«Ondare txikia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(2 erabiltzailek tartean egindako 5 berrikusketa ez dira erakusten) | |||
41. lerroa: | 41. lerroa: | ||
[[Fitxategi: Ondare_txikia. | [[Fitxategi: Ondare_txikia._Santa_Ana_2._Galeria_(Juan_Carlos_Astiazarán_2021).jpg | thumb | left | 200px | Kalebarren (J.C. Astiazarán 2021)]] | ||
==Galeriak== | ==Galeriak== | ||
::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Ondare txikia. Galeriak (eu) | ''hemen'']].</small> | ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Ondare txikia. Galeriak (eu) | ''hemen'']].</small> | ||
62. lerroa: | 62. lerroa: | ||
[[Fitxategi: | [[Fitxategi: Ondare_txikia._Baltegieta_7._Zarraila_(Juan_Carlos_Astiazarán_2021).jpg | thumb | 200px | left | Baltegieta 7 (J.C. Astiazarán 2021)]] | ||
==Zarrailak== | ==Zarrailak== | ||
::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Ondare txikia. | ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Ondare txikia. Zarrailak (eu) | ''hemen'']].</small> | ||
Sasoi batean ate bakoitzak bere aldaba eta zarraila zuen. Atarietako zarrailak, gainera, oso handiak eta zurrunak izaten ziren, giltza handikoak. | Sasoi batean ate bakoitzak bere aldaba eta zarraila zuen. Atarietako zarrailak, gainera, oso handiak eta zurrunak izaten ziren, giltza handikoak. | ||
73. lerroa: | 73. lerroa: | ||
[[Fitxategi: Ondare_txikia._Kalebarren_3._Txinga.jpg | thumb | right | 200px | Txinga baten aztarnak | [[Fitxategi: Ondare_txikia._Kalebarren_3._Txinga.jpg | thumb | right | 200px | Txinga baten aztarnak Kalebarren 3an (J.C. Astiazarán 2021)]] | ||
==Txingak== | ==Txingak== | ||
::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Ondare txikia. Txingak (eu) | ''hemen'']].</small> | ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Ondare txikia. Txingak (eu) | ''hemen'']].</small> |
Hauxe da oraingo bertsioa, 19:09, 27 otsaila 2022 data duena
Sarrera honetan herrian dauden hainbat gauza eta elementu biltzen dira, begi bistan beti, baina askotan ezikusiak.
Ondorioz, orain arte asko eta asko desagertu izan dira, inolako baliorik aitortzen ez zitzaielako. Oso kasu gutxitan jabeek zaharberritu eta balioan jarri izan dituzte.
Bere garrantzia badute, artistikoa ezbada etnografikoa: sasoi bateko aztarnak dira, gure aurrekoen bizimodua adierazten digutena, iraganeko lekukoak dira.
Ateak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Etxeetara sartzeko eta irtetzeko guneak dira eta, beraz, puntu ahulenak. Horregatik, garai batean egurrezko ate astunak izaten ziren, gauez barrutik trabatzen zirenak.
Gaur egun dozena erdi inguru atetzar gordetzen dira Soraluzen. Gehiago diren atetzarrak izanaren aztarnak geratzen direnak; hau da, harrizko hutsunea horman atetzarra falta dena. Kasu gehienetan atea ordeztu dute, arinago edota txikiago bat jarriz; besteak itxi dituzte, erakusleihoa izateko edo zeharo.
Leihoak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Etxeek, eraikinek, hutsuneak izaten dituzte hormetan, oinarrizko bi funtzioekin: barrukoa argitu, kanpoko argitasunari bide emanez, eta barruko gelak egurastu, barne kiratsak aire freskoaz ordezkatuz. Bi funtzio hauei hirugarren bat gehitu behar zaie, barrituk kanpokoa ikustea.
Leihoak asmatu ziren horretarako, txikiak gainera: neguan leiho handiek beroari ihesbide ederra ematen zioten, eta udako partean alderantziz. Puntu hauek pobreei eragiten zieten bereziki, eta leihoen kopurua eta tamaina maila sozialaren erakusleak bihurtu ziren.
Balkoiak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Leihoen kopurua eta tamaina maila sozialaren erakusleak bihurtu baziren, balkoiak sortu zirenean leiho handiek baino hobeto adierazten zuten etxejabeen maila soziala eta ondasuna.
Horretarako hiru ezaugarri dute: atearen tamaina, plataforma (gabekoak, txikiak, handiak) eta eskudelak edo barandilak (burnizkoak edo egurrezkoak).
