«S.A. Euscalduna (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
(Erabiltzaile berak tartean egindako 8 ekarpen ez dira erakusten) | |||
18. lerroa: | 18. lerroa: | ||
Soraluzen [[Ybarra aita-semeak (eu)|José Ignacio de Ibarra e Iribecampos]] jauna izan zen aintzindari. Armagile ospetsu eta indartsua izateaz gain, herriko alkatea ere bazen. | Soraluzen [[Ybarra aita-semeak (eu)|José Ignacio de Ibarra e Iribecampos]] jauna izan zen aintzindari. Armagile ospetsu eta indartsua izateaz gain, herriko alkatea ere bazen. | ||
Enpresa handi eta modernoa egitea erabaki zuen, eta horretarako herriko beste kapitalista batzurekin elkartu zen, | Enpresa handi eta modernoa egitea erabaki zuen, eta horretarako herriko beste kapitalista batzurekin elkartu zen, [[Juan de Aldasoro (eu)|Juan de Aldasoro y Uribe]] (Madrilen bizi zena, medikua) eta José Ramón de Aldasoro y Uribe (aurrekoaren anaia, Soraluzeko abadea), besteak beste. Bi anaia hauek [[Ambrosio Maria de Aldasoro (eu)|Ambrosio Maria de Aldasoro]] jaunaren semeak ziren. | ||
1860ko urriak 16an Villalegre eta San Millán-go markesari (Luciano Porcel y Valdivia jaunari) txara inguruko lurrak erosi zizkion, gaur egun [[Arane kiroldegia (eu)|kiroldegia]] dagoen tokia, hain zuzen. Orubearekin batera bertan zeuden bi etxe ere erosi zizkion: markesaren etxe bera eta [[Dolarekua etxea (eu)|Tolarekua]] izenekoa. Honetaz gain, markesak [[Igarate baserria (eu)|Igaraten]] zuen beste lantegia eta [[Barrena baserria (eu)|Sagarragako barrenoa]]. Kontratu aldetik, erosketa baino bizi guztiko alokairu modukoa zen<ref>''Enfiteutiko'' gisako salmenta; hau da, bizi guztiko lagapena urteko errenta baten truk.</ref> izan zen. | 1860ko urriak 16an Villalegre eta San Millán-go markesari (Luciano Porcel y Valdivia jaunari) txara inguruko lurrak erosi zizkion, gaur egun [[Arane kiroldegia (eu)|kiroldegia]] dagoen tokia, hain zuzen. Orubearekin batera bertan zeuden bi etxe ere erosi zizkion: markesaren etxe bera eta [[Dolarekua etxea (eu)|Tolarekua]] izenekoa. Honetaz gain, markesak [[Igarate baserria (eu)|Igaraten]] zuen beste lantegia eta [[Barrena baserria (eu)|Sagarragako barrenoa]]. Kontratu aldetik, erosketa baino bizi guztiko alokairu modukoa zen<ref>''Enfiteutiko'' gisako salmenta; hau da, bizi guztiko lagapena urteko errenta baten truk.</ref> izan zen. | ||
42. lerroa: | 42. lerroa: | ||
Bazkideen arteko liskarrengatik, 1869ko apirilak 30an José Ignacio de Ibarra e Iribecampos sozietatetik banandu zen, eta orduan ''Zuazubizcar, Isla y Cía'' enpresa sozietate komanditarioa izatetik sozietate anonimo izatera pasa zen. Izena ere aldatu zioten: ''S.A. Euscalduna''. | Bazkideen arteko liskarrengatik, 1869ko apirilak 30an José Ignacio de Ibarra e Iribecampos sozietatetik banandu zen, eta orduan ''Zuazubizcar, Isla y Cía'' enpresa sozietate komanditarioa izatetik sozietate anonimo izatera pasa zen. Izena ere aldatu zioten: ''S.A. Euscalduna''. | ||
Zuzendaria, garai hartan, Gil Meléndez Vargas<ref>Francisco Meléndez Poloren aita. Francisco, edo ''Paco Vargas'', [[Colón vizcaino (eu)|Colón vizcaíno]] liburuaren egilea izan zen</ref> zen. | Zuzendaria, garai hartan, Gil Meléndez Vargas<ref>[[Francisco Meléndez y Polo (eu)|Francisco Meléndez Poloren]] aita. Francisco, edo '[[Paco Vargas (eu)|''Paco Vargas'']], [[Colón vizcaino (eu)|Colón vizcaíno]] liburuaren egilea izan zen</ref> zen. | ||
