«Irure Handikua baserria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(Beste erabiltzaile batek tartean egindako berrikusketa bat ez da erakusten) | |||
57. lerroa: | 57. lerroa: | ||
Eibar-Soraluze erregebidea bertatik pasatzen zela eta, Iruretarrek harreman estua izan zuten Eibarrekin. Bertan (Legartegi hariztia, esateko) zituzten lurrak zirela eta, 1409 urtean Eibarko udalarekin hitzarmena sinatu zuten ordaintzeko zergak arautzeko. Honetaz gain, San Andres elizari ere ''hamarrekoak'' ordaintzen zizkien. | Eibar-Soraluze erregebidea bertatik pasatzen zela eta, Iruretarrek harreman estua izan zuten Eibarrekin. Bertan (Legartegi hariztia, esateko) zituzten lurrak zirela eta, 1409 urtean Eibarko udalarekin hitzarmena sinatu zuten ordaintzeko zergak arautzeko. Honetaz gain, San Andres elizari ere ''hamarrekoak'' ordaintzen zizkien. | ||
XVIII | 1766. urtean [[Udala. Foru garaia (1766-1845) (eu)|Udalen osaketa legez aldatu zenez]], 1784. urtean Imanol Artolazabal Udalari eskatu zion milarista moduan onartzeko, Irure Handikua jarriz berme gisa, eta Udalak onartu zituen (1784/01/01). | ||
XVIII. mende bukaeran ''Irure Handikua'' Teresa de Beiztegui-k sortutako kapilautzari zegokion, Félix de Salogüen kapelauak kudeatuta; eta ''casilla del santuario de San Esteban'' izenekoa udalarena zen. | |||
1803.eko apirilean saldu zuten, Irusagarretarekin batera, [[Konbentzioaren Gerra (eu)#Ondasun publikoen salmentak|Konbentzioaren Gerraren]] kalteak arintzeko asmoz<ref>Autos de venta y enajenación de las caserías de Irusagarreta e Irure y sus pertenecidos, jurisdicción de la villa de Placencia, en virtud de una real orden de 19 de septiembre de 1798, para la enajenación de bienes raices pertenecientes a hospitales, hospicios, casas de misericordia, obras pías y patronatos de legos (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1803/04/21).</ref>. | |||
Oraingo jabeak, Ariznabarretatarrak, XVIII. mendetik bizi izan dira bertan, gutxienez. Lehenago sagardoa egiten zen bertan, eta agerian dago berau lortzeko erabiltzen zuten sistema zaharra. | Oraingo jabeak, Ariznabarretatarrak, XVIII. mendetik bizi izan dira bertan, gutxienez. Lehenago sagardoa egiten zen bertan, eta agerian dago berau lortzeko erabiltzen zuten sistema zaharra. |
Hauxe da oraingo bertsioa, 22:52, 24 urria 2021 data duena
Irure Handikua / Irure Haundi | |
---|---|
Izen formala | Irure Handikoa |
Bailara | Irure |
Altuera | 315 m |
Hedadura | 30 Ha |
Kaletik | 3,4 km |
Bertako familia
Ez da inor bizi.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2] [3]
Baserri honen benetako izena Irure Handikua edo Irure Allende da, bietatik urrutiena delako. Irure Haundi gaizki esanda dago: Irure Handikoa-tik Irure Haundi-ra pasa zen, eta bide honetik Irure Hamengua Irure Txiki bihurtuz.
Baserri bera XIV mendekoa omen da. Laukizuzen formako oina eta bi isurialdeko estalkia ditu. Bi solairu eta ganbara. Hormetan harlangaitza eta harlanduxkoa ditu. Argi handiko portada dauka, arku errebajatukoa, eta agian jatorrian mainela izango zuen. Baserriaren egitura finkatzen duen habiaren berezitasunak kanpotar asko erakarri du baserria ikustera, Argentinatik ere etorri izan dira adituak, propio baserria ikustera. Leiho gotikoak ere ezohikoak dira inguruko baserrietan. Atzealdeko fatxadan paramentuaren zati batean harlanduxkoa ageri da; baliteke eraikinaren zati zaharrenaren hondarrak izatea.
