«Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    117. lerroa: 117. lerroa:




    [[Fitxategi: Eztandolmena._Ikuspegi_orokorra_(Soraluzeko_Udala).jpg | thumb | 400 px | right | Eztandolmena: sumendiko tximinia (Soraluzeko Udala)]]
    [[Fitxategi: Eztandolmena._Ikuspegi_orokorra_(Soraluzeko_Udala).jpg | thumb | 400 px | right | ''Eztandolmena'': sumendiko tximinia (Soraluzeko Udala)]]
    ==Urte luzeko tartea==
    ==Urte luzeko tartea==
    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen kanpainaz geroztik ez zen ez zen gauza handirik egin urteetan. Aipamenak egin ziren bibliografian (begira beherago) eta besterik ez.
    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen kanpainaz geroztik ez zen ez zen gauza handirik egin urteetan. Aipamenak egin ziren bibliografian (begira beherago) eta besterik ez.

    19:51, 18 abendua 2016(e)ko berrikuspena

    Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa
    Elosua-Plazentzia estazio dolmenikoa. Mapa orokorra.jpg
    Estiloa Historiaurrekoa
    Mendea Neolito-Brontzea
    Kokapena Mendigain
    Mota Ondarea


    Azalpena

    Elosua-Plazentziako estazio megalitikoa Urola eta Deba ibaien arroa banatzen dituen mendilerroan dago, Karakateko gailurra eta Elosua herriaren artean.

    Bertako monumentuak Soraluze, Elgoibar, Bergara, Azkoitia eta Antzuolako udalerrietan sakabanatuta daude. Iturriaren arabera kopurua desberdina da, baina guztira 19 monumentu izendatu izan dira (7 trikuharri, 11 tumulu eta zutarri bat). Honetaz gain, bada Elosua-Plazentzia estazio megalitikoan Trekutz tumulua[1] sartzen duena, nahiz eta bost kilometro hegoaldera dagoena, Antzuolako lurretan. Tumulu hau 1921 urtean Jose Miguel de Barandiaranek berak antzeman zuen.

    Megalito multzo hau, Gipuzkoako Lurralde Historikoan zehaztuta dauden beste 27rekin batera, Eusko Jaurlaritzak ekainaren 24ean ateratako 137/2003 Dekretu bidez Sailkatutako Kultur Ondasun izendaturik dago, Monumentu multzo kategoriarekin. Ordutik, megalito bakoitzari kartel bana jarri zioten, bere ezaugarriekin.

    Trikuharri izenarekin ezagunak diren eraiketak gure herriko lehen arkitekturak dira. Hildakoak ehorzteko hilobi kolektiboak dira, artzain tradizioko taldeek eraikiak Kobre- eta Brontze-Aroetan batik-bat, duela 5000 eta 3000 urte artean.

    Eskuarki, poligono formako hilobi-ganbara izaten dute, hainbat harlauzez eta zutikako bloke batzuek osatua, erabat estaltzen duten tumulu batez edo oinarri biribileko harri eta lur pila ordenatu batez ere osatua. Barruan gorpuak ehortzen zituzten egoneroko objektuekin eta eskaintzekin batera.

    Tumuluak garai berekoak dira, baina kasu honetan tamaina txikiago ganberatxo bat izan ohi dute (batzuek ez dute ganberarik), eta gorpuzkinak lurperatu edota errausteko errituekin lotuta zeuden.

    Jentilekin eta beste pertsonaia mitologiko batzuekin loturik, gaur egun eraiketa hauek izan ohi duten itxura nahasia altxor-bilaketen errua da gehienbat, garai batean jendeak uste baitzuen hilobietan altxorrak lurperatzen zirela.

    Ondare Monumental hau badela jakitea ezinbestekoa da gure iraganeko ondarea ulertu eta hartza gozatzeko, bai eta hura behar lege zaintzen eta geroko belaunaldiei helarazten ahalegintzeko ere. Euskal Herriko arkeologia orokorra eta, bereziki, Deba bailarakoa aztertzerakoan, garrantzia handia du estazio megalitiko honek.


