«Armendia errota (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
t (Jcao wikilariak «Armendiako errota (eu)» orria «Armendia errota (eu)» izenera aldatu du: Izenak normalizatzeko) |
16:32, 27 abendua 2017(e)ko berrikuspena
Armendiako errota | |
---|---|
Izen formala | Armendiako errota |
Bailara | Ezozia |
Altuera | 210 m |
Hedadura | |
Kaletik | 1,8 km |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Errotaren inguruko kontuak
Errota hau Armendia baserriaren ondoan zegoen, metro batzuk beherako erreka aldera. Armendia errekako urak erabiltzen zituen.
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Armendiako errota zaharra[1] moduan agertzen da.
XIX mendean martxan zegoen oraindik, José Salaverría ardurapean, baina XX menderako ez zen erabiltzen. Errota baino pixka bat gorago, baserriaren parean, udal ur biltegia dago, agian errotaren antepara aprobetxatuz.
Errota gainean eta baserriaren pare parean artadia zegoen. Larogeigarren hamarkadan arto saila erabili zuten aparkamientua egiteko, eta lanekin errota desegin zen.
1997ko urriak 30n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian balizko arkeologia gune moduan izendatu zuten.
Erreferentziak
- Tratado de molinología. Antxon Aguirre. (Eusko Ikaskuntza, Donostia 1988)
- ↑ Molino antiguo de Armendia