren Domu Santu osteko lehen astelehenean.