    Trikuharri eta tumuluak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Mapa

    Mapa kargatzen...


    Bisita

    Karakatetik Irukurutzetara

    Mendilerro horretako hainbat megalito Karakatetik bisita daitezke; Soraluzetik errepidea igotzen da Karakateraino, autoz joan nahi izanez gero. Karakatetik, ekialde-hegoekialderantz doan mendilerroari edo gailurren segidari jarraitu behar zaio.

    Karakatetik kilometro eta erdi eskasera, Gizaburuako tumulu hondatua bistaratuko dugu lehenbizi. Bideari jarraituz, 250 metrora, Idoiako (Idoi) zelaigunearen hegoaldeko muturrean, inguruneari izena ematen dion putzutik 60 metro hegoaldera, hortxe da Iruiyako trikuharria, harkaitz batzuen ondoan.

    Norabide berari jarraituz, 600 metro ingurura, Atxolingo trikuharria dago; Atxolin gainaren altuera zehazten duen erpin geodesikoaren ondoan, hain zuzen. Ekialderantz jarraituta, 100 metrora, Atxolin Txikiko tumulua bistaratuko dugu. Aizkoingo tumulua 170 metro hego-ekialdera dago, eta 200 metrotara ekialde-hegoekialderuntz Pagobedeinkatuko tumulua. Noranzko berean aurrera, 300 metrotara, Naasiko Goenako tumulua dago. Eta 500 metro aurrerago, norabide berari eutsita betiere, Kutzebakaarreko tumulua.

    Puntu horretan, hego-hegomendebaldera 400 bat metro jaitsiz gero, Aizpuruko Zabalako trikuharria begietsiko dugu. Kutzebakaarretik bertatik ekialde-iparekialderantz jarraituta, berriz, Arribiribilletako zutarria aurkituko dugu lehenbizi, eta aurrerago, Irukurutzetako gailurraren atarian, Irukurutzetako trikuharria.

    Puntu horretatik hegoaldera dauden megalitoak bisitatzen jarrai dezakegu, baina geratzen diren horietara iristeko egokiagoa da mendilerroaren beste muturretik abiatzea. Elosuatik, alegia.

    Elosuatik Irukurutzetara

    Elosuatik Agerreburu mendira igo behar da lehenbizi. Errepikagailu bat dago gainean. Tontorra bera jo gabe, kaskotik 140 metro ipar-iparmendebaldera, pistatik hurbil, Agerreburuko trikuharria dago. Ur-banalerroari iparrerantz jarraituta, 1.200 metro ingurura, Maurketako tumulua bistaratuko dugu.

    Ur-banalerroari berari iparrerantz jarraituz, 500 bat metrora, hor da Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharria. Oso hurbil, 100 metro ipar-mendebaldera, Keixetako Egiya (iparraldea) tumulua, eta 300 metrora Keixetako tumulua. Hor da Irukurutzeta gailurraren magala, Karakatetik abiatuta iritsitako toki bera.

    Dolmenen ibilbidea

    Estazio megalitikoan bost bide diseinatu dira: hiru Soraluze, Elgoibar eta Bergaratik bertatatzeko, eta beste bi estazio bera ibiltzeko. Bostak ala bostak ibilbide batean bildu dira, PR-Gi 94 Dolmenen ibilbidea izenekoa.

    Bada mapa bat ibilbide honen bost bideak biltzen dituena.


    Historia

    Estazio dolmenikoaren mapa (Aranzadi, Barandiaran eta Eguren 1921)

    1920.eko gabonetan José Miguel de Barandiaran eta José Ignacio bere anaia Irukurutzeta inguruan egon ziren, eta hainbat trikuharri eta tumulu topa zituzten. Hurrengo urteko ekainak 2an beste txangoa egin zuen, kasu honetan bi soraluzetarrekin, Carlos Orueta doktorea eta Eugenio de Arrillaga abadea.

    Udan, Elosura etorri zen, bertako mendilerroko trikuharrien miaketa egiteko. Berarekin Telesforo de Aranzadi eta Enrique de Eguren arkeologoak etorri ziren (los tres tristes trogloditas, hiru kobazulozale tristeak). Lan hauetan Carlos Orueta jaunaren laguntza izan zuten.