Mehelinak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Sasoi batean, egurrezko etxeetan sortzen ziren suteak oso arriskutsuak izateaz gain, aldamenetako etxeetara zabaltzeko arrisku handia zegoen. Horregatik, Ertarotik etxe arteko hormak harrizkoak izan behar ziren. Horma hauek egin behar zirela aprobetxatuz, askotan lehen, bigarren... solairuetan kanporago ateratzen zituzten. Modu honetan irtenguneak sortzen zituzten, kaleari tokia "jaten" etxeari emateko.
Normalean, bi mehelin artean egurrezko habeak jartzen ziren, baina Soraluzen badauzkagu mehelin bereziak, oso leku gutxitan ikusten direnak: Kalebarreneko irtenguneek harrizko arkuen gainean eraikitzen dira. Zenbaki bakoitien aldean, 1-5 zenbakietan hain zuzen, osorik gordetzen dira; gainera, beste aztarnak ere badira.
Mehelin arruntak ere ugari daude herrian, baina gaur egunean galdu dute beren funtzioa: Santa Ana, Gabolats, baltegieta, Errabal, Errekalde...
Galeriak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Soraluzen (eta beste leku askotan) galeria berbak esanahi zehatza du: beirateek estalitako korridorea, balkoia ordezkatzen duena. Gehienak Deba ibaiaren aldera daude, eta egurrezkoak dira (nahiz eta bakarren bat harrizkoa izan).
Hasieran balkoiak egin zituzten; eta balkoi hauetan, bazter batean, komunak egin ziren.
Denboraz, balkoiak osorik itxi ziren, beheko aldea egurrez eta gainekoa beiratezko gillotina moduko leihoekin. Itxitura nahikoa singlea zenez (egurra eta beira), leku freskuak ziren, baina hotzak neguan. Beraz, barruko ate eta lehioak itxi eta ez ziren erabiltzen hilabete hotzetan. Udaberriarekin, berriz, ate eta lehio hauek erretiratzen ziren, galeriak erabilgarri egiteko.
Aldabak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Aldaba ateen aurrealdean jarri ohi zen metalezko pieza artikulatua da, atearen kontra joz barrukoak dei egiteko erabiltzen dena.
Garai batean etxe gehienek bere aldaba zuten, atarian. Zaharrenak forjazkoak ziren, eta XIX mendean fundidozkoak hasi ziren.
XX. mendean tinbre elektrikoak aldabak ordezkatzen hasi ziren, eta asko eta asko desagertu ziren.
Zarrailak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Sasoi batean ate bakoitzak bere aldaba eta zarraila zuen. Atarietako zarrailak, gainera, oso handiak eta zurrunak izaten ziren, giltza handikoak.
XX. mende erdialdean, zarraila modernoak sortu zirenean (giltza arina zutenak), etxe guztietan aldatu zituzten, erosotasunarengatik.
Oso zarraila zahar gutxi geratzen dira gaur egun, batzutan ate osoa aldatu zutelako eta bestetan zarraila bera kendu zutelako.
Txingak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Soraluzen, astoak edota abereak lotzeko erabiltzen ziren uztaiei txingak (txingiak) esaten zaie. Garai bateko "ibilgailuak aparkatzeko" erabiltzen zirenez, alde zaharreko etxe gehienek berea zuten. Eta eraikin batzuk, trafiko handikoak, bat baino gehiago: biltegiak, alondegia…
Gaur egunean ez da txingarik geratzen kalean, baina bai haien arrasto ugari, hormaren kontra etengabe joz harrian lagata. Arrasto honen gain, askotan txinga hormari lotzeko ultzearen punta ere paretan sartuta geratu izan da.
Harakin kakoak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Harakin kakoak harategien etxaurretan zeuden burnizko kakoak, txerri hil berriak bertatik zintzilikatzeko eta txerrikiak salgai zirela erakusteko.
Harategian txerria hiltzen zenean, zabaldu eta husten zen. Ondo garbitu ostean, enbor luzea sartzen zitzaion buru azpitik. Enbor honek bi metroetakoa edo luzeago izaten zen, txerria airean geratzeko; eta beti harakin kakoaren altura baino luzeagoak.
Behin txerria enborretik zintzilik zela, enborra kakoan lotzen zen, eta beste punta lurrean finkatzen zen. Txerria airean geratzen zen, zabal zabalik, hormara begira.