1870 urterako 70.000 fusil Remington ekoiztu zituen Espainiako itsas-armadarentzat, eta hurrengo bi urteetan (1870-1871) Frantziako armadarentzat Chassepot fusil mordoa ere. Honetaz gain, pistola eta errebolberrak ere ekoizten zituen. | 1870 urterako 70.000 fusil Remington ekoiztu zituen Espainiako itsas-armadarentzat, eta hurrengo bi urteetan (1870-1871) Frantziako armadarentzat Chassepot fusil mordoa ere. Honetaz gain, pistola eta errebolberrak ere ekoizten zituen. | ||
50. lerroa: | 50. lerroa: | ||
Chassepot_fusila._Ikuspegi_orokorra.jpg | Chassepot fusila. Ikuspegi orokorra | Chassepot_fusila._Ikuspegi_orokorra.jpg | Chassepot fusila. Ikuspegi orokorra | ||
Chassepot_fusila._Itxitura_(Rama).jpg | Chassepot fusila. Itxitura (Rama) | Chassepot_fusila._Itxitura_(Rama).jpg | Chassepot fusila. Itxitura (Rama) | ||
Pistola._4_tiro_pepper_box_(Euscalduna_1870).jpg | 4 tiroko '' | Pistola._4_tiro_pepper_box_(Euscalduna_1870).jpg | 4 tiroko ''Sharp'' motako pistola (1870) | ||
Errebolberra._Lefaucheux_(Euscalduna_1870).jpg | | Errebolberra._Lefaucheux_(Euscalduna_1870).jpg | Lefaucheaux motako errebolberra (1870) | ||
Errebolberra._Galand_01_(Euscalduna_1870).jpg | Galand motako errebolberra (1870) | Errebolberra._Galand_01_(Euscalduna_1870).jpg | Galand motako errebolberra (1870) | ||
Errebolberra._Galand_02_(Euscalduna_1870).jpg | Galand motako errebolberra (1870) | Errebolberra._Galand_02_(Euscalduna_1870).jpg | Galand motako errebolberra (1870) | ||
Errebolberra._Galand_03_(Euscalduna_1870).jpg | Galand motako errebolberra (1870) | Errebolberra._Galand_03_(Euscalduna_1870).jpg | Galand motako errebolberra (1870) | ||
</gallery> | </gallery> | ||
==(1872-1876) Bigarren karlistada== | ==(1872-1876) Bigarren karlistada== | ||
79. lerroa: | 78. lerroa: | ||
* (1.885) 210/7'8 M Placencia kanpainako morteroa. | * (1.885) 210/7'8 M Placencia kanpainako morteroa. | ||
Beste aldetik, enpresak gerraren kalte-ordainak kobratzeko bide guztiak erabili zituen, epaitegiak barne. Bi auzi maila gorenera heldu ziren, Estatuko Kontseilura, alegia. Eta bietan kontrako epaia jaso zuen. | |||
Hauek epaitegitara jo zuten, eta 1886 urtean lantegia hipotekatua izan zen. Malagako ''Hijos de Manuel Agustín Heredia'' enpresak erosi zuen La Euscalduna lantegia, eta honek segituan Londresen sortutako [[The Placencia de las Armas Company Limited (eu)|''The Placencia de las Armas Company Limited'']] enpresari saldu zion. | Lehengo auzia 25.000 fusil egiteko kontratua kobratzekoa zen; 1878/06/07an heldu zen epaia, kontrakoa: fusilak egin ez zituenez, ezin zuen kobratu (gehiago jakiteko, sakatu [[Gaceta de Madrid. Epaitegiak (eu)#1878/06/07. S.A. Euscaldunak 25.000 arma kobratzekoa | ''hemen'']]). | ||
Bigarren demanda orokorragoa zen, "azken gerra zibilean sufrituarengatik kalte-ordaina eskatuz"; epai berria, kontrakoa hau ere, 1880/11/10an heldu zen, gerrak sortutako kalteak gobernuaren ardura ez zirela argudiatuz (gehiago jakiteko, sakatu [[Gaceta de Madrid. Epaitegiak (eu)#1880/11/10. S.A. Euscaldunak gerra kalte-ordainak jasotzekoa | ''hemen'']]). | |||
Gerrak ez zion ekarri gauza onik enpresari. Alde batetik, karlistendako egindako lan gehiena kobratu gabe geratu zen; eta bestetik, inguruko jende gehiena karlista izanik, laguntza ofizial gutxi izan zuten. Enpresa kili-kolo zegoela, 1884/04/03an [[Gaceta de Madrid. Armagintza (eu)#1884/04/03. La Euscaldunaren bukaera. Enkantea|Gaceta de Madrid]] aldizkarian agertu zen enkanterako iragarria. | |||