Berriztuta dago, barrutik eta kanpotik. 2000. urtean estalkia zaharberritu zuten, Gipuzkoako Aldundiaren laguntzarekin. Ikusgarria da baserri ondoan daukaten tenis zelaia ere.
Erdiko arkuaren gainean armarria dauka, hareharrian tailatua. Irure armarria hau da: urdina (azur), erdian zuhaitza, Nafarroako armak dituen eskututxoaz, eta gainean gurutze gorri (gules) lili loreduna, eta lehoia enborraren kontra; buelta osoa orlegia (sinople) eta bertan zakur dogoak eta zezenak. Armarriak aipatutako gertaera (Nafarroako erregeari eskeinitako zezenketa) islatzen du.
Armarria hiru aldiz agertzen da herrian: Irure Handikuan, Irure Hamenguan eta ederrena kaleko Arregia etxean. Arregia etxe hau goian aipatutako Andrés Ibáñes de Irure jaunarena izan zen.
Irure izango da, segururena, Soraluzeko toponimo zaharrenetakoa. Itxura denez, izena lehen jabearengandik datorkio, Don Celinos de Irure zaldun nafarra.
Papeles de derecho liburuan jasotzen denez, aurreko jabea don Celinos hau izan zen. Don Celinos hau Antso Jakituna Nafarroako erregearen lehengusua omen zen eta, erregearekin haserretuta, honek mendebaldeko mugara (markara) bidali zuen. Soraluzeraino etorri eta Irureko plazan ezarri zen bere jende, ganadu eta txakurrekin. Seguraski, orduan jasoko zuen Don Celinosek Irure Zarra, Irure Handikua mende pare bat geroagokoa da eta.
Urte batzuk geroago, 1165an hain zuzen, zezenketa egin zituzten Iruren bertan, Nafarroako erregearen bisita ospatzeko. Don Celinos zahartu zenean, Irure hotza eta altua zenez seme zaharrarekin batera Azitaingo Unzuetara jaitsi zen. Irure Sancho beste semeari laga zion. Mende batzuk geroago, bertan jaio zen Andrés Ibáñez de Irure doktorea, Carlos V enperadorearen medikua izan zena eta Alemaniako gerran hil zen.
Eibar-Soraluze erregebidea bertatik pasatzen zela eta, Iruretarrek harreman estua izan zuten Eibarrekin. Bertan (Legartegi hariztia, esateko) zituzten lurrak zirela eta, 1409 urtean Eibarko udalarekin hitzarmena sinatu zuten ordaintzeko zergak arautzeko. Honetaz gain, San Andres elizari ere hamarrekoak ordaintzen zizkien.
1766. urtean Udalen osaketa legez aldatu zenez, 1784. urtean Imanol Artolazabal Udalari eskatu zion milarista moduan onartzeko, Irure Handikua jarriz berme gisa, eta Udalak onartu zituen (1784/01/01).
XVIII. mende bukaeran Irure Handikua Teresa de Beiztegui-k sortutako kapilautzari zegokion, Félix de Salogüen kapelauak kudeatuta; eta casilla del santuario de San Esteban izenekoa udalarena zen.
1803.eko apirilean saldu zuten, Irusagarretarekin batera, Konbentzioaren Gerraren kalteak arintzeko asmoz[4].
Oraingo jabeak, Ariznabarretatarrak, XVIII. mendetik bizi izan dira bertan, gutxienez. Lehenago sagardoa egiten zen bertan, eta agerian dago berau lortzeko erabiltzen zuten sistema zaharra.
1997ko urriak 30n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian balizko arkeologia gune moduan izendatu zuten.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (121. orrialdea)
- ↑ Caseríos de Guipuzcoa. (301. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (250-251 orrialdeak)
- ↑ Autos de venta y enajenación de las caserías de Irusagarreta e Irure y sus pertenecidos, jurisdicción de la villa de Placencia, en virtud de una real orden de 19 de septiembre de 1798, para la enajenación de bienes raices pertenecientes a hospitales, hospicios, casas de misericordia, obras pías y patronatos de legos (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1803/04/21).