    Ekainak 30an heldu ziren Elosuara, eta Francisco de Zaloña bertako parrokoak etxean hartu zituen. Biharamuna, uztailak lehena, prestaketetan eman zuten.

    Kontratatutako langileek, denak Soraluzekoak, agindua zuten uztailak 2an Irukurutzetara igotzeko. Altxor bilatzaileen beldurrez bertatik hasi ziren ikerketak, leku nabarmenena delako. Arribiribilletatik pasa eta gero, Aizpuruko Zabala induskatzen hasi ziren. Uztailak 3an ez ziren lanera irten, domeka zelako. Eta biharamuenean Aizpuruko Zabala trikuharriaren lanak bukatu zituzten.

    Uztailak 5ean Kutzebakar eta Naasiko Goena miatu zituzten, eta 6an, berriz, Pagobedeinkatu eta Azkoini ekin zieten. 7an Atxolin Txiki, Atxolin eta Sabua. 8an Iruiya eta Gizaburua aztertu zituzten, eta bazkalostean atzera jo zuten, Elosua aldera, Keixeta ikertzeko.

    Uztailak 9a laneko azken eguna izan zen. Keixetako Egiya (hegoaldea), Keixetako Egiya (iparraldea), Maurketa eta Agerreburu induskatu eta gero, langileekin zorrak kitatu zituzten. Biharamunean Francisco de Zaloña eta Carlos Oruetari agur esan eta etxera bueltatu ziren.

    Gipuzkoako Aldundiak miaketa ordaindu zuenez, bukatzerakoan txostena idatzi eta argitaratu zuten.


    Eztandolmena: sumendiko tximinia (Soraluzeko Udala)

    Urte luzeko tartea

    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen kanpainaz geroztik ez zen ez zen gauza handirik egin urteetan. Aipamenak egin ziren bibliografian (begira beherago) eta besterik ez.

    Agarreburu trikuharriaren getu Frantsesbaso trikuharria ere agertu zen. Askoz hegoalderutz, 1980. urteko martxoan Vinicio Berastegik eta Iaki Osinagak Egizabalko Muñoa tumuluaren kokapena aurkitu zuten, Bergarako udalerrian.

    Urte guzti hauetan trikuharrien ezagutza eta oroimena desagertzen joan zen, eta azkenean okerrak sortu izan dira. Esateko, urteetan trikuharri benetakoena uste izan dena ez zen trikuharria, luz azalean agertutako harri bolkanikoen tximini nabarmenena baizik. Herriko arkeologi zaleak hainbat indusketa egin izan dituzte bertan eta, normala denez, ez dute ezer topatu.

    Aipatzea merezi du gazte talde baten ekintzak. 1970-1980 urteak izango ziren eta, beste leku askoren moduan, Soraluzen bazegoen kultura aldetik mugimendu bizia. Eta mendigaineko trikuharri bat berreraikitzea erabaki zuten. Asteburu batean mendigainera igo, kamioi eta guzti, eta kamararen goiko harlosa bere tokira eramatzen saiatu ziren... baina ezin! handik denbora batera Rafael Castellanok susedidoa jaso zuen La Voz de España egunkarian, Parrastadak izeneko zutabean.


    Arbasoak egitasmoa

    Egitasmoaren helburua Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa balioan jartzea da. Hainbat ekitza egiten ari dira ordutik hona: ikerketa lanak, lurrak erostea, zabalkunde lanak...

    Lurrak erostea

    Megalitoak babesteko asmoarekin, Arbasoak egitasmoaren barruan lur erosketak gauzatzen ari dira: megalitoen inguruko lur sailak publikoak izanda, errezagoa da babestea eta ikertzea.

    Esateko, 2016eko otsailean Soraluzeko Udalak Gizaburua inguruko lurrak erosi zituen.