Gauzak halaxe, ''S.A. Euscalduna'' enpresari ezinezkoa izan zitzaion San Millángo markesaren familikoei urtekoak ordaintzea. Hauek epaitegitara jo zuten, eta 1886 urtean lantegia hipotekatua izan zen. Ordurako [[Basil Zaharoff (eu)|Basil Zaharoff]] arma merkatari ospetsuak begiz jota zuen enpresa, Nordenfelt-erako; baina ez zen komeni zuzenean erostea. Malagako ''Hijos de Manuel Agustín Heredia'' enpresak erosi zuen La Euscalduna lantegia, eta honek segituan Londresen Nordenfelt-ek sortutako [[The Placencia de las Armas Company Limited (eu)|''The Placencia de las Armas Company Limited'']] enpresari saldu zion. | |||
Orduan hasi zen Nordenfelt/ Vickers garaia. | Orduan hasi zen Nordenfelt/ Vickers garaia. | ||
==Ramiro Larrañaga Arma Museoan== | ==Ramiro Larrañaga Arma Museoan== |
Hauxe da oraingo bertsioa, 00:11, 2 urtarrila 2024 data duena
Soraluzeko armagintzaren historiaren barruan, sarrera honetan sistema gremialaren osteko lehen ekitaldia jasotzen da, La Euscalduna lantegia eta enpresaren ingurukoa hain zuzen (1860-1886).
Sistema gremialaren gainbehera
Suzko armagintzan, sistema zaharra lau gremiotan oinarritzen zen: kañoigileak, kaxagileak, giltzagileak (edo txiapagileak) eta aparejeroak. Hala, Espainiko itsas-armadak eskaerak egiten zituen, eta Soraluzen eskaera hauek lau gremiotako armagileen artean banatzen ziren.
XVIII mende bukaeran eta XIX mende hasieran goia jo zuen sistemak: urteko 30.000 fusil, Erregetxe berriaren eraikuntza... Baina goiarekin batera gainbehera hasi zen.
Baina garai hartako gerrek sistema kilikolo laga zuten. Izan ere, Frantziako Konbentzio gerrak (1793-1795), Espainiako Independentzia gerrak (1808-1814) eta lehen karlistadak (1833-1840) oso ondorio txarrak izan zituzten: tailerrak deseginda, armagile asko hilada edo zaurituta, hainbat armagilen emigrazioa, kanpoko lantegiak zabaldu...
Eta Espainiako itsas-armadaren eskaerak gero eta txikiagoak ziren, eta irregularrak. Azkenean, 1865 urtean gremioen sistema legez desegin zuten.
Sistema gremialaren bukaerak ez zuen inor gutxi sorpresaz harrapatu. Eibarren, esate baterako, aspalditik hasi ziren tailer batzuk produktu berriak lantzen (ehiza eskopetak, pistolak) eta sare komertzial propioak antolatzen.
(1860-1862) Hasierako La Euscalduna eta lantegia
Soraluzen José Ignacio de Ibarra e Iribecampos jauna izan zen aintzindari. Armagile ospetsu eta indartsua izateaz gain, herriko alkatea ere bazen.
Enpresa handi eta modernoa egitea erabaki zuen, eta horretarako herriko beste kapitalista batzurekin elkartu zen, Juan de Aldasoro y Uribe (Madrilen bizi zena, medikua) eta José Ramón de Aldasoro y Uribe (aurrekoaren anaia, Soraluzeko abadea), besteak beste. Bi anaia hauek Ambrosio Maria de Aldasoro jaunaren semeak ziren.
1860ko urriak 16an Villalegre eta San Millán-go markesari (Luciano Porcel y Valdivia jaunari) txara inguruko lurrak erosi zizkion, gaur egun kiroldegia dagoen tokia, hain zuzen. Orubearekin batera bertan zeuden bi etxe ere erosi zizkion: markesaren etxe bera eta Tolarekua izenekoa. Honetaz gain, markesak Igaraten zuen beste lantegia eta Sagarragako barrenoa. Kontratu aldetik, erosketa baino bizi guztiko alokairu modukoa zen[1] izan zen.
Hurrengo urtean, 1861an, fabrika eraiki zuten. Eraikin hau bi izenez ezagutua izan da, La Euscalduna hasieran (zeinek jaso zuena gogoratuz) eta gerora Fabrika zaharra (SAPAk Fabrika berria egin zuelako).
Ibarraren aurreko langileez gain, lantegi berrian beste 60 bat armagile soraluzetar hasi ziren lanean. Zuzendaria, berriz, Bernardo de Echaluce y Jáuregui militar urretxuarra ekarri zuten.
(1862-1869) Zuazubizcar, Isla y Cía
Enpresa sortzeko (1862/03/04) Madrilen[2] bildu ziren lagun batzuk Pedro de Zuazubizcar eta Manuel Isla jaunen gidaritzapean, eta handik urtebetera enpresa beste inbertsore batzuei zabaldu zieten. Bi bazkide nagusiez gain, bertan zeuden La Euscaldunaren bazkideak: José Ignacio de Ibarra e Iribecampos, José Ramón de Aldasoro y Uribe, Juan de Aldasoro y Uribe... Sozietate komanditarioa zen; hau da, bazkide batzuk dirua jartzen duten, eta besteak (José Ignacio de Ibarra e Iribecampos, kasu honetan) kudeaketarako gaitasuna.
Hiru hilabetetara (1862/06/20) La Euscalduna enpresak bere baliabideak saldu zizkion: La Euscalduna lantegia, Igarateko lantegia, Sagarragako barrenoa...
Hurrengo urtean (1863/01/16) Fábrica Nacional de Armas portátiles de la Villa de Placenciako zuzendaritzak Bernardo de Echaluceri alokatu zizkion urte baterako, Olabarrena inguruko eraikinak, lanabes eta trepeta guztiekin.
Espainiako armadarentzat egiten zuten lan. Esateko, aurreko urteetan 24.000 fusileko eskaera lortu zuten.
1867/03/09an asmakizun-abantaila erregistratu zuen, bost urtetarakoa, errekamaratik kargatzen diren suzko armen sistema, gerra eta ehiza armentzat erabilgarri. Eta 1870/01/13an, zuzendari-kudeatzailea zen Pedro Zuazubizcar y Aguirre jaunak Galand izeneko errebolberra sartzeko abantaila erregistratu zuen.
(1869-1872) S.A. Euscaldunaren sorrera
Bazkideen arteko liskarrengatik, 1869ko apirilak 30an José Ignacio de Ibarra e Iribecampos sozietatetik banandu zen, eta orduan Zuazubizcar, Isla y Cía enpresa sozietate komanditarioa izatetik sozietate anonimo izatera pasa zen. Izena ere aldatu zioten: S.A. Euscalduna.
Zuzendaria, garai hartan, Gil Meléndez Vargas[3] zen.
1870 urterako 70.000 fusil Remington ekoiztu zituen Espainiako itsas-armadarentzat, eta hurrengo bi urteetan (1870-1871) Frantziako armadarentzat Chassepot fusil mordoa ere. Honetaz gain, pistola eta errebolberrak ere ekoizten zituen.
(handitzeko, sakatu gainean)
(1872-1876) Bigarren karlistada
Bigarren karlistada sortu zenean, Gil Meléndez zuzendariak ahal zuen guztia egin zuen lantegia babesteko. Soraluzen zegoen Lutxanako Erregimenduko soldadu-saldoa nahikoa ez zelakoan, herrian Askatasunaren bolondresak konpainia sortzen lagundu zuen; lantegiko armagile gehienek alde egin zuten, karlistak zirelako: 65 besterik ez ziren geratu.
Karlistak arma gutxi zutela eta, 1873ko udan Antonio de Lizarraga general karlistak eskualdeko herriak hartu zituen, arma gehiago eskuratzeko. La Euscalduna lantegian abuztuak 18an sartu ziren, baina ez zuten gauza handirik topa, etsaiak deseginda utzi zuten eta.
Segituan bertan antolatu zuten Fábrica Oficial de la División Guipuzcoana. Armagile gehienak karlistak izanik, aurki bueltatu ziren beren lanpostuetara. Eibarko 104 armagilek ere Soraluzeko La Euscaldunan lan egiteko eskatu zuten.