    Indusketak eta kanpainak

    Aranzadi Zientzia Elkartea Elosua-Plazentziako estazio megalitikoan lanean hasi zenean, aurreneko indusketak Arribiribilleta 'trikuharrian' egin zituzten. Lan horien ondorioz, menhir bat dela baieztatu zuten. Zutarri hau ziurrenik zutik egon zen lehen, harrian egindako zuloak erakusten duenez.

    Zutarria zela egiaztatu eta gero, altxatzea erabaki zen, monumentua berriro ere jatorrizko posiziora itzuliz. Lanak Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Arkeologia Sailak ere eraman zituen aurrera. Aurretik harriaren azpian eta inguruan miaketak egin zituzten, eta gero berau zutik jarri. Azken lan hau 2014.eko irailak hiruan (2014/09/03) bukatu zuten.

    2016 urtean inguruko sailak erosi eta gero, irailean Aranzadikoek Gizaburua induskatu zuten, Arribiribilleta ekintza jarraituz. Ekialde-mendebalde orientazioa zuen apurtutako harlosa topa zuten. Etorkizunean, trikuharria berreskuratzeko asmoa dago.

    Zabalkunde lanak

    Megalito bakoitzaren kartelaz gain, estazio dolmenikoari dagozkion informazio panelak Karakaten jarri ziren.

    Gainera, bi mapa sortu eta banatu izan dira: Elosua-Plazentziako estazio megalitikoaren mapa eta Dolmenen ibilbidea PR-Gi 94

    Interneten, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Kultura Ondarearen zentroak Elosua-Plazentziako megalitoak izeneko atal mardula jarri du bere web orrian.

    Gainera, beste hainbat web orrietan ere Elosua-Plazentzia estazio dolmenikoa edota bere trikuharriak azaltzen edota aipatzen dira: Debabarrena turismoa, Euskal-herria.org...

    Etorkizuna

    Bibliografia

    Urtea Izenburua Aldizkaria Egilea/k
    1922 Exploración de 16 dólmenes en la sierra de Elosua-Plazentzia[2] Diputación de Guipúzcoa. 1-34. San Sebastián Aranzadi, T. de
    Barandiaran, J.M. de
    Eguren, E. de
    1953 Catálogo dolménico del País Vasco Pirineos 9, 229-378. Zaragoza Elosegi, J.
    1953 El hombre prehistórico en el País Vasco Ed. Ekin. Buenos Aires Barandiaran, J.M. de
    1973 Corpus de materiales de las culturas prehistóricas con cerámica
    de la población de cavernas del País Vasco Meridional
    Munibe Supl. 1, 1-366 Apellaniz, J.M.
    1975 Lehen Euskal Herria. Guía ilustrada de prehistoria vasca. Guide ilustré de prehistoire basque Ed. Gero, Bilbao Altuna, J.
    1980 Catálogo de túmulos y campos tumulares en EuskaIerria. Su análisis Kobie 10, 421-447. Bilbao Galilea, F.
    1982 Carta Arqueológica de Guipúzcoa Munibe 34, 1-242 + Cartografía Altuna, J.
    Mariezkurrena, K.
    Armendariz, A.
    Barrio, L. del
    Ugalde, Tx.
    Peñalver, X.
    1990 Gipuzkoa. Carta Arqueológica. I. Megalitos Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 7 Altuna, J.
    Armendariz, A.
    Barrio, L. del
    Etxeberria, F.
    Mariezkurrena, K.
    Peñalver, X.
    Zumalabe, F.
    2002 Gipuzkoa. Carta Arqueologica. Megalitos.
    Nuevos descubrimientos 1990-2001
    Munibe (Antropologia-Arkeologia) Supl. 15 Altuna, J.
    Barrio, L. del
    Mariezkurrena, K.
    200. Elosua-Plazentziako estazio megalitikoa. Mapa[3] Euskal-herria.org Web orria
    2010 Elosua-Plazentziako estazio megalitikoa. Mapa[4] Eusko Jaurlaritza
    200. Elosua-Plazentziako megalitoak[5] Eusko Jaurlaritza Web orria
    2013 Dolmenen ibilbidea PR-Gi 94. Mapa[6] Debegesa


    Erreferentziak