Garai hartan José Ignacio de Ibarraren semeak dezente nabarmendu ziren. Zaharrena, Juan de Ibarra y Contazar, injeniari industriala zen eta Ibarra, Gurruchaga, Vea-Murguía y Cia enpresa zabaldu zuen Azpeitian, La Azpeitiana fusil lantegia sortuz. Bigarrena militarra zen, José; Segoviatik desertatu eta Ziburura (Lapurdi) pasa zen; han Pedro de Zuazubizcar-en gutuna jaso zuen, karlistek La Euscalduna hartu bezain pronto zuzendaritza hartzeko. Hirugarrena, Luis, militarra zen ere; Beran antolatu zen jaurtigailuen lantegian parte hartu zuen.
Karlisten premiak zirela eta, kainoiak ekoizten hasi ziren. Bi modelo egin zituzten:
- (1.873/ 1.874) 80/11 M Placencia mendiko kainoia.
- (1.874/ 1.876) 80 mmtako Placencia mendiko obusa.
(1876-1886) Azken urteak
Gerra bukatu eta gero, gauzak normaltzen hasi ziren. Ibarra anaiak, esateko, degradatu egin zituzten eta inguruetatik desagertu ziren.
Enpresak karlistada urteetan hasitako kainoigintzan ere jarraitu zuen:
- (1.878) 90/21 M Placencia kanpainako kainoia.
- (1.885) 210/7'8 M Placencia kanpainako morteroa.
Beste aldetik, enpresak gerraren kalte-ordainak kobratzeko bide guztiak erabili zituen, epaitegiak barne. Bi auzi maila gorenera heldu ziren, Estatuko Kontseilura, alegia. Eta bietan kontrako epaia jaso zuen.
Lehengo auzia 25.000 fusil egiteko kontratua kobratzekoa zen; 1878/06/07an heldu zen epaia, kontrakoa: fusilak egin ez zituenez, ezin zuen kobratu (gehiago jakiteko, sakatu hemen).
Bigarren demanda orokorragoa zen, "azken gerra zibilean sufrituarengatik kalte-ordaina eskatuz"; epai berria, kontrakoa hau ere, 1880/11/10an heldu zen, gerrak sortutako kalteak gobernuaren ardura ez zirela argudiatuz (gehiago jakiteko, sakatu hemen).
Gerrak ez zion ekarri gauza onik enpresari. Alde batetik, karlistendako egindako lan gehiena kobratu gabe geratu zen; eta bestetik, inguruko jende gehiena karlista izanik, laguntza ofizial gutxi izan zuten. Enpresa kili-kolo zegoela, 1884/04/03an Gaceta de Madrid aldizkarian agertu zen enkanterako iragarria.
Gauzak halaxe, S.A. Euscalduna enpresari ezinezkoa izan zitzaion San Millángo markesaren familikoei urtekoak ordaintzea. Hauek epaitegitara jo zuten, eta 1886 urtean lantegia hipotekatua izan zen. Ordurako Basil Zaharoff arma merkatari ospetsuak begiz jota zuen enpresa, Nordenfelt-erako; baina ez zen komeni zuzenean erostea. Malagako Hijos de Manuel Agustín Heredia enpresak erosi zuen La Euscalduna lantegia, eta honek segituan Londresen Nordenfelt-ek sortutako The Placencia de las Armas Company Limited enpresari saldu zion.
Orduan hasi zen Nordenfelt/ Vickers garaia.
Ramiro Larrañaga Arma Museoan
La Euscaldunak egindako arma gehienak suntsitu dira, baina oraindik bakar batzuk gordetzen dira.
Gaur eguneko teknologia digitalei esker, Ramiro Larrañaga Arma Museoa izenekoak arma horietako asko biltzen eta sailkatzen ditu, era birtualean bada ere.
Museoak hainbat gelatan erakusten ditu Euscaldunak egindako armak:
- Arma museoa. Atzekarga fusilak (eu)
- Arma museoa. Errebolberrak (eu)
- Arma museoa. Atzekarga pistolak (eu)
Erreferentziak
- La “Euscalduna” una importante fábrica guipuzcoana. Ramiro Larrañaga (Boletín de la R.S.B.A.P. 2004)
- Artillería española a escala. Materiales de artillería que han estado (y/o están) en servicio en el Ejercito Español (Pepe Oller Real).
- ↑ Enfiteutiko gisako salmenta; hau da, bizi guztiko lagapena urteko errenta baten truk.
- ↑ Madrilen zegoen balizko bezero handiena: Espainiako Itsas-armadako Ministeritza.
- ↑ Francisco Meléndez Poloren aita. Francisco, edo 'Paco Vargas, Colón vizcaíno liburuaren egilea